Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Programa

CIVIVOXETAKO JARDUERAK 2021EKO ABENDUA ETA 2022KO URTARRILA

Civivoxetako jarduerek 2021eko abenduan eta 2022ko urtarrilan segida izanen dute. Programak honako hauek biltzen ditu: haurrendako eta familiendako jarduerak, lantegiak, zuzeneko arteak, zinema, hitzaldiak, parte hartzeko proiektuak eta erakusketak. Jarduera guztietarako aurrez eman behar da izena, www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan, jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte.

COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz Nafarroako Gobernuak ezarritako neurriak jarraituko dira. Hala ere, nahitaezkoa izanen da maskara erabiltzea jarduerak irauten duen bitartean.

IZENA NOLA EMAN

www.pamplonaescultura.es webgunean Civivoxen orrian, bada botoi nabarmendu bat, ‘SARRERAK/JARDUERETARAKO IZEN EMATEAK’ dioena; bertatik sar daiteke aplikaziora, eta han jardueren zerrenda osoa ikusi. Orri honetan bertan ere egin daiteke, ‘EMAN IZENA’ botoi beltzaren bidez (argazkiaren eskuinaldean). Horretarako lehen urratsa erregistratzea da (bestela, ezin da sartu). Horretarako, adierazitako jarraibideei jarraituz, formulario bat bete beharko da datu pertsonalekin, eta, hori bete eta gero, sistemak ERABILTZAILE-IZEN bat eta PASAHITZ bat bidaliko du adierazitako helbidera, sistemara modu pertsonalizatuan sartzeko.

Behin erregistratuta, sar daiteke jardueren zerrenda ikustera. Erreserbatzeko prozedura bera da hala ordaindu beharreko saioetarako nola bakarrik gonbidapena eskatzen duten horietarako. Jarduera aukeratu eta gero, “INFO GEHIAGO” botoia sakatuta, aplikazioak beste pantaila batera eramanen du, non “ESKAERA BIDALI” dezakezun. Behin botoia sakatuta, programak QR kode bat inprimatzeko aukera ematen du, eta hori ere bidaltzen da erabiltzailearen harremanetarako helbide elektronikora.
Civivoxetan saiora sartzeko, jarduera hasi baino lehenago hara joan behar da eta kodea inprimaturik edo mugikorrean erakutsi besterik ez da egin behar. Zailtasunak dituztenentzat, zentroetako langileek eskura izanen dute jarduera bakoitzerako izena eman dutenen zerrenda, eta erabiltzaileak izena eman duen egiaztatuko du jarduerarako bertaratzen denean.

JENDAURREKO ARRETA:

Astelehenetik larunbatera: 09:00 – 14:00 / 17:00 – 21:00, Civivox guztietan.
Igandeetan: 09:00 – 14:00 / 17:00 – 21:00, Kondestablen. Iturraman, Mendillorrin eta Sanduzelain, programazioaren arabera

Irakurri gehiago
Itzuli edukiaren hasierara