Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Programa

CIVIVOXETAKO JARDUERAK AZAROAN

Civivox zentroetako jarduerek azaroan jarraitzen dute, aurrez aurre eta sarean, COVID-19aren zabalkundearen kontra ezarritako osasun-segurtasuneko neurriekin Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariaren urriaren 11ko 54/2020 Foru Aginduan. Azaroko Civivox programak jarduerak biltzen ditu haur eta familientzako jarduerak, taillerrak, zuzeneko arteak, zinema, hitzaldiak, proiektu partehartzaileak eta erakusketak. Batzuk zentroetan presentzialki egingo dira eta beste batzuk interneten www.pamplonaescultura.es webgunearen bidez. Eta, KULTURA ETXETIK, Ikus-entzunezko pilula txikiak dira, eta gomendioak literaturaz, zinemaz eta musikaz, etxetik bertatik gozatzeko, sarbidea sarean zein Nafarroan Liburutegi Publikoen Sarean. Jarduera guztiek aldez aurretik izena eman beharko dute www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 telefonoaren bidez, edo aurrez aurre, zentroetan, ekitaldia hasi baino 24 ordu lehenago arte. Izena ematen dutenek aurreikusitako ordua baino 30 minutu lehenago joan beharko dute ekitaldira, espazioetarako sarbidea modu mailakatuan antolatzeko.

IZENA NOLA EMAN

www.pamplonaescultura.es webgunean Civivoxen orrian, bada botoi nabarmendu bat, ‘SARRERAK/JARDUERETARAKO IZEN EMATEAK’ dioena; bertatik sar daiteke aplikaziora, eta han jardueren zerrenda osoa ikusi. Orri honetan bertan ere egin daiteke, ‘EMAN IZENA’ botoi beltzaren bidez (argazkiaren eskuinaldean). Horretarako lehen urratsa erregistratzea da (bestela, ezin da sartu). Horretarako, adierazitako jarraibideei jarraituz, formulario bat bete beharko da datu pertsonalekin, eta, hori bete eta gero, sistemak ERABILTZAILE-IZEN bat eta PASAHITZ bat bidaliko du adierazitako helbidera, sistemara modu pertsonalizatuan sartzeko.

Behin erregistratuta, sar daiteke jardueren zerrenda ikustera. Erreserbatzeko prozedura bera da hala ordaindu beharreko saioetarako nola bakarrik gonbidapena eskatzen duten horietarako. Jarduera aukeratu eta gero, “INFO GEHIAGO” botoia sakatuta, aplikazioak beste pantaila batera eramanen du, non “ESKAERA BIDALI” dezakezun. Behin botoia sakatuta, programak QR kode bat inprimatzeko aukera ematen du, eta hori ere bidaltzen da erabiltzailearen harremanetarako helbide elektronikora.
Civivoxetan saiora sartzeko, jarduera hasi baino lehenago hara joan behar da eta kodea inprimaturik edo mugikorrean erakutsi besterik ez da egin behar. Zailtasunak dituztenentzat, zentroetako langileek eskura izanen dute jarduera bakoitzerako izena eman dutenen zerrenda, eta erabiltzaileak izena eman duen egiaztatuko du jarduerarako bertaratzen denean.

JENDAURREKO ARRETA:

Astelehenetik larunbatera: 09:00 – 14:00 / 17:00 – 21:00, Civivox guztietan.
Igandeetan: 09:00 – 14:00 / 17:00 – 21:00, Kondestablen. Iturraman, Mendillorrin eta Sanduzelain, programazioaren arabera

Irakurri gehiago
Itzuli edukiaren hasierara