Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Programa

ANTZERKI AROA, 2021EKO UDAZKENA

Irailaren 29tik azaroaren 24ra bitartean lau antzezlan taularatuko dira euskaraz Iruñeko Udalak antolatutako Antzerki Aroa zikloaren udazkeneko edizioaren barruan. Emanaldiak Nafarroako Antzerki Eskolan izanen dira irailaren 29an, urriaren 20an eta azaroaren 10ean eta 24an, 19: 00etatik aurrera. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren web gunean, www.laescueladeteatro.com, edo antzokiko txarteldegian erosi ahal izanen dira emanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.

PROGRAMA:

Irailak 29, asteazkena, ‘Amua’, Axut! – Artedrama taldearen eskutik, Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etatik aurrera.

Urriak 20, asteazkena, ‘Kopaz kopa’, Ados Teatroaren eskutik, Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etatik aurrera.

Azaroak 10, asteazkena, ‘Esnatu naiz – Kabareta’, Andoni Mutiloarekin, Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etatik aurrera.

Azaroak 24, asteazkena, ‘Maitasunaren Itxiera’, Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy-rekin, Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etatik aurrera.

Irakurri gehiago

Programan amaitutako jarduerak

Itzuli edukiaren hasierara