Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Programa

AUZOKALE. CIVIVOX ZUREKIN

Milagrosa, Rotxapea eta Sanduzelai
27/07/2020 - 16/08/2020
Ikusi liburuxka

Civivox zurekin’ datorren astean abiatuko da familiarteko lantegiekin, antzerki-emanaldiekin eta Milagrosako inguru hurbila ezagutzeko jarduerekin. Udan zehar Arrotxapera joanen da baita ere, abuztuaren 10eko astean, eta Sanduzelaira, irailaren 7koan. Aste bakoitzean auzo bat izanen da ‘Civivox zurekin’ programazioaren protagonista uda honetan, haur zein familiei zuzendutako askotariko jarduera-proposamenekin. Hori horrela, toki bakoitzean ahozko narrazio bat eta musika zein arte eszenikoekin lotutako proposamen pare bat izanen dira, eta haurrendako lantegiak, gurasoez zein beste heldu batzuez lagunduta. Eskaintza beste auzo batzuetako jarduerekin eta abuztuan zehar eginen diren atari zabaleko zinema-emanaldiekin osatuko da. Mendillorri ere aurreikusita zegoen programazio honen leku izateko, baina gaur egungo egoera sanitarioak etenda utzi ditu auzo horretarako jarduerak Mendillorrirako prebentzio-neurriak ezartzen dituen Foru Agindua indarrean egon bitartean.

Itzuli edukiaren hasierara