Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Programa

CIVIVOXETAKO IKASTAROAK. 2021eko URRIA – 2022ko URTARRILA

Civivox sareak 2021eko urritik 2022ko urtarrilera doan lauhilekorako 265 ikastaro eta lantegi programatu ditu. Proposamen guztietara behin-behinean izena emateko epea irailaren 9tik 14ra bitarte egonen da zabalik, eta www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 herritarrendako informazio-telefonoan edo aurrez aurre, edozein Civivoxetan egin daiteke. Lekuak zozketa bidez esleituko dira, irailaren 15ean, izena eman dutenen artean. Behin jakinarazpena jaso eta gero, hautatuek 72 ordu izanen dituzte irailaren 16tik aurrera matrikula gauzatzeko. Ez badute halakorik egiten, lekua berriz ere zozketatuko da behin-behinekoz izena eman zutenen artean.

Proposamen guztiek zorrozki jarraituko dituzte COVID-19ari aurre egiteko une oro indarrean diren osasun-segurtasun neurriak, hala espazioen edukieraz zein garbiketaz eta desinfekzioaz bezainbatean nola partaideek bete behar dituzten babes-pertsonaleko neurriei dagokienez (maskarak erabiltzea, gel hidroalkoholikoak, etab.). Ikastaro eta lantegien leku kopurua egoera epidemiologikora egokitu da, jardueraren arabera.

Lauhileko berri honetan, nabarmentzekoa da aurrez aurreko sukaldaritza-ikastaroak itzuliko direla Kondestable Civivoxera, besteak beste, honako proposamen hauekin: ardo-dastatzeak, sukaldaritza 20 minutuan, sukaldaritza beganoa, eta gabonetan, eguberriko gozokiak zein errege-opilak egiteko lantegiak. Iturramako hiri-bainuetxeko ikastaroak ere bueltan dira, haurrendako igeriketa, aquafitness, helduendako igeriketa eta abarrekin. Aurreko edizioetan bezala, mantenduko dira Ahalduntze ikastaroak, Teknologia Berrietakoak, Arte eta Ondarekoak, haur eta familiendako lantegiak, garapen pertsonalekoak, sasoian egotekoak eta osasunekoak. Baita sormen-lantegiak ere, non, berritasun gisa fanzineak sortzeko lantegiak, xilografiakoak, idazketa autobiografikokoak eta sormenezko ilustraziokoak eginen baitira. Horrez gain, dantza-ikastaro kopurua handitu egin da, besteak beste, sevillana, herri dantza eta dantza latinoekin.

Irakurri gehiago
Itzuli edukiaren hasierara