Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Programa

CIVIVOX IKASTAROAK. 2020ko UDAZKENA

Civivox sareak 2020ko urria eta 2021ko urtarrila bitarte eginen diren ikastaroen eskaintzarekin hasiko du udazken hau. Mota askotariko jarduerak aukeratu ahal izango dituzte ikastaroetan interesa dutenek, besteak beste sasoian mantentzekoak, sukaldaritza, artea, moda, hizkuntzak, antzerkia, dantza eta musika eta informatika; herritaren, Sormenaren, Jakintzaren eta Norbanakoaren garapena. Halaber, bisita birtualak www.pamplonaescultura.es webguneren bidez, ere izanen dira. Izena irailaren 22tik aurrera eman daiteke webgune honetan (www.iruñakulturada.eus), 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. Ikastaroak urrian hasiko dira.

Aurreinskripzioak: irailak 22 – 27. Iruñeko Udalaren webgune honetan (www.pamplonaescultura.es), 010 telefonora deituta (edo 948 420 100era sakelakotik edo Iruñetik kanpo deituz gero) eta edozein Civivox zentrotan. NANa aurkeztu behar da.
Zozketa irailaren 28ean, 10:30ean, bertan eginen da automatikoki, eta lekua baieztatzeko mezuak bidaliko dira posta elektronikoz, 17: 00etatik aurrera. Helbide elektronikoa ez dutenek 010 telefonora deituz jakinen dute lekua eskuratu duten ala ez, bai eta edozein Civivoxetara joanda ere. Iruñean erroldatutakoek dute lehentasuna.

Zozketan plaza lortu duten pertsonen izen ematearen formalizazioa: Irailaren 29tik aurrera, 72 orduz, ikastaroaren ordainketa eginez.

Programa honetako ikastaro eta lantegietan eskatzen den ezagutza maila hastapen mailari dagokio, salbu eta ezagupenekin zehazten bada edota berariaz oinarrizko zer maila behar den adierazten bada.

Irakurri gehiago
Itzuli edukiaren hasierara