Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Programa

SARASATEREN ONDAREA

SARASATEREN ONDAREA. Kondestable civivoxa udazken honetan hartuko du Pablo Sarasate konpositorearen inguruko ikuskizun zikloa. Jarduerak doakoak dira www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan eta Civivox zentroetan aurrez izena emanda.
SARASATEREN MATINÉEAK.
Opera eta zartzuela Txirula eta harpa. Beatriz Pomés, Txirula. Alicia Griffiths, Harpa.
AZAROAK 15, IGANDEA. 12:00. + 18. 6 Leku.
Bibolina protagonista. Beatriz Pomés eta Alicia Griffiths
ABENDUAK 20, IGANDEA. 12:00. + 18. 6 Leku.

Bisita-entzunaldia, Pablo Sarasatek Iruñeko bizitza musikala nola sustatu eta bultzatu zuen gogora ekartzeko. Izan ere, Sarasatek antolatutako matinée musikalek estatuko zein nazioarteko konpositore bikainak erakarri zituzten eta, haien arrimuan, hainbat mugarri gertatu ziren musika arloan. Ziklootan, kontzertu horien funtsa berreskuratuko dugu, orduko errepertorio berbera emanda. Horrela, besteak beste, Pablo Sarasate, Saint-Saëns, Massenet, Barbieri, Verdi, Rossini eta Gounod konpositoreen lanak entzunen ditugu.

SARASATEREN SEKRETU XUXURLATUAK. Patxi Larrea,aktorea
AZAROAK 19, OSTEGUNA. 19:00. + 18. 10 Leku.

Pablo Sarasateren bizitzara hurbiltzeko bide bat izanen da, iruindarraren bizitza zoragarria ezagutzeko, bizipenez eta pasadizoz betea. Aukera ederra da hemengo musikaren figura paregabeari buruzko xehetasunak jakiteko, mundu zabalean ibiltzeaz gain, goitik behera aldatu baitzuen biolina ulertzeko modua. Hori guztia leku ederrean birsortua, “Pablo Sarasate handiaren sekretuak gordeak dauzkan” museoan, alegia.

SARASATE ETA ZELULOIDEA (ZINEMAREN JAIOTZAREN 125. URTEURRENA). Sergio de Andrés.
AZAROAK 26, OSTEGUNA. 18:00. + 4 urtetik gora, heldu batek lagunduta.

Egia esateko, harena zinezko bizitza bat izan zen eta, bai, zinema- pelikula batzuetan ageri da. Nola? Zatozte museora eta kontatuko dizuet.

SARASATE NEGUAREN GORRIENEAN. Sergio de Andrés.
ABENDUAK 17, OSTEGUNA. 18:00. + 4 urtetik gora, heldu batek lagunduta

Irakurri gehiago

Próximos eventos del programa

Eventos pasados del programa

Itzuli edukiaren hasierara