Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Programa

FILMMAKING FOR SOCIAL CHANGE

Kondestable Civivoxak eta Nafarroako Museoak, maiatzaren 3tik 7ra, Filmmaking for social Change ekimenaren hirugarren edizioa hartuko dute, Fábrica de ARTE NUEVO-k antolatua London International Documentary Festival – LIDF-rekin lankidetzan. Mikel Belascoáin artista iruindarraren eta Patrick Hazard antropologo eta Londresko Zinema Dokumentalaren Jaialdiaren zuzendariaren lankidetzatik sortutako proiektu honek gai beraren inguruan aukeraturiko film sorta bat eskaini asmo du, mundu garaikidearen ikuspegi orokor batekin. Edizio honetan, Populismoa izanen da amankomuneko gaia, eta hamar zinema-proiekzioekin, erakusketa batekin eta adituekin hitz egiteko guneekin emanen zaio bide. Proiektuen ardatzak egungo gizakiaren garapenean funtsezkoak diren tematikak erakusten dituzten film arriskutsuak izanen dira, profil abenturazalea eta ekintzailea duten zuzendarien gidaritzapean.

Sarrera doan aurrez izena emanda, leku guztiak bete arte, www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan, eta aurrez aurre edozein civivoxean.

PROGRAMA

Maiatzak 3, astelehena, 19:00etan. Kondestable Civivoxa. Abangoardia sozialeko zinematografia Nafarroan . Filmak: Luna Menguante. Miguel Goñi. Gorria. Maddi Barber. Before I die y Beneath the trees. Iker Esteibarlanda.

Maiatzak 4, asteartea, 19:00. Kondestable Civivoxa. Populismoak. España eta Brasil. Filmak: Brasil Secuestrado – Brasil Hijacked. Isabel Ferreira eta Eduardo Bonito. Después de las ocho. Carlos Juan Martínez.

Maiatzak 5, asteazkena, 19:00. Kondestable Civivoxa. London International Documentary Festival (LIDF). Filmak: When Mom is Gone. Zeynep Kececyler eta The Border Fence – Die bauliche Maßnahme – El muro fronterizo. Nikolaus Geyrhalter.

Maiatzak 6, osteguna, 19:00. Kondestable Civivoxa. Anatomía de la deshumanización. Filmak: Coronation. Ai Weiwei. Toni Navarrok Bartzelonako Giza Eskubideen Zinemaldiko zuzendariak aurkeztuko du.

Maiatzak 7, ostirala. 19:00. Jaialdiaren amaiera ekitaldia Nafarroako Museoko hallean, Me cae mal bastante gente pelikularekin, eta populismoaren eta oinarrizko eskubideak galtzeko mehatxuaren inguruko ikus-entzunezko instalazio batekin.

Erakusketa Kondestable Civivoxeko areto noblean. Maiatzak 2-9
Argazkigintza, pintura, instalazioak, bideo-artea eta performanceak izaera aske eta alternatiboa ezaugarri duten proposamen artistikoak dira, eta oraingo honetan populismoaz gogoeta egiteko baliatuko dituzte. Filmmaking for Social Change jaialdiak, proposamen zinematografikoarekin batera, Nafarroako talentuaren aldeko apustua egiten du, baita nazioarteko talentu berrien aldeko apustua ere. Miguel Goñi Aguinaga argazkilari nafarra, Nada Sera artista siriarra, Ismael Iglesias bideoartista bizkaitarra, eta Mikel Belascoáin artista nafarra eta erakusketaren komisarioa izanen dira bertan, diseinu-estudioko lanak eta Fabrika Berriaren instalazioarekin batera.

Irakurri gehiago
Itzuli edukiaren hasierara