Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Programa

IKUSI, ENTZUN, TXALO EGIN

Ikusi, entzun… eta txalo egin. Hitzaldia eta Film emanaldiak DVDn ematen dira audiodeskripzio-sistemarekin. Erabilerraztasun unibertsalaren programa. Nafarroa Retinarekin elkarlanean. Mendillorri eta Zabalguneko Civivoxetan. Sarrera librea, aurrez izen-ematea hartuta, leku guztiak bete arte, www.pamplonaescultura.es webguneren bidez, 010 telefonoa, eta aurrez aurre edozein civivox-en aurrez aurre.

FILM-EMANALDIAK MENDILLORRIKO CIVIVOXEAN

GHOST
Jerry Zucker. AEB 1990. 127’, Amodioa. Azaroa 17 asteartea. 18:30. Bat-batean, zapuzturik geldituko da bikote maitemindu baten zoriona,  lapur batek mutila hilko baitu.
Neskaren bizia salbatu beharrak eraginda, mutilak Lurrean iraunen du, mamu-itxura hartuta; neskak duen arriskuaz ohartarazten saiatuko da. Igarle ero bat izanen da
mutilaren komunikabide bakarra.

LA DAMA Y EL VAGABUNDO
Clyde Geronimi, Hamilton Luske, Wilfred Jackson. AEB 1955. 75’, Animazioa. Abendua 15, asteartea. 19:00. Reina arraza garbiko txakurtxo eme ederra da, eta zoriontsu bizi da bere etxean. Isabelek eta Jaimek zoragarri zaintzen dute, eta txakurtxo zoriontsuak pareko ordaina ematen die. Behin batean, ordea, jabeek bidaia bat egitea erabakitzearen ondorioz, Reinaren bizitza goitik behera aldatuko da. Izan ere, izeba Clara bere katuekin iritsi da, eta horrek hamaika izualdi eragin ditu. Eskerrak Golfo ezaguzten duen, hau da, kalean bizi den txakur oso begikoa.

HITZALDIAK ZABALGUNEKO CIVIVOXEAN

ZABALGUNEAZ MINTZO. IRUÑEKO ZEZEN-PLAZEK BIGARREN ZABALGUNEAREKIN IZAN DUTEN LOTURA
Hirian mendez mende izan diren plazak, eta entzierroaren ibilbidea nola aldatu den denboraren joan-etorrian. JAVIER MANGADO. Hitzaldia on line www.pamplonaescultura.es/civivox bidez.

AMSTERDAM BERRITIK NEW YORKERA
Hitzaldian, New York hiriari buruzko bitxikerien berri izanen dugu: adibidez, sorreran, Amsterdam Berria izan zen, nola osatu zen hiri handi baten gisa, eta hiriko jende ospetsu zenbait. IDOIA ALBENIZ. Azaroa 19, asteartea. 19:00.

ZABALGUNEAZ MINTZO. IRUÑEKO ZEZEN-PLAZEK BIGARREN ZABALGUNEAREKIN IZAN DUTEN LOTURA (EN EUSKERA)
Hirian mendez mende izan diren plazak, eta entzierroaren ibilbidea nola aldatu den denboraren joan-etorrian. JAVIER MANGADO. Abendua 17, osteguna. 19:00.

Irakurri gehiago

Eventos pasados del programa

Itzuli edukiaren hasierara