Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Programa

JULIO VERNEREN ALEGIAZKO MUNDUAK

JULIO VERNEREN ALEGIAZKO MUNDUAK . Civivoxek haurrendako zenbait tailer prestatu ditu apirilaren 6tik 11ra bitarte, Pazko-astearen barruan, gune ezberdinetan gauzatuko direnak. Izen emateak www.pamplonaescultura.es webgunearen bitartez egin beharko dira, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan, martxoaren 15tik aurrera.

LEGO TAILERRAK
2 €. Aldez aurretik izena emanda. 5-12 urte.

ZABALGUNEA. Apirilaren 6an. 11:00 – 12:30

Munduari itzulia 80 egunetan

3 eszena sortuko ditugu Lego piezekin, Julio Verneren istorioak birsortuta, Phileas Foggek eleberrian erabiltzen dituen hiru garraiobideak baliatuta: itsasontzia, trena eta elefantea. 5-12 urte. 2 €

MENDILLORRI. Apirilaren 7an. 11:00 – 12:30

20.000 legoako bidaia itsaspetik

Itsas azpiak birsortuko ditugu, uretako hainbat izaki ikusgarriz beterik, gure eszenan Nemo kapitainaren Nautilus itsaspekoa laguntzeko. 5-12 urte. 2 €

KONDESTABLE. Apirilaren 8an. 11:00 – 12:30

Hatteras kapitainaren bidaiak

Esplorazio baterako hainbat eszena sortuko ditugu Lego piezekin, ipar poloa aurkitzea helburu hartuta. Ipar poloaren antza duten eszenak askatasunez birsortzeaz gain, izeberg txikiak ere piezen bidez sortzen ikasiko dugu. 5-12 urte. 2 €

JUSLARROCHA. Apirilaren 9an. 11:00 – 12:30

Lurraren bihotzeraino

Sumendi bat eta hainbat eszena sortuko ditugu Lurraren bihotzerainoko bidaia simulatzeko. Izaki iraungiak aurkituko ditugu fantasiaz beteriko mundu batean. 5-12 urte. 2 €

MILAGROSA. Apirilaren 10ean. 11:00 – 12:30

Lurretik ilargira

Bakoitzak bere kohetea sortuko du sormenez, espazioko eszenak birsortzeko eta Julio Verneren liburuko protagonisten bidaia simulatzeko. 5-12 urte. 2 €

ARTE LANTEGIAK

ZABALGUNEA. Apirilaren 8an. 17:00-19:30

Sortu zeure jostailua: paperezko automata bat, Julio Verneren abenturetan inspiratua.

Lehen automatak, hau da, lehen makinak, naturaren indarrak eta mugimenduak simulatzeko helburuarekin sortu ziren. Errenazimenduan agertu ziren, eta erlojugintzaren eta robotikaren artearekin jo zuten goia. Elektronikak aurrerapausoak eman ahala, ordea, aparatu mekaniko horiek desagertzen joan ziren. Gaur egun, robot oso konplexuak ikusten ditugu. Haietako batzuek, gainera, gure antza dute, gure mugimenduak ederki imitatuta. Lehen automata haien sorkuntzan dute jatorria. Beraz, lantegi honetan, ia denbora-bidaia bat eginen dugu automata baten sorkuntzan eta mekanikan era dibertigarrian barneratzeko. Julio Verneren irudimenezko eta ametsezko munduarekin lotuko dugu automata baten sorkuntza. Biradera bati eraginez hasiko da mugitzen, biraderak jostailuaren barne mekanismoa mugiarazten baitu. Similarte (Mila García). 8-13 URTE. 2 €

MILAGROSA. Apirilaren 6an. 17:30 – 19:30

Bidaia Julio Verneren mundura

Lindenbrock irakaslea geologo eta mineralogista ospetsua da (abenturazale nekagaitza ere bai) eta espedizio berri eta ikusgarri bati ekiteko zorian dago. Noraino eta Lurraren bihotzeraino doa, alajaina! Eta beste abenturazale ausart batzuen laguntza eskatu du zeharkaldi hori elkarrekin egiteko. Marrazki zalea bazara, eta margotzea eta bizitzea gogoko badituzu, hauxe duzu unea! Izan ere, sormenezko lantegi honetan, Julio Verneren lanen sakontasunetan barneratu eta ABENTURAZALEAREN KITArekin aterako gara, guk geuk sortuko duguna. Itziar Repáraz. 6-14 urte. 2 €.

STORYTELLING

JUSLARROCHA. Apirilaren 7an. 12:00 / 18:00

The Nautilus and the ghost island (EN)

Captain Nemo embarks on another adventure aboard his indestructible submarine, the Nautilus. Legend has it that a magic island stands underwater, full of treasures and ghosts. Whoever finds it will be the richest and most famous person in the world. Do you want to try it? Nemo kapitainak abentura berri bati ekin dio Nautilus bere itsaspeko suntsiezinean. Elezaharrak dio uharte magiko bat dagoela ur azpian, ozeanoaren erdian. Esaten denez, altxorrez eta aberastasunez josia dago, baina baita mamuz ere. Uhartea aurkitzen duen huraxe Lurreko pertsonarik aberatsena eta ospetsuena izanen da. Saiatu nahi al duzu? Iñigo García (Top Ten Academy). +3. Doan, aurrez izena emanda

IKUSKIZUNAK

SANDUZELAI .Apirilaren 8an. 18:00etan

Verne, paperezko marinela

Verne: paperezko marinela da eta birziklapenak duen garrantziaz kontzientziatu nahi du jendea, Julio Verne idazle ezagunaren figura baliatuta. Kontakizunen gainean nabigatuko dugu, “Altxorraren uhartea” eta “20.000 legoako bidaia itsaspetik” liburuetan oinarriturik. Zehazki, paperezko marinel bat bere altxorraren bila arituko da, birziklatua izateko eta bere abentura berriz ere hasteko. Era berean, egilearen ondare sekretua aurkituko dugu, hots, idazle izatea erabaki zuen abokatu bat. Bidaiaren zailtasuna handia izanik ere, gure bizitzen patua geure eskuetan dago. Títeres Sol y Tierra. 3 €.

MENDILLORRI. Apirilaren 9an. 18:00etan

Julio Verneren bidaiak

Julio Verne, idazlea, sortzaile mugarik gabea, eta zientzia fikzio modernoaren fundatzailea. Ezin izanen genuke haren eleberri bakar bat aukeratu, denak baitira harrigarriak. Txundigarria da benetan nola igarri zuen hainbat makinaren eta tresna teknologikoren agerpena, handik gutxira argia ikusi zuten makinak, hain zuzen. Itsaspeko bat, iparrorratza, espazio-ontzia… Hori gure bidaiaren hasiera besterik ez da, Verneren mundu fantastikoan murgildu baino lehen.  Ikuskizun hezigarria, dibertigarria eta parte-hartzailea, kontakizun batetik bestera jauzika, fikzioaren barnean fikzioa eginda, Julio Verneren eleberri adierazgarrienetako batzuen bidez: “Lurraren bihotzeraino”, “Munduari itzulia 80 egunetan”, “Hogei mila legoako bidaia itsaspetik, “Lurretik Ilargira” edo “Uharte misteriotsua”. Acuario Teatro. 3 €.

ITURRAMA

Munduari itzulia 80 kutxatan. Apirilaren 10ean. 18:00etan

Biltegi bateko hiru langile dira alegiazko bidaia baten protagonistak. Nekatuak daude kartoizko kutxak antolatzeaz, baina une jakin batean, eguneroko lan aspergarri hori guztiz eraldatu eta abenturaren kutsua emanen diote, halako josteta bat izateraino. Izan ere, haiengan bada pertsonak makinatik bereizten dituen gauza bat: jolasteko eta sortzeko ahalmena, alegia. Eta, orduan, kutxa soil bat beste gauza bat bihurtuko da, bestelako zentzuak hartuta. Gure irudimenak eskaini adina zentzu, hain zuzen. Biltegi batetik atera gabe, globoan, itsasontzian edo gamelu gainean, istorio honetako hiru protagonistek itzulia emanen diote munduari, baina 80 kutxatan. Eta hitzik gabe! Entzuleek beren hitzak aukeratuko baitituzte keinuetako bakoitzean, bai eta eszenek iradokitzen dizkieten paisaietako koloreak ere. Markeliñe. 3 €

KONDESTABLEA. Apirilaren 11an. 12:00etan

Abenturaren bihotzeraino.

Burua eta bihotza fantasiari irekitzen dizkiogunean, gauza miresgarriak agertzen zaizkigu: itsaspeko ikusgarriak, itsaso menderakaitzak, mezu enkriptatuz beteriko botilak, animalia ezezagunak, espazioko kapsulak… Bidaia honek abenturaren bihotzeraino eramanen gaitu. Julio Verneren istoriorik haluzinagarrienetako hiru, eta sorpresa bat… Zatoz, egiguzu lagun, ezagutu ditzagun elkarrekin Nemo kapitaina eta Nautilus ontzia, igo gaitezen Duncan barnera eta zeharkatu ditzagun itsasoak edo begira diezaiogun ilargiaren alde ezkutuari jaurtigai batean igota… Elkarrekin imajinatu, bizi eta amets egiteko. La Nave Teatro.

Irakurri gehiago
Itzuli edukiaren hasierara