Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Programa

OSTEGUNETAN, JAZZA

Uztaileko ostegunetan, arratsaldeko 8etatik aurrera, jazz doinuez eta melodiez blaitzeko aukera izanen dugu Ziudadelan, jazz klasikoenetik hasi eta egungo jazzaren abangoardia sortzailera; kubatar jazza, funka, swinga, jazz-rocka, musika brasildarra eta latin-jazza bezalako estiloetan inspiratutako konposizioak ahantzi gabe OSTEGUNETAN, JAZZA programak lau kontzertu eskainiko ditu: Uztailak 8, osteguna. The New jazz Collective; uztailak 15, osteguna. Yuvisney Aguilar & The Cubintage. Uztailak 22, osteguna. Terela Gradin Sings Caymmi. Uztailak 29, osteguna. Pamplona Jazz Big Band. Sarrera librea, leku guztiak bete arte.

PROGRAMA
Uztailak 8, osteguna. The New jazz Collective

Talde berri bertakoa/nazionala. Jatorrizko konposizioak. Soinu berri eta abangoardistak, taldearen eraketa originalagatik, uztartzen baita haize metalaren tinbrika tradizio afroamerikarraren erritmo eta harmoniekin. Proiektu musikal honek Espainiako musika eszenako erreferentziazko musikarietako batzuk biltzen ditu bere baitan. Proposamen fresko eta modernoa, abangoardia sortzailea egungo jazzaren alderdi dibertigarrienarekin uztartzen duena.
Juan De Diegok eta Marco Bellizzik hamarkada bat baino gehiago daramate Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan irakasle lanetan. De Diegoren tronpetari eta Bellizziren tronboiari Fredi Pelaez musikari gipuzkoarraren hammond organoa eta Donostian bizi den Hilario Rodeiro musikari galiziarraren bateria gehitzen zaizkie; elkarrekin The New Jazz Collective taldea osatzen dute.

Uztailak 15, osteguna. Yuvisney Aguilar & The Cubintage
Nazioarteko jazza. JAZZ KUBATARREKO banda. Yuvisney Aguilar, tinbalak eta ahotsa. Ivan “Meloia” Lewis, pianoa eta koruak. Ivan Ruiz, kontrabaxua eta koruak. Juan Viera, kongak eta koruak. Ángel Herrera, perkusio txikia eta koruak.
Musika kubatarra, 50eko eta 60ko hamarkadetako estilokoa. “The CUBintage” Yuvisney Aguilarren proiektu berria da, 50eko eta 60ko urteetako musika kubatarrean oinarritua, non maisu handiek, besteak beste Bebo Valdes, Armando Romeu, Israel “Cachao” López, Pedro Justiz “Peruchín” eta Guillemo Barretok estilo berezi-berezia sortu baitzuten musika latinoaren unibertsoan, halako bide ongi zedarritua eta nahastezina mundu osoan ezarrita.
Piano akustiko, kontrabaxu eta hiru perkusio-jotzailek osatzen dute boskotea, non musikariak kantari ere aritzen baitira, “jazz kubatarra”-ren soinu eta izaerarekin bat. Guztien artean curriculum erraldoi eta ikaragarria osatzen dute; izan ere, puntako artista garrantzitsu hauekin eta askoz gehiagorekin lan egin izan dute: Paquito d ‘Rivera; Celia Cruz; Richard Bona; Chuck Loeb; Arturo Sandoval; Ara Malikian; Jerry González; Mulgrew Miller; Omar Alfanno; Elíades Ochoa; Dave Murray; Néstor Torres; Café Quijano, Ana Belén, José Luis Perales.

Uztailak 22, osteguna. TERELA GRADÍN Quartet plays DORI CAYMMI songbook
Bertakoa. Bertako jazza. Terela Gradín – Ahotsa. Luis Giménez – Gitarra. Marcelo Escrich – Kontrabaxua
Juanma Urriza – Bateria.
Terela Gradín musika-ibilbide luzeko abeslaria da, 4 disko karrikaratu ditu eta oso harrera ona jaso dute kritika espezializatuaren aldetik; horrez gain, ospe handiko musikariekin batera aritu izan da. Musika ikuspegi berri bat eskaintzen du, Dori Caymmi brasildar jatorriko konpositore handiaren errepertorioarekin. Bere abestiak jazzaren protagonista handiek interpretatu dituzte, Sarah Vaughan-ek edo Dianne Reeves-ek kasu, eta oso kalitate melodiko eta harmoniko handia dute, Brasilgo musikagile handienen berezko intimismoaren eta emozioaren jabe izaki. Musika, kalitate eta freskotasunik gorenetan. Konpositore handi honen musika ezagutzeko aukera paregabea, gure herrialdeko jazz ahotsik onenetako baten bidez.

Uztailak 29, osteguna. Pamplona Jazz Big Band meets Marta Marín & Candela Marín.
The Music Of Ilja Reijngoud.
Pamplona Jazz Big Band/Iruña Jazz Big Bandak eskarmentu handieneko jazz musikari nafar batzuk biltzen ditu, gure lurraldeko jazz musikari belaunaldi berriekin batera. Iñaki Rodriguezek zuzendutako talde honek Nafarroako jazzlari gazteak eta Nafarroako kontserbatorioetako ikasleak elkartzen ditu. Haien ibilbide laburrean, maila handiko artisten zuzendaritzapean lan egin izan dute, Ramon Cardo eta Ilja Reijngoud kasu, eta beste batzuekin batera ere aritu, hala nola Deborah Carterekin Christmas Songs ikuskizunean.
Kontzertu honetan, Pamplona Jazz Big Band taldeak Ilja Reijngouden moldaketak eta konposizioak joko ditu. Konpositore hori, hain zuzen, Europako Big Bands hoberenetarako konposizioak egin ditu, hala nola WDR Big Banderako. Sari franko jaso ditu: THELONIOUS MONK BMI COMPOSITION AWARD, USA 2003; EDISON AWARD, The Netherlands 2009; eta LATIN GRAMMY AWARD, Brasilgo Ivan Linsen albumarekin, besteak beste.
Marta Marín eta Candela Marín abeslari gazteak dira eta, halarik ere, heldutasun handia erakusten dute. Haien ahotsak bikain egokitzen dira Reijngouden moldaketa eta konposizioetara, funk, swing, jazz-rock, musika brasildar eta latin-jazz estiloetan oinarrituta.  Kontzertuan, Yves Montand, Charles Mingus Moacir Santos, Bill Witters, Horace Silver edo Duke Ellington musikarien moldaketak ere entzun ahal izanen dira.

Irakurri gehiago
Itzuli edukiaren hasierara