Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Programa

SMC SALAS DE MÚSICA EN LA CALLE. EU

Iruñeko Udalak atari zabaleko 10 kontzertu antolatu ditu hiriko zenbait plazatan, hiriko edukiera txikia zein handia duten musika-aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta hura laguntzeko. Emanaldiak udako asteazkenetan izanen dira, doan, arratsaldeko zortzietan, uztailaren 22tik irailaren 23ra, honako toki hauetan: Burgoen plaza, San Bartolome gotorlekuko lubanarroak, Compañía plaza, O-ko Andre María plaza, Taconera, San Jose plaza eta Ziudadelako lubanarroak. Lin Cortes izanen da agertokira igotzen den lehen taldea, eta gero etorriko dira Andrea Santiago, Track Dogs, Kaballah, Burutik, Juarez, Anari, Los Tiki Phantoms, NoisAlive eta Califato ¾.

Zikloa entzule mota orori dago zuzenduta, taldeen estiloak askotarikoak baitira: flamenko berria, flamenko-elektronika, pop rocka, folk rocka, dark rocka, euskarazko fusio-musika, indiea, rock alternatiboa euskaraz, surf rocka eta heavya. Ekimenean parte hartuko duten aretoak Zentral, Carbonera, Toki Leza, Infernu, Garazi, Txintxarri, Nébula, Cavas, Krawill eta Indara dira.

KONTZERTUAK

• Uztailak 22. Zentral. Lin Cortes. Flamenko berria. Burgoen plaza
• Uztailak 29. Carbonera. Andrea Santiago. Pop-rocka. San Bartolome gotorlekua
• Abuztuak 5. Toki Leza. Track Dogs. Folk rocka. Compañía plaza
• Abuztuak 12. Infernu. Kaballah. Dark rocka. Compañía plaza
• Abuztuak 19. Garazi. Burutik. Fusioa. Compañía plaza
• Abuztuak 26. Txintxarri. Juarez. Indiea. O-ko Andre María plaza
• Irailak 2. Nébula. Anari. Rock alternatiboa Taconera – Gayarreren monumentua
• Irailak 9. Cavas. Los Tiki Phantoms. Surf rocka. Jito Alai
• Irailak 16. Krawill. NoisAlive. Heavya. San Jose plaza.
• Irailak 23. Indara. Califato ¾. Flamenko-elektronika Indarako lubanarroak

Irakurri gehiago
Itzuli edukiaren hasierara