Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Programa

ZINEMAKO HEROIAK

Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloan, filmen bidez, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri.

ITURRAMAKO CIVIVOXA, Maiatzak 3, astelehena. SANDUZELAIKO CIVIVOXA, maiatzak 11, asteartea.
EL SKYLAB (LE SKYLAB)
Julie Delphy. Frantzia 2011. 91′. Komedia familiarra

Ziklo-koordinatzailea: María Castejón. 18:00. 18 urtetik gora. Sarrera doan, aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan, jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte.

Laburpena: 1979ko uztaila. Familia guztia elkartu da amatxiren urtebetetzea ospatzeko; tartean, Albertin, hamar urteko haurra. Filmak familia bateko hiru belaunaldiren istorioa kontatzen digu, eta izenburua Nasaren espazio-estazio batetik heldu zaio. Ustekabeko lurreratze bat egin behar izan zuen Lurrean, eta horrek sekulako izua eragin zuen Albertineren amarengan, beldur baitzen ez ote zen Frantziako mendebaldeko kostaldean eroriko. Malenkoniatik ihes eginik, filmak familia barneko istorioak ekartzen ditu gogora, samurtasunez eta umore beltzez beterik. Aukera ederra da gure haurtzaroko udez oroitzeko eta, era berean, hondartzaz eta igerilekuz betetako etorkizun hurbilez pentsatzeko.

Programan amaitutako jarduerak

Itzuli edukiaren hasierara