EUSKARAZKO JARDUERAK



PROGRAMAZIOA






Haur eta gazteei zuzenduak: 

  • Haur Programazioa Euskaraz
Ikasturte osoan zehar
  • Antzerkiaz Areago
Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Antzerki eskola kanpaina. Udaberrian zein udazkenean
  • Bertsolaritza Eskolan
D eredua duten Iruñeko eskola publiko zein pribatu guztietan garatzen den programa.
  • Irakurriz gozatu
Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko irakurketa bultzatzeko asmoa (Gaztezulo eta Beitu aldizkarien inguruan). Urria-abendua.
  • Civivox sareak antolatutako programetan eskeintzen diren haurrei eta gazteei zuzendutako euskarazko ekitaldi, ikastaro eta tailerrak.

Helduei zuzendutakoak: 

  • Formatu txikiko kultura ekitaldien programazia
Hitzaldiak, errezitaldiak, ikus-entzunekoak, arte eszenikoak Hilean behin Civivoxetan egiten dena eta Nafar Ateneoa erakundearekin hitzartzen dena.
  • Irrizikloa
Arte eszenikoak eta umorea. Otsaila.
  • Antzerki Aroa
Udaberrian eta udazkenean Nafarroako Antzerki Eskolan ematen den euskarazko antzerki programazioa.
  • Kantu eta Hitza
Formato txikiko kontzertu zikloa. Maiatza-ekaina.
  • Garaikide
Euskarazko adierazpen artistiko garaikidearen erakustaldia. Iraila-urria.
  • Bertsoaroa
Bertsozale Elkartearekin batera burututako bertso-programazioa. Urria-azaroa.
  • Irakurri, Gozatu eta Oparitu (IGO).
Liburutegietako euskarazko liburuen mailegua eta liburudendetako euskarazko liburuen erosketa bultzatzeko programa. Udaberria.
  • BIKO-TEKA
Album ilustratuak sortzeko ikastaro-erresidentzia. Urtarrila-otsaila
  • Civivox sareak antolatutako programetan eskeintzen diren helduei zuzendutako euskarazko ekitaldi, ikastaro eta tailerrak.

LITERATUR LEHIAKETAK 

  • "Egile Berriendako euskarazko literatur lehiaketa". Narrazio, Olerki eta Bertso-papera.
Lanak emateko epea: azaroaren hasieran usu.
  • "Iruña hiria poesia lehiaketa"
Nafar Ateneoarekin batera antolatua. Usu apirila-maiatzen epea.
  • "Haurrei zuzendutako antzerki testuen lehiaketa"
Nafarroako Antzerki Eskolarekin batera antolatua. Lanak emateko epea: abuztuan usu.
  • "Iruñeko gazteendako literatur lehiaketa"
Narrazio eta olerkia. Lanak emateko epea: maiatzaren hasiera.
  • "Haur literatur lehiaketa"
Iruña eta Iruñerriko eskoletarako ikasleei zuzendutako lehiaketa: ipuin-ilustratu, ipuin eta komikia. Lanak emateko epea: maiatzaren hasiera.

 ARGITALPENAK

  • Egile berrien literatur lehiaketako aurreko urteko lan sarituak.
  • Haur literatur lehiaketako aurreko urteko lan sarituak.
  • Euskararen sustapenerako "Ze Berri?" udalarteko aldizkaria.