1 - Eguna hautatu
2 - Formularioa bete
3 - Erreserba egina dago



< ABUZTUA >
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031

Bisita gidatuak Iruñeko Erraldoiak eta Buruhandiak ezagutzeko, ikastetxetako ikasle-taldeei zuzenduak, Autobus-geltokian eginen dira, astelehenetik ostiralera, 09:30, 10:30 eta 11:30ean (URRIAREN 1etik URTARRILAREN 31ra arte) Bisitak 50 minutu inguru irauten du eta hiru hizkuntzatan eskaintzen da, aukeran: gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez.

Jarduera hau 4 urtetik gorako haur-taldeei zuzenduta dago, hau da, Haur Hezkuntzako 2. mailako gorako ikasleei. HAUR HEZKUNTZAKO 1. MAILAKO TALDEAK EZ DIRA ONARTUKO.

Bisitak egiteko taldeek 15 eta 50 lagun bitarte izan beharko dituzte. Zure taldea 50 lagunetik gorakoa bada, taldea banatu eta bakoitzeko hitzordu bana erreserbatu beharko duzu.

Bisitan, Iruñeko Erraldoien eta Buruhandien Konpartsa osatzen duten figurak ezagutaraziko dizkiete haurrei, eta haien historiaren, ohituren, bidaien, izenen eta abarren berri emanen diete.

Erreserba egiteko aukeratu egutegian bisita zein egunetan egin nahi duzun. Sakatu eguna eta bete formularioa.

Egindako erreserba egiaztatzeko edota erreserbatutako bisita gidatua bertan behera uzteko, sakatu hurrengo lotura eta sartu erreserba egiteko formularioan idatzitako helbide elektronikoa

http://www.pamplonaescultura.es/eu/consulta-colegios/







Hasiera-data / Bukaera data
Egun osoa hartuta
Gaurko data

Egun honetan ez da bisita gidaturik programatu. Iruñeko Erraldoiak eta Buruhandiak ezagutzeko bisitak urriaren 3tik urtarrilaren 31ra bitarte izanen dira.