Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Erakusketa

Abendua
17
Urtarrila
30

Horno de la Ciudadelak Yago Vaillo artista, diseinatzaile eta arkitekto nafarraren ‘Chorégraphie ou l’art d’écrire la dance’ erakusketa hartzen du 2021eko abenduaren 17tik 2022ko urtarrilaren 30era. Erakusketak dantza eta pintura uztartzen ditu, kontenplazioa eta ekintza, estatikotasuna eta performancea. Hiru paper-mihise handiz osatuta dago, 10,00 x 2,20 metrokoa, ballet-dantzari baten oinen mugimenduaren laguntzaz margotua eta bere making-of-aren inguruko bideo baten proiekzioaz lagunduta.

Abendua
11
Urtarrila
30

Kondestable Civivoxeko bigarren solairuan ‘Beti izan ginen hemen! Manifestazio kultural eta politikoak LGTBI_Q (1977-2021) / Gu beti hemen, lehen lerroan! LGTBI_Q adierazpen politikoak eta kulturalak egiten (1977-2021) ’ erakusketa izango da ikusgai, 2021eko abenduaren 11tik 2022ko urtarrilaren 30era. Komisarioa: Fefa Vila Nuñez, zuzendari artistikoa‘ The future of the revolt. Memoria eta desioa LGTBI-Q ’, ‘Maitasun onaren liburua. Sexualitate bitxiak eta politika arraroak ‘eta’ ConTacto-ren egilea. Jolasgarritasunaren politika eta poetika’.

Urtarrila
18
Otsaila
2

Kondestable Civivoxak AUTOPSIAK Asier Gogortza artistaren argazki erakusketa hartuko du Urtarrilaren 18tik otsailaren 2ra, Garaikide 2022 zikloaren barruan. Sarrera librea. Grekera zaharretik heldu da autopsia hitza. Euskarazko itzulpen zuzena “norberak ikustea” izanen litzateke, “αὐτός” (autos, norbera) eta “ὄψις” (opsis, ikustea). Hildakoaren gorpua behatu, hila dagoela egiaztatu eta heriotzaren kausak aztertzea dira autopsiaren xede nagusiak. Forenseen lan-metodoa paisaiari aplikatu zaio erakusketa hau osatzen duten bortz argazki multzo desberdinak egiteko orduan. Jendez hustu diren herriak, Berako bordak, Portugalgo tren geltokiak… denbora batean bizi-bizirik zeuden paisaiak hil-hurren edo erabat hilik ailegatu dira gure garaietaraino.

Otsaila
3

San Pedroko Liburutegi Publikoak hiru jarduera antolatu ditu (erakusketa ibiltari bat, bideoforuma eta kamishibai emanaldia) Setem Navarra-Nafarroarekin lankidetzan. Jardueren leloa honakoa da “Indarkeria kontsumitzen dugu?”. Erakusketak Myriam Cameros-en diseinuak eta Setem Hego Haizea-ren We Consence Violence ikerketaren testuak biltzen ditu, eta San Pedroko liburutegian bisitatu daiteke urtarrilaren 25etik otsailaren 4ra, arratsaldeko 14:00etatik 20.00etara. Bideoforuma otsailaren 3an, 17:30etan, izanen da, eta haurrentzako Kamishibai emanaldia eta tailerra (4-10 urte bitarteko haurrentzat) Myriam Camerosen esku egonen da, ‘Laika, beldar ausarta’ izenburupean, otsailaren 4an , arratsaldeko 17:30etan (elebiz: euskeraz eta gaztelaniaz).

Abendua
22
Otsaila
6

Ziudadelako Polvorín aretoan José Carlos Díaz de Cerio artistaren LAPSO erakusketa dago, 2021eko abenduaren 22tik 2022ko otsailaren 6ra. Bere lanetan zehar egindako bidaia bat da, bere lehen Euritmia erakusketatik bere ekoizpen berrienera arte.

Urria
14
Otsaila
13

Ziudadelako Arma Aretoan ‘Audiovisiones’ erakusketa dago ikusgai, 2022ko otsailaren 13ra arte, begirada bat mundu garaikideari, teknikak, formatuak eta adierazpen-lengoaiak hibridatuz. 27 lanek osatzen duten erakusketan, Udalaren arte garaikidearen bilduma beste instituzioetakoekin elkarrizketan ari da.

Urtarrila
17
Otsaila
16

VAN GOGHI OMENALDIA. JAVIER MENDINUETA margolariaren erakusketa Txantreako liburutegi publikoa, urtarrilaren 17tik otsailaren 16ra. Javier Mendinueta margolari txantrearrak bere auzoko liburutegian erakusten du, pintzelak uzten dituenean maiz joaten den liburutegian. «Van Gogh da nire margolaririk gogokoena eta, hortaz, Van Goghri Omenaldia du izena aurkezten dudan erakusketak. Asko irakurri dut margolari aparteko honi buruz. Erakusketan Van Goghen beraren esaldiak irakurtzeko aukera izango duzue”.

Urtarrila
14
Otsaila
25

ELBA MARTINEZ artistaren erakusketa izango da ikusgai Espacio Apaindu galerian (Kuria kalea, 9), urtarrilaren 14tik otsailaren 25era arte. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara. Sarrerak mugatuta. Maskara derrigorrezkoa.

Urtarrila
19
Otsaila
27

Las salas 1 y 2 del Palacio del Condestable: acoge la exposición AVES MIGRATORIAS, VOLANDO POR EL MUNDO de la Asociación Alfredo Sada, del 19 de enero al 27 de febrero 2022. Los artistas de la Asociación que muestran sus trabajos en la exposición son: 1. Maite Aranguren 2. Rebeka Arnedo Vital 3. Iosu Arrastia 4. Maria Antonia Auzmendi 5. Floren Bidaurre 6. Mila Boj 7. Nieves Ciganda 8. Inma Echavarri 9. Mila Escorza Garcia 10. Juan José Escobedo Fernandez (bubu) 11. Javier Eslava 12. Pili Flamarique Iriarte 13. Lola Garro 14. C. G. Negredo 15. Feli Hernandez 16. Pili Huarte 17. Rafa Labarga 18. Gloria Lafuente 19. M. Carmen Labiano 20. Blanca López 21. Maggie Mazzucco 22. Alvaro Mateos 23. Mari Jose Ochoaerrarte 24. Ana Pellicer Aibar 25. Nieves Pellicer Lezáun 26. Mª Asun Ramos 27. Ana S. Holmes 28. Javier Sola 29. Walid Zayat.

Urtarrila
21
Martxoa
13

El Pabellón de Mixtos. Planta Primera de la Ciudadela acoge la exposición de los trabajos de arquitectura de Jesús Marina y Elena Morón ‘Desplazamientos. AZUL Y AIRE’ del 21 de enero al 13 de marzo. En colaboración con COAVN (Colegio Oficial Vasco-Navarro de Arquitectos. Delegación Navarra). Esta exposición sobre fotografía de arquitectura se organiza en el marco de otra exposición: la de todos los trabajos participantes en el Concurso de Fotografía MIRAR LA ARQUITECTURA, que anualmente convoca COAVN.

Itzuli edukiaren hasierara