Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Kontzertua

Iraila
21

Musika Martxan jaialdiak hiriko talde gazteei jendaurrean jotzeko aukera ematen die. Irailaren 21etik 22ra, 18: 00etatik aurrera, 10 talde eta bakarlari baino gehiagok parte hartuko dute Ziudadelako eszenatokian. Sarrera doakoa da lekua bete arte.

Iraila
22

Musika Martxan jaialdiak hiriko talde gazteei jendaurrean jotzeko aukera ematen die. Irailaren 21etik 22ra, 18: 00etatik aurrera, 10 talde eta bakarlari baino gehiagok parte hartuko dute Ziudadelako eszenatokian. Sarrera doakoa da lekua bete arte.

Abuztua
18
Iraila
22

Iruñeko Udalaren laguntzarekin, Zentral aretoak abuztuko eta iraileko asteazken arratsaldetan kontzertuak antolatu ditu. Zikloa abuztuaren 18an inauguratuko da eta irailaren 22an amaituko da, asteazkenero kontzertu bat eskainita, arratsaldeko 20: 00etan. Lehenengo edizio hau udan zehar egingo da eta eszenatokia Burgoen plazan bertan kokatuko da. EMMusikadas 6 kontzertuz osaturiko zikloa da, eta emakumeek gidatutako edo osatutako taldeak hartzen ditu. Zikloak izaera ekletikoa du, hau da, ez da genero musikal nagusirik izango, baizik eta genero ezberdinak aurkituko ditugu, indie, rock edo sad trap, besteak beste.

Iraila
23

Ekainaren 18an, euriagatik, bertan behera geratu zen Anne Lukinen kontzertua Ziudadelan, eta, beraz, hitzordua irailaren 23ra atzeratu dute, 21: 30etatik aurrera. Kantari nafarrak Los Tenampas taldearekin batera abestuko du Ziudadelan. Uztailaren 1ean, ostegunean, 12: 00etatik aurrera, kontzertu berriko sarrerak salgai jarriko dira, eta Iruñeko Udalak bertan behera utzitako kontzerturako sarrera guztien zenbatekoa itzuliko du.

Iraila
24

Agortu dira jada sarrerak Nil Molinerrek Ziudadelan irailaren 24an, 21:30ean, ‘Gauak Ziudadelan’ zikloaren barruan emanen duen kontzerturako.

Iraila
25

Bad Gyal artistaren kontzertuak emanen dio buru ‘Gauak Ziudadelan’ zikloari, larunbatean, irailaren 25ean, 21:30ean. Sarrera guztiak agortu dira.

Ekaina
18
Iraila
25

Bigarren urtez jarraian, Iruñeko Ziudadelak Noches en la Ciudadela zikloa jasoko du, eta udako gauetan munta handiko kontzertuak eskainiko ditu, ekainaren amaieratik irailaren erdialdera arte, publiko eta musika estilo ezberdinentzako hitzorduak proposatuz. Dena antolatuta dago koronabirusaren pandemiagatik ezarritako egungo segurtasun eta higiene araudien arabera, eta edukiera eta segurtasun-distantziak kontrolatuko dira.
Hogei bat musikari eta musika talde pasatuko dira eszenatokitik, hala nola Bad Gyal, El Kanka, Anne Lukin, Mala Rodríguez, Amaya. Don Patricio, La M.O.D.A., Zea Mays, Kutxi Romero, Quique González, Dvicio, Izaro, Stay Homas, e.a. Sarrerak www.pamplonaescultura.com webgunean eskuratu ahal izanen dira. Aurten ere, Iruñeko Udalak musikaren eta kulturaren sektoreari laguntzen dio, batez ere tokikoari, koronabirusaren krisiaren ondorioz bizi izan duten urte zail honetan.

Iraila
26

KONDESTABLE CIVIVOXA. IRAILA 26, IGANDEA. 20:00
MUSIKA. TOMÁS ALEGRE
Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.
Buenos Airesen jaio zen (Argentina), 1992an. 2017tik arrera, Reina Sofía Goimailako Eskolako Banco Santander Fundazioaren Piano Katedran ikasten dihardu Dmitri Bashkirov irakaslearekin.

Urria
3

KONDESTABLE CIVIVOXA. URRIA 3, IGANDEA. 20:00
MUSIKA. OLGA MORRAL
Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.
Dualtasun sendo bat da ezaugarri Olga Morral akordeoilariaren izaera artistiko eta musikalean, hots, bere interpretazioak blaitzen dituzten indarraren eta fineziaren arteko dualtasuna.

Itzuli edukiaren hasierara