Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Lantegiak

Abuztua
2
Abuztua
30

Abuztuko igandeetan segida emanen zaie ‘Bakarrik dago inork behatzen dion hori’ erakusketaren inguruko lantegiei. Abuztuaren 30era bitarte (igandea), aurrez aurreko bost saio eginen dira Ziudadelako Arma Aretoko beheko solairuan, La Chincheta Runaren koordinaziopean. Lantegiak 12:00etatik 13:30era bitarte izanen dira, eta parte hartzeko aurrez izena eman behar da 010 Herritarrendako Arreta Telefonoan edo 948 420 100ean. Pertsona eta saio bakoitzeko prezioa euro bat da, eta talde bakoitzean gehienez 20 lagunek hartzen ahal dute parte (gutxieneko adina: 6 urte). Saio guztiak gaztelaniaz nahiz euskaraz egin daitezke.

Itzuli edukiaren hasierara