Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Liburutegiak

Ekaina
1
Ekaina
30

Nafarroako liburutegi publikoak ekainaren 1etik aurrera irekiko dira jendaurrean, liburuak eta agiriak itzultzeko eta maileguan hartzeko zerbitzuak eskaintze aldera. Agiriak maileguan hartzeko zerbitzua, hasiera batez, eskaeren bidez eginen da (telefonoz, posta elektronikoaz edo Absys bidez) eta aurrez hitzordua eskatuta; izan ere, ezin da libreki sartu liburutegietako aretoetara eta apalategietara (III. faserako eta segurtasun-baldintzak bermatzen diren unerako aurreikusi da).  Hori horrela, ez da baimentzen ez aretoan irakurri edo ikastea, ez ordenagailuak erabiltzea, ezta aurrez aurreko jarduerarik egitea ere.Maileguan utzitako agirien itzulketa maiatzaren 25ean hasi zen egiten, kanpoko postontzien bitartez. Orain, liburutegietan zuzenean ere itzultzen ahalko dira. Itzulitako agiriei 14 eguneko berrogeialdia ezartzen zaie, higienea bermatze aldera berriz ere jendearen eskura jarri baino lehen.

Itzuli edukiaren hasierara