Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Errezitaldia

Urria
27

Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Bertsozale Elkartearen eskutik, urriaren 27an, 19: 00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan, bertso errezitaldia eskainiko da, Iruñeko I. Bertsopaper Lehiaketako lehenbiziko sarian oinarrituta. Saioa Alkaiza Guallarek idatzitako Hiru pena mota sorta oinarrian izanik, bat-bateko bertsoak eta bertso musikatuak tartekatuko ditu, beti ere, lan horretan landutako ardatza aintzat izanik: gizabanakoen barne mundua. Ekitaldian Julio Soto, Sarai Robles, Sustrai Colina eta Uxue Alberdi bertsolariak arituko dira.

Azaroa
18

Azaroaren 18an, 19: 30ean, Kondestablearen Jauregian, Jon Basagurenek eta Iñigo Astizek poesia eta musika errezitaldia emango dute, “Oraindik, orain eta Oraingoz ‘ izenburupean, Nafar Ateneoak eta Iruñeko Udalak antolatutako ekitaldi batean. Bi artistek, haien azken disko eta liburuetako abesti eta poemak eskaintzeaz gain, sormenari eta oraina harrapatzeko moduei buruzko hainbat hausnarketa tartekatuko dituzte.

Abendua
16

Abenduaren 16an, 19: 30ean, Kondestablearen Jauregian, Iosune de Goñik eta Leire Alonsok poesia eta biola da Gamba errezitaldia eskainiko dute, Nafar Ateneoak eta Iruñeko Udalak antolatutako ekitaldi batean. Biek bi sortzaile, bi garai eta bi hizkuntzen arteko elkarrizketa proposatuko dute: Tobias Humen XVII. mendeko musika ingelesa eta Iosune de Goñiren gaur egungo euskal poesia.

Itzuli edukiaren hasierara