Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ekitaldia

Txistu eta gaita dantzaldiak hasiko dira berriz, Gazteluko plazan, eta astearte eta ostegunetan izanen dira irailaren 22a arte

Datorren astean itzuliko dira Gazteluko plazan udaro izaten diren txistu eta gaita dantzaldi tradizionalak. Aurten, ekainean hasi eta sanferminak bitarte izan ziren, eta orain, sanferminen ondorengo atsedenaldiaren ondoren, abuztuaren 16an hasiko dira berriz eta astearte eta ostegunetan izanen dira irailaren 22a arte. Hala, abuztuaren 16, 18, 23, 25 eta 30ean eta irailaren 1, 6, 8, 13, 15, 20 eta 22an izanen dira dantzaldiak.

Emanaldien ordutegia hilabete batetik bestera aldatuko da. Abuztuan, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izanen dira, eta irailean lehenago hasiko dira, 18:30etik 20:30era. Besteak beste, kalejirak, pasodobleak, polkak, zortzikoak, porrusaldak eta jotak joko dituzte.

Jarduera hau Iruñeko Udalak Iruñeko Gaiteroen Banda eta Iruñeko Txistularien Banda elkarteekin sinaturiko hitzarmenari esker egiten da.

Itzuli edukiaren hasierara