Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Teatro de títeres

TEATRO INFANTIL EN EUSKERA. NORAREN SEKRETUA

Civivox Mendillorri, 29-01-2022, 18:00 – 19:00

TEATRO INFANTIL EN EUSKERA. NORAREN SEKRETUA. 5 urtetik +, heldu batek lagundurik. 3 €. Aurrez izena emandaNora neskato jatorra, alaia eta eskuzabala da. Bizitza lasaia eta atsegina du amatxiren eta Aingeru gelakide eta adiskidearen ondoan, biak ere jostetan eta abenturetan lagun. Bizitza errotik aldatuko zaio, Gotzon agertzen denean, gelakide berria, harroa, maltzurra, handiustea, Noraren mundu lasaia hankaz goratuko duena. Neskatoa bere kasa saiatuko da jazarle lotsagabeari aurre egiten, eta ez die bere sufrimenduaren berri ematen laguntzen ahal diotenei. Sekretuak, ordea, zenbat eta gehiago ezkutatzen saiatu, gero eta tematiagoak dira… eta Norak ikasiko du isiltasuna ez dela inoiz irtenbidea.

Antzezlana mahaiko txotxongiloekin egina dago, jatorrizko soinu-banda batek lagundurik, eta abestiak zuzenean emanik. Lanak era “eskuragarrian eta atseginean” erakusten du eskola-jazarpenaren arazoa, baina jokabide arbuiagarri horiek gure gizartean eragiten duten kezka eta gaitzespena nabarmentzeari utzi gabe.

Idioma:Euskera

También te puede interesar

Volver al inicio del contenido