Nabigatzailean ikusi
pamplonaescultura

AGENDA

2021

URRIAK 8 - URRIAK 15

KAX-KAX-KAX, KONDESTABLEAREN JAUREGIAN

Kax-Kax-Kax, Kondestablearen Jauregian
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Ateneoak doako emanaldia antolatu dute euskaraz, Katixa Agirre eta Maite Larbururen eskutik, urriaren 8an, ostirala, 19: 30ean, Kondestablearen Jauregian.

+INFO

HAUR ETA FAMILIENDAKO PROGRAMAZIOA: CHORPATELICOS

Haur eta familiendako programazioa. Chorpatélicos
Sanduzelaiko Civivoxa, Urriak 9, 18:00. Gaztelaniaz

Titiriteros de Binéfar taldearen “Chorpatélicos” ikuskizunak poesia eta zuzeneko musika uztartu ditu. García Lorca, León Felipe, Alberti, Guillén, Gerardo Diego, Ramón Gómez de la Serna, Gloria Fuertes eta María Elena Walshen olerki eta abestiekin arituko dira jolasean.
Testuak, itxuraz, ez dira haurrendako egokiak, baina umeen oso hurbileko gakoak dakartzate. Lan honetan, ederki uztartu dira hizkuntza plastiko guztiak, hitza, mugimendua eta musika, publikoarekiko konplizitatea lortuta, istorio handi bat kontatzeko.
2 urtetik +, heldu batek lagundurik
3 €. Aurrez izena emanda

+INFO

TRUFFAUT GEHIAGO,MESEDEZ!; DIARIO ÍNTIMO DE ADELA H

Truffaut gehiago, mesedez! Diario íntimo de Adela H.
Urriak 9, 19:00, Kondestable Civivoxa

Adèle Hugo, Victor Hugo frantziar idazle ospetsuaren bigarren alaba, bere ahizpa Léopoldine Hugoren heriotzak suntsituta dago. Guernesey uhartean, Eskozia Berrian, Adèlek, ingeles armadako ofizial batenganako maitasun obsesibo eta ez arduratsu bat ezagutzen du, Pinson tenientea.

+INFO

3 EN DIALOGOS: JOAQUIN TABOADA TRIO

3 EN DIALOGOS: JOAQUIN TABOADA TRIO
Urriak 10. 12:00. Kondestable Civivoxa.

3 en DIÁLOGOS ekimenaren bidez, omenaldia egin nahi zaie 80ko eta 90eko hamarkadetan gure bizitzetan barneratu ziren Musika Berriei, bai eta printza haiek guztiak eman zituzten irratsaioei ere. Haietako irratsaio batzuk ahaztezinak, hala nola “Diálogos 3” Radio 3-koa, eta “Música Privada” M80-koa, besteak beste; Taboadarena berarena, adibidez. Musika hori erabakigarria izan zen garai hartako entzule eta konpositore belaunaldi oso batentzat, hura alternatibatzat jo baitzuten; halako estilo fusio bat izan zen, bai eta musika planteamenduen ikuspegi estetiko jakin bat ere.

Proiektua birsortze bat da; ez, ordea, imitazioa. Gai bakoitza berariaz moldatu baita biolin, biolontxelo eta piano hirukote honentzat (gai batzuetan, baita akordeoia ere). Izan ere, ezinezkoa litzateke gai guztiak originalak egitea, pentsatu izan ziren bezalaxe, taldez eta estiloz era askotakoak zirelako, hots, new age garbienetik musika elektronikoraino.

Interpreteak: Joaquín Taboada, pianoa, akordeoia, jatorrizko moldaketak. Daniel Sádaba, biolina. Paula Azcona, biolontxeloa.
Doan. Izena aurrez emanda.

+INFO

MAPAMUNDITARRAK: UN PADRE

UN PADRE
URRIAK 14, osteguna. 19:30. ITURRAMAKO CIVIVOXA

Un padre. Víctor Forniés, 2017. Espainia/Frantzia, 1h02. Solasaldia Victor Forniésekin, proiekzioa eta gero.

Aitona, aita eta semea. Eta galdera asko erantzun gabe. Dokumental autobiografiko hau Víctor Forniés filmaren zuzendariaren aitaren erretratua da, haien arteko harremana zedarritu duen isiltasuna ulertu nahi duena. Pertsona maitatu bat, diktadura garaian eraildako aitona, bilatzeko erabakitik abiatuta, narrazio intimoa eta lirikoa sortuko du, isildutakoa gutxinaka argitzen duena, keinu askatzaile eta beharrezko gisara, familiaren historiatik beretik haratago. Aldi berean, egiarako bide honetan, samurtasunez heltzen dio aita-semearen harremanen konplexutasun emozionala aztertzeari.

Doan, aurrez izena emanda.

+INFO

AGNÈS VARDA: LA POINTE COURTE

Agnés Varda: begirada alderraia. La Pointe Courte
Kondestablea, Urriak 16, 19:00

LA POINTE COURTE (La Pointe Courte; Frantzia; 1955; 86’)
Gizon bat bere jaioterrira itzultzen da, Pointe Courte izeneko arrantzale auzo ospetsu batera, non bere emazte paristarrarekin elkartzen da. Egun batzutan zehar, bikote-harremana aztertzen da eta arrantza-herriaren eguneroko bizitzaren sekuentziak erakusten dira.
Doan. Aurrez izena emanda.

Hizkuntza: Gaztelania.

+INFO

ASTE HONETAN GAYARRE ANTZOKIAN

ASTE HONETAN GAYARRE ANTZOKIAN
GAYARRE. URRIAK 9-10-12 eta 15

Gayarre Antzokiak, aste honetan, aurkeztuko du: 'Divina Cleopatra, María Bayo-rekin'. Urriak 9, 19:30. 'Voces que no ves'. Urriak 10, 19:00. 'De cómo Marybeth destronó a Mc.Awen'. Urriak 12, 19:00. 'María Peláe: La que estoy formando'. Urriak 15, 20:00. Sarrerak www.teatrogayarre.com webgunean erosi ahal izanen dira, eta antzokiko txarteldegian (12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era. Astelehenetan, itxita).

+INFO

ALAIKAPELA, GOSPEL KONTZERTUA

Alaikapela Abesbatza, Gospel kontzertua
LIBURUTEGIA. URRIAK 13, 20:00

Txantreako Liburutegi Publikoan, urriaren 13an, 20: 00etan, Alaikapela Abesbatzak gospel kontzertua eskainiko du.
Alaikapela gospel abesbatza txantrearra entzuteko aukera paregabea izanen da urriaren 13koa. Taldeak bere izenean "a capella" eta "alaitasuna" hitzak nahasten ditu.
Sarrera doan, liburutegian gonbidapenak hartuta.

+INFO

ARRATSALDE BAT MUSEOAN

Sarasateren ondarea. Arratsalde bat museoan (bisita gidatuak Pablo Sarasate Museo Aretoan zear)
KONDESTABLE. URRIAK 14, 19:00

Ongi etorri! Sentitu etxean bezala, eta ireki begiak Pablo Sarasate Iruñeko biolin-jole jenialaren museo honetan aurki ditzakezuen sekretu guztiak ezagutzeko.

Hizkuntza: gaztelera.

+INFO

BEATRIZ POMÉS-EN KONTZERTUA

BEATRIZ POMÉS-EN KONTZERTUA
KONDESTABLE. URRIAK 17, 12:00

Pablo Sarasateren matinéeak erakusketa ederra izan ziren une hartako nafar talentu nabarmenentzat, interpreteak nahiz konpositoreak sustatuta. Programa honek lekukoa hartu dio musikari iruindarrari, garai hartako eta egungo nafar artisten lanek osatutako errezitaldia eskaintzeko.

Doan, aurrez izena emanda

+INFO

KOADERNAKETA JAPONIARRA

Haurrendako sormen gunea. "Tokyo arrosa". Koadernaketa japoniarra
KONDESTABLE CIVIVOXA, URRIAK 9, 17:30

Koadernaketa japoniarra.
Koadernoak josten ikasiko dugu, jostura japoniarraren teknika erabiliz.
6-11 urte.
2 €. Aurrez izena emanda.

Hizkuntza:Euskera




+INFO

IRAKURKETA ERRAZEKO TALDEA

IRAKURKETA ERRAZEKO TALDEA
ITURRAMAKO CIVIVOXA, URRIAK 14. 11:00.

Irakurketa errazeko taldea talde integratzailea da. Hilean behin biltzen da eta hainbat gaitasunetako jendeak parte hartzen du. Irakurketa errazera egokitutako irakurgaiak erabiltzen dira. Gafax de Escribir eta Anfas erakundeekin elkarlanean.

+INFO

ZIZEN MUNDU IKARAGARRIA

ZIZEN MUNDU ZIRRARAGARRIA EZAGUTZEA
KONDESTABLE CIVIVOXA URRIAK 15, 19:30

Edozein garaitan ziza motarik aurkitu badezakegu ere, udazkeneko euri irrikatuen etorrerarekin batera ematen dituzte mendiek hain fruitu bitxiak, klase askotakoak: zizak, alegia.

+INFO

PROGRAMAK

IRUÑA BERDEA DA

IRUÑA BERDEA DA
“Iruña berdea da” aire zabaleko jardueren programazioa da, era askotako jendeari zuzendua, eta xede dauka ingurune seguruetan behar den ongizate fisiko, psikologiko eta soziala sustatzea. 8 jarduera eginen dira urriaren 9tik 30ra arte Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 telefonoan eta Civivox zentrotan. Gehiago jakin nahi izanez gero, deitu Ingurumen Hezkuntzako Lantaldera 948 420 984 telefonoan astelehenetik ostiralera, 8:00:etatik …

+INFO

GUREAK EGIN, GAZTEENDAKO KULTUR MINTEGIA

GUREAK EGIN, GAZTEENDAKO KULTUR MINTEGIA
Irailaren 13tik urriaren 13ra 'Gureak egin' programan izena emateko epea zabalik dago. Ekimena Eusko Kultur Fundazioak sustatzen du Iruñeko Udalaren laguntzarekin. Euskaraz jardungo duen 15-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako kultur transmisiorako eta sormenerako laborategia da. 2021eko urriaren 15etik 2022ko maiatzaren 27ra bitarteko ostiraletan garatuko da, Juslarrocha Civivoxean, Gazteriaren Etxean eta San Frantziskoko eskoletan.

+INFO

AGNÈS VARDA: BEGIRADA ALDERRAIA

AGNÈS VARDA: BEGIRADA ALDERRAIA
Kondestable Civivoxak Agnès Varda zuzendari frantziarraren gaineko zikloa hartuko du, urriaren 16tik azaroaren 27ra. Arturo Barcenillak aurkeztutako filma eta mahai-ingurua. Doan. Aurrez izena emanda. Agnès Varda (Arlette Varda) Brusela ondoko herri txiki batean jaio zen. Bere aita greziar errefuxiatu bat zen. Bere ama frantziarra zen. 90 urterekin hil zenean, bere gorputz txikiak, itxuraz, esfortzurik gabe jasaten zuen herrien Europako zinemaren …

+INFO

CIVIVOXETAKO JARDUERAK URRIAN ETA AZAROAN

CIVIVOXETAKO JARDUERAK URRIAN ETA AZAROAN
Civivoxetako jarduerek 2021eko urrian eta azaroan segida izanen dute. Programak honako hauek biltzen ditu: haurrendako eta familiendako jarduerak, lantegiak, zuzeneko arteak, zinema, hitzaldiak, parte hartzeko proiektuak eta erakusketak. Jarduera guztietarako aurrez eman behar da izena, www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan, jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte. COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz Nafarroako Gobernuak ezarritako neurriak jarraituko …

+INFO

ANTZERKI AROA, 2021EKO UDAZKENA

ANTZERKI AROA, 2021EKO UDAZKENA
Irailaren 29tik azaroaren 24ra bitartean lau antzezlan taularatuko dira euskaraz Iruñeko Udalak antolatutako Antzerki Aroa zikloaren udazkeneko edizioaren barruan. Emanaldiak Nafarroako Antzerki Eskolan izanen dira irailaren 29an, urriaren 20an eta azaroaren 10ean eta 24an, 19: 00etatik aurrera. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren web gunean, www.laescueladeteatro.com, edo antzokiko txarteldegian erosi ahal izanen dira emanaldia hasi baino ordu …

+INFO

IGANDEKO MUSIKAK

IGANDEKO MUSIKAK
Igandeko musikak programa Kondestable civivoxean izanen da irailaren 19an eta 26an, urriaren 3an eta 10ean, eta azaroaren 14an (igandeak). Sarrera librea. Inskripzioak 010 telefonoan, www.pamplonaescultura.es helbide elektronikoan edo aurrez aurre egin beharko dira.

+INFO

LEHIAKETAK

IRUÑA FOKATU 2021

IRUÑA FOKATU 2021
Iruña Fokatu argazki-lehiaketaren edizio berri bat antolatu du Iruñeko Udalak, hiriko txokoetako argazkirik onenak saritzeko. Iruñean ateratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak, sarituko dira. Edizio honetan, epaimahai teknikoak 2022ko udalegutegia ilustratuko duten argazkiak aukeratuko ditu ere.

+INFO

SORMEN ARTISTIKOKO PROIEKTUEN V. LEHIAKETA

SORMEN ARTISTIKOKO PROIEKTUEN V. LEHIAKETA
Iruñeko Udalak ‘2021eko sormen artistikoko proiektuak sustatzeko V. Lehiaketarako’ deia egin du, eta horren bidez 3.000 euroko hamar sari emanen ditu proiektu kulturalak egin aurreko ezinbesteko urrats gisa sormenaren aldeko apustua egiten duten proiektuentzat.

+INFO

EGILE BERRIENTZAKO XXXI. EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA. 2021

EGILE BERRIENTZAKO XXXI. EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA. 2021
Iruñeko Udalak egile berrientzako 2021eko XXXI. euskarazko literatur lehiaketarako deia egiten du, norgehiagokako araubidean. Deialdi honen xedea da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea.

+INFO

ERAKUSKETAK

ALVARO MATXINBARRENA, BOLBORATEGIAN

ALVARO MATXINBARRENA
Alvaro Matxinbarrenak 'Wild is the wind' erakusketa ekarri du Ziudadelako bolborategira. Irailaren 24tik urriaren 31ra arte, azken urteetan egindako lanen erakusketa izanen da ikusgai. Artista hau Donostiako Altxerri Galerian erakusketa egitetik dator eta bertan ikusi ahal izan ziren pieza asko Iruñean paratuko ditu. Matxinbarrenak, bere lanen bidez, tentsio bisual eta espazial bat sortzen du harremanen eremu emozional batean, estetika hunkipen gisa aldarrikatuz. Indar espazial eta material handiko piezak dira, mugetatik haratago joateko aukera iradokitzen dutenak.

+INFO

MAPAMUNDITARRAK 2021

MAPAMUNDITARRAK 2021
MAPAMUNDITARRAKen 15. edizioa 2021eko urriaren 24ra bitarte eginen da Iruñeko, Uharteko eta Atarrabiako hainbat kulturgunetan. 2021eko edizioak Mugimendua sortzen duen mugimendu bat du izena , eta sei bakarkako erakusketa, hiru ekintza, zinema ziklo bat, lantegi irekiak eta ikastetxeei zuzendutako hezkuntza-proposamen bat eskainiko ditu. Programa osoa www.mapamundistas.com webgunean eskuragarri dago.

+INFO

CESAR BARRIO, MISTOEN ERAIKINEAN

CESAR BARRIO, MISTOEN ERAIKINEAN
Cesar Barrio artistak 'Ate guztietatik pasatzen dena bakarrik' erakusketa paratuko du Ziudadelako Mistoen Eraikinean. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da zabalik.

+INFO

AGENDA

facebook twitter instagram youtube 
Udaletxe Plaza z/g 31001 – Iruña (Nafarroa) - Tf. 010 / 948420960 cultura@pamplona.es
logo-pamplona-white
Harpidetza Utzi | Harpidetza Kudeatu