|
|
AGENDA
|
|
|
|
|
|
|
|
Civivox sareak 2023ko otsailetik maiatzara doan lauhilekorako ikastaro eta lantegiak programatu ditu. Proposamen guztietara behin-behinean izena emateko epea urtarrilaren 9tik 16ra bitarte egonen da zabalik, eta www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 herritarrendako informazio-telefonoan edo aurrez aurre, edozein Civivoxetan egin daiteke. Lekuak zozketa bidez esleituko dira, irailaren 17ean, izena eman dutenen artean. Behin jakinarazpena jaso eta gero, hautatuek 72 ordu izanen dituzte aurrera matrikula gauzatzeko. Ez badute halakorik egiten, lekua berriz ere zozketatuko da behin-behinekoz izena eman zutenen artean. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
Hemengo musikarien jazz zikloak, Urtarrijazzak, emanen dio hasiera 2023 urteari Sanduzelaiko Civivoxean, urtarrilaren 7tik 28ra, kontzertuak, hitzaldiak eta erakusketa batekin. +INFO
|
|
|
|
|
|
SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2023-01-13, 19:30 - 20:45. Kontzertua. URTARRIJAZZ '23. Kike Arza 4et-ek Arzaren konposizioak jotzen ditu. Errepertorioa Guillermo Kleinen obraren gaineko ikerlanaren eta hainbat baliabide erabiltzearen emaitza da. Erritmoz konplexua bada ere, gai errepertorioa musikaltasuna galdu gabe konposatu da… +INFO
|
|
|
|
SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2023-01-14, 19:30 - 20:45. Kontzertua. URTARRIJAZZ '23. "Here" Asier Ardaiz tronpeta-jotzaile nafarrak berak ondutako azken proiektua da. Hartaz esan da “Europako musikari gazterik dinamikonenetako bat” dela. Oraingoan, anime-serietako musika jazzera egokitu du…+INFO
|
|
|
|
|
|
SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2023-01-20, 19:30 - 20:45. Kontzertua. URTARRIJAZZ '23. Boskoteak emanen duen kontzertua Carla Sevilla kantari bilbotarraren proiektu pertsonalaren emaitza da. Carlak berak hauxe esan du ekimenaz: "Proiektu hau nire alderik intimoenaren aurkezpena da. Errepertorio originala da, eta ardatz dira bai testuak (gaztelaniaz eta euskaraz), bai doinuak, bai inprobisazioa… +INFO
|
|
|
|
SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2023-01-21, 19:30 - 20:45. Kontzertua. URTARRIJAZZ '23. Jazzean eta Nafarroako hegoaldeko tradizioaren suan mamitua, José Ángel Lorente saxofonista lehenetariko interprete eta konpositore garaikidea izan da bi estiloak fusionatzen. José Ángel Lorente 5tet 2017an sortu zen, bi estiloen arteko fusio musikal hori erakutsi beharrak bultzatua … +INFO
|
|
|
|
|
SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2023-01-17, 19:30 - 21:00. Hitzaldia. URTARRIJAZZ '23. Duke Ellington (1899-1974) orkestra-zuzendaririk garrantzitsuena izan zen jazzaren historia guztian. Haren musikari beti isuri zitzaion bere garaia baino lehenagoko sofistikazio maila bat. Denboraren joanean, jazzaren historiako musikari garrantzitsuenetako batzuekin aritu zen lankidetzan … +INFO
|
|
|
|
|
|
|
KONDESTABLE CIVIVOXA, 2023-01-14, 19:00 - 21:00. TE QUERRÉ SIEMPRE. ROBERTO ROSELLINI, FUNTSEZKOA ZIKLOA. (Viaggio in Italia; Italia; 1954; 80’) Ingalaterrako bikote ezkondu bat Italiara joan da, Napolitik hurbil herentzian jasotako etxe bat saltzera. Londresko girotik urruntzean eta bestelako paisaia eta mundua topatzean, bikoteak sentimendu ahaztuak bizi ditu, hala nola jelosiak eta erresumina. Filmak modernotasunaren hasiera ekarri zuen zinemara. Gidoia Colette … +INFO
|
|
|
|
|
|
|
KONDESTABLE CIVIVOXA, 2023-01-15, 12:00 - 12:45. SARASATEREN MATINEAK. SOINU ALEMANA SARASATERI ESKER. Beatriz Pomés, txirula. Marta Ramírez, biolina. Igor Sáenz, txeloa. 18+. SARRERA DOAN. EDUKIERA BETE ARTE. Bisita-entzunaldia, Pablo Sarasatek Iruñeko bizitza musikala nola sustatu eta bultzatu zuen gogora ekartzen jarraitzeko. Izan ere, Sarasatek antolatutako matinée musikalek estatuko zein nazioarteko konpositore bikainak erakarri zituzten eta, haien arrimuan, hainbat mugarri gertatu … +INFO
|
|
|
|
|
|
|
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2023-01-16, 18:00 - 20:30. ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK. ZINE-FORUMA. LOS LIMONEROS. Ziklo-koordinatzailea: María Castejón. Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Hamargarren urtemuga bete duen ziklo honetan, eta aukeraturiko filmei esker, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko … +INFO
|
|
|
|
|
|
|
Iturramako Civivoxak Danz izeneko dantza garaikideko jaialdia jasoko du urtarrilan. Herritarrendako dantza-proposamenak erakusteaz gain, dantzaren inguruko topagune eta gogoeta tokia ere bada. Aurten, dantza-taldeekin ohiko lankidetzak egiteaz gain (La Faktoriarekin, adibidez), egitarauak beste aurrerapauso bat eman eta elkarlanerako bidea ireki du bai ATALAK sarearekin (Sorkuntza Koreografikorako Mugaz Haraindiko Sarea) bai Dantzaz ekimenarekin … +INFO
|
|
|
|
|
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2023-01-17, 19:30 - 21:00. ATALAK LANTEGIA. ERRITMOA, ERREPIKAPENA eta ESPAZIOA. DANZ. DANTZA-ESPAZIOA. ATALAK Sarearekin elkarlanean Aurten, ATALAK lantegia Laura G. Latasaren, Maddi Gaztelumendiren eta Iñigo Erementeriaren eskutik itzuliko da DanZ’23 jaialdira (hirurak ere Dantzaz-eko interpreteak)… +INFO
|
|
|
|
|
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2023-01-18, 19:30 - 21:00. TOPAKETA: DANTZA, IRISGARRITASUNERAKO LAGUN. DANZ. DANTZA-ESPAZIOA. ATALAK SAREAREKIN ELKARLANEAN. Adierazpidea den aldetik, dantzak -bai erritu gisa, bai ikuskizun gisa- berehalakoan bultzatzen ditu beste gorputz batzuk parte hartzera, erritmoei, emozioei, sentsazioei, mugimenduei jarraitzera… +INFO
|
|
|
|
|
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2023-01-19, 19:30 - 20:30. IKUSKIZUNA. DANZ. DANTZA-ESPAZIOA. RAÍCES. Atena arte-konpainia. Sormenezko proiektu honek gure komunitatean dagoen aniztasuna du abiaburu eta inspirazio-iturri, aniztasuna kulturan, paisaian, e.a. Lana 2022ko abenduaren 2an Gayarre Antzokian estreinatu ondoren, Iturramako Civivoxeko auditorioan aurkeztuko da DanZ jaialdiaren barnean … +INFO
|
|
|
|
|
|
|
DOKUMENTAL PROIEKZIOA: ‘LOREAK BELAUNETAN, KULTURAREN ZAZPI AHOTS GAZTE’. Amagoia Gurrutxaga (Lanartea - Euskararen Langile Profesionalen Elkartea). Kondestable Civivoxa (Areto nagusia). Urtarrilak 18, asteazkena. 19:30ean. Amagoia Gurrutxaga, Amets Aranguren eta Maddi Ane Txoperena izango dira dokumentala aurkezten eta solasaldian ikusleekin. Antolatzaileak: Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoa. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
|
|
MILAGROSAKO CIVIVOXA, 2023-01-13, 17:30 - 19:30 BUZTIN POLIMERIKOAREKIN SORTZEN ETA MODELATZEN. DINOSAURO MOLDEAN. Buztin polimerikoa erabiliko dugu esperimentatzeko … +INFO
|
|
|
|
MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2023-01-13, 17:30 - 18:30 ANAIA-ARREBENDAKO ZENTZUMEN-ARTEA FAMILIARTEAN. IMPASTO-PINTURA. Familiendako lantegi plastikoak dira 2 eta 6 urte arteko anaia-arrebentzat, heldu batek lagundurik... +INFO
|
|
|
|
|
|
|
JUSLAROCHAKO CIVIVOXA, 2023-01-14, 12:00 - 13:00 (gaztelaniaz); 18:00 - 19:00 (euskeraz). IpuinKantariak. IPUINAK, MUSIKA ETA ASKOZ ERE GEHIAGO. KIKIMIYÚ, ANIMALIAK ETA ZU. IpuinKantalarietan, haur ipuinak aukeratzen ditugu, errespetuzkoak, dibertigarriak, baita eskatologikoak ere. Ipuin pentsarazleak, ipuin dantzarazleak… eta musika konposatzen diegu. Publikoa funtsezkoa da ikuskizunean, bere ahotsen eta erritmoen bidez. Animaliak maite ditugu eta badakigu zuk ere bai, baina… Zein duzu animaliarik gogokoena?
|
|
|
|
|
|
|
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2023-01-14, 11:00 - 13:00 SORMEN-LANTEGIAK FAMILIARTEAN. GEL PRINTING. Jarduera plastikoa familiartean. Arte plastikoetako hainbat baliabide landuko ditugu irudimena akuilatzeko eta gure alderik sortzaileena indartzeko… +INFO
|
|
|
|
MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2023-01-14, 11:00 - 11:45 UMETXOENDAKO LANTEGIAK. OIN TTIKI XIKIÑAK, ESKU TTIKI MARGOTZAILEAK.Gune egokia da zentzumenak suspertzeko, behatzeko gaitasuna ernatzeko eta jakin-mina bultzatzeko … +INFO
|
|
|
|
|
|
KONDESTABLE CIVIVOXA, 2023-01-14, 17:30 - 19:00 HAURRENDAKO SORMEN GUNEA. Lantegiotan, haurrek hainbat teknika eta material izanen dituzte langai beren marrazkiak landu eta aurkitzeko, beren sormena garatzeko eta, era berean, lantegi bakoitzean dauden sorpresa ugariak topatzeko… +INFO
|
|
|
|
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2023-01-20, 17:30 - 19:00. ELKARLANERAKO ARTE PROIEKTUA HELDUENTZAT ETA HAURRENTZAT. Belaunaldien arteko lantegia da. Jarduera plastikoa familiartean, 4 eta 7 urte arteko haurrentzat eta haien aitona-amonentzat… +INFO
|
|
|
|
|
MILAGROSAKO CIVIVOXA, 2023-01-17, 19:30 - 20:30. HITZALDIA. NUTRIZIO-HEZKUNTZA. Aipatuko dugu gure bizimoduko zer alderdi izan behar ditugun kontuan arrisku kardiobaskularrari aurrea hartzeko, gure egunerokoan zer egin behar dugun azalduz: gauza erraz eta praktikoak, betiere … +INFO
|
|
|
|
|
MILAGROSAKO CIVIVOXA. URTARRILAK 17 eta 31, asteartea. 12:00 - 13:00. Irakurketa-talde barneratzailea, hamabostean behingoa, helduentzat, oro har, eta desgaitasun intelektuala edo Down Sindromea duten pertsonentzat... +INFO
|
|
|
|
|
MENDILLORRIKO CIVIVOXA, Larunbatetan, 2023ko urtarrilaren 28ra arte, 11:30 - 13:30. Kontsumo-elektronika iristearekin eta kostuak murriztearekin batera, Civivox-ek proiektu/lantegi hau egitea proposatzen du, gure etxeetako hainbat utilitate automatizatzeko, hala nola energia aurrezteko … +INFO
|
|
|
|
|
|
|
|
ARROSADIAKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. URTARRILAK 13, ostirala, 17:00etan. “Arrosadia - Milagrosa” Zine Klubak Neus Ballús-en “Seis días corrientes" filma proiektatuko du... +INFO
|
|
|
|
|
ARROSADIAKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. Urtarrilaren 17an, 18: 30ean: CLUB DE LECTURA MILAGROSA - ARROSADIA. Irakurritako liburua: Siri Hustvedt-en “Todo cuanto amé”... +INFO
|
|
|
|
|
ARROSADIAKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. Urtarrilaren 18an, 18:30ean. “Arrosadia” irakurle taldea. Euskaraz. Irakurritako liburua: Iban Zaldua-ren “Ipuinak. Antologia bat”... +INFO
|
|
|
|
|
TXANTREAKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. URTARRILAREN 18, ASTEAZKENA. 19:00. “No robaréis mi fe” liburuaren aurkezpena. Kaskallueta-Begiak irekiz elkarteak antolatu du José Luis Díaz Monrealek idatzitako Pedro Mari Leoz apaizaren bizitzari buruzko liburu honen aurkezpena...+INFO
|
|
|
|
|
SAN FRANTZISKOKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. 2023ko urtarrilak 18. 11:00etatik 13:00etara. Tailerra. "Nobela beltza eta kriminologia: eleberri beltz bat idazteko lehen urratsak"... +INFO
|
|
|
|
|
ARROSADIAKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. Urtarrilak 19, 17:00. “Mundua irakurtzeko hitzak” lantegia. Koordinatzailea: Esther Guibert. Lantegian historia, eta politika- eta gizarte-gaurkotasuneko gaiak lantzen dira hileroko saioetan... +INFO
|
|
|
|
|
2023ko urtarrilak 19, 11: 00etan. San Frantziskoko liburutegia. Irakurketa kluba. Lorenzo Silva idazleak parte hartuko du eta "La llama de Focea" bere azken eleberriari buruz hitz egingo du... +INFO
|
|
|
|
|
2023ko urtarrilak 20. 18:00. San Frantziskoko liburutegia. Hitzaldia: "Badjudasinha maitea: haur jaiotzearen bekatua Ginea Bissaun". Ginea Bissauko emakume eta nesken egoerari eta diasporako emakume ginearren migrazio-esperientziei buruzko hitzaldia... +INFO
|
|
|
|
|
ARROSADIAKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. Urtarrilak 20, ostirala, 12:00ean. Iruña Beltza jaialdiaren barruan. Irakurketa klub irekia, Rosa Ribasekin. Rosa Ribas eleberri beltzen idazle handiak “Lejos” eleberria komentatuko du.... +INFO
|
|
|
|
|
TXANTREAKO LIBURUTEGI PUBLIKOAK, Urtarrilaren 10tik 20ra, bi jarduera antolatu ditu Setem Navarra-Nafarroarekin lankidetzan... +INFO
|
|
|
|
|
|
|
|
TOPAGUNEAK –Koldo Sebastián. Azaroak 25 – urtarrilak 15. Kondestablearen jauregia, 1. eta 2. aretoak. Koldo Sebastiánen atzera begirako erakusketa. Bertan, sorkuntzaren gako diren gaien inguruko ‘Confluencuentros-Topaketak’ izeneko zikloa garatuko da artistekin... +INFO
|
|
|
|
|
Ziudadelako Mistoen aretoan, abenduaren 16tik 2023ko otsailaren 12ra, Oaia Peruarenaren "Sustantzia" erakusketa egongo da...+INFO
|
|
|
|
|
ZIUDADELAKO BOLBORATEGIAK 2022ko abenduak 2tik 2023ko urtarrilak 22ra hartuko du 'Mila García: Historias con alma de papel' erakusketa...+INFO
|
|
|
|
|
ZIUDADELAKO MISTOEN PABILOIA, LEHENENGO SOLAIRUA. AZAROAREN 3TIK URTARRILAREN 15ERA. ARGAZKI ERAKUSKETA: BARNEKO GARRASIA. Afrikako indarkeria sexista eta argazkigintzaren munduko diskriminazioa dira ‘Barneko-garrasia’ erakusketaren ardatz nagusiak. +INFO
|
|
|
|
|
|
INSTALAZIO ARTISTIKOA ITURRAMAKO CIVIVOXEAN. 2023ko URTARRILAREN AMAIERA ARTE. ALICIA OTAEGUIREKIN ETA TASUBINSAREKIN BATERA. TASUBINSAko Zentro Okupazionaleko adimen edo garapen urritasuna duten pertsonek egindako proiektu artistikoa, izaera soziala duena eta ingurumena aintzat hartzen duena. +INFO
|
|
|
|
|