Nabigatzailean ikusi
pamplonaescultura

AGENDA

2021

IRAILAREN 17TIK 24RA

ANNE LUKIN, IRAILAREN 23AN ZIUDADELAN

ANNE LUKIN, IRAILAREN 23AN ZIUDADELAN
Ekainaren 18an, euriagatik, bertan behera geratu zen Anne Lukinen kontzertua Ziudadelan, eta, beraz, hitzordua irailaren 23ra atzeratu dute, 21: 30etatik aurrera. Kantari nafarrak Los Tenampas taldearekin batera abestuko du Ziudadelan.

+INFO

SARASATEREN ONDAREA

SARASATEREN ONDAREA
Kondestablearen Civivoxak Pablo Sarasate konpositorearen inguruko ziklo txiki bat jasoko du irailaren 18tik 20ra, ipuin kontaketa eta musika kontzertuekin. Jarduerak doakoak dira, aldez aurretik izena emanda.

+INFO

MUSIKA MARTXAN FEST

MUSIKA MARTXAN FEST
Musika Martxan jaialdiak hiriko talde gazteei jendaurrean jotzeko aukera ematen die. Irailaren 21etik 22ra, 18: 00etatik aurrera, 10 talde eta bakarlari baino gehiagok parte hartuko dute Ziudadelako eszenatokian. Sarrera doakoa da lekua bete arte.

+INFO

TOPAKETAREN BIDEAK

TOPAKETAREN BIDEAK
'Topaketaren bideak' programaren azken ikuskizuna, 'Zetaren bidea. Marco Polo eta Venezia. Vivaldi' izenburukoa, irailaren 22an emanen da, asteazkenarekin, Jito Alai pilotalekuan, iluntzeko 21:00etan. 40-45 minutu bitarteko iraupena izanen du, eta Txinako Zetaren ibilbideari buruzko kontakizun bat hartuko du, zuzeneko musikarekin eta bideo proiekzioekin.

+INFO

EL KANKA, ZIUDADELAN

EL KANKA, ZIUDADELAN
ZIUDADELA. IRAILAK 17, 21:30

Salduta daude jada sarrera guztiak El Kankak irailaren 17an, Ziudadelan, 21:30ean, ‘Gauak Ziudadelan’ zikloaren barruan emanen duen kontzerturako.

+INFO

NIL MOLINER, ZIUDADELAN

NIL MOLINER, ZIUDADELAN
ZIUDADELA. IRAILAK 24, 21:30

Agortu dira sarrerak Nil Molinerrek Ziudadelan irailaren 24an, 21:30ean, ‘Gauak Ziudadelan’ zikloaren barruan emanen duen kontzerturako.

+INFO

BAD GYAL, ZIUDADELAN

BAD GYAL, ZIUDADELAN
ZIUDADELA, IRAILAK 25

Bad Gyal artistaren kontzertuak emanen dio buru ‘Gauak Ziudadelan’ zikloari, larunbatean, irailaren 25ean, 21:30ean. Sarrera guztiak agortu dira.

+INFO

ASTE HONETAN, GAYARREN

ASTE HONETAN GAYARRE ANTZOKIAN
IRAILAK 18 ETA 23

Gayarre Antzokiak, aste honetan, aurkeztuko du: 'Fariña'. (Antzerkia). Irailak 18, larunbata, 19:30. 'Lucio, hausnarketa eszeniko bat'. (Musika) Irailak 23, osteguna, 19:30.

+INFO

GAZTEENDAKO JARDUNALDIAK

GAZTEENDAKO JARDUNALDIAK SANDUZELAIN
SANDUZELAIKO CIVIVOXA, IRAILAREN 15ETIK 18RA

Irailaren 15etik 18ra Sanduzelaiko Civivoxean eginen diren jardueren egitaraua auzoko gazteek, gazteengatik, gazteendako eta gazteekin prestatu dute. Izan ere, Umetxea Sanduzelai, Adardunak eta Sanduzelaiko beste talde batzuk izan dira jardunaldion antolatzaileak, Civivox sarearekin elkarlanean.

+INFO

TRUFFAUT GEHIAGO, MESEDEZ!

TRUFFAUT GEHIAGO, MESEDEZ!
KONDESTABLEAREN CIVIVOXA, IRAILAREN 18TIK AURRERA

Kondestableko ekitaldi-aretoan François Truffaut zuzendari frantsesari eskainitako bigarren zinema-zikloa egingo da, Truffaut-en zine-ondare osoari atzera begirakoa egiten diona. Miniziklo honek 'Truffaut gehiago, mesedez!' izenburua darama, eta lau pelikula jasoko ditu, jatorrizko bertsioan, irailaren 18 eta 25ean, eta urriaren 2 eta 9an, 19:00etan.

+INFO

UDAL KATALOGOKO TALDEEN EMANALDIAK

UDAL-KATALOGOKO TALDEEN UDAKO EMANALDI ARTISTIKOAK
IRUÑEKO AUZOETAN IRAILEAN ZEHAR

Hiriko plaza, parke eta beste txoko batzuk musikaz beteko dira uda honetan Iruñeko Udalaren katalogoko talde artistikoei esker.

+INFO

NAK 21 JAIALDIA, FUSIOA

NAK’ 21 JAIALDIA – FUSIOA
KONDESTABLE CIVIVOXA. IRAILAK 17, 20:00

Arrosadiako auzoan, irailean, orotariko jarduera kulturalak antolatu dira, mota guztietako publikoak parte hartu dezan...

+INFO

EMMUSIKADAS, BURGOEN PLAZAN

EMMUSIKADAS, KONTZERTUAK BURGOEN PLAZAN
BURGOEN PLAZA. IRAILAK 15 ETA 22, 20:00

Iruñeko Udalaren laguntzarekin, Zentral aretoak abuztuko eta iraileko asteazken arratsaldetan kontzertuak antolatu ditu...

+INFO

NB FEST, MUSIKA BANDEN JAIALDIA

‘NB FEST’ MUSIKA-BANDEN I. JAIALDIA
ZIUDADELA, IRAILAK 18 ETA 19

Iruñean eginen da ‘NB Fest’ musika-banden lehenengo jaialdia, Ziudadelan eta Burgoen Plazan, abuztuaren 15etik irailaren 19ra bitarteko asteburuetan…

+INFO

ARRATSALDEAK TXISTULARI ETA GAITEROEKIN

ARRATSALDEAK TXISTULARI ETA GAITEROEKIN
GAZTELUKO PLAZA, IRAILAK 21 ETA 23, 18:30

Gazteluko plazan, urtero bezala, Txistu eta gaiteroen ohiko emanaldiak izanen dira, udako astearte eta ostegunetan, Iruñeko gaitero eta Txistulariekin.

+INFO

FOLKLORE HUTSA, ZIUDADELAN

FOLKLORE HUTSA
ZIUDADELA, IRAILAREN 20, 20:00

Folkloreak eta herri-kulturak ere txoko bat izanen dute Ziudadelan udako arratsaldeetan. Emanaldiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira. Irailaren 20an Conjunto Gracia Navarra taldea eta Ecos del Arga errondaila arituko dira.

+INFO

ERAKUSKETAK

SYMPHONY, BIDAIA BIRTUALA MUSIKAREN BIHOTZERA

SYMPHONY. BIDAIA BIRTUALA MUSIKAREN BIHOTZERA
SARASATE PASEALEKUA. URRIAK 5 ARTE

Irailaren 9tik urriaren 5era bitarte La Caixa Gizarte Ekintzak antolatutako ‘SYMPHONY. Bidaia birtuala musikaren bihotzera' erakusketa izanen da ikusgai Sarasate Pasealekuan. Herritar orori zabalik, erakusketa Artea kalean programaren barruan dago, eta horren bidez Caja Navarra Fundazioak eta La Caixa Gizarte Ekintzak pertsonengana hurbildu nahi dute artea, museoek eta erakusketa-aretoek eskaintzen duten ohiko esparrutik kanpo.

+INFO

NAFARROAKO KOMIKIAREN 12. AZOKA

NAFARROAKO KOMIKIAREN 12. AZOKA
KONDESTABLE CIVIVOXA. IRAILAK 3 - URRIAK 3

12. edizio honetan, Nafarroako Komikiaren Azokak erakusketa-eskaintza osatuko duten hogeita hamar jarduera hartuko ditu. 2021eko irailaren 3tik urriaren 3ra bitartean egingo da, Iruñeko (Kondestable Jauregia, Gayarre Antzokia, Geltoki) eta Lizarrako hainbat gunetan. Bost tailer, egileekin topaketak, sinadurak, hitzaldiak, bisita gidatuak, mahai-inguruak, bigarren eskuko azoka txikia, irakurketa erakusleihoen instalazioa eta zine, antzerki eta musika proposamenak aurreikusi dira.

+INFO

CESAR BARRIO, MISTOEN ERAIKINEAN

CESAR BARRIO, MISTOEN ERAIKINEAN
ZIUDADELA. MISTOEN ERAIKINA AZAROAK 9 ARTE

Cesar Barrio artistak 'Ate guztietatik pasatzen dena bakarrik' erakusketa paratuko du Ziudadelako Mistoen Eraikinean. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da zabalik.

+INFO

MAPAMUNDITARRAK 2021, ZIUDADELAN

MAPAMUNDITARRAK 2021
ZIUDADELA. URRIAK 24 ARTE

Mapamunditarrak jaialdiaren 15. edizioa 2021eko urriaren 24ra arte egingo da Iruñea, Uharte eta Atarrabiako hainbat kultur gunetan. ‘Mugimendu batek eragiten duen mugimendua’ izenburua duen 2021eko edizioak sei bakarkako erakusketa, hiru ekintza, zine ziklo bat, tailer irekiak eta ikastetxeei zuzendutako hezkuntza proposamen bat eskaintzen ditu. Programa osoa www.mapamundistas.com webgunean dago eskuragarri.

+INFO

AGENDA

facebook twitter instagram youtube 
Udaletxe Plaza z/g 31001 – Iruña (Nafarroa) - Tf. 010 / 948420960 cultura@pamplona.es
logo-pamplona-white
Harpidetza Utzi | Harpidetza Kudeatu