Nabigatzailean ikusi
pamplonaescultura

AGENDA

2021

IRAILAK 24 - URRIAK 1

AMUA, ANTZERKI AROA

AMUA, ANTZERKI AROA
'Amua 'da Nafarroako Antzerki Eskolan irailaren 29an, 19: 00etatik aurrera, Axut! - Artedramak euskaraz taularatuko duen antzezlanaren izenburua, Iruñeko Udalak udazkenerako prestatu duen Antzerki Aroa zikloaren barruan. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean (www.laescueladeteatro.com) edo antzokiko leihatilan erosi ahal izanen dira ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.

+INFO

NIL MOLINER, ZIUDADELAN

NIL MOLINER, ZIUDADELAN
Agortu dira jada sarrerak Nil Molinerrek Ziudadelan irailaren 24an, 21:30ean, ‘Gauak Ziudadelan’ zikloaren barruan emanen duen kontzerturako.

+INFO

BAD GYAL, ZIUDADELAN

BAD GYAL, ZIUDADELAN
Bad Gyal artistaren kontzertuak emanen dio buru ‘Gauak Ziudadelan’ zikloari, larunbatean, irailaren 25ean, 21:30ean. Sarrera guztiak agortu dira.

+INFO

TRUFFAUT GEHIAGO MESEDEZ! : EL PEQUEÑO SALVAJE

EL PEQUEÑO SALVAJE
KONDESTABLE CIVIVOXA. IRAILAK 25, LARUNBATA. 19:00. ZINEMA. EL PEQUEÑO SALVAJE. XVIII. mendearen amaieran gertatutako benetako gertaeretan oinarritutako filma.

+INFO

GAYARREN, ASTE HONETAN

ASTE HONETAN GAYARRE ANTZOKIAN
IRAILAK 26, 19:30

Gayarre Antzokiak, aste honetan, aurkeztuko du: 'El electo'. (Antzerkia). Irailak 26, igandea, 19:30. Sarrerak www.teatrogayarre.com webgunean erosi ahal izanen dira, eta antzokiko txarteldegian (12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era. Astelehenetan, itxita).

+INFO

OLGA MORRAL

Igandeko Musikak. Olga Morral
KONDESTABLE. IRAILAK 26, 20:00

Dualtasun sendo bat da ezaugarri Olga Morral akordeoilariaren izaera artistiko eta musikalean, hots, bere interpretazioak blaitzen dituzten indarraren eta fineziaren arteko dualtasuna. Jakin-min etengabe eta latente batek eraginik, instrumentuaren mugetaraino aztertu du soinua eta, lan zehatz, irmo eta tinkoaren bidez, publiko zabal batenganaino eraman ditu soinurik ustekabekoenak.

+INFO

UDAL KATALOGOKO TALDEEN EMANALDIAK

UDAL-KATALOGOKO TALDEEN UDAKO EMANALDI ARTISTIKOAK
IRUÑEKO AUZOETAN IRAILEAN ZEHAR

Hiriko plaza, parke eta beste txoko batzuk musikaz beteko dira uda honetan Iruñeko Udalaren katalogoko talde artistikoei esker.

+INFO

DANTZEN EMANALDIA TXANTREAN

Lineako dantzen tailerra
TXANTREAKO LIBURUTEGIA. URRIAK 1, 17:30

Convive Santesteban elkartearen dantza tailerreko partaideek liburutegiko ataria alaituko dute, urriaren 1ean arratsaldeko 17: 30tan.

+INFO

GUREAK EGIN, GAZTEENDAKO KULTUR MINTEGIA

GUREAK EGIN, GAZTEENDAKO KULTUR MINTEGIA
IZEN EMATEAK: URRIAK 13 ARTE

Irailaren 13tik urriaren 13ra 'Gureak egin' programan izena emateko epea zabalik dago. Euskaraz jardungo duen 15-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako kultur transmisiorako eta sormenerako laborategia da.

+INFO

PROGRAMAK

ANTZERKI AROA, 2021EKO UDAZKENA

ANTZERKI AROA, 2021EKO UDAZKENA
Irailaren 29tik azaroaren 24ra bitartean lau antzezlan taularatuko dira euskaraz Iruñeko Udalak antolatutako Antzerki Aroa zikloaren udazkeneko edizioaren barruan. Emanaldiak Nafarroako Antzerki Eskolan izanen dira irailaren 29an, urriaren 20an eta azaroaren 10ean eta 24an, 19: 00etatik aurrera. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren web gunean, www.laescueladeteatro.com, edo antzokiko txarteldegian erosi ahal izanen dira emanaldia hasi baino ordu …

+INFO

IRUÑA BERDEA DA

IRUÑA BERDEA DA
“Iruña berdea da” aire zabaleko jardueren programazioa da, era askotako jendeari zuzendua, eta xede dauka ingurune seguruetan behar den ongizate fisiko, psikologiko eta soziala sustatzea. 8 jarduera eginen dira urriaren 9tik 30ra arte. Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 telefonoan eta Civivox zentrotan. Gehiago jakin nahi izanez gero, deitu Ingurumen Hezkuntzako Lantaldera 948 420 984 telefonoan astelehenetik ostiralera, 8:00:etatik …

+INFO

ZINEKLUBA FRANTSESEZ SANDUZELAIKO LIBURUTEGIAN

ZINEKLUBA FRANTSESEZ SANDUZELAIKO LIBURUTEGIAN
Sanduzelaiko liburutegiak urritik abendura bitartean frantsesez egiten den zinekluba antolatzen du, Luis Buñuel, Louis Malle eta Jean Luc Godarden filmak oinarri hartuta. Eztabaidak urriaren 21ean, ostegunean, azaroaren 18an eta abenduaren 16an, arratsaldeko 19:00etan, izango dira. Koordinatzailea: Ramón Herrera. Izen emateak doan biblisjo@navarra.es posta elektronikoaren bidez eta 948 125 108 telefonoaren bidez. (Pelikulak ez dira proiektatuko) …

+INFO

ERAKUSKETAK

ALVARO MATXINBARRENA, BOLBORATEGIAN

ALVARO MATXINBARRENA
Alvaro Matxinbarrenak 'Wild is the wind' erakusketa ekarri du Ziudadelako bolborategira. Irailaren 24tik urriaren 31ra arte, azken urteetan egindako lanen erakusketa izanen da ikusgai. Artista hau Donostiako Altxerri Galerian erakusketa egitetik dator eta bertan ikusi ahal izan ziren pieza asko Iruñean paratuko ditu. Matxinbarrenak, bere lanen bidez, tentsio bisual eta espazial bat sortzen du harremanen eremu emozional batean, estetika hunkipen gisa aldarrikatuz. Indar espazial eta material handiko piezak dira, mugetatik haratago joateko aukera iradokitzen dutenak.

+INFO

MAPAMUNDITARRAK 2021

MAPAMUNDITARRAK 2021
MAPAMUNDITARRAKen 15. edizioa 2021eko urriaren 24ra bitarte eginen da Iruñeko, Uharteko eta Atarrabiako hainbat kulturgunetan. 2021eko edizioak Mugimendua sortzen duen mugimendu bat du izena , eta sei bakarkako erakusketa, hiru ekintza, zinema ziklo bat, lantegi irekiak eta ikastetxeei zuzendutako hezkuntza-proposamen bat eskainiko ditu. Programa osoa www.mapamundistas.com webgunean eskuragarri dago.

+INFO

CESAR BARRIO, MISTOEN ERAIKINEAN

CESAR BARRIO, MISTOEN ERAIKINEAN
Cesar Barrio artistak 'Ate guztietatik pasatzen dena bakarrik' erakusketa paratuko du Ziudadelako Mistoen Eraikinean. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da zabalik.

+INFO

SYMPHONY, BIDAIA BIRTUALA MUSIKAREN BIHOTZERA

SYMPHONY. BIDAIA BIRTUALA MUSIKAREN BIHOTZERA
Irailaren 9tik urriaren 5era bitarte La Caixa Gizarte Ekintzak antolatutako ‘SYMPHONY. Bidaia birtuala musikaren bihotzera' erakusketa izanen da ikusgai Sarasate Pasealekuan. Herritar orori zabalik, erakusketa Artea kalean programaren barruan dago, eta horren bidez Caja Navarra Fundazioak eta La Caixa Gizarte Ekintzak pertsonengana hurbildu nahi dute artea, museoek eta erakusketa-aretoek eskaintzen duten ohiko esparrutik kanpo. ‘Symphony’ entzunezko eta ikusizko esperientzia da 360º-an, Beethoven, Mahler eta Bernstein-en konposizioen barnako bidaia birtuala, Gustavo Dudamel orkestra zuzendari handiaren eta Mahler Chamber Orchestra-ren eskutik. Entzuleak musika klasikoa bizi eta ulertzen ahalko du, orkestra baten barruan beste musikari bat bezala sentituz.

+INFO

NAFARROAKO KOMIKIAREN 12. AZOKA

NAFARROAKO KOMIKIAREN 12. AZOKA
Nafarroako Komikiaren Azokak hogeita hamar bat ekintza eginen ditu bere 12. edizioaren erakusketa-eskaintza osatzeko. Azoka 2021eko irailaren 3tik urriaren 3ra izanen da, Iruñeko (Kondestablearen jauregia, Gayarre antzokia eta Geltoki) eta Lizarrako (Fray Diego Kultur etxea, Karlismoaren museoa) hainbat gunetan. Bost lantegi programatu dira, topaketak egileekin, sinadurak, hitzaldiak, bisita gidatuak, mahai-inguruak, bigarren eskuko azoka, irakurketa-erakusleihoen instalazioa eta zinemako, antzerkiko eta musikako hainbat proposamen.

+INFO

AGENDA

facebook twitter instagram youtube 
Udaletxe Plaza z/g 31001 – Iruña (Nafarroa) - Tf. 010 / 948420960 cultura@pamplona.es
logo-pamplona-white
Harpidetza Utzi | Harpidetza Kudeatu