ikusi arakatzailean
NEWSLETTER_cabecera_Eus_2020

AGENDA

AGENDA 2022

EKAINA 3 - 10

LA PAMPLONESA BANDAREN KONTZERTUA TXANTREAN

LA PAMPLONESA BANDAREN KONTZERTUA TXANTREAN
“LA PAMPLONESA” Musika Bandak 'Kontzertu Herrikoia' eskaintzen du Txantreako Salestarren Patioan, ekainaren 3an, ostirala, 20:00etan. J. Vicente Egea kontzertua zuzentzen du. Sarrera doan. +INFO

KANTU ETA HITZA. JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK.

KANTU ETA HITZA. JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK.
KANTU ETA HITZA. JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK.
ERRALDOIEN TXOKOA, 2022-06-09, 20:00
Joseba Irazoki futbol jokalaria izango balitz, partida nahasienetan ere baloia ukitzen duten aldioro jokaldi magiko bat sortzeko gai diren jokalari horietako bat litzateke. Eta hala jazo da oraingoan berriz ere. Josebak ahobete hortz utzi gaitu, metro karratu batean driblina egin eta gero, berak baino beste inork antzemateko gai ez den hutsune zabal bat irekitzen, pasea eman du. JIEL III izugarrizko pazientzia eta jakituriaz landutako 9 doinuren bilduma da. Disko heldua, bai, funtsean Joseba eta bere ohiko lagun taldearen soinu ezagun eta nahastezinez osatua, baita ere, baina inola ere ez erosoa edota konformista. Lerro arteko informazioaz beteta dator eta geuri dagokigu entzunaldien poderioz aurkitzeko gai izatea, abesti guztiak eta bere ondoan aritzen diren musikari guztiak hobetzen dituen mugimendu magiko eta antzemanezin horiei adi beti. +INFO

CIVIVOXETAKO JARDUERAK. EKAINA

CIVIVOXETAKO JARDUERAK. EKAINA
Civivoxetako jarduerek 2022ko ekainean segida izanen dute. Programak honako hauek biltzen ditu: haurrendako eta familiendako jarduerak, lantegiak, zuzeneko arteak, zinema, hitzaldiak, parte hartzeko proiektuak eta erakusketak. Jarduera guztietarako aurrez eman behar da izena, www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan, jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte. +INFO

PRESS PLAY! ZINEMA, MUSIKA, PODCAST, LANTEGIAK

PRESS PLAY! ZINEMA, MUSIKA, PODCAST, LANTEGIAK
PRESS PLAY! Kultur eta musika zikloaren hirugarren edizioa Iruñean dugu ekainaren 1etik 26ra bitarte, Lurraldea ardatz hartuta eta aniztasunaren ikuspuntutik. Zikloak hainbat programa barne hartzen ditu, hala nola, Musika-dokumentalak, asteazkenetan, zehazki, ekainaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an, Nafarroako Filmotekan, 19:30ean; online ikastaro bat Tuterako UHUNean, soinu-lurraldeei, memoriari eta identitateei buruz eta Webzine bat mixtape eta podcastekin; ilustrazioko eta musika nahasketako haurrendako lantegiak Geltokin, ekainaren 4an, larunbatarekin 11:00etatik aurrera. Azkenik, Ziudadelan, KLEOS programa eginen da, lorategi diskografiko bat, non txoko, soinu eta landare espezieen mapa interaktibo bat sortuko baita, ekainaren 23an (osteguna), 24an (ostirala) eta 25ean (larunbata), 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Musika- eta kultura-sorkuntza hori ekainaren 26an aurkeztuko da, igandearekin, Arma Aretoan, 12:00etan eta ondoren musika-ibilbide bat eginen da Ziudadelan trazatutako ibilbidean zehar. +INFO

SANFERMINAK HURBILETIK. SARASATEREN MATINÉE BEREZIA. SARASATE SANFERMINETAN

SANFERMINAK HURBILETIK. SARASATEREN MATINÉE BEREZIA. SARASATE SANFERMINETAN
ENTZUNALDIA
SARASATEREN MATINÉE BEREZIA
Sarasate Sanferminetan
Kondestable Civivoxa, 2022-06-05, 12:00 - 12:45
Belle époque garaian, Pablo Sarasateren matinéeak Sanferminetako une oso bereziak ziren. Errezitaldiak Sanferminetan kokatuko du Sarasate, egun horietako alaitasuna biziarazten digun musikaren bidez. +INFO

JUAN MANUEL UBIERGOREN HITZALDIA

JUAN MANUEL UBIERGOREN HITZALDIA
Juan Manuel Ubiergo Aragoiko Gobernuko Industria Diseinuko Aragoiko Zentroko zuzendariak hitzaldia eskainiko du Ziudadela Mistoen Eraikina, lehen solairuan, ekainaren 9an, osteguna, 19:00etan. Jardunaldia Iosu Rada erakusketaren esparruan egingo da: Designing for the real world eta hizlaria 'Once upon a time… design. Reflections of a recalcitrante adept'. +INFO

PAMPLONA JAZZ ORQUESTA ETA ILJA REIJNGOUD

PAMPLONA JAZZ ORQUESTA ETA ILJA REIJNGOUD
Baluarteko Ganbera Aretoak Pamplona Jazz Orchestra Meets Ilja Reijgoud kontzertua hartuko du ekainaren 11n, larunbatarekin, arratsaldeko 19:30ean hasita. Hitzorduak Pamplona Jazz Orkestra eta nazioarteko jazz musikagile eta moldatzaile garrantzitsuenetariko Ilja Reijngoud elkartuko ditu oholtza gainean eta pandemian elkarrekin sortu eta grabatutako diskoa aurkeztuko dute. Errepertorioaren baitan hard swing, jazz-rock eklektikoa eta latin doinuak entzun ahalko dira. Sarrerak 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. +INFO

O JAINKOSA MAITEAK - EVA BALTASAR - UNICA ZÜRN

O JAINKOSA MAITEAK - EVA BALTASAR - Unica Zürn: idazketa bizitzaren kinkan
O JAINKOSA MAITEAK - EVA BALTASAR - Unica Zürn: idazketa bizitzaren kinkan
KONDESTABLEKO CIVIVOXA, 2022-06-09, 19:00 - 20:00. +INFO

ARRATSALDE BAT MUSIOAN. PABLO SARASATE ARETOA

Sarasateren ondarea. Arratsalde bat museoan (bisita gidatuak Pablo Sarasate Museo Aretoan zear)
KONDESTABLE CIVIVOXA (Pablo Sarasate Museo Aretoa), 2022-06-10, 19:00 - 20:00
Arratsalde bat museoan (bisita gidatuak Pablo Sarasate Museo Aretoan zear). Ibilbide jakingarria da Pablo Sarasate biolinista iruindar bikainari eskainitako museo honetako sekretuak ezagutzeko. Bisitaldian, Sarasatek Sanferminak nola bizi zituen nabarmenduko da bereziki. +INFO

CIVIVOX

ILARGIZ BETETAKO ISTORIOAK

IRUÑA BERDEA DA. BERDETAKO ISTORIOAK: ILARGIZ BETETAKO ISTORIOAK
BERDETAKO ISTORIOAK: ILARGIZ BETETAKO ISTORIOAK. Topalekua: SARASATE MONUMENTUA., 2022-06-04, 12:00 - 13:00
Ibilaldi antzeztua Media Luna parkean zehar. Ilargia gelditzeko etorri da, gure parke maitean kokatu da hemen ezkutatzen diren istorio guztiak entzuteko. +INFO

IRUÑERRIAREN LEHENALDI URRUN

IRUÑA BERDEA DA. IRUÑERRIAREN LEHENALDI URRUN
IRUÑERRIAREN LEHENALDI URRUN
IRTEERA
Topalekua: IKASGELATEGIKO APARKALEKU NAGUSIA (AUTOBUS-GERALEKUAREN ONDOAN) NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN (NUP), 2022-06-08, 18:00 - 20:00
Gure lurraldearen paisaia-aniztasun handia ezagutuko da eta atzean ezkutatzen duen geoaniztasuna. Istorio honen protagonista nagusia ura da, balio ikaragarri handiko natura-baliabidea izateaz gain, eragile geologiko indartsua baita. +INFO

ITURRAMA: BELAUNALDIEN ARTEKO LOTURA.

LORE-APAINKETARAKO LANTEGIA

ITURRAMA: BELAUNALDIEN ARTEKO LOTURA. LORE-APAINKETARAKO LANTEGIA
ITURRAMA: BELAUNALDIEN ARTEKO LOTURA. LORE-APAINKETARAKO LANTEGIA.
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-06-06, 17:30 - 19:00
Bikotekako lantegi honetan, hainbat teknika ikasiko ditugu loreak landatzeko. Irudimena akuilaturik, lore-konposizio bat egin eta etxea apaintzeko eramanen duzue.
14 leku (bi heldu edo haur bat heldu batekin).
Jende guztiarentzat.
4 € bikoteko. Aurrez izena emanda. +INFO

ADINEKOEN BAKARDADEAREN AURREAN, LEIHOAK HAURREN OIHU ALAIETARAKO IREKIKO DITUGU

ITURRAMA: BELAUNALDIEN ARTEKO LOTURA. TOPAKETA. ADINEKOEN BAKARDADEAREN AURREAN, LEIHOAK HAURREN OIHU ALAIETARAKO IREKIKO DITUGU
ITURRAMA: BELAUNALDIEN ARTEKO LOTURA. TOPAKETA. ADINEKOEN BAKARDADEAREN AURREAN, LEIHOAK HAURREN OIHU ALAIETARAKO IREKIKO DITUGU
CIVIVOX ITURRAMA, 2022-06-07, 19:00 - 20:30
Jarduera hau bideorako "No somos islas" txotxongilo-lan laburrari dago loturik. Arena en los Bolsillos konpaniak sortu du eta topaketaren hasieran emanen da.
Iturramako Foro Soziala, Erruki Etxea, Iturramako Osasun Etxea, Adinekoaren Ituna eta Iturramako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkartea. +INFO

NARRAZIOA. KAMISHIBAI

ITURRAMA: BELAUNALDIEN ARTEKO LOTURA. NARRAZIOA. KAMISHIBAI
ITURRAMA: BELAUNALDIEN ARTEKO LOTURA. NARRAZIOA. KAMISHIBAI
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-06-08, 18:00 - 18:45
Belaunaldi arteko jarduera inklusibo honetan, desgaitasun intelektuala duten pertsona batzuek ipuinak kontatuko dituzte, kamishibai teknikak lagundurik. Pertsona horiek ANFAS erakundeko Zahartze Aktiboko Programan ari dira.
Jarduera ANFASekin elkarlanean egin da. +INFO

PAPEREZKO IPUINAK

ITURRAMA: BELAUNALDIEN ARTEKO LOTURA. AITONA-AMONEN ETA BILOBEN ARTEKO LANTEGIA. PAPEREZKO IPUINAK
ITURRAMA: BELAUNALDIEN ARTEKO LOTURA. AITONA-AMONEN ETA BILOBEN ARTEKO LANTEGIA. PAPEREZKO IPUINAK
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-06-09, 17:30 - 19:00
Eskua altxa dezala inoiz aitonarekin paperezko artea egin ez duenak! Aski duzue norabideari heltzea eta zuen gogoa dantzan jartzea. Lantegi hau bideorako "No somos islas" txotxongilo-lan laburrari dago loturik. Arena en los Bolsillo konpaniak ondu du. +INFO

IPUIN EROAK ETA PONTXAREN JOKOAK

ITURRAMA: BELAUNALDIEN ARTEKO LOTURA. IPUIN EROAK ETA PONTXAREN JOKOAK *EUSK
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-06-10, 18:00 - 18:45
Ipuin eroak eta pontxaren jokoak EUSK
Lurralde magikoetatik Pontxa dator ipuinen bitartez edonora bidaiatzeko. Heldu eta txikiak jolastu eta ipuinen parte izango dira. +INFO

LANTEGIA: UN CAMPO DE FLORES

ITURRAMA: BELAUNALDIEN ARTEKO LOTURA. UMETXOAK DITUZTEN GURASOENDAKO LANTEGIA. UN CAMPO DE FLORES
ITURRAMA: BELAUNALDIEN ARTEKO LOTURA. UMETXOAK DITUZTEN GURASOENDAKO LANTEGIA. UN CAMPO DE FLORES
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-06-11, 11:00 - 12:00
Elena Eraso. Arts&Peques. +INFO

PROIEKZIOA: NO SOMOS ISLAS

ITURRAMA: BELAUNALDIEN ARTEKO LOTURA. PROIEKZIOA. NO SOMOS ISLAS
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-06-11, 18:30 - 18:40
NO SOMOS ISLAS. Proiekzioa
Bideorako txotxongilo-lan laburra da, ikus-entzunezko poesia, erabateko samurtasuna txotxongilo egina. Gogoeta eragin nahi du gure giza izaeraz, adin bakoitzaren balioaz, adinekoez eta haurrez, gakoak baitira gizartean. Gaur egun bereziki beharrezkoa zaigun hausnarketa.
Sortzailea: Arena en los Bolsillos taldea Espacio Abierto Quinta de los Molinos-ekin elkarlanean. +INFO

IGANDEKO MUSIKAK. MAITE IRIARTE

IGANDEKO MUSIKAK . MAITE IRIARTE: SINTIENTE
Kondestable Civivoxa, 2022-06-12, 12:00 - 13:15
IGANDEKO MUSIKAK . MAITE IRIARTE: SINTIENTE. Juan Torres (gitarrak eta koruak); Eduardo Casís (bateria eta perkusioa); Jorge Perianes (kontrabaxua); eta Maite Iriarte (ahotsa eta ukelelea).
Maite Iriarte konpositore eta interpreteak Sintiente proiektuko abestiak aurkeztuko ditu, askotariko generoak eta estiloak arakatuta: jazza, boleroak, bossa, swinga, bluesa... +INFO

LIBURUTEGIAK

‘‘JATEN DUZUNAK ERAIKI EDO SUNTSITU EGITEN DU?’’

‘‘JATEN DUZUNAK ERAIKI EDO SUNTSITU EGITEN DU?’’
Txantreako Liburutegi Publikoa. Ekainak 9, osteguna. 17:30etatik 19:30etara. ‘‘Liburutegia eta haziak’’ programako lantegia: ‘‘JATEN DUZUNAK ERAIKI EDO SUNTSITU EGITEN DU?’’ Lantegi honetan jaten dugun produktuei buruz hausnartuko da, eta nork eta nola ekoizten diren. Mugarik Gabe elkarteak emana. Sarrera doan. Izen-emateak: Txantreako Liburutegi Publikoan. +INFO

LEHIAKETAK

Bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa bultzatu eta sustatzeko helburuarekin, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bertsopaper Lehiaketa berria antolatu dute. Hiru kategoria ezarri dira, eta horietako bakoitzean, hiru sari. Nafarroan jaio edo Nafarroan bizi diren egileek hartzen ahal dute parte. Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da. +INFO

ERAKUSKETAK

CUADRO DEL GERNIKA DE CHOCOLATE

CUADRO DEL GERNIKA DE CHOCOLATE
Kondestable civivoxako Areto Gotikoak Picassoren Gernika txokolatada hartzen du ekainaren 8tik 17ra. 400 kilo txokolate zuri, beltz eta esnearekin egina, eta jatorrizko margolanaren neurri berdinekin, Euskal Herriko Gastronomia Gozo Artisauen Federazioaren ekimenez sortu da Foru Komunitateko berrogei artisau baino gehiagok. Nafarroa , Euskal Autonomia Erkidegoa eta Akitania Berria. Ekainaren 9an, osteguna, 19:00etan Kondestablean, mahai-ingurua izango da Iruñeko eta Baionako txokolategileekin. +INFO

JUAN AZPITARTE

JUAN AZPITARTE
Ziudadelako Labeak MATER, Juan Apitarte artistaren erakusketa, hartzen du maiatzaren 20tik ekainaren 26ra. ORDUTEGIA: Asteartetik larunbatera: 11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30. +INFO

JUAN BELZUNEGUI

JUAN BELZUNEGUI
Ziudadelako Bolborategiak Juan Belzunegi artistaren erakusketa hartuko du maiatzaren 20tik ekainaren 26ra. Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30. Igande eta jaiegunetan:11:30 – 13:30. +INFO

IOSU RADA

IOSU RADA
Iosu Radak bere 'Diseñar para el mundo real' erakusketa aurkeztuko du Ziudadelako Mistoen Eraikinean (lehen solairuan) maiatzaren 12tik ekainaren 26ra. +INFO

JORGE CARDARELLI

JORGE CARDARELLI
Jorge Cardarellik 'Serendipity' erakusketa aurkeztuko du Ziudadelako Beheko solairuko Mistoen eraikina, 2022ko maiatzaren 6tik ekainaren 26ra arte, formatu handiko hogeita hamar lan berrirekin. +INFO

ACTUALES DEL SIGLO XX. VIVANCO MUSEOKO BILDUMA

ACTUALES DEL SIGLO XX. VIVANCO MUSEOKO BILDUMA
Ziudadelako Arma aretoa hartzen du apirilaren 27tik ekainaren 26ra,‘XX. mendeko oraingoak. Ibilbide bat azken mendeko abangoardia artistikoetan barna’ erakusketa. Lan horiek Brioneseko (Errioxa) Ardoaren Kulturaren Vivanco Museoko bildumatik, ‘Pedro Vivanco’ Grabatu eta Ardoaren Nazioarteko Saria Bildumatik eta beste bilduma pribatu batzuetatik datozs eta Pi – Fernandino Ondaretik datozen Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako. +INFO

JABIER VILLARREALARI OMENALDIA

JABIER VILLARREALARI OMENALDIA
Kondestable jauregiak 'Jabi Villarreal – Un recuerdo desde la Facultad de Bellas Artes / Arte ederren fakultatetik' hartzen du apirilaren 29tik ekainaren 5era. Xabier Idoate artistak zuzendutako erakusketak 2019an hildako Jabier Villarreal artista eta irakasleari omenaldia proposatzen dio. 100 artista baino gehiagok parte hartzen dute omenaldian. +INFO

AFRIKARTE

AFRIKARTE
Gaztediaren Etxeak 'Afrikarte: adimen urritasuna duten artistek gure jatorrira garraiatzen gaituzte' erakusketa hartzen du ekainaren 1etik 17ra. Atena Fundazioak antolatuta. Erakusketa 18:00etatik 20:30era bisitatu ahal izango da astelehenetik ostiralera, eta 12:00etatik 14:00etara larunbatetan, publiko orokorrari zuzenduta. +INFO

BIRZIKLATU MATERIALEKIN SORTUTAKO ANIMALIAK

BIRZIKLATU MATERIALEKIN SORTUTAKO ANIMALIAK
Mundo parkeak maiatzaren 25etik ekainaren 14ra bitartean hartuko du 'Material birziklatuekin sortutako animaliak' erakusketa: Eunate BHI, Colegio Esclavas, CPEIP Doña Mayor, CP Garcia Galdeano, Txantreako Haur Sarearen barruan, zentroetako ikasleek egindakoa. Ingurumena zaintzearen eta ingurumenaren errespetuaren inguruan sentsibilizatzeko proiektua da Txantrean. +INFO
facebook twitter instagram youtube 
Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420100 / 948 420960 cultura@pamplona.es
Darse de baja | Gestionar suscripción