|
|
AGENDA
|
|
|
|
|
|
|
|
'Grandes Musicales'. “LA PAMPLONESA” Musika Bandak kanpoko bigarren kontzertua eskaintzen du udaberri honetan. Ziudadelan izango da, ekainaren 10ean, ostirala, 20:00etan. J. Vicente Egea kontzertua zuzentzen du. Sarrera doan. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
Baluarteko Ganbera Aretoak Pamplona Jazz Orchestra Meets Ilja Reijgoud kontzertua hartuko du ekainaren 11n, larunbatarekin, arratsaldeko 19:30ean hasita. Hitzorduak Pamplona Jazz Orkestra eta nazioarteko jazz musikagile eta moldatzaile garrantzitsuenetariko Ilja Reijngoud elkartuko ditu oholtza gainean eta pandemian elkarrekin sortu eta grabatutako diskoa aurkeztuko dute. Errepertorioaren baitan hard swing, jazz-rock eklektikoa eta latin doinuak entzun ahalko dira. Sarrerak 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
PRESS PLAY! Kultur eta musika zikloaren hirugarren edizioa Iruñean dugu ekainaren 1etik 26ra bitarte, Lurraldea ardatz hartuta eta aniztasunaren ikuspuntutik. Zikloak hainbat programa barne hartzen ditu, hala nola, Musika-dokumentalak, asteazkenetan, zehazki, ekainaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an, Nafarroako Filmotekan, 19:30ean; online ikastaro bat Tuterako UHUNean, soinu-lurraldeei, memoriari eta identitateei buruz eta Webzine bat mixtape eta podcastekin; ilustrazioko eta musika nahasketako haurrendako lantegiak Geltokin, ekainaren 4an, larunbatarekin 11:00etatik aurrera. Azkenik, Ziudadelan, KLEOS programa eginen da, lorategi diskografiko bat, non txoko, soinu eta landare espezieen mapa interaktibo bat sortuko baita, ekainaren 23an (osteguna), 24an (ostirala) eta 25ean (larunbata), 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Musika- eta kultura-sorkuntza hori ekainaren 26an aurkeztuko da, igandearekin, Arma Aretoan, 12:00etan eta ondoren musika-ibilbide bat eginen da Ziudadelan trazatutako ibilbidean zehar. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
Kondestable Civivoxa, 2022-06-12, 12:00 - 13:15 IGANDEKO MUSIKAK . MAITE IRIARTE: SINTIENTE. Juan Torres (gitarrak eta koruak); Eduardo Casís (bateria eta perkusioa); Jorge Perianes (kontrabaxua); eta Maite Iriarte (ahotsa eta ukelelea). Maite Iriarte konpositore eta interpreteak Sintiente proiektuko abestiak aurkeztuko ditu, askotariko generoak eta estiloak arakatuta: jazza, boleroak, bossa, swinga, bluesa... +INFO
|
|
|
|
|
Igor Ijurra, Iruñeko Orfeoiko zuzendariak, Lorenzo Ondarraren musika koralaren inguruko hitzaldia eskainiko du ekainaren 15ean, 19:30ean, Kondestablea Civivoxean. LORENZO ONDARRAREN MUSIKA KORALA. Antolatzaileak: Nafar Ateneoa eta Iruñeko Udala. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
Ohiko txistu- eta gaita-dantzaldiak, urtero bezala, Gazteluko plazara itzuliko dira, udako astearte eta ostegunetan, Iruñeko Gaiteroen eta Iruñeko Txistulari Taldearen eskutik. Ekaina: 14, 16, 21, 23, 28 eta 30, 19:00etik a 21:00era. Abuztua: 16, 18, 23, 25, 30, 19:00etik 21:00era. Iraila: 1, 6, 8, 13, 15, 20, 22, 18:30etik 20:30era. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
Maite Larburu: kRaK. ERRALDOIEN TXOKOA, 2022-06-16, 20:00 Krakateko bat sentitzen duzun guztietan, hausten zarenean, zabaldu egiten zara. Horixe da “KRAK” diskoa: pitzaduraz pitzadura musikaren bitartez are indartsuago batuko zaituen kantu multzoa. Maite Larbururen lan honetan Carlos Taroncher eta Karlos Arancegui musikariak dira lagun. Klarinete baxu eta bateria jotzeko modu ortodoxoei muzin eginez, klarinete baxua gailu elektroniko eta bateria perkusio set bihurtuko dituzte, haien jotzeko modu apartek ahaldundurik. Gitarra klasiko, elektriko, biolin, biola eta sinteez lagundu du Larburuk bere ahotsa. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
TROKEO-DANTZAK. Datorren larunbatean, ekainak 18, 12:00etan, Duguna-Iruñeko dantzariak taldeak eta bere dantzari txiki taldeak dantzarako agertokia partekatuko dute Iruñeko Burgoen plazan. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
|
|
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-06-10, 18:00 - 18:45 Ipuin eroak eta pontxaren jokoak EUSK Lurralde magikoetatik Pontxa dator ipuinen bitartez edonora bidaiatzeko. Heldu eta txikiak jolastu eta ipuinen parte izango dira. +INFO
|
|
|
|
KONDESTABLE CIVIVOXA (Pablo Sarasate Museo Aretoa), 2022-06-10, 19:00 - 20:00 Arratsalde bat museoan (bisita gidatuak Pablo Sarasate Museo Aretoan zear). Ibilbide jakingarria da Pablo Sarasate biolinista iruindar bikainari eskainitako museo honetako sekretuak ezagutzeko. Bisitaldian, Sarasatek Sanferminak nola bizi zituen nabarmenduko da bereziki. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
ITURRAMA: BELAUNALDIEN ARTEKO LOTURA. UMETXOAK DITUZTEN GURASOENDAKO LANTEGIA. UN CAMPO DE FLORES ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-06-11, 11:00 - 12:00 Elena Eraso. Arts&Peques. +INFO
|
|
|
|
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-06-11, 18:30 - 18:40 NO SOMOS ISLAS. Proiekzioa Bideorako txotxongilo-lan laburra da, ikus-entzunezko poesia, erabateko samurtasuna txotxongilo egina. Gogoeta eragin nahi du gure giza izaeraz, adin bakoitzaren balioaz, adinekoez eta haurrez, gakoak baitira gizartean. Gaur egun bereziki beharrezkoa zaigun hausnarketa. Sortzailea: Arena en los Bolsillos taldea Espacio Abierto Quinta de los Molinos-ekin elkarlanean. +INFO
|
|
|
|
|
|
IRUÑEKO HARRESIETAKO FAUNA EZAGUTZEKO IRTEERA Topalekua: ZALDI ZURIA (Redín plaza z./g.), 2022-06-14, 18:00 - 20:00 Hiri gotortua dugu Iruña. Multzo historiko horrek hiriari ekartzen dion historia eta berezitasunaz gain, monumentu-esparrutik onura jasotzen duten espezie batzuk daude, horietako asko gizartearendako onuragarriak ekosisteman duten funtzioengatik. Iruñeko harresien alde ezezagunenera hurbiltzen saiatuko gara. +INFO
|
|
|
|
INGURUMEN-JARDUKETETARA BISITA TXANTREAN Topalekua: TXANTREAKO LIBURUTEGIKO ATEA (Arriurdiñeta plaza, 4), 2022-06-15, 18:00 - 20:00 Ibilaldia Txantrean barna, izaera anitzeko hainbat ingurumen-ekimen ezagutzeko: • Energia: liburutegiko panel fotovoltaikoak, Txantrea Heat-Efidistrict, etab. • Bioaniztasuna: Munduaren parkea, kaleetako landaredia, etab. • Egokitzapena eta arintzea klima-aldaketaren aurrean: Ezkaba kaleko pasabide iragazkorra, etab. • Mugikortasuna: bizikleta elektrikoak alokatzeko sistema, etab +INFO
|
|
|
|
|
CEAR ERAKUNDEAREN URTEKO TXOSTENAREN AURKEZPENA KONDESTABLE CIVIVOXA, 2022-06-17, 12:00 - 13:00 CEAR erakundeak bere urteko txostena aurkeztuko du. Hartan, EBko migrazio-politika da aztergai, eta era berean, asilo sistema nazionala eta asiloa eskuratzeko zailtasunak. Bukatzeko, egoera Nafarroan zertan den zabalduko da. CEAR Nafarroarekin elkarlanean. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
|
Bookcrossing jardunaldia Maiteminduen Parkean. Liburu librea, bidaia-liburua. n Pedroko Liburutegi Publikoa, 2022-06-15. San Pedroko Liburutegiak bi liburu askatuko ditu, gaztelaniaz eta euskaraz, irakurri ahal izateko, eta beste irakurle batzuei askatasuna emateko. www.bookcrossing.com webgunean erregistratu dira, nahi duenak iruzkinak egin ditzan. 4 aleak Maiteminduen Parkean utziko dira, irakurleak aurkitu arte. +INFO
|
|
|
|
|
|
Milagrosako Liburutegi Publikoa. Ekainak 14, 17:00. “Mundua irakurtzeko hitzak” lantegia. Koordinatzailea: Esther Guibert. ‘‘Mundua irakurtzeko hitzak’’ lantegian historia, eta politika- eta gizarte-gaurkotasuneko gaiak lantzen dira hileroko saioetan, eta Portugalen krabelinen iraultzan Angolaren askapena, eta, azken finean, indigena menderatuen gainean arituko da. Ohi denez, eztabaidarekin batera proiekzio bat egonen da, eta oraingo honetan ‘Un día más con vida’ filma ikusiko da. Izen-ematea liburutegian edo honako helbide honen bidez: biblimil@navarra.es. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
Bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa bultzatu eta sustatzeko helburuarekin, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bertsopaper Lehiaketa berria antolatu dute. Hiru kategoria ezarri dira, eta horietako bakoitzean, hiru sari. Nafarroan jaio edo Nafarroan bizi diren egileek hartzen ahal dute parte. Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Kondestable civivoxako Areto Gotikoak Picassoren Gernika txokolatada hartzen du ekainaren 8tik 17ra. 400 kilo txokolate zuri, beltz eta esnearekin egina, eta jatorrizko margolanaren neurri berdinekin, Euskal Herriko Gastronomia Gozo Artisauen Federazioaren ekimenez sortu da Foru Komunitateko berrogei artisau baino gehiagok. Nafarroa , Euskal Autonomia Erkidegoa eta Akitania Berria. Ekainaren 9an, osteguna, 19:00etan Kondestablean, mahai-ingurua izango da Iruñeko eta Baionako txokolategileekin. +INFO
|
|
|
|
|
|
Ziudadelako Labeak MATER, Juan Apitarte artistaren erakusketa, hartzen du maiatzaren 20tik ekainaren 26ra. ORDUTEGIA: Asteartetik larunbatera: 11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30. +INFO
|
|
|
|
|
|
Ziudadelako Bolborategiak Juan Belzunegi artistaren erakusketa hartuko du maiatzaren 20tik ekainaren 26ra. Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30. Igande eta jaiegunetan:11:30 – 13:30. +INFO
|
|
|
|
|
Iosu Radak bere 'Diseñar para el mundo real' erakusketa aurkeztuko du Ziudadelako Mistoen Eraikinean (lehen solairuan) maiatzaren 12tik ekainaren 26ra. +INFO
|
|
|
|
|
Jorge Cardarellik 'Serendipity' erakusketa aurkeztuko du Ziudadelako Beheko solairuko Mistoen eraikina, 2022ko maiatzaren 6tik ekainaren 26ra arte, formatu handiko hogeita hamar lan berrirekin. +INFO
|
|
|
|
|
Ziudadelako Arma aretoa hartzen du apirilaren 27tik ekainaren 26ra,‘XX. mendeko oraingoak. Ibilbide bat azken mendeko abangoardia artistikoetan barna’ erakusketa. Lan horiek Brioneseko (Errioxa) Ardoaren Kulturaren Vivanco Museoko bildumatik, ‘Pedro Vivanco’ Grabatu eta Ardoaren Nazioarteko Saria Bildumatik eta beste bilduma pribatu batzuetatik datozs eta Pi – Fernandino Ondaretik datozen Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako. +INFO
|
|
|
|
|
|
Kondestable jauregiak 'Jabi Villarreal – Un recuerdo desde la Facultad de Bellas Artes / Arte ederren fakultatetik' hartzen du apirilaren 29tik ekainaren 5era. Xabier Idoate artistak zuzendutako erakusketak 2019an hildako Jabier Villarreal artista eta irakasleari omenaldia proposatzen dio. 100 artista baino gehiagok parte hartzen dute omenaldian. +INFO
|
|
|
|
|
|
Gaztediaren Etxeak 'Afrikarte: adimen urritasuna duten artistek gure jatorrira garraiatzen gaituzte' erakusketa hartzen du ekainaren 1etik 17ra. Atena Fundazioak antolatuta. Erakusketa 18:00etatik 20:30era bisitatu ahal izango da astelehenetik ostiralera, eta 12:00etatik 14:00etara larunbatetan, publiko orokorrari zuzenduta. +INFO
|
|
|
|
|
Mundo parkeak maiatzaren 25etik ekainaren 14ra bitartean hartuko du 'Material birziklatuekin sortutako animaliak' erakusketa: Eunate BHI, Colegio Esclavas, CPEIP Doña Mayor, CP Garcia Galdeano, Txantreako Haur Sarearen barruan, zentroetako ikasleek egindakoa. Ingurumena zaintzearen eta ingurumenaren errespetuaren inguruan sentsibilizatzeko proiektua da Txantrean. +INFO
|
|
|
|
|
Txantreako liburutegi publikoak ekainaren 6tik 24ra bitartean hartuko du 'Lorategi kritikoa, utopia baterako bidaia' erakusketa. Hazien Liburutegia proiektuan markaturiko jarduera. Mugarik Gabe Nafarroak eta Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuak antolatuta, astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da, 14:00etatik 20:00etara. +INFO
|
|
|
|
|
|