ikusi arakatzailean
NEWSLETTER_cabecera_Eus_2020

AGENDA

AGENDA 2022

IRAILAK 30 - URRIAK 7

YAMAGUCHI TORII 2022

YAMAGUCHI TORII 2022
Yamaguchi Parkearen inguruetan, Japoniako kulturari eskainitako jaia egingo da, Yamaguchi Torii programaren laugarren edizioarekin, irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an . Yamaguchi Torii karpan eta Yamaguchi parkeko lorategietan, arte martzialen erakustaldiak, japoniar instrumentuak, tailerrak, jolasak eta Japoniako teen dastaketak izango dira. Japoniako kulturak dituen erakargarritasunak eta gure hirian kultura horrekiko dagoen interes handia gertutik bizitzeko aukera ederra... +INFO

IRUÑA FOKATU 2022

IRUÑA FOKATU 2022
Iruñeko Udalak ‘Fokatu’ argazki-lehiaketarako deia egin du beste behin, hiria beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz. Aurkeztutako argazkien artean eginiko hautaketa batek abenduan herritarrei doan banatzen zaien udal-egutegia osatzeko balioko du, halaber. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 31ko 23:00k bitarte aurkezten ahalko dituzte beren argazkiak. Argazkirik onenari 900 euroko saria emanen zaio. Horrekin batera, bigarren eta hirugarren … +INFO

IRUÑEKO TOPAKETAK 1972 - 2022

IRUÑEKO TOPAKETAK 1972 - 2022
Iruñeko Topaketak (1972-2022). Argazkia: Miguel Bergasa. 1972ko ekainak 7.

1972ko Iruñeko Topaketen 50. urteurrena. Iruñeko Topaketak1972 - 2022 1972ko Iruñeko Topaketen 50. urteurrenaren ospakizunaren karietara, Udalak arte-jarduerak, erakusketak, performanceak eta dantza-erakustaldiak antolatu ditu aurtengo abendura arte, hiriko hainbat tokitan, besteak beste, Ziudadelan, Kondestablearen Jauregian, Gazteluko plazan, Redingo Bastioian, etab. Ekitaldi horiek bat egiten dute Nafarroako Gobernuak, beste entitate batzuekin batera, sustatu … +INFO

IRUÑA BERDEA DA

IRUÑA BERDEA DA
“Iruña berdea da” aire zabaleko jardueren programazioa da, era askotako jendeari zuzendua, eta xede dauka ingurune seguruetan behar den ongizate fisiko, psikologiko eta soziala sustatzea. Partehartzea doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 telefonoan eta Civivox zentrotan. Gehiago jakin nahi izanez gero, deitu Ingurumen Hezkuntzako Lantaldera 948 420 984 telefonoan astelehenetik ostiralera, 8:00:etatik 15:00etara edo Ingurumen Hezkuntzako Museora 948 14 … +INFO

TAILERRAK BI-HOTZ DOS-BEATS

TAILERRAK BI-HOTZ DOS-BEATS
BI-HOTZ DOS-BEATS. BI TAUPADA, BIHOTZ BAT. KOMUNITATE-SORKUNTZARAKO TAILERRAK ITURRAMAKO CIVIVOXEAN ETA ZIUDADELAN, Irailaren 15etik urriaren 15era, 19:30ean. Doan. Aurrez izena emanda.Tailer hauen helburua da BI-HOTZ / Dosbeats, dos-pultsazioak, bihotz bat sortzea Inés Boza koreografo eta zuzendariaren zuzendaritzapean, eta Edurne Arizuakordeoilari eta konpositorearen laguntzarekin, 72-22 Iruñeko Topaketen esparruan. Mundua entzun eta begiratzea gorputzaren, dantzaren, antzerkiaren eta musikaren hizkuntzetatik. +INFO

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO TAILERRAK. URRIA - AZAROA

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO TAILERRAK. URRIA - AZAROA
Civivox sareak haurrentzako tailer ugari proposatzen ditu adin-tarte bakoitzerako, hala nola haur txikieentzat edo hamaika urte arteko haurrentzat prestatutako jarduera edo tailer espezifikoak. Jarduera horietarako plazak aldez aurretik izena emanda esleituko dira. Izen emate hori herritarren informaziorako 010 telefonoan, www.pamplona.es webgunean (tailer bakoitzaren estekan), edo Civivox zentroetan egin daiteke, irailaren 21etik irailaren 27ra arte. Zozketa behar duten plazen zozketa irailaren … +INFO

CIVIVOXETAKO JARDUERAK 2022ko URRIAN ETA AZAROAN

CIVIVOXETAKO JARDUERAK 2022ko URRIAN ETA AZAROAN
Civivoxetako jarduerek 2022eko urrian eta azaroan segida izanen dute. Programak honako hauek biltzen ditu: haurrendako eta familiendako jarduerak, lantegiak, zuzeneko arteak, zinema, hitzaldiak, parte hartzeko proiektuak eta erakusketak. Jarduera guztietarako aurrez eman behar da izena, www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan, jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte. +INFO

IRUÑEKO ANTZERKI PRODUKZIOEN KATALOGOA

IRUÑEKO ANTZERKI PRODUKZIOEN KATALOGOA
Iruñeko Udala hiriburuko antzerki-talde ez profesionalen antzerki-lanen zerrenda egiten ari da, beren jardueren barruan antzezpen horiek behar dituzten erakundeen eskura jartzeko. Era berean, Iruñeko Udalak antzerki-programazioak egin ahal izango ditu ekoizpen horiekin 2023an zehar. +INFO

GAYARRE ANTZOKIKO PROGRAMAZIOA, IRAILA-URTARRILA

GAYARRE ANTZOKIKO PROGRAMAZIOA, IRAILA-URTARRILA
Gayarre Antzokiak urteko azken hilabeteetarako programazioa aurkeztu du, antzerki, dantza eta musika ikuskizun anitzekin. Sarreren salmenta www.teatrogayarre.com eta antzokiko leihatilan (Asteartetik larunbatera, 12: 00etatik 14: 00etara eta 17: 30etik 20: 30era. Igande eta jaiegunetan, emanaldia baino ordubete lehenago. Astelehenetan, itxita). +INFO

CIVIVOX GEHIAGO

IBILALDIAK BIZIKLETAZ IRUÑEKO HIRI-ARTEA IKUSTEKO. ARTEA ETA GENEROA

IBILALDIAK BIZIKLETAZ IRUÑEKO HIRI-ARTEA IKUSTEKO. ARTEA ETA GENEROA
TOPAGUNEA: ADUANAKO ZOKOA. , URRIAK 1, 11:00 - 13:00. IBILALDIAK BIZIKLETAZ IRUÑEKO HIRI-ARTEA IKUSTEKO ARTEA ETA GENEROA. Ibilaldia genero-ikuspegia duten eskulturak ikusteko, Ricardo Laspideak gidaturik. +INFO

EL HOMBRE PERFECTO

EL HOMBRE PERFECTO
Kondestable, 2022-10-01, 19:00 - 21:00 EL HOMBRE PERFECTO (Ich bien dein Mensch; Alemania; 2021; 108’) Bere proiektua finantzatzeko behar den dirua lortze aldera, film honetako protagonistak (emakume bat) esperimentu aski arraroan parte hartu beharko du. Izan ere, hiru astez bizi beharko du bere nortasunarekin bateragarria izateko fabrikatu den robotarekin, biak ere erabat egokigarriak izateko. +INFO

PETITE MORT (LIED ERREZITALDIA)

2022-23 IKASTURTEAREN HASIERAKO KONTZERTUA. Petite Mort (‘Lied’ errezitaldia)
Kondestable Civivoxa, 2022-10-02, 19:30 - 20:45 Erotismoa, heriotza, bakardadea eta gisako kontzeptuak jorratzen dituzte Natalia Labourdettek eta Victoria Guerrerok interpretatuko duten egitarau interesgarrian sarturiko piezek. Errezitaldiak ibilbide kontzeptual bat proposatzen du, hizkuntza hartan edo honetan mintzo diren estilo honetako edo hartako konpositoreen piezen bidez. +INFO

EL GRAN REVISTIL, ZARZUELA GAYARRE ANTZOKIAN

EL GRAN REVISTIL, ZARZUELA GAYARRE ANTZOKIAN
Gayarre Antzokiak "El Gran Revistil" zarzuela taularatuko du urriaren 1ean eta 2an, genero musikal honekin gozatzeko modu dibertigarria. Zarzuelaren antologia bat da honakoa, baita komedia izaerako musikal handi bat ere, ikusle eta publiko guztien gozamenerako sortua. +INFO

AFTER CAGE 2022

AFTER CAGE 2022, MUSIKA ESPERIMENTAZIOAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA
After Cage Musika Esperimentazioko Nazioarteko Jaialdiaren IX. edizioa, E7.2 Kolektiboak antolatua, Iruñean izango da irailaren 23tik urriaren 28ra bitartean. Aurtengo ediziorako aukeratutako gaia Ezaren inguruan egituratzen da. After Cage Iruñean ospatzen den jaialdi-laborategia da. +INFO

RAMÓN Y CAJAL: ZIENTIFIKOA ETA HAREN GARAIA. CAJALEN ESKOLAKO EMAKUME AHANTZIAK

RAMÓN Y CAJAL: ZIENTIFIKOA ETA HAREN GARAIA. CAJALEN ESKOLAKO EMAKUME AHANTZIAK
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-10-04, 19:00 - 20:30 URRIA CAJALEKIN Zikloa Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Museoarekin elkarlanean antolatu da Santiago Ramón y Cajal neurozientzien aitatzat hartua dago eta, 1906an, Nobel saria jaso zuen. Petilla Aragoin jaio zen, Nafarroan, eta haren jaiotzaren 170. urtemuga bete dela eta, Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Museoak hitzaldi zikloa antolatu du Iturramako Civivoxarekin batera, haren figuraz eta garunaren gaineko ikerketaren … +INFO

LAN MENTORETZAKO LANTEGIA

LAN MENTORETZAKO LANTEGIA
CIVIVOX CONDESTABLE, 2022-10-04, 18:00 - 20:00 LAN MENTORETZAKO LANTEGIA Lantegi parte-hartzailea Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketarako Departamentuarekin elkarlanean. Lan mentoretza, Nafarroan familiaren laguntzarik ez duten gazte migranteei lagun egiteko tresna. ZABALDUZ, gizarte ekimeneko kooperatiba. +INFO

IL ÉTAIT UNE FORÊT (BAZEN BEHIN BASO BAT)

IL ÉTAIT UNE FORÊT (BAZEN BEHIN BASO BAT)
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-10-06, 19:30 - 21:00 Luc Jacquet. Frantzia. 2013. 78’. J.B. gaztelaniaz azpidatzia. Jende guztiarendako egokia. Film hau erdi dokumentala erdi animazioa da, eta Luc Jacquetek oihan tropikalaren hazkuntza kontatzen digu. +INFO

ERAKUSKETAK

TOPAKETEN ONDOREN

TOPAKETEN ONDOREN
Ziudadelako Arma aretoaren behe solairuak Topaketen ondoren erakusketa hartuko du Irailaren 30tik urtarrilaren 8ra. 1972ko Iruñeko Topaketen ondorengo artista-belaunaldiari buruzko erakusketa kolektiboa, topaketa haien ondotik loratu zen artisten lehen belaunaldia izan zen, eta demokrazian hasi zuten haien ibilbide artistikoa.
18 artistek osatzen dute (1956 eta 1968 urteen artean jaio eta lanean ari dira) eta haien lana XX. mendeko 90eko hamarkadaren eta XXI. mendeko lehen hamarkadaren artean egin zuten: Félix Ortega, Javier Balda, Fernando Iriarte, Patxi Ezquieta, Jokin Manzanos, Asun Goikoetxea, Paco Polán, Dora Salazar, Txuspo Poyo, Dick Recalde, Pedro Osákar, Txaro Fontalba, Santiago García, Jorge Martínez Huarte, Alfonso Ascunce, José Miguel Corral, Elena Goñi, Javier Muro. Pedro Salaberri eta Javier Manzanos dira komisarioak. Nafar Ateneoaren parte-hartzearekin ekoiztua. Egileen, bilduma partikularren eta Iruñeko Udaleko, Nafarroako Museoko eta NUPeko bilduma publikoen laguntzarekin. +INFO

1972ko IRUÑEKO TOPAKETEN 50 URTE. ALEXANCOREN KARTELAK

1972ko IRUÑEKO TOPAKETEN 50 URTE. ALEXANCOREN KARTELAK
1972ko Iruñeko Topaketen 50 urte - Alexancoren kartelak erakusketak Irailaren 29tik azaroaren 27ra izango da ikusgai Ziudadelako Bolborategia. Jose Luis Alexancok 1972ko Iruñeko Topaketen katalogorako diseinatutako kartelei buruzko erakusketa dokumentala da, hirian egin ziren diziplina anitzeko jardueren berri ematen duena. Luis Garbayo da erakusketaren komisarioa. +INFO

ISIDORO VALCÁRCEL MEDINA

ISIDORO VALCÁRCEL MEDINA
Ziudadelako Mistoen eraikina – Beheko solairuak Isidoro Valcárcel Medina - Arkitektura goiztiarrak erakusketa hartuko du irailaren 23tik – Abenduaren 11ra, Iruñeko Topaketak 1972 - 2022 programaren barruan. +INFO

GERRAKO ARTISTAK

GERRAKO ARTISTAK
Berrogeita lau artelanek –40 margolan eta lau eskultura– osatzen dute ‘Gerrako artistak’ erakusketa, eta urriaren 9ra bitarte egonen da ikusgai Kondestablearen Jauregiko Areto Gotikoan. Erakusketa Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialeko Nafarroako Erizaintza Fundazioak (NEF) sustatu duen ‘Nash Dim (Gure etxea)’ proiektuaren barruan kokatzen da. +INFO

IKUSKIZUNA HASTEN DA. GEORGE MÉLIÈS ETA 1900eko ZINEMA

IKUSKIZUNA HASTEN DA. GEORGE MÉLIÈS ETA 1900eko ZINEMA
La Caixa Fundazioak eta Iruñeko Udalak 'Ikuskizuna hasten da. George Méliès eta 1900eko zinema', bere ekoizpen, aparatu, maketa eta argazki-kopien jatorrizko eta ikus-entzunezko proiekzioekin erakusketa, mundu mailako zinematografiaren aitzindari eta zeluloidean zientzia-fikziozko generoaren aita den artista frantses polifazetikoari buruzkoa. Sarasate pasealekuan urriaren 4ra arte bisitatu daitekeen erakusketa, astelehenetik ostiralera, 12:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 12:00etatik 19:00etara. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da tokia erreserbatzea 900 223040 telefonora deituta edo https://fundacionlacaixa.org/es helbidean. +INFO

NAFARROAREN KOMIKIAREN XIII. AZOKA

NAFARROAREN KOMIKIAREN XIII. AZOKA
22ko irailaren 2tik urriaren 2ra bitartean, Nafarroako Komiki Azokaren XIII. edizioa egingo da Iruñean, Lizarran eta Azagran. Komikia sustatzeko sorturiko Tiza elkarteak antolatuko du. Ekimenean 30 jarduera baino gehiago antolatuko dira publiko guztiarentzat (mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, muralak, artistekin topaketak, ale-sinadurak, autoedizioko eta bigarren eskuko azoka…) eta baita 7 egoitzatan banatutako 18 erakusketa ere. Horien artean, Civivox Condestablen ikus daitezkeen 10 laginak nabarmentzen dira. +INFO

MAPAMUNDITARRAK 2022

MAPAMUNDITARRAK 2022
MAPAMUNDITARRAK jaialdiaren 16. edizioa 2022ko urriaren 23ra arte izango da Iruñeko, Uharteko eta Atarrabiako hainbat kultur gunetan. “Ikus dezakedanaz haratago” izenburuko 2022ko edizioak banakako bost erakusketa, bost performance eta topaketa, hiru tailer eta hiru zinema-proiekzio eskaintzen ditu. Irailaren 16tik aurrera, Abigail Lazkoz (Labea), Estitxu Arroyo Sánchez eta Sandra Rocharen erakusketak (Mistoen pabiloia) izango dira Ziudadelan. Programa osoa www.mapamundistas.com webgunean dago … +INFO

HEGAN EGITEA, ABENTURA BATEN HISTORIA

HEGAN EGITEA, ABENTURA BATEN HISTORIA
‘Hegan egitea, abentura baten historia’ Iruñera heldu da, irailaren 16tik urriaren 2ra, Aireko eta Espazioko Armadaren Historia eta Kulturako Zerbitzuaren eskutik. Doan ikusi ahal izanen da Ziudadelako Arma Aretoan. +INFO
facebook twitter instagram youtube 
Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420100 / 948 420960 cultura@pamplona.es
Darse de baja | Gestionar suscripción