ikusi arakatzailean
NEWSLETTER_cabecera_Eus_2020

AGENDA

AGENDA 2022

URRIAK 14 - 21

LA PAMPLONESA SOLIDARIOA

LA PAMPLONESA SOLIDARIOA
Gayarre Antzokiak “La Pamplonesa” sari solidarioen proiektuaren lehen edizioa hartuko du urriaren 15ean, 19: 00etan, Javier Erro artista gonbidatuarekin. Lehen edizio honetan ANECS elkartea sarituko dute. +INFO

ERESIA, ANTZERKI AROA

ERESIA, ANTZERKI AROA
‘Eresia’ da Nafarroako Antzerki Eskolan urriaren 19an, 19: 00etatik aurrera, Oier Zuñigak euskaraz taularatuko duen antzezlanaren izenburua, Iruñeko Udalak udazkenerako prestatu duen Antzerki Aroa zikloaren barruan. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean (www.laescueladeteatro.com) edo antzokiko leihatilan erosi ahal izanen dira ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. +INFO

CUANDO EL DESTINO NOS ALCANCE

CUANDO EL DESTINO NOS ALCANCE
Kondestable, 2022-10-15, 19:00 - 21:00 CUANDO EL DESTINO NOS ALCANCE (Soylent Green; EEUU; 1973; 97’). ZINEMA ETA ZIENTZIA ZIKLOA (ADITECH). XX mendeko industrializazioak pilaketa, kutsadura eta berotze globala eragin zituen, “berotegi-efektuaren” ondorioz. 2022an, etorkizun distopiko horretan, 40 milioi pertsona baino gehiago bizi dira New Yorken. Elite txiki bat bizi da fisikoki bereizia, politika eta ekonomia kontrolatzen ditu eta luxu jakin batzuk ditu eskura, hala nola … +INFO

GARUNA ETA HAREN GAIXOTASUNAK: IKERKETA NEUROZIENTZIETAN

URRIA CAJALEKIN. RAMÓN Y CAJAL: GARUNA ETA HAREN GAIXOTASUNAK: IKERKETA NEUROZIENTZIETAN
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-10-18, 19:00 - 20:30. URRIA CAJALEKIN. Zikloa Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Museoarekin elkarlanean antolatu da. Santiago Ramón y Cajal neurozientzien aitatzat hartua dago eta, 1906an, Nobel saria jaso zuen. Petilla Aragoin jaio zen, Nafarroan, eta haren jaiotzaren 170. urtemuga bete dela eta, Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Museoak hitzaldi zikloa antolatu du Iturramako Civivoxarekin batera, haren figuraz eta garunaren gaineko ikerketaren … +INFO

LA BODA DE ROSA

LA BODA DE ROSA
SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2022-10-18, 18:00 - 20:00 ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK ZINE-FORUMA Ziklo-koordinatzailea: María Castejón Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Hamargarren urtemuga bete duen ziklo honetan, eta aukeraturiko filmei esker, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, … +INFO

PROGRAMAK

ANTZERKI AROA, 2022KO UDAZKENA

ANTZERKI AROA, 2022KO UDAZKENA
Urriaren 19tik azaroaren 23ra hiru antzezlan taularatuko dituzte euskaraz Iruñeko Udalak antolatutako Antzerki Aroa zikloaren udazkeneko edizioaren barruan. Emanaldiak Nafarroako Antzerki Eskolan izanen dira urriaren 19an, azaroaren 2an eta azaroaren 23an, 19: 00etatik aurrera. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren web gunean, www.laescueladeteatro.com, edo antzokiko txarteldegian erosi ahal izanen dira emanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. … +INFO

IRUÑEKO TOPAKETAK 1972 - 2022

IRUÑEKO TOPAKETAK 1972 - 2022
Iruñeko Topaketak (1972-2022). Argazkia: Miguel Bergasa. 1972ko ekainak 7.1972ko Iruñeko Topaketen 50. urteurrena. Iruñeko Topaketak1972 - 2022 1972ko Iruñeko Topaketen 50. urteurrenaren ospakizunaren karietara, Udalak arte-jarduerak, erakusketak, performanceak eta dantza-erakustaldiak antolatu ditu aurtengo abendura arte, hiriko hainbat tokitan, besteak beste, Ziudadelan, Kondestablearen Jauregian, Gazteluko plazan, Redingo Bastioian, etab. Ekitaldi horiek bat egiten dute Nafarroako Gobernuak, beste entitate batzuekin batera, sustatu … +INFO

IRUÑA BERDEA DA

IRUÑA BERDEA DA
“Iruña berdea da” aire zabaleko jardueren programazioa da, era askotako jendeari zuzendua, eta xede dauka ingurune seguruetan behar den ongizate fisiko, psikologiko eta soziala sustatzea. Partehartzea doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 telefonoan eta Civivox zentrotan. Gehiago jakin nahi izanez gero, deitu Ingurumen Hezkuntzako Lantaldera 948 420 984 telefonoan astelehenetik ostiralera, 8:00:etatik 15:00etara edo Ingurumen Hezkuntzako Museora 948 14 … +INFO

IKUSI, ENTZUN, TXALO EGIN

IKUSI, ENTZUN, TXALO EGIN
Ikusi, entzun... eta txalo egin. Hitzaldiak eta Film emanaldiak DVDn ematen dira audiodeskripzio-sistemarekin. Erabilerraztasun unibertsalaren programa. Nafarroa Retinarekin elkarlanean. Iturrama eta Zabalguneko Civivoxetan. Sarrera doan aurrez izena emanda, leku guztiak bete arte, www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan, eta aurrez aurre edozein civivox zentroan. +INFO

ASTE HONETAN GAYARRE ANTZOKIAN

ASTE HONETAN GAYARRE ANTZOKIAN
Gayarre Antzokiak, aste honetan, aurkeztuko du: Urriaren 15ean, 19: 00etan, La Pamplonesa solidarioa. Musika. Urriaren 16an, 19: 00etan, «Oh, Oh», Compagnia Baccalàrekin. Clown. Urriaren 20an, 20: 00etan, «Sopa de pollo con cebada». Antzerkia. Urriaren 21ean, 20: 00etan, «Imbécil», Alex O 'Doghertyrekin. Bakarrizketa. Urriaren 22an, 19: 00etan, «¿Cómo hemos llegado hasta aquí?», Teatro del Barrio-rekin. Antzerkia. Urriaren 23an, 19: 00etan, «Retorno … +INFO

AFTER CAGE 2022, MUSIKA ESPERIMENTAZIOAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA

AFTER CAGE 2022, MUSIKA ESPERIMENTAZIOAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA
After Cage Musika Esperimentazioko Nazioarteko Jaialdiaren IX. edizioa, E7.2 Kolektiboak antolatua, Iruñean izango da irailaren 23tik urriaren 28ra bitartean. Aurtengo ediziorako aukeratutako gaia Ezaren inguruan egituratzen da. After Cage Iruñean ospatzen den jaialdi-laborategia da. +INFO

TEATRODIX PHESTIBAL, ANTZERKI KOMUNITARIOA

TEATRODIX PHESTIBAL, ANTZERKI KOMUNITARIOA
Abian da Teatrodix Phestibal antzerki komunitarioaren bigarren edizioa, gizarte-bazterkeriaren aurkako borrokan arte eszenikoak erabiltzen dituena, eta profesionalak prestatzeko helburua duena. Bigarren edizio honetan, kulturartekotasuna, aniztasuneko bizikidetza eta migrazioa izango dira gai nagusiak. +INFO

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO TAILERRAK. URRIA - AZAROA

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO TAILERRAK. URRIA - AZAROA
Civivox sareak haurrentzako tailer ugari proposatzen ditu adin-tarte bakoitzerako, hala nola haur txikieentzat edo hamaika urte arteko haurrentzat prestatutako jarduera edo tailer espezifikoak. Jarduera horietarako plazak aldez aurretik izena emanda esleituko dira. Izen emate hori herritarren informaziorako 010 telefonoan, www.pamplona.es webgunean (tailer bakoitzaren estekan), edo Civivox zentroetan egin daiteke, irailaren 21etik irailaren 27ra arte. Zozketa behar duten plazen zozketa irailaren … +INFO

BUZTIN POLIMERIKOAREKIN SORTZEN ETA MODELATZEN. ZORIONEKO KUTUNAK

MILAGROSAKO CIVIVOXA, 2022-10-14, 17:30 - 19:30 +INFO

SORMEN-LANTEGIAK FAMILIARTEAN. AIRE ARTISTA-ZORROA

ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-10-15, 11:00 - 13:00 +INFO

Udazken koloreak (ipuin-kontalaria)

ZABALGUNEKO CIVIVOXA, 2022-10-15, 18:00 - 19:00 (Euskeraz) +INFO
MILAGROSAKO CIVIVOXA, 2022-10-15, 12:00 - 13:00 (gaztelaniaz) +INFO

Magiaren sekretuak eta misterioak (Magia emankizuna)

JUSLARROCHA CIVIVOXA, 2022-10-15, 12:00 - 13:00 +INFO
JUSLARROCHA CIVIVOXA, 2022-10-15, 18:00 - 19:00 +INFO

ANAIA-ARREBENDAKO ZENTZUMEN-ARTEA FAMILIARTEAN. IZPILIKU-ERROSKILLAK

MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2022-10-21, 17:30 - 18:30 +INFO

LEHIAKETAK

EGILE BERRIENTZAKO XXXII. EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA. 2022

EGILE BERRIENTZAKO XXXII. EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA. 2022
Iruñeko Udalak egile berrientzako 2022eko XXXII. euskarazko literatur lehiaketarako deia egiten du, norgehiagokako araubidean. Sari modalitateak: poesia eta narrazioa. Epea urriaren 28an amaituko da. Sari hauek ezarri dira modalitate bakoitzerako: lehen saria: 2.500 euro. Bigarren saria: 1.000 euro. Hirugarren saria: 500 euro eta 250 euroko lau aipamen, gehienez ere. Deialdi honen xedea da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta … +INFO

IRUÑA FOKATU 2022

IRUÑA FOKATU 2022
Iruñeko Udalak ‘Fokatu’ argazki-lehiaketarako deia egin du beste behin, hiria beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz. Aurkeztutako argazkien artean eginiko hautaketa batek abenduan herritarrei doan banatzen zaien udal-egutegia osatzeko balioko du, halaber. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 31ko 23:00k bitarte aurkezten ahalko dituzte beren argazkiak. Argazkirik onenari 900 euroko saria emanen zaio. Horrekin batera, bigarren eta hirugarren … +INFO

AGENDA

IBILALDIAK BIZIKLETAZ IRUÑEKO HIRI-ARTEA IKUSTEKO. PERTSONA OSPETSUAK I

IBILALDIAK BIZIKLETAZ IRUÑEKO HIRI-ARTEA IKUSTEKO. PERTSONA OSPETSUAK I
IRUÑA BERDEA DA. TOPAGUNEA: ADUANAKO ZOKOA. , 2022-10-15, 11:00 - 13:00 IBILALDIAK BIZIKLETAZ IRUÑEKO HIRI-ARTEA IKUSTEKO PERTSONA OSPETSUAK I. Pertsona ospetsuen omenez ondutako Iruñeko eskultura publikoak ikusteko lehen ibilaldia, Ricardo Laspideak gidaturik. +INFO

DOMOTIZATU ETXEA ELEKTRONIKAREKIN ETA AURREZTU ENERGIA

DOMOTIZATU ETXEA ELEKTRONIKAREKIN ETA AURREZTU ENERGIA
MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2022-10-15, 11:30 - 13:30 Kontsumo-elektronika iristearekin eta kostuak murriztearekin batera, Civivox-ek proiektu/lantegi hau egitea proposatzen du, gure etxeetako hainbat utilitate automatizatzeko, hala nola energia aurrezteko. Proiektua hilabetean hiru larunbatetan eginen da, urritik urtarrilera bitartean +INFO

LANTEGIA: BARATZEA UDAZKENEAN

LANTEGIA: BARATZEA UDAZKENEAN
IRUÑA BERDEA DA. Topalekua: Etxabakoitzeko hiri-baratzeak, Urdánoz etxe-multzoa (Haur-eskolaren parean), 2022-10-18, 18:00 - 20:00 LANTEGIA: BARATZEA UDAZKENEAN Ibilaldia eginen da baratzearen udazkeneko mantentze-lan hauetan barna: bildu, udako laboreak kendu, hondoa ongarritu eta lurra babestu, ongarri berdeak, neguko laboreen zainketa, lurzorua prestatu eta udaberriko laboreak erein, ugalketa asexuala... +INFO

HITZALDIAK. ELIKADURA BEGANOA ETA BEGETARIANOA

HITZALDIAK. ELIKADURA BEGANOA ETA BEGETARIANOA
MILAGROSAKO CIVIVOXA , 2022-10-18, 19:30 - 20:30. HITZALDIAK. NUTRIZIO-HEZKUNTZA. ELIKADURA BEGANOA ETA BEGETARIANOA Elikadura osasungarria landuko dugu, pertsona beganoaren edo begetarianoaren ikuspegitik. +INFO

DE GAULLE

De Gaulle
Zinema. ‘De Gaulle’. Retina Navarrarekin elkarlanean. Irisgarritasun unibertsalaren programa. IKUSI, ENTZUN, TXALO EGIN. Iturramako Civivoxa, 2022-10-19, 19:00 - 21:00 +INFO

CONFABULADAS. IRAKURKETA ERRAZEKO TALDEA

CONFABULADAS. IRAKURKETA ERRAZEKO TALDEA
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-10-20, 11:00 - 12:00 CONFABULADAS. IRAKURKETA ERRAZEKO TALDEA Irakurketa errazeko taldea talde integratzailea da. Hilean behin biltzen da eta hainbat gaitasunetako jendeak parte hartzen du. Irakurketa errazera egokitutako irakurgaiak erabiltzen dira. Gafax de Escribir eta Anfas erakundeekin elkarlanean. +INFO

“AFRIKA EMAKUME MOLDEAN” IRAKURKETA TALDEA

“AFRIKA EMAKUME MOLDEAN” IRAKURKETA TALDEA
Civivox Jus La Rocha, 2022-10-20, 19:00 - 21:00 PERTSONA MIGRATZAILEEN ZIKLOA “AFRIKA EMAKUME MOLDEAN” IRAKURKETA TALDEA Lantegia Kairaba elkartearen ordezkariek dinamizatuko dute (Nafarroan bizi diren emakume profesional afrikarren elkartea). Mariama Ba-k idatzitako Mi carta más larga liburua irakurri eta edukiaren gaineko eztabaida-saioa eginen da. +INFO

ZABALGUNEKO HARRESIAK. ERREGINAREN BASTIOA

Zabalguneko harresiak. Erreginaren bastioia
Hitzaldia. Zabalguneko harresiak. Erreginaren bastioia. Retina Navarrarekin elkarlanean. Irisgarritasun unibertsalaren programa. IKUSI, ENTZUN, TXALO EGIN. Zabalguneko Civivoxa., 2022-10-20, 19:00 - 21:00 +INFO

NIJUMAN NO BOREI, 200000 FANTÔMES (200.000 MAMU) / UN RETRATO DE N.B.

NIJUMAN NO BOREI, 200000 FANTÔMES (200.000 MAMU) / UN RETRATO DE N.B.
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-10-20, 19:30 - 20:30 Saio bikoitz honetan bi film labur aurkeztuko dira, biek zinema egiteko modu berbera darabiltenak, hots, argazki-artxiboak erabiliz, hau da, berariaz inolako grabaziorik egin gabe eta, horrela, memoria kolektiboan txertaturiko istorioak eraikiz. Saio bikoitzaren osagarri, solasaldia eginen da Peio Aguirrerekin +INFO

HITZALDIA MIKOLOGIA. ZIZEN MUNDUAZ GEHIAGO ETA GEHIAGO JAKITEA

Hitzaldia. Mikologia. Zizen munduaz gehiago eta gehiago jakitea
Kondestable Civivoxa, 2022-10-20, 19:30 - 21:00 Onddoek eta zizek antzinatik piztu dute interesa gizakiarengan. Gaur egun, gainera, oso erakargarriak dira hala haien alderdi kulturalean, nola aisialdiari eta gastronomiari begira. +INFO

LIBURUTEGIAK

ARROSADÍAKO ZINEKLUBA - MILAGROSA

ARROSADÍAKO ZINEKLUBA - MILAGROSA
Milagrosa liburutegi publikoak urriaren 14an, ostirala, arratsaldeko 17:00etan, “Arrosadia - Milagrosa” Zine Kluba hartuko du Sebastián Lelioren “Gloria” proiektatutako filmarekin. +INFO

SARE SOZIALEN DILEMA

SARE SOZIALEN DILEMA
Esther Guibertek gidatutako "mundua irakurtzeko hitzak" tailerraren barruan, non hileroko saioen bidez gai historikoak eta egun-eguneko gai politiko eta sozialak jorratzen diren, urriaren 20ko saio honetan, 17: 00etan, Indibidualismoari eta Sare Sozialei buruz hitz egingo da. +INFO

ERAKUSKETAK

2 TOPAKETA: IRUÑA 1972-2022. PÍO GUERENDIÁIN ETA KOLDO CHAMORRO

2 TOPAKETA: IRUÑA 1972-2022. PÍO GUERENDIAIN ETA KOLDO CHAMORRO
2022ko urriaren 6tik azaroaren 20ra bitarte, Kondestablearen Jauregiko 1. eta 2. aretoetan honako argazki erakusketa egongo da ikusgai: "2 Topaketa: Iruña 1972-2022. Pío Guerendiain eta Koldo Chamorro".
Tokiko bi egileren argazki-dokumentuak biltzen dituen erakusketa: Pío Guerendiáinena –ALEA Taldeak enkargatuta Topaketak argazkiekin dokumentatzeko arduraduna–, eta berriki aurkitutako Koldo Chamorroren argazki-saiakera zabala eta argitaragabea. Nafarroako Museoaren eta Koldo Chamorro Fundazioaren laguntzarekin ekoitzia. +INFO

TOPAKETEN ONDOREN

TOPAKETEN ONDOREN
Ziudadelako Arma aretoaren behe solairuak Topaketen ondoren erakusketa hartuko du Irailaren 30tik urtarrilaren 8ra. 1972ko Iruñeko Topaketen ondorengo artista-belaunaldiari buruzko erakusketa kolektiboa, topaketa haien ondotik loratu zen artisten lehen belaunaldia izan zen, eta demokrazian hasi zuten haien ibilbide artistikoa.
18 artistek osatzen dute (1956 eta 1968 urteen artean jaio eta lanean ari dira) eta haien lana XX. mendeko 90eko hamarkadaren eta XXI. mendeko lehen hamarkadaren artean egin zuten: Félix Ortega, Javier Balda, Fernando Iriarte, Patxi Ezquieta, Jokin Manzanos, Asun Goikoetxea, Paco Polán, Dora Salazar, Txuspo Poyo, Dick Recalde, Pedro Osákar, Txaro Fontalba, Santiago García, Jorge Martínez Huarte, Alfonso Ascunce, José Miguel Corral, Elena Goñi, Javier Muro. Pedro Salaberri eta Javier Manzanos dira komisarioak. Nafar Ateneoaren parte-hartzearekin ekoiztua. Egileen, bilduma partikularren eta Iruñeko Udaleko, Nafarroako Museoko eta NUPeko bilduma publikoen laguntzarekin. +INFO

1972ko IRUÑEKO TOPAKETEN 50 URTE. ALEXANCOREN KARTELAK

1972ko IRUÑEKO TOPAKETEN 50 URTE. ALEXANCOREN KARTELAK
1972ko Iruñeko Topaketen 50 urte - Alexancoren kartelak erakusketak Irailaren 29tik azaroaren 27ra izango da ikusgai Ziudadelako Bolborategia. Jose Luis Alexancok 1972ko Iruñeko Topaketen katalogorako diseinatutako kartelei buruzko erakusketa dokumentala da, hirian egin ziren diziplina anitzeko jardueren berri ematen duena. Luis Garbayo da erakusketaren komisarioa. +INFO

ISIDORO VALCÁRCEL MEDINA

ISIDORO VALCÁRCEL MEDINA
Ziudadelako Mistoen eraikina – Beheko solairuak Isidoro Valcárcel Medina - Arkitektura goiztiarrak erakusketa hartuko du irailaren 23tik – Abenduaren 11ra, Iruñeko Topaketak 1972 - 2022 programaren barruan. +INFO

MAPAMUNDITARRAK 2022

MAPAMUNDITARRAK 2022
MAPAMUNDITARRAK jaialdiaren 16. edizioa 2022ko urriaren 23ra arte izango da Iruñeko, Uharteko eta Atarrabiako hainbat kultur gunetan. “Ikus dezakedanaz haratago” izenburuko 2022ko edizioak banakako bost erakusketa, bost performance eta topaketa, hiru tailer eta hiru zinema-proiekzio eskaintzen ditu. Irailaren 16tik aurrera, Abigail Lazkoz (Labea), Estitxu Arroyo Sánchez eta Sandra Rocharen erakusketak (Mistoen pabiloia) izango dira Ziudadelan. Programa osoa www.mapamundistas.com webgunean dago … +INFO
facebook twitter instagram youtube 
Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420100 / 948 420960 cultura@pamplona.es
Darse de baja | Gestionar suscripción