ikusi arakatzailean
NEWSLETTER_cabecera_Eus_2020

AGENDA

2022 AGENDA

AZAROAK 4 - 11

ROMA CIUDAD ABIERTA

ROMA CIUDAD ABIERTA
KONDESTABLE, 2022-11-05, 19:00 - 20:30. ROMA CIUDAD ABIERTA (Roma città aperta; Italia; 1945; 100’). Rossellinik zuzendutako hiru gerra-pelikuletako lehena da. Naziek hartutako Erroman girotua, hainbat pertsonaren istorioak uztartzen ditu; guztien arteko lotunea erresistentziarekin duten lotura da… +INFO

EGUNSENTIAREN ZURRUMURRUA, LA PAMPLONESAREKIN

EGUNSENTIAREN ZURRUMURRUA, LA PAMPLONESAREKIN
LA PAMPLONESAREN KONTZERTUA. AZAROAK 6, IGANDEA, 12:00. EGUNSENTIAREN ZURRUMURRUA. ZUZENDARI GONBIDATUA: IKER SÁNCHEZ SILVA. Iraupena, gutxi gorabehera: 80 minutu. Azaroan, bere belaunaldiko zuzendaririk kementsuenetakotzat jotzen den Iker Sánchez zuzendari gonbidatuak, zeinak entzute handiko orkestrak zuzendu baititu, “egunsenti aurreko lehen argi-urratze gorrixkari”, hau da, Goiztiriari, eskainitako bandarako jatorrizko musikako errepertorio eder bat helaraziko digu La Pamplonesarekin batera.... +INFO

TINA (WHAT'S LOVE GOT TO DO WITH IT)

TINA (WHAT'S LOVE GOT TO DO WITH IT)
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-11-07, 18:00 - 20:00. ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK. ZINE-FORUMA. Ziklo-koordinatzailea: María Castejón. Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte…+INFO

VILLANA: IRANTZU VARELA

VILLANA. Irantzu Varela
KONDESTABLEKO CIVIVOXA, 2022-11-10, 20:00 - 21:30. VILLANA. Villana bakarrizketa miragarria da, monologo hutsa baino gehiago. Solasaldia baita publikoarekin, ikusleek entzun, irri egin edo sentitu dezaten esaten direla beti esan nahi izan dituzten gauzak edota entzun nahi ez zituzten gauzak. Edo dena batera … +INFO

FARFAROUT

FARFAROUT
AZAROAREN 7TIK 10ERA, KONDESTABLE CIVIVOXAK proposamen performatiboa ekarriko du. Diziplina anitz honetan, zientzia, musika, dantza, soinu-paisaiak,bitartekaritza eta ikerketa arituko dira elkarren arteko solasean. Astronomo talde batek berrikitan baieztatu du gure eguzki-sistemako objekturik urrunena aurkitu dutela, zientifikoek 2018AG37 deitua eta Farfarout esaten diotena (ingelesez, oso oso urrutikoa esan nahi du)... +INFO

ASTE HONETAN GAYARRE ANTZOKIAN

ASTE HONETAN GAYARRE ANTZOKIAN
Gayarre Antzokiak, aste honetan, aurkeztuko du: Azaroak 4, 20:00etan, «La hora de Pablo Ibarburu», (Bakarrizketa). Azaroak 5, 19:00etan, «Artea memoriarekin, AFFNA36 – NAFSE-ren 20 urte», (Jaialdia). Azaroak 6, 12:00etan, «Egunsentiaren zurrumurrua», Pamplonesarekin, (Musika)... +INFO

ENCUENTROS 1972 PAMPLONA. UNA REVISIÓN EN PERSPECTIVA

Encuentros 1972 Pamplona. Una revisión en perspectiva
Aurkeztu berri den ‘Encuentros 1972 Pamplona. Una revisión en perspectiva’ liburuak 50 urte bete dituen hitzordu historiko horren testuinguruan, jatorrian, protagonistetan eta ondorioetan sakontzen du. Silvia D. Sábada egileak 72ko Topaketak bere testuinguruan kokatu eta apurtzailea eta berritzailea izan zen gertakari horren garrantzia aldarrikatzen du... +INFO

PROGRAMAK

HEMENGO ANTZERKIAREN XXIV. ERAKUSTALDIA

HEMENGO ANTZERKIAREN XXIV. ERAKUSTALDIA
Hemengo Antzerkiaren XXIV. Erakustaldia Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan, 2022ko urriaren 21etik azaroaren 18ra. Antzerkizaleek Nafarroako taldeen antzerki amateurraren 11 emanaldirekin gozatzen ahalko dute. Sarrera librea, aldez aurretik izena emanda 010 telefonoaren bidez, www.pamplonaescultura.es webgunean eta aurre aurre Civivox zentroetan … +INFO

ZINEMAKO HEROIAK

ZINEMAKO HEROIAK
ZINEMAKO HEROIAK. ZINE-FORUMA. ITURRAMAKO CIVIVOXA. Astelehena. SANDUZELAIKO CIVIVOXA. Asteartea. Ziklo-koordinatzailea: María Castejón. 18:00. 18 urtetik gora. Sarrera doan, aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan, jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte... +INFO

ROBERTO ROSSELLINI, FUNTSEZKOA

ROBERTO ROSSELLINI, FUNTSEZKOA
Azaroaren 5etik 26ra, Civivox Condestablek Roberto Rossellini zinemagilearen filmografia ekarriko digu. Emanaldiak, italierazko bertsioan eta azpitituluekin, arratsaldeko 7etan hasiko dira, eta bi euro balioko dute aldez aurretik izena emanda…+INFO

FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN XI. JAIALDIA

FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN XI. JAIALDIA
GAZTEDIAREN ETXEA. AZAROAK 9 – 12, 19:00etan. BELDURREZKO ETA FANTASIAZKO ZINEMAREN XI. JAIALDIA. SARRERA DOAN. Saio guztiak 19:00etan izanen dira, eta, genero horretako film labur nazionalak eta nazioartekoak erakutsiko dituzte. Publikoak bere saria erabakitzeko bozka emateko aukera izanen du, eta azken egunean, aurtengo film berezia proiektatuko da, La invitación, Karym Kusamak zuzendua eta Sitgeseko jaialdiko irabazlea... +INFO

ZINEMA-ZIKLOA: ‘GEORGE MÉLIÈS, LITEKEENAREN ZINEMAGILEA’

ZINEMA-ZIKLOA: ‘GEORGE MÉLIÈS, LITEKEENAREN ZINEMAGILEA’
Nafarroako Unibertsitateko Museoak “Planoa / Kontraplanoa. George Méliès, litekeenaren zinemagilea” zinema-zikloa programatu du eta bi emanaldi eginen dira azaroaren 4an eta 5ean, 19:00etan: Sistiagaren Encuentros 72, Pamplona dokumentalaren proiekzioa eta Mélièsen bost filmeren emanaldia, Asier Pugaren zuzeneko musikarekin... +INFO

SKIMETRAJE, SKI ETA SNOWBOARDEKO NAZIOARTEKO JAIALDIA

SKIMETRAJE, SKI ETA SNOWBOARDEKO NAZIOARTEKO JAIALDIA
GOLEM BAIONA ETA BALUARTE. AZAROAREN 2TIK 5ERA. SKIMETRAJE, SKI ETA SNOWBOARDEKO NAZIOARTEKO JAIALDIA Pandemiak eragindako osasun murrizketen ondorioz bi urteko etenaldiaren ondoren, Skimetraje itzuli da, Ski eta Snowboardeko Nazioarteko Zinemaldiaren 9. edizioa, munduko edozein lekutan filmatutako mendiko film laburren sorta batekin … +INFO

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO TAILERRAK ETA AKTIBITATEAK. URRIA - AZAROA

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO TAILERRAK. URRIA - AZAROA
Izen ematea herritarren informaziorako 010 telefonoan, www.pamplona.es webgunean (tailer bakoitzaren estekan), edo Civivox zentroetan egin daiteke +INFO

PAPEREZKO GEOMETRIAK

MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2022-11-04, 17:30 - 18:30 ANAIA-ARREBENDAKO ZENTZUMEN-ARTEA FAMILIARTEAN. Familiendako lantegi plastikoak dira 2 eta 6 urte arteko anaia-arrebentzat, heldu batek lagundurik … +INFO

TAILERRA: LEMON MUFFINS

MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2022-11-05, 11:00 - 11:45. UMETXOENDAKO LANTEGIAK. OIN TTIKI XIKIÑAK, ESKU TTIKI MARGOTZAILEAK. Jarduera plastikoa 18 eta 24 hilabete arteko umetxoentzat. +INFO

SORMEN-LANTEGIAK: OGI-MAMI PASTA

ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-11-05, 11:00 - 13:00. SORMEN-LANTEGIAK FAMILIARTEAN. Jarduera plastikoa familiartean. Arte plastikoetako hainbat baliabide landuko ditugu irudimena akuilatzeko eta gure alderik sortzaileena indartzeko DIANA ARBONIÉS. LA CRAFETERA +INFO

HURBILEKO JOSTAILU ESZENIKOA

ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-11-05, 18:30 - 19:30. Hurbileko jostailu eszenikoa. Ikasle bitxi bat Gramaticus irakasle partikularraren eskolara joan da. Gianni Rodari pedagogo italiarrak, haurtzaroarekin urte luzez lan egin ondoren, gramática de la Fantasía liburuan aurkeztu zituen jokoen bidez kontakizunak imajinatzean datza ikaskuntza. + 5 urte, heldu … +INFO

OBRAK ETA ERAIKUNTZAK

MENDILLORRIKO CIVIVOXA. 2022-11-11, 17:30 - 18:30. ANAIA-ARREBENDAKO ZENTZUMEN-ARTEA FAMILIARTEAN. Familiendako lantegi plastikoak dira 2 eta 6 urte arteko anaia-arrebentzat, heldu batek lagundurik. Artea erabiliz eta sortzen diren ukimen, entzumen eta ikusmenezko estimulazioen bidez, anaia-arreben arteko harremana sustatuko da zentzumenen eta artearen bitartez. ELENA ERASO. ART&PEQUES… +INFO

BELDURREZKO HIRU MARRAN

MILAGROSAKO CIVIVOXA, 2022-11-11, 17:30 - 19:30. BUZTIN POLIMERIKOAREKIN SORTZEN ETA MODELATZEN. Buztin polimerikoa erabiliko dugu esperimentatzeko. Gai moldagarria da, eta guk oratu, nahastu eta itxura emanen diogu, geure eskuekin apaingarri dibertigarriak sortzeko. Animatuko al zara? ISABEL JASO. POMPAELI +INFO

AGENDA

EN BUENA COMPAÑÍA, MUÑEKAJOS-EKIN

EN BUENA COMPAÑÍA, MUÑEKAJOS-EKIN
AZAROAK 4, OSTIRALA. 20:00. SANDUZELAIKO CIVIVOXA. EN BUENA COMPAÑÍA, MUÑEKAJOS-EKIN. Komedia, adin guztietarako, 70 minutu. HEMENGO ANTZERKIAREN XXIV. ERAKUSTALDIA. Edozein adinetako ikusleendako ikuskizun honek pertsonaia xelebre ugari biltzen ditu, zeinek maitasuna umorez bilatzen baitute itsukako hitzorduetan … +INFO

DOMOTIZATU ETXEA ELEKTRONIKAREKIN ETA AURREZTU ENERGIA

DOMOTIZATU ETXEA ELEKTRONIKAREKIN ETA AURREZTU ENERGIA
MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2022-11-05, 11:30 - 13:30. Kontsumo-elektronika iristearekin eta kostuak murriztearekin batera, Civivox-ek proiektu/lantegi hau egitea proposatzen du, gure etxeetako hainbat utilitate automatizatzeko, hala nola energia aurrezteko. +INFO

OTRO CUENTO, TEATRO EN LA CHÁCENA-REKIN

OTRO CUENTO, TEATRO EN LA CHÁCENA-REKIN
AZAROAK 5, LARUNBATA. 20:00. SANDUZELAIKO CIVIVOXA. OTRO CUENTO, TEATRO EN LA CHÁCENA-REKIN. Komedia, adin guztiendako, 60 minutu. HEMENGO ANTZERKIAREN XXIV. ERAKUSTALDIA. Urruneko erresuma bateko jauregi handi batean errege eta erregina oso triste daude ez dutelako ume txiki bat izateko formula aurkitzen…+INFO

ZARAUTZ ABESBATZAREN KONTZERTUA FRANCISCO ESCUDEROREN OMENEZ

ZARAUTZ ABESBATZAREN KONTZERTUA FRANCISCO ESCUDEROREN OMENEZ
ARROSADIAKO ELIZA (PADRES PAÚLES). AZAROAK 5. 20:15. ZARAUTZ ABESBATZAREN KONTZERTUA FRANCISCO ESCUDEROREN OMENEZ Aurten Zarautz abesbatzak Francisco Escudero maisu Zarauztar/Donostiarraren heriotzaren hogeigarren urteurrena ospatzen darrai... +INFO

YO SOY CYRANO, TEATROS MÁGICOS-EKIN

YO SOY CYRANO, TEATROS MÁGICOS-EKIN
AZAROAK 6, IGANDEA. 20:00. SANDUZELAIKO CIVIVOXA. YO SOY CYRANO, TEATROS MÁGICOS-EKIN. Komedia, gazte eta helduendako, 50 minutu. HEMENGO ANTZERKIAREN XXIV. ERAKUSTALDIA. Emanaldi baten erdian aktore batek dei bat jasoko du. 24 ordu ditu ‘Cyrano de Bergerac’ antzezlanaren entzunaldi bat prestatzeko… +INFO

SENDABELARREI BURUZKO LANTEGIA

SENDABELARREI BURUZKO LANTEGIA
2022-11-08, 10:30 - 12:30 SENDABELARREI BURUZKO LANTEGIA Lantegi honetan irteera labur bat eginen da inguruetara, gertuko ingurumarietan aurki ditzakegun landareak ezagutzeko. Gero, ikasgelara itzulitakoan, horien ezaugarri sendagarriak eta erabilera terapeutikoak hartuko dira hizpide, eta zalantza guztiei erantzunen zaie. Josean Vidaurre... +INFO

IRAKURKETA-TALDE BARNERATZAILEA

IRAKURKETA-TALDE BARNERATZAILEA
MILAGROSAKO CIVIVOXA, 2022-11-08, 12:00 - 13:00. IRAKURKETA-TALDE BARNERATZAILEA. Irakurketa-talde barneratzailea, hamabostean behingoa, helduentzat, oro har, eta desgaitasun intelektuala edo Down Sindromea duten pertsonentzat. Dinamizatzaileak: Nafarroako Down Sindromea Elkarteko Profesionalak … +INFO

NO TE VISTAS PARA CENAR, ASOCIACIÓN HABIATEATRO-REKIN

NO TE VISTAS PARA CENAR, ASOCIACIÓN HABIATEATRO-REKIN
AZAROAK 9, OSTEGUNA. 20:00. ITURRAMA CIVIVOXA. NO TE VISTAS PARA CENAR, ASOCIACIÓN HABIATEATRO-REKIN. Komedia. Adin guztiendako. 60 minutu. HEMENGO ANTZERKIAREN XXIV. ERAKUSTALDIA. Fernandok bere amorantea gonbidatu du asteburua pasatzera landetxera … +INFO

CERDA, AULA DE TEATRO JUS LA ROTXA-REKIN

CERDA, AULA DE TEATRO JUS LA ROTXA-REKIN
AZAROAK 11, 20:00. ITURRAMAKO CIVIVOXA. CERDA, AULA DE TEATRO JUS LA ROTXA-REKIN. Komedia, 15tik gora, 80 minutu. HEMENGO ANTZERKIAREN XXIV. ERAKUSTALDIA. Krisia heldu da Irasagar Santuaren Mirabeen Ordenara. Sor Leona da komentu horren zuzendaria … +INFO

ERAKUSKETAK

BARNEKO GARRASIA

BARNEKO GARRASIA
ZIUDADELAKO MISTOEN PABILOIA, LEHENENGO SOLAIRUA. 2022KO AZAROAREN 3TIK 2023KO URTARRILAREN 15ERA. ARGAZKI ERAKUSKETA: BARNEKO GARRASIA. Erakusketa hau ehuneko ehunean afrikarra den sorkuntza artistikoko proiektu bat da. Bertan, kontinenteko zazpi herrialdetako hainbat argazkilarik parte hartzen dute … +INFO

2 TOPAKETA: IRUÑA 1972-2022. PÍO GUERENDIÁIN ETA KOLDO CHAMORRO

2 TOPAKETA: IRUÑA 1972-2022. PÍO GUERENDIAIN ETA KOLDO CHAMORRO
2022ko urriaren 6tik azaroaren 20ra bitarte, Kondestablearen Jauregiko 1. eta 2. aretoetan honako argazki erakusketa egongo da ikusgai: "2 Topaketa: Iruña 1972-2022. Pío Guerendiain eta Koldo Chamorro".
Tokiko bi egileren argazki-dokumentuak biltzen dituen erakusketa: Pío Guerendiáinena –ALEA Taldeak enkargatuta Topaketak argazkiekin dokumentatzeko arduraduna–, eta berriki aurkitutako Koldo Chamorroren argazki-saiakera zabala eta argitaragabea. Nafarroako Museoaren eta Koldo Chamorro Fundazioaren laguntzarekin ekoitzia. +INFO

TOPAKETEN ONDOREN

TOPAKETEN ONDOREN
Ziudadelako Arma aretoaren behe solairuak Topaketen ondoren erakusketa hartuko du Irailaren 30tik urtarrilaren 8ra. 1972ko Iruñeko Topaketen ondorengo artista-belaunaldiari buruzko erakusketa kolektiboa, topaketa haien ondotik loratu zen artisten lehen belaunaldia izan zen, eta demokrazian hasi zuten haien ibilbide artistikoa. +INFO

1972ko IRUÑEKO TOPAKETEN 50 URTE. ALEXANCOREN KARTELAK

1972ko IRUÑEKO TOPAKETEN 50 URTE. ALEXANCOREN KARTELAK
1972ko Iruñeko Topaketen 50 urte - Alexancoren kartelak erakusketak Irailaren 29tik azaroaren 27ra izango da ikusgai Ziudadelako Bolborategia. Jose Luis Alexancok 1972ko Iruñeko Topaketen katalogorako diseinatutako kartelei buruzko erakusketa dokumentala da, hirian egin ziren diziplina anitzeko jardueren berri ematen duena. Luis Garbayo da erakusketaren komisarioa. +INFO

ISIDORO VALCÁRCEL MEDINA

ISIDORO VALCÁRCEL MEDINA
Ziudadelako Mistoen eraikina – Beheko solairuak Isidoro Valcárcel Medina - Arkitektura goiztiarrak erakusketa hartuko du irailaren 23tik – Abenduaren 11ra, Iruñeko Topaketak 1972 - 2022 programaren barruan. +INFO

KOLOREAK BOTILERATZEN, ALICIA OTAEGUI ETA TASUBINSAREKIN

KOLOREAK BOTILERATZEN, ALICIA OTAEGUI ETA TASUBINSAREKIN
INSTALAZIO ARTISTIKOA ITURRAMAKO CIVIVOXEAN. 2023ko URTARRILAREN AMAIERA ARTE. ALICIA OTAEGUI ETA TASUBINSAREKIN BATERA. TASUBINSAko Zentro Okupazionaleko adimen edo garapen urritasuna duten pertsonek egindako proiektu artistikoa, izaera soziala duena eta ingurumena aintzat hartzen duena. Proposamena, suntsitutako plastikozko 3.000 botila ingururekin eta elikagaien arloko plastikozko poltsa zatituekin egina, bi helburu lotzearen emaitza da: plastikoaren erabilera arduratsuaz sentsibilizatzea, ingurumenaren zaintzaren kontzientzia sortzeko, eta … +INFO

CHRISTIAN GARRIDO

CHRISTIAN GARRIDO
Urriaren 24tik azaroaren 25era, Christian Garrido argazkilariak azken hamar urteotan egin dituen argazkiez osatutako erakusketa bat paratuko du ikusgai Iruñeko SAN FRANTZISKO LIBURUTEGIAN. Bidaietako irudiak dira, Kuba, Sri Lanka, Maroko, Jordania, Italia, Mexiko edo Kirguistanen ateratakoak, eta gai kostunbristak jorratzen dituztenak. +INFO

SANTIAGO LLORENS

SANTIAGO LLORENS
Azaroaren 24ra arte,ITURRAMAKO CIVIVOXEAN, Santiago Llorensen 'Errealitatea eta Errealitateak' pintura hiperrealistaren erakusketa bisitatu ahal izango da. +INFO
facebook twitter instagram youtube 
Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420100 / 948 420960 cultura@pamplona.es
Darse de baja | Gestionar suscripción