Nabigatzailean ikusi
pamplonaescultura

AGENDA

2021

IRAILAREN 10ETIK 17RA

PIM PAM VILLE 2021 JAIALDIA

PIM PAM VILLE 2021 JAIALDIA
Pim Pam Ville Jaialdiaren V. Edizioa aurten Iruñeko Ziudadelan ospatuko da, irailaren 10an, ostiralean, eta irailaren 11ean, larunbatean, 19: 30etatik aurrera, rock & roll amerikarraren talde nazionalekin. Sarrerak www.pamplonaescultura.es webgunean erosi daitezke 10 eurotan (+ kudeaketa kuotak) egun bakoitzean, edo 15 eurotan (+ kudeaketa kuotak), bi egunetarako bonoa. Larunbatera arte abonua bakarrik jarriko da salgai, jaialdi osorako sarrerak erostera doazenek … +INFO

CIVIVOX IKASTAROAK. 2021 URRIA – 2022 URTARRILA

CIVIVOXETAKO IKASTAROAK. 2021eko URRIA – 2022ko URTARRILA
Civivox sareak 2021eko urritik 2022ko urtarrilera doan lauhilekorako 265 ikastaro eta lantegi programatu ditu. Proposamen guztietara behin-behinean izena emateko epea irailaren 9tik 14ra bitarte egonen da zabalik, eta www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 herritarrendako informazio-telefonoan edo aurrez aurre, edozein Civivoxetan egin daiteke …

+INFO

NAK '21 - FUSIOA

NAK '21 - FUSIOA JAIALDIA
Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren (NAK ’21 – FUSIOA) zazpigarren edizioa egingo da Iruñean irailaren 3tik 18ra. Jaialdi hau Nafarroan musika garaikideko lanak estreinatu eta hedatzea ahalbidetzen duten ekimenak sustatze aldera, eta konpositore eta interpreteei lantze aldera sortu zen. Baluartean, Kondestable Civivoxean, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Civican eta CTL Zentroan egingo dira diziplina anitzeko programaren barruan egingo diren hitzaldiak, lantegiak …

+INFO

EL KANKA, ZIUDADELAN

EL KANKA, ZIUDADELAN
Salduta daude jada sarrera guztiak El Kankak irailaren 17an, Ziudadelan, 21:30ean, ‘Gauak Ziudadelan’ zikloaren barruan emanen duen kontzerturako.

+INFO

GUARIMBA, O-KO ANDRE MARIA PLAZAN

GUARIMBA, O-KO ANDRE MARIA PLAZAN
Cumbia ospe handiko erritmoa da Latinoamerikan. Bere konpas itsaskorrak entzungai izanen dira irailaren 14an, 20:00etan, O-ko Andre Maria plazan, Guarimba taldearen eskutik, ‘Musika-aretoak kalean’ zikloari buru emanen dion kontzertuan. Kontzertua Katakrak-ek (Kale Nagusia, 54) babesten du. Sarrera doakoa izanen da, leku guztiak bete arte.

+INFO

62. TXISTULARIEN ALARDEA

62. TXISTULARIEN ALARDEA
GAZTELUKO PLAZA. IRAILAK 11, 22:00

Txistua, dantza, historia eta ikus-entzunezko proiekzioak batuko dira 62. Txistularien Alardean, zeinak edizio honetan gogora ekarriko baitu Noaingo Batailan Nafarroako armadaren porrotaren bosgarren mendeurrena. ‘1521 Kontzertua’ diziplina askotariko ikuskizuna da, eta Gazteluko plazan hogeita hamar bat musikari –horietako hemeretzi, txistulariak– elkartuko ditu irailaren 11an, 22:00etatik aurrera. Sei konpositorek Alarde horrendako berariaz konposatutako zazpi kanta joko dituzte.

+INFO

IRUÑEKO LITERATUR IBILBIDEAK

BISITA GIDATUAK: IRUÑEKO LITERATUR IBILBIDEAK
IRAILAK 11 ETA 12

Iruñeko Udalak sanferminen eta Iruñearen inguruko literatura balioeste aldera, bi literatur ibilbideren proposamenak eskaintzen ditu. Hirian barnako ibilbide gidatuak dira, eta sanferminetako egunetan festak eta haien isla literatura unibertsalean hartuko dituzte hizpide. Horrez gain, udako gainerako egunetan, asteburu orotan ere eginen dira literatur ibilbideak Iruñean barna, kasu honetan literatura unibertsalean Iruñearen gaineko erreferenteak jomuga hartuta. Jarduerak gaztelaniaz eta euskaraz eskainiko …

+INFO

MUNDUKO FOLKLOREA ZIKLOA

MUNDUKO FOLKLORE ZIKLOA
ZIUDADELA, IRAILAK 13, 14 ETA 15

Irailaren 13, 14 eta 15ean, 18: 00etatik aurrera, Ziudadelak nazioarteko hainbat herrialdetako elkarte eta kultur taldeen musika eta dantza emanaldiak hartuko ditu , Munduko Folklore Zikloaren barruan …



+INFO

UDAL KATALOGOKO TALDEAK

UDAL-KATALOGOKO TALDEEN UDAKO EMANALDI ARTISTIKOAK
AUZOETAN, IRAILEAN

Hiriko plaza, parke eta beste txoko batzuk musikaz beteko dira uda honetan Iruñeko Udalaren katalogoko talde artistikoei esker. Folklore-musikak eta musika tradizionalak, dantza emanaldiek eta antzerki-saioek Iruñeko kaleak alaituko dituzte 19:30etik aurrera …

+INFO

SARASATEREN ONDAREA

SARASATEREN ONDAREA
KONDESTABLEAREN CIVIVOXA, IRAILAREN 18TIK 20RA

Kondestablearen Civivoxak Pablo Sarasate konpositorearen inguruko ziklo txiki bat jasoko du irailaren 18tik 20ra, ipuin kontaketa eta musika kontzertuekin. Jarduerak doakoak dira, aldez aurretik izena emanda…

+INFO

TRUFFAUT GEHIAGO, MESEDEZ!

TRUFFAUT GEHIAGO, MESEDEZ!
KONDESTABLEAREN CIVIVOXA, IRAILAREN 18TIK AURRERA

Kondestableko ekitaldi-aretoan François Truffaut zuzendari frantsesari eskainitako bigarren zinema-zikloa egingo da, Truffaut-en zine-ondare osoari atzera begirakoa egiten diona. Miniziklo honek 'Truffaut gehiago, mesedez!' izenburua darama, eta lau pelikula jasoko ditu, jatorrizko bertsioan, irailaren 18 eta 25ean, eta urriaren 2 eta 9an, 19:00etan.

+INFO

ASTE HONETAN GAYARREN

ASTE HONETAN GAYARRE ANTZOKIAN
GAYARRE ANTZOKIA IRAILAK 11 ETA 18

Gayarre Antzokiak, aste honetan, aurkeztuko du: ‘Canarias no sólo platanos’. (Dantza). Irailak 11, 19:30 h. 'Fariña'. (Antzerkia). Irailak 18, larunbata, 19:30.

+INFO

MILAGROSA, ESKUZ ESKU

MILAGROSA, ESKUZ ESKU
MILAGROSAKO CIVIVOXA. IRAILEAN ZEHAR

Arrosadiako auzoan, irailean, orotariko jarduera kulturalak antolatu dira, mota guztietako publikoak parte hartu dezan...

+INFO

EMMUSIKADAS, BURGOEN PLAZAN

EMMUSIKADAS, KONTZERTUAK BURGOEN PLAZAN
BURGOEN PLAZA. IRAILAK 15 ETA 22, 20:00

Iruñeko Udalaren laguntzarekin, Zentral aretoak abuztuko eta iraileko asteazken arratsaldetan kontzertuak antolatu ditu...

+INFO

NB FEST, MUSIKA BANDEN JAIALDIA

‘NB FEST’ MUSIKA-BANDEN I. JAIALDIA
ZIUDADELA, IRAILAK 18 ETA 19

Iruñean eginen da ‘NB Fest’ musika-banden lehenengo jaialdia, Ziudadelan eta Burgoen Plazan, abuztuaren 15etik irailaren 19ra bitarteko asteburuetan…

+INFO

TOPAKETAREN BIDEAK

TOPAKETAREN BIDEAK
JITO ALAI. IRAILAK 15, 21:30

‘Topaketa bideak’ proiektua olgetaz haratago doa, musika, tradizioa eta teknologia berriak uztartzen ditu…



+INFO

PATRICIA KRAUS, ZIUDADELAN

PATRICIA KRAUS, ZIUDADELAN
ZIUDADELA, IRAILAREN 16, 20:00

«Gotas» da Patricia Kraus abeslariaren azken lanaren izenburua. Artista irailaren 16an arituko da, 20:00etan, Ziudadelan.

+INFO

GAZTEENDAKO JARDUNALDIAK SANDUZELAIN

GAZTEENDAKO JARDUNALDIAK SANDUZELAIN
SANDUZELAI, IRAILAREN 16TIK 18RA

Irailaren 15etik 18ra Sanduzelaiko Civivoxean eginen diren jardueren egitaraua auzoko gazteek, gazteengatik, gazteendako eta gazteekin prestatu dute…

+INFO

ARRATSALDEAK TXISTULARI ETA GAITEROEKIN

ARRATSALDEAK TXISTULARI ETA GAITEROEKIN
GAZTELUKO PLAZA, IRAILAK 14 ETA 16 , 18:30

Gazteluko plazan, urtero bezala, Txistu eta gaiteroen ohiko emanaldiak izanen dira, udako astearte eta ostegunetan, Iruñeko gaitero eta Txistulariekin.

+INFO

BASSET HOUND ZAKURREN ERAKUSKETA

BASSET HOUND ZAKURREN ERAKUSKETA NAZIONALA
ZIUDADELA, SANTIAGO BASTIOA, IRAILAK 11

Irailaren 11n, 12: 30etatik aurrera, Basset Hound arrazaren Espainiako Klubaren erakusketa monografiko nazionala izanen da ikusgai Ziudadelan, Santiagoko Bastioan.

+INFO

ERAKUSKETAK

SYMPHONY. BIDAIA BIRTUALA MUSIKAREN BIHOTZERA

SYMPHONY. BIDAIA BIRTUALA MUSIKAREN BIHOTZERA
Irailaren 9tik urriaren 5era bitarte La Caixa Gizarte Ekintzak antolatutako ‘SYMPHONY. Bidaia birtuala musikaren bihotzera' erakusketa izanen da ikusgai Sarasate Pasealekuan. Herritar orori zabalik, erakusketa Artea kalean programaren barruan dago, eta horren bidez Caja Navarra Fundazioak eta La Caixa Gizarte Ekintzak pertsonengana hurbildu nahi dute artea, museoek eta erakusketa-aretoek eskaintzen duten ohiko esparrutik kanpo.

+INFO

UDAKO ERAKUSKETAK ZIUDADELAN

UDAKO ERAKUSKETAK ZIUDADELAN
ZIUDADELA. IRAILAK 12 ARTE

Ziudadela udan sanferminei buruzko erakusketa-gune handi bilakatuko da, lau erakusketarekin, zeinetan ikusgai egonen baitira Iruñeko Udalaren arte garaikidearen bildumako 27 egileren obrak, tokiko 57 artistek apropos sortutako 57 obra, Nafarroako hainbat diseinatzailek ospatu ezin diren festa batzuetarako pentsatutako 44 kartel eta 3 ikus-entzunezko proiekzio.

+INFO

NAFARROAKO KOMIKIAREN 12. AZOKA

NAFARROAKO KOMIKIAREN 12. AZOKA
KONDESTABLE CIVIVOXA. IRAILAK 3 - URRIAK 3

12. edizio honetan, Nafarroako Komikiaren Azokak erakusketa-eskaintza osatuko duten hogeita hamar jarduera hartuko ditu. 2021eko irailaren 3tik urriaren 3ra bitartean egingo da, Iruñeko (Kondestable Jauregia, Gayarre Antzokia, Geltoki) eta Lizarrako hainbat gunetan. Bost tailer, egileekin topaketak, sinadurak, hitzaldiak, bisita gidatuak, mahai-inguruak, bigarren eskuko azoka txikia, irakurketa erakusleihoen instalazioa eta zine, antzerki eta musika proposamenak aurreikusi dira.

+INFO

AGENDA

facebook twitter instagram youtube 
Udaletxe Plaza z/g 31001 – Iruña (Nafarroa) - Tf. 010 / 948420960 cultura@pamplona.es
logo-pamplona-white
Harpidetza Utzi | Harpidetza Kudeatu