ikusi arakatzailean
NEWSLETTER_cabecera_Eus_2020

AGENDA

2022 AGENDA

AZAROAK 25

ABENDUAK 2

SAN SATURNINO EGUNA

SAN SATURNINO EGUNA
AZAROAREN 29an, ASTEARTEAREKIN, Iruñeak San Saturnino –hiriko patroiaren– Eguna ospatuko du eta honako ekimen hauek eginen dira: Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, Udalbatzaren prozesioa hiriaren izenean Katedraleko Kabildoarekin batera, santuaren omenezko meza eta La Pamplonesaren bi kontzertu Gayarre antzokian. Kanpoan eginen diren ekitaldiak meteorologiari lotuta egonen dira. Berritasun bezala, aurten, prozesioaren hasieran, Manuel Turrillas maisuak San Saturninori egindako aurora txertatuko da. Udalaren gaitero eta txistulariek, La Pamplonesarekin batera aurora interpretatuko dute. Erraldoi eta buruhandien Konpartsa izanen da, zeina 09:30ean Autobus-geltokitik aterako. Santuaren omenezko prozesioa 10:15etik aurrera eginen da. Arratsaldean, 17:30ean, Udaletxeko ezkaratzeko jaiotza eta Errege Magoen eta Olentzeroren irudiak inauguratuko dira, eta 17:45ean Eguberritako argiak piztuko dira, hiria Errege Egunera arte argiztatuko dutenak. +INFO

VII. BIKO-TEKA TAILERRA

VII. BIKO-TEKA TAILERRA
Galtzagorri elkarteak zazpigarren urtez BIKO-TEKA tailerra egingo du Iruñeko Udalarekin elkarlanean eta Etxepare Sariaren laguntzarekin. BIKO-TEKA liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra da, non idazleak eta ilustratzaileak, bikoteka eta lau eskutara, lanean aritzen diren astebetez. Ireki berri dugu urtarrilaren 23tik 27ra Iruñean –Kondestable jauregian– egingo dugun zazpigarren ekitaldian parte hartzeko aukera. Izen-ematea zabalik egongo da abenduaren 2ra arte. +INFO

LA DEL MANOJO DE ROSAS. LA PAMPLONESA GAYARRE ANTZOKIAN

LA DEL MANOJO DE ROSAS, LA PAMPLONESAREKIN
GAYARRE ANTZOKIA. AZAROAREN 28 ETA 29. 20:00ETAN ETA 19:00ETAN. NAFARROAKO GOI-MAILAKO KONTSERBATORIOKO KANTU-IKASGELAREKIN ELKARLANEAN ZUZENDARIA: J. VICENT EGEAIraupena, gutxi gorabehera: 70 minutu San Saturnino, zarzuela eta Pamplonesa hirukoak, musika-genero horren zaleak irrikaz espero izaten dutenak, zarzuelako obrarik entzutetsuenetako batekin atsegin hartzeko aukera paregabea eskainiko digu: “La del manojo de rosas”.Lana Pablo Sorozabalek konposatu zuen, zeina La Pamplonesak apirilean omendu baitzuen aurten bere jaiotzaren 125. urteurreurrena dela-eta. Oraingoan kontzerturako bertsioan … +INFO

CONFLUENCUENTROS TOPAKETAK ARTISTEKIN

CONFLUENCUENTROS TOPAKETAK ARTISTEKIN
Topaketak artistekin. ‘Confluencuentros-Topaketak’ izeneko zikloa garatuko da artistekin. TOPAGUNEAK Koldo Sebastiánen atzera begirako erakusketa.
Topaketak:
Kondestablearen jauregia – 1. aretoa. 19:00
-Azaroak 30, asteazkena: José Ignacio Agorreta eta Carlos Cánovas. ESPAZIOA
-Abenduak 1, osteguna: Miguel Bergasa eta Pedro Salaberri. PERTSONA
-Abenduak 13, asteartea: Alicia Otaegui eta Marijose Recalde. OBJEKTUA
-Abenduak 15, osteguna: Fermín Alvira eta Tomás Sobrino. SENTIMENDUA
-Abenduak 27, asteartea: José Ramón Anda eta David Rodríguez Caballero. ESANEZINA
-Abenduak 29, osteguna: Fermín Jiménez eta Jhon Otazu. EKINTZA
-Urtarrilak 10, asteartea: Mar Mateo eta Belén Puyo. DENBORA
-Urtarrilak 12, osteguna: Javier Balda eta Miguel Leache. KONTZEPTUA +INFO

IRUÑEKO SINFONIETTA BALUARTEAN

IRUÑEKO SINFONIETTA BALUARTEAN
KONTZERTUA: Tchaikovsky 5. Sinfonia IRUÑEKO SINFONIETTA. Zuzendaria: Caroline Collier.
BALUARTEKO GANBARA ARETOA. Abenduak 19, astelehena. 20:00etan. Sarrera salmenta lehiatilan eta Baluarte webgunean. +INFO

POLMISSION. DOKUMENTALA ETA SOLASALDIA

POLMISSION. DOCUMENTAL Y COLOQUIO.
KONDESTABLE CIVIVOXA. Azaroaren 27rako, iganderako, 18:30ean. Poloniaren Lagunen Nafarroako Elkarteak, Tajemnice paszportow-en 'Polmission, pasaporteen sekretuak' dokumentalaren emanaldia eta Alberto Trujilloren solasaldi-solasaldia antolatu ditu (Poloniako lehen borrokan): 'Poloniako juduei Bigarren Mundu Gerran laguntzaren auzia'. +INFO

PROGRAMAK

MAPPING JAIALDIA, FAMILIENTZAT ETA LEHEN HAURTZAROARENTZAT

EZKUTALEKUA MARGOTZEN

EZKUTALEKUA MARGOTZEN
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-11-25, 17:30 - 18:30. MAPPING JAIALDIA, ESPERIENTZIA ARTISTIKOA FAMILIENTZAT ETA LEHEN HAURTZAROARENTZAT LANTEGIAK: ADIERAZPEN ARTISTIKOA ETA PLASTIKOA UMETXOENTZAT. ELENA ERASO. ART&PEQUES +INFO

CACHE-CACHE

ARTE ESZENIKOEN IKUSKIZUNA UMETXOENDAKO. CACHE-CACHE (10:30)
Mapping Jaialdia Arte eszenikoen ikuskizuna umetxoendako CACHE-CACHE THÉÂTRE DE LA GUIMBARDE (BÉLGICA) Ikuskizunak arakatzen du zer-nolako erritua egiten den ezkutaketan edo kuriketan jostatzen denean: beldurra, zirrara, ezustea eta poza.

MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2022-11-26, 10:30 - 11:00. +INFO

MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2022-11-26, 12:30 - 13:00. +INFO

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO TAILERRAK ETA AKTIBITATEAK. URRIA - AZAROA

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO TAILERRAK. URRIA - AZAROA
Izen ematea herritarren informaziorako 010 telefonoan, www.pamplona.es webgunean (tailer bakoitzaren estekan), edo Civivox zentroetan egin daiteke +INFO

LEHENENGO BELARRITAKOAK

ZABALGUNEKO CIVIVOX, 2022-11-25, 17:30 - 19:30 BUZTIN POLIMERIKOAREKIN SORTZEN ETA MODELATZEN Familiendako lantegi honetan buztin polimerikoa erabiliko dugu gure sormena lantzeko. Gai moldagarria da, oso egokia kolore ezberdinak konbinatzeko, eta formekin eta testurekin jolasteko, apaingarri polit eta dibertigarriak sortze aldera… +INFO

ALEXANDER CALDER

JUSLARROCHAKO CIVIVOXA, 2022-11-26, 11:00 - 12:15 ARTE-LABORATEGIA FAMILIARTEAN Familiendako lantegia da, elkarrekin sortu, imajinatu eta gozatzeko. Saio bakoitzean, artista baten mundu magikoan murgilduko gara, gure adierazmoldea eta komunikazio-moduaren bila. Lantegi bakoitza bukatzean, erakusketa txiki bat sortuko dugu elkarrekin lan guztiak bilduta, nahi duen jende orok gure sorkuntza-lanak ikus ditzan. +INFO

TITIRICUENTOS

Leku ezezagunei buruzko kontakizunak, hala nola Troiari edo El Doradori buruzkoak, edo Italo Calvino idazlearen burutik ”Hiri ikusezinak” lanean sortutako alegiazko lekuei buruzkoak. Txotxongilo lauek eta paperezko antzerkitxoek lagundurik kontatuak.

MILAGROSAKO CIVIVOXA, 2022-11-26, 18:00 - 19:00. +INFO

MILAGROSAKO CIVIVOXA, 2022-11-26, 12:00 - 13:00. +INFO

ALAIA GALTZAGORRIA

Zuzeneko musikaz lagundutako bidai mitologikoa. Txerrentxu deabrutxoak, Zezengorrik zaintzen zuen herriaren altxor preziatuak lapurtu ditu. Alaia Galtzagorria, publikoaren laguntzarekin Euskal Herriko tradizio eta mitoen zehar bidai bat abiatuko du lapurtutako altxorraren bila.

SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2022-11-26, 12:30 - 13:30. +INFO

SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2022-11-26, 18:30 - 19:30. +INFO

CIVIVOXETAKO JARDUERAK 2022EKO ABENDUA ETA 2023KO URTARRILA

CIVIVOXETAKO JARDUERAK 2022EKO ABENDUA ETA 2023KO URTARRILA
Civivoxetako jarduerek 2022eko abenduan eta 2023ko urtarrilan segida izanen dute. Programak honako hauek biltzen ditu: haurrendako eta familiendako jarduerak, lantegiak, zuzeneko arteak, zinema, hitzaldiak, parte hartzeko proiektuak eta erakusketak. Jarduera guztietarako aurrez eman behar da izena, www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan, jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte. IZENA NOLA EMAN www.pamplonaescultura.es webgunean Civivoxen orrian, bada …+INFO

AGENDA

XENDARINEKO AHIZPAK y BEHI BIDEKO ANDERE XURIAK

XENDARINEKO AHIZPAK y BEHI BIDEKO ANDERE XURIAK
Kondestablearen Jauregiak XENDARINEKO AHIZPAK eta BEHI BIDEKO ANDERE XURIAK taldeen kantaldia hartuko du, azaroaren 26an, larunbatarekin, 12:00etan.
Antolatzailea: Karrikiri Elkartea
Laguntzailea: Iruñeko Udala. +INFO

IPUIN MAGIKOAK

Ipuin magikoak
KONDESTABLE CIVIVOXA, 2022-11-26, 12:00 - 13:00 IPUINAK, MAGIA ETA ASKOZ ERE GEHIAGO. Ipuin magikoak Txistera batetik ateratakoak bezala, baina ez edozein txisteratakoak, Pablo Sarasateren txisteratik beretik baizik; horrela, istorioak zuen begien aurrean agertu eta desagertuko dira, zuek guztiok aho zabalik utzita. 4 urtetik+, +INFO

ALEMANIA AÑO CERO

ALEMANIA AÑO CERO
KONDESTABLE CIVIVOXA, 2022-11-26, 19:00 - 20:30 ALEMANIA AÑO CERO (Italia; 1948; 134’) Rosselliniren gerra-trilogiaren hirugarren lanak Edmundengan pausatzen du begirada, hau da, Berlin suntsituan bizirik irauten saiatzen den hamabi urteko haurrarengan. Familia xehatua duela (aita gaixorik, anaia bat ezkutaturik, eta denek prostituta dela esaten duten arreba bat), aurrera ateratzeko modua aurkitu behar du. +INFO

DOMOTIZATU ETXEA ELEKTRONIKAREKIN ETA AURREZTU ENERGIA

DOMOTIZATU ETXEA ELEKTRONIKAREKIN ETA AURREZTU ENERGIA
MENDILLORRIKO CIVIVOXA, Larunbatak, 2023ko urtarrilaren 28ra arte, 11:30 - 13:30 Kontsumo-elektronika iristearekin eta kostuak murriztearekin batera, Civivox-ek proiektu/lantegi hau egitea proposatzen du, gure etxeetako hainbat utilitate automatizatzeko, hala nola energia aurrezteko. +INFO

UN ESPÍRITU BURLÓN

Zinema. ‘Un espíritu burlón’. Retina Navarrarekin elkarlanean. Irisgarritasun unibertsalaren programa.
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-11-30, 19:00 - 21:00.

Hizkuntza:Castellano.

Zinema. ‘Un espíritu burlón’. Retina Navarrarekin elkarlanean. Irisgarritasun unibertsalaren programa.

+INFO

LA RISA LISTA. MARINA LISTILLAS.

LA RISA LISTA. MARINA LISTILLAS.
KONDESTABLE CIVIVOXA, 2022-12-01, 20:00. MARINA LISTILLAS. NOLA IDENTIFIKATU “LISTILLA” BAT? Zure lagunen laguna al zara? Beltzak ongi ematen al dizu guztiarekin? Uste duzu baduzula jada “ezetza”? Zorionak, millenial esaera zaharren bildumaren beste erabiltzaile bat baitzara, jende arruntaren hiztegiaren erabiltzailea. +INFO

ERAKUSKETAK

KOLDO SEBASTIÁN

KOLDO SEBASTIÁN
TOPAGUNEAK –Koldo Sebastián
Azaroak 25 – urtarrilak 15
Kondestablearen jauregia, 1. eta 2. aretoak
Koldo Sebastiánen atzera begirako erakusketa. Bertan, sorkuntzaren gako diren gaien inguruko ‘Confluencuentros-Topaketak’ izeneko zikloa garatuko da artistekin.
Topaketak: Topaketak artistekin
Kondestablearen jauregia – 1. aretoa. 19:00
-Azaroak 30, asteazkena: José Ignacio Agorreta eta Carlos Cánovas. ESPAZIOA
-Abenduak 1, osteguna: Miguel Bergasa eta Pedro Salaberri. PERTSONA
-Abenduak 13, asteartea: Alicia Otaegui eta Marijose Recalde. OBJEKTUA
-Abenduak 15, osteguna: Fermín Alvira eta Tomás Sobrino. SENTIMENDUA
-Abenduak 27, asteartea: José Ramón Anda eta David Rodríguez Caballero. ESANEZINA
-Abenduak 29, osteguna: Fermín Jiménez eta Jhon Otazu. EKINTZA
-Urtarrilak 10, asteartea: Mar Mateo eta Belén Puyo. DENBORA
-Urtarrilak 12, osteguna: Javier Balda eta Miguel Leache. KONTZEPTUA +INFO

GHISLAINE VERANO

GHISLAINE VERANO
Ghislaine Verano. 'Sounds of the body' erakusketa aurkezten du Ziudadelako Labea aretoan, azaroaren 11tik urtarrilaren 8ra +INFO

BARNEKO GARRASIA

BARNEKO GARRASIA
ZIUDADELAKO MISTOEN PABILOIA, LEHENENGO SOLAIRUA. AZAROAREN 3TIK URTARRILAREN 15ERA. ARGAZKI ERAKUSKETA: BARNEKO GARRASIA. Afrikako indarkeria sexista eta argazkigintzaren munduko diskriminazioa dira ‘Barneko-garrasia’ erakusketaren ardatz nagusiak. Lehen solairuan egonen da ikusgai 66 argazkik osatutako erakusketa, Afrikako 16 artista gaztek egina, gehienak Senegalen, Malin, Togon, Beninen, Kongon, Boli Kostan eta Ginean jaiotako emakumeak. +INFO

2 TOPAKETA: IRUÑA 1972-2022. PÍO GUERENDIAIN ETA KOLDO CHAMORRO

2 TOPAKETA: IRUÑA 1972-2022. PÍO GUERENDIAIN ETA KOLDO CHAMORRO
2022ko urriaren 6tik azaroaren 20ra bitarte, Kondestablearen Jauregiko 1. eta 2. aretoetan honako argazki erakusketa egongo da ikusgai: "2 Topaketa: Iruña 1972-2022. Pío Guerendiain eta Koldo Chamorro". +INFO

TOPAKETEN ONDOREN

TOPAKETEN ONDOREN
Ziudadelako Arma aretoaren behe solairuak Topaketen ondoren erakusketa hartuko du Irailaren 30tik urtarrilaren 8ra.
Félix Ortega, Javier Balda, Fernando Iriarte, Patxi Ezquieta, Jokin Manzanos, Asun Goikoetxea, Paco Polán, Dora Salazar, Txuspo Poyo, Dick Recalde, Pedro Osákar, Txaro Fontalba, Santiago García, Jorge Martínez Huarte, Alfonso Ascunce, José Miguel Corral, Elena Goñi, Javier Muro. +INFO

1972ko IRUÑEKO TOPAKETEN 50 URTE. ALEXANCOREN KARTELAK

1972ko IRUÑEKO TOPAKETEN 50 URTE. ALEXANCOREN KARTELAK
1972ko Iruñeko Topaketen 50 urte - Alexancoren kartelak erakusketak Irailaren 29tik azaroaren 27ra izango da ikusgai Ziudadelako Bolborategia. Jose Luis Alexancok 1972ko Iruñeko Topaketen katalogorako diseinatutako kartelei buruzko erakusketa dokumentala da. Luis Garbayo da erakusketaren komisarioa. +INFO

ISIDORO VALCÁRCEL MEDINA

ISIDORO VALCÁRCEL MEDINA
Ziudadelako Mistoen eraikina – Beheko solairuak Isidoro Valcárcel Medina - Arkitektura goiztiarrak erakusketa hartuko du irailaren 23tik – Abenduaren 11ra, Iruñeko topaketak 1972 - 2022 programaren barruan. +INFO

KOLOREAK BOTILERATZEN, ALICIA OTAEGUI ETA TASUBINSAREKIN

KOLOREAK BOTILERATZEN, ALICIA OTAEGUI ETA TASUBINSAREKIN
INSTALAZIO ARTISTIKOA ITURRAMAKO CIVIVOXEAN. 2023ko URTARRILAREN AMAIERA ARTE. ALICIA OTAEGUIREKIN ETA TASUBINSAREKIN BATERA. TASUBINSAko Zentro Okupazionaleko adimen edo garapen urritasuna duten pertsonek egindako proiektu artistikoa, izaera soziala duena eta ingurumena aintzat hartzen duena. +INFO
facebook twitter instagram youtube 
Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420100 / 948 420960 cultura@pamplona.es
Darse de baja | Gestionar suscripción