Nabigatzailean ikusi
pamplonaescultura

AGENDA

2021

URRIAK 15 - URRIAK 22

HEMENGO ANTZERKIAREN XXIII. ERAKUSTALDIA

HEMENGO ANTZERKIAREN XXIII. ERAKUSTALDIA
Hemengo Antzerkiaren XXIII. erakustaldia 2021eko urriaren 23tik azaroaren 14ra izango da, Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan, , eta antzerkizaleek Nafarroako taldeen antzerki amateurraren 9 emanaldirekin gozatu ahalko dute. Sarrera librea. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edo edozein zentrotara joanda.Behin jarduera hasita, ezin izango da sartu…

+INFO

KOPAZ KOPA, ANTZERKI AROA

KOPAZ KOPA, ANTZERKI AROA
'Kopaz Kopa' da Nafarroako Antzerki Eskolan urriaren 20an, 19: 00etatik aurrera, Ados Teatroak euskaraz taularatuko duen antzezlanaren izenburua, Iruñeko Udalak udazkenerako prestatu duen Antzerki Aroa zikloaren barruan. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean (www.laescueladeteatro.com) edo antzokiko leihatilan erosi ahal izanen dira ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.

+INFO

IRUÑA BERDEA DA

IRUÑA BERDEA DA
“Iruña berdea da” aire zabaleko jardueren programazioa da, era askotako jendeari zuzendua, eta xede dauka ingurune seguruetan behar den ongizate fisiko, psikologiko eta soziala sustatzea. 8 jarduera eginen dira urriaren 9tik 30ra arte Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 telefonoan eta Civivox zentrotan. Gehiago jakin nahi izanez gero, deitu Ingurumen Hezkuntzako Lantaldera 948 420 984 telefonoan astelehenetik ostiralera, 8:00:etatik …

+INFO

BEATRIZ POMÉS-EN KONTZERTUA: NAFAR SUSTAPENA

BEATRIZ POMÉS-EN KONTZERTUA
Urriak 17, 12:00. Kondestable Civivoxa. Pablo Sarasate Museoaren Aretoa.

Pablo Sarasateren matinéeak erakusketa ederra izan ziren une hartako nafar talentu nabarmenentzat, interpreteak nahiz konpositoreak sustatuta. Programa honek lekukoa hartu dio musikari iruindarrari, garai hartako eta egungo nafar artisten lanek osatutako errezitaldia eskaintzeko. Horrela, Pablo Sarasateren beraren lanez gain, gure lurraldeko beste musikagile batzuen piezak entzunen ditugu: Joaquín Gaztambide, Joaquín Larregla edo Koldo Pastor.

Beatriz Pomés, flauta.

Doan, aurrez izena emanda

+INFO

CARMEN Y LOLA

CARMEN Y LOLA
URRIAK 19, 18:00. SANDUZELAIKO CIVIVOXA

Carmen y Lola. Arantxa Echevarría. Espainia. 2018. 103′. Drama

* Bereziki gomendatua genero-berdintasuna sustatzeko.

+INFO

AGNÈS VARDA: LA POINTE COURTE

Agnés Varda: begirada alderraia. La Pointe Courte
Kondestablea, Urriak 16, 19:00

LA POINTE COURTE (La Pointe Courte; Frantzia; 1955; 86’)
Gizon bat bere jaioterrira itzultzen da, Pointe Courte izeneko arrantzale auzo ospetsu batera, non bere emazte paristarrarekin elkartzen da. Egun batzutan zehar, bikote-harremana aztertzen da eta arrantza-herriaren eguneroko bizitzaren sekuentziak erakusten dira.
Doan. Aurrez izena emanda.

Hizkuntza: Gaztelania.

+INFO

ASTE HONETAN GAYARRE ANTZOKIAN

ASTE HONETAN GAYARRE ANTZOKIAN
GAYARRE. URRIAK 15, 17, 20, 21, 22 eta 23

Gayarre Antzokiak, aste honetan, aurkeztuko du: 'María Peláe: La que estoy formando' (Pop-rocka). Urriak 15, 20:00. 'Shock 2. La tormenta y la guerra' (Antzerkia). Urriak 17, 18:00. 'Conservando Memoria' (Antzerkia). Urriak 20 eta 21, 18:00 eta 20:00. 'Una noche en los Oscar' (Klasikoa/Jazz). Urriak 22, 20:00. 'Samantha Hudson. Liquidación total' (Pop/rock)a. Urriak 23, 21:00.

+INFO

ARRATSALDE BAT MUSEOAN

Sarasateren ondarea. Arratsalde bat museoan (bisita gidatuak Pablo Sarasate Museo Aretoan zear)
KONDESTABLE. URRIAK 19, 19:00

Ongi etorri! Sentitu etxean bezala, eta ireki begiak Pablo Sarasate Iruñeko biolin-jole jenialaren museo honetan aurki ditzakezuen sekretu guztiak ezagutzeko. Ni neu izango naiz zuen anfitrioia eta zuen gidaria, gure
musikaririk handienaz zerbait badakidalako, hainbesteraino non uste baitut “sarasatelisi” sakona jasaten dudala, Sarasateren irudiagatik obsesionatuta nagoela esan liteke, nahiz eta irakaslearen eguneroko kontzertuei esker asko hobetzen egon.
Ez banandu, mesedez... gorde distantziak.
Doan. Aurrez izena emanda

Hizkuntza: gaztelera.

+INFO

BASOKO SEKRETUAK

Ipuinak, magia eta askoz ere gehiago. Basoko sekretuak
Milagrosako Civivoxa, Urriak 16, 12:00 (Gazteleraz); Juslarrocha Civivoxa, Urriak 16, 18:00 (euskera)

Urtaroz urtaro, basoan gordetzen diren sekretu askotarikoak deskubritzen joango gara. Urtaro bakoitzeko animaliak ezagutuz, eta haien istorioetan murgilduz. Basoa sentitu, bizitu eta maitatzeko aukera izango dugu elkarrekin. Naturan murgiltzeko prest?
+3 urte, heldu batek lagunduta
Doan. Aurrez izena emanda.

+INFO

MAPAMUNDITARRAK: ONDER DE VLEUGEL / LE GRAND BAL

MAPAMUNDITARRAK: ONDER DE VLEUGEL / LE GRAND BAL
Zine emanaldi bikoitza. Urriak 21. 19.30. ITURRAMA Civivoxa.

Doan, aurretik izena emanda.

Onder de Vleugel (Hegalaren pean)
Iratxe Jaio, 2020. Herbehereak, 11’. JB, gaztelaniazko azpitituluekin.

Le grand bal (Dantza handia)
Laetitia Carton, 2018. Frantzia, 1h29. JB, gaztelaniazko azpitituluekin.

+INFO

PROGRAMAK

AGNÈS VARDA: BEGIRADA ALDERRAIA

AGNÈS VARDA: BEGIRADA ALDERRAIA
Kondestable Civivoxak Agnès Varda zuzendari frantziarraren gaineko zikloa hartuko du, urriaren 16tik azaroaren 27ra. Arturo Barcenillak aurkeztutako filma eta mahai-ingurua. Doan. Aurrez izena emanda. Agnès Varda (Arlette Varda) Brusela ondoko herri txiki batean jaio zen. Bere aita greziar errefuxiatu bat zen. Bere ama frantziarra zen. 90 urterekin hil zenean, bere gorputz txikiak, itxuraz, esfortzurik gabe jasaten zuen herrien Europako zinemaren …

+INFO

CIVIVOXETAKO JARDUERAK URRIAN ETA AZAROAN

CIVIVOXETAKO JARDUERAK URRIAN ETA AZAROAN
Civivoxetako jarduerek 2021eko urrian eta azaroan segida izanen dute. Programak honako hauek biltzen ditu: haurrendako eta familiendako jarduerak, lantegiak, zuzeneko arteak, zinema, hitzaldiak, parte hartzeko proiektuak eta erakusketak. Jarduera guztietarako aurrez eman behar da izena, www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan, jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte. COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz Nafarroako Gobernuak ezarritako neurriak jarraituko …

+INFO

ANTZERKI AROA, 2021EKO UDAZKENA

ANTZERKI AROA, 2021EKO UDAZKENA
Irailaren 29tik azaroaren 24ra bitartean lau antzezlan taularatuko dira euskaraz Iruñeko Udalak antolatutako Antzerki Aroa zikloaren udazkeneko edizioaren barruan. Emanaldiak Nafarroako Antzerki Eskolan izanen dira irailaren 29an, urriaren 20an eta azaroaren 10ean eta 24an, 19: 00etatik aurrera. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren web gunean, www.laescueladeteatro.com, edo antzokiko txarteldegian erosi ahal izanen dira emanaldia hasi baino ordu …

+INFO

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO JARDUERAK. URRIAN ETA AZAROAN

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO JARDUERAK. URRIAN ETA AZAROAN
Civivox sareak haurrendako jarduera sorta eskainiko du urrian eta azaroan, adin tarte bakoitzarendako banatuta. Antzerkia eta lantegi bereziak izanen dira niniendako zein hamaika urte bitarteko haurrendako. Edukiera kontrola mantentzeko, aldez aurretik izena eman behar da jarduera guztietan, eta hori egin daiteke 010 herritarrendako informazio telefonoaren bidez, iruñakulturada.es webgunean zein aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. HAUR ETA FAMILIENDAKO ANTZERKIA 3€. Aurrez …

+INFO

LEHIAKETAK

IRUÑA FOKATU 2021

IRUÑA FOKATU 2021
Iruña Fokatu argazki-lehiaketaren edizio berri bat antolatu du Iruñeko Udalak, hiriko txokoetako argazkirik onenak saritzeko. Iruñean ateratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak, sarituko dira. Edizio honetan, epaimahai teknikoak 2022ko udalegutegia ilustratuko duten argazkiak aukeratuko ditu ere.

+INFO

SORMEN ARTISTIKOKO PROIEKTUEN V. LEHIAKETA

SORMEN ARTISTIKOKO PROIEKTUEN V. LEHIAKETA
Iruñeko Udalak ‘2021eko sormen artistikoko proiektuak sustatzeko V. Lehiaketarako’ deia egin du, eta horren bidez 3.000 euroko hamar sari emanen ditu proiektu kulturalak egin aurreko ezinbesteko urrats gisa sormenaren aldeko apustua egiten duten proiektuentzat.

+INFO

EGILE BERRIENTZAKO XXXI. EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA. 2021(EPEA URRIAREN 22AN AMAITUKO DA)

EGILE BERRIENTZAKO XXXI. EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA. 2021
Iruñeko Udalak egile berrientzako 2021eko XXXI. euskarazko literatur lehiaketarako deia egiten du, norgehiagokako araubidean. Deialdi honen xedea da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea.

+INFO

ERAKUSKETAK

PEDRO PEGENAUTE

PEDRO PEGENAUTE
Kondestablearen jauregian ikusgai izanen dira azaroaren 21era bitarte bere argazkiak, arkitektoengan piztu dituzten hausnarketekin batera. “2020, Iruña etxean”, COVID-19aren ostean arkitekturari buruz pentsatzera gonbit egiten duen Pedro Pegenaute argazkilariaren begirada artistikoa. Erakusketa inprimatutako 97 argazkik osatzen dute, 51 hausnarketaz, ikus-entzunezko materialaz, katalogo batez eta “Fragmentos de una vida” (15 min) film laburraz lagunduta. ‘Fragmentos de una vida’ bost saiotan proiektatuko da, eta egilea bertan izanen da. Urriaren 18an eta 26an izanen dira; eta azaroaren 5ean, 12an eta 17an, 19:30ean, Kondestablearen Jauregiko ekitaldi-aretoan. Emanaldietarako sarrera librea izanen da, leku guztiak bete arte.

+INFO

BIDASO. BIDA SO - BIDASOA. BI BEGIRADA

BIDASO. BIDA SO - BIDASOA. BI BEGIRADA
Juan Carlos Pikabeak eta Fernando Lesagibelek Civivox Condestablera 'Bidaso. Bida so - Bidasoa. Dos miradas ' erakusketa eraman dute. Urriaren 6tik azaroaren 4ra. Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 9: 00etatik 14: 00etara eta 17: 00etatik 21: 00etara.

+INFO

AUDIOVISIONES

AUDIOVISIONES
Ziudadelako Armen Aretoak (lehen solairua) 2022ko otsailaren 13ra arte, Audiovisiones ', mundu garaikideari begirada bat eskaintzen dion erakusketa bat hartuko du, teknika, formatu eta adierazpen-hizkuntza desberdinekin. Erakusketa 27 artelanez osatua dago eta Alicia Venturak komisariatua dago. Honetan, Udalaren Arte Garaikidearen Bildumak 9915 Elkartearen beste bilduma pribatu batzuekin bat egiten du.
Erakusketan azaltzen diren sortzaileak hauek dira: Alegría y Piñero, Eugenio Ampudia, Manu Arregui, Jaime de la Jara, Juan del Junco, Karin Dolk, Nezaket Ekizi, Pep Fajardo, Fiumfoto, Paco Guillén, Cao Guimaraes, Fermín Jiménez Landa, Glenda León, Ignacio Llamas, Mario M. Martínez, Begoña Montalbán, Coco Moya e Iván Cebrián, Ángel Núñez, Jacco Oliver, Sergio Prego, Samuel Ortí y Nelo Vinuesa, Eder Santos, Karina Skvirsky eta Tim White-Sobieski.

+INFO

ALVARO MATXINBARRENA, BOLBORATEGIAN

ALVARO MATXINBARRENA
Alvaro Matxinbarrenak 'Wild is the wind' erakusketa ekarri du Ziudadelako bolborategira. Irailaren 24tik urriaren 31ra arte, azken urteetan egindako lanen erakusketa izanen da ikusgai. Artista hau Donostiako Altxerri Galerian erakusketa egitetik dator eta bertan ikusi ahal izan ziren pieza asko Iruñean paratuko ditu. Matxinbarrenak, bere lanen bidez, tentsio bisual eta espazial bat sortzen du harremanen eremu emozional batean, estetika hunkipen gisa aldarrikatuz. Indar espazial eta material handiko piezak dira, mugetatik haratago joateko aukera iradokitzen dutenak.

+INFO

MAPAMUNDITARRAK 2021

MAPAMUNDITARRAK 2021
MAPAMUNDITARRAKen 15. edizioa 2021eko urriaren 24ra bitarte eginen da Iruñeko, Uharteko eta Atarrabiako hainbat kulturgunetan. 2021eko edizioak Mugimendua sortzen duen mugimendu bat du izena , eta sei bakarkako erakusketa, hiru ekintza, zinema ziklo bat, lantegi irekiak eta ikastetxeei zuzendutako hezkuntza-proposamen bat eskainiko ditu. Programa osoa www.mapamundistas.com webgunean eskuragarri dago.

+INFO

CESAR BARRIO, MISTOEN ERAIKINEAN

CESAR BARRIO, MISTOEN ERAIKINEAN
Cesar Barrio artistak 'Ate guztietatik pasatzen dena bakarrik' erakusketa paratuko du Ziudadelako Mistoen Eraikinean. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da zabalik.

+INFO

AGENDA

facebook twitter instagram youtube 
Udaletxe Plaza z/g 31001 – Iruña (Nafarroa) - Tf. 010 / 948420960 cultura@pamplona.es
logo-pamplona-white
Harpidetza Utzi | Harpidetza Kudeatu