|
|
AGENDA
|
|
|
|
|
|
|
URRIAK 2, 19:00, KONDESTABLE CIVIVOXA
|
Julie Kohlerrek bere senarra balek jota nola erortzen den ikusiko du elizatik berarekin irteten den une berean, ezkonberriak. Bere heriotza mendekatzera deliberaturik, arduradunak bilatzeari ekiten dio eta bata bestearen atzetik hiltzen ditu.
|
|
|
|
|
|
URRIAK 3, 20:00, KONDESTABLE CIVIVOXA
|
JOIDY BLANCO (flauta) eta LUIS ARIAS (pianoa) Sarrera doan aldez aurretik izena emanda
|
|
|
|
|
|
URRIAK 4, 18:00. ITURRAMAKO CIVIVOXA
|
Carmen y Lola. Arantxa Echevarría. Espainia. 2018. 103′. Drama
|
* Bereziki gomendatua genero-berdintasuna sustatzeko.
|
|
|
|
|
|
URRIAK 7, 19:30, ITURRAMAKO CIVIVOXA
|
Alain Gomis, 2016. 2h03. JB, gaztelaniazko azpitituluekin. Filmak Felicitéren erretratua egiten digu, bizibidea Kinshasako (Kongo) taberna batean kantatzetik ateratzen duen ama ezkongabe batena. Doan. Aurrez izena emanda
|
|
|
|
|
|
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Ateneoak doako emanaldia antolatu dute euskaraz, Katixa Agirre eta Maite Larbururen eskutik, urriaren 8an, asteazkena, 19: 30ean, Kondestablearen Jauregian.
|
|
|
|
|
|
GAYARRE. URRIAK 5-6-7, 20:00
|
Gayarre Antzokiak, aste honetan, aurkeztuko du: 'El Drogas, Akustik Fraktion'. Urriak 5, 6 eta 7, 20:00etan. 'Divina Cleopatra, con María Bayo'. Urriak 9 19:30ean. Sarrerak www.teatrogayarre.com webgunean erosi ahal izanen dira, eta antzokiko txarteldegian (12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era. Astelehenetan, itxita).
|
|
ÑAM ÑAM, OSO GOXOA DAGO, SANDUZELAIN
|
|
LIBURUTEGIA. URRIAK 6, 18:00
|
Haurrentzako tailerra, gaztelaniaz, Sanduzelaiko Liburutegi Publikoan, urriaren 6an, 18: 00etan, La Pandi eta El Txoko de Juan Carlosek prestatua. 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat.
|
Aldez aurretik izena ematea liburutegian bertan, biblisjo@navarra.es helbidean edo 948 125108 telefonora deituta.
|
|
|
|
|
|
ARROSADIAKO LIBURUTEGIA. URRIAK 5, 17:30
|
‘Liburu bat eginen dut’ tailerra, gaztelaniaz, Arrosadiako liburutegian burutuko da urriaren 5ean, goizeko 17:30etan. 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Liburu bat egiteko etapa ezberdin eta zoragarriak irakatsiko dira, teorikoki eta praktikoki: testuak idaztetik liburuen azalak egiteraino.
|
|
IRAKURKETA BARNERATZAILEA
|
|
MILAGROSAKO CIVIVOXA URRIAK 5, 11:00
|
Irakurketa-talde inklusiboa, hamabostean behingoa, helduentzat, oro har, eta desgaitasun intelektuala edo Down Sindromea duten pertsonentzat. Helduentzat
|
Doan. Aurrez izena emanda
|
|
DIARIO ÍNTIMO DE ADELA H
|
|
KONDESTABLE CIVIVOXA URRIAK 9, 19:00
|
Adèle Hugo, Victor Hugo frantziar idazle ospetsuaren bigarren alaba, bere ahizpa Léopoldine Hugoren heriotzak suntsituta dago. Guernesey uhartean, Eskozia Berrian, Adèlek, ingeles armadako ofizial batenganako maitasun obsesibo eta ez arduratsu bat ezagutzen du, Pinson tenientea.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Irailaren 29tik azaroaren 24ra bitartean lau antzezlan taularatuko dira euskaraz Iruñeko Udalak antolatutako Antzerki Aroa zikloaren udazkeneko edizioaren barruan. Emanaldiak Nafarroako Antzerki Eskolan izanen dira irailaren 29an, urriaren 20an eta azaroaren 10ean eta 24an, 19: 00etatik aurrera. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren web gunean, www.laescueladeteatro.com, edo antzokiko txarteldegian erosi ahal izanen dira emanaldia hasi baino ordu …
|
|
|
|
|
|
|
Irailaren 13tik urriaren 13ra 'Gureak egin' programan izena emateko epea zabalik dago. Ekimena Eusko Kultur Fundazioak sustatzen du Iruñeko Udalaren laguntzarekin. Euskaraz jardungo duen 15-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako kultur transmisiorako eta sormenerako laborategia da. 2021eko urriaren 15etik 2022ko maiatzaren 27ra bitarteko ostiraletan garatuko da, Juslarrocha Civivoxean, Gazteriaren Etxean eta San Frantziskoko eskoletan.
|
|
|
|
|
|
|
Urriaren 4tik azaroaren 30era bitartean Zinemako Emakume Heroiak zikloa izango da Iturrama eta Sanduzelaiko Civivoxetan. María Castejónek koordinatutako zikloa. Proiekzioak 18: 00etan izango dira, Civivox Iturraman, astelehenetan, eta, astearteetan, berriz emango dira, Sanduzelaiko Civivoxean. Sarrera doan, aurrez izena emanda. Helduendako. Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloan, …
|
|
|
|
|
|
|
Civivoxetako jarduerek 2021eko urrian eta azaroan segida izanen dute. Programak honako hauek biltzen ditu: haurrendako eta familiendako jarduerak, lantegiak, zuzeneko arteak, zinema, hitzaldiak, parte hartzeko proiektuak eta erakusketak. Jarduera guztietarako aurrez eman behar da izena, www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan, jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte. COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz Nafarroako Gobernuak ezarritako neurriak jarraituko …
|
|
|
|
|
|
|
Igandeko musikak programa Kondestable civivoxean izanen da irailaren 19an eta 26an, urriaren 3an eta 10ean, eta azaroaren 14an (igandeak). Sarrera librea. Inskripzioak 010 telefonoan, www.pamplonaescultura.es helbide elektronikoan edo aurrez aurre egin beharko dira.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Alvaro Matxinbarrenak 'Wild is the wind' erakusketa ekarri du Ziudadelako bolborategira. Irailaren 24tik urriaren 31ra arte, azken urteetan egindako lanen erakusketa izanen da ikusgai. Artista hau Donostiako Altxerri Galerian erakusketa egitetik dator eta bertan ikusi ahal izan ziren pieza asko Iruñean paratuko ditu. Matxinbarrenak, bere lanen bidez, tentsio bisual eta espazial bat sortzen du harremanen eremu emozional batean, estetika hunkipen gisa aldarrikatuz. Indar espazial eta material handiko piezak dira, mugetatik haratago joateko aukera iradokitzen dutenak.
|
|
|
|
|
|
|
MAPAMUNDITARRAKen 15. edizioa 2021eko urriaren 24ra bitarte eginen da Iruñeko, Uharteko eta Atarrabiako hainbat kulturgunetan. 2021eko edizioak Mugimendua sortzen duen mugimendu bat du izena , eta sei bakarkako erakusketa, hiru ekintza, zinema ziklo bat, lantegi irekiak eta ikastetxeei zuzendutako hezkuntza-proposamen bat eskainiko ditu. Programa osoa www.mapamundistas.com webgunean eskuragarri dago.
|
|
|
|
|
|
|
Cesar Barrio artistak 'Ate guztietatik pasatzen dena bakarrik' erakusketa paratuko du Ziudadelako Mistoen Eraikinean. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da zabalik.
|
|
|
|
|
|
|
Irailaren 9tik urriaren 5era bitarte La Caixa Gizarte Ekintzak antolatutako ‘SYMPHONY. Bidaia birtuala musikaren bihotzera' erakusketa izanen da ikusgai Sarasate Pasealekuan. Herritar orori zabalik, erakusketa Artea kalean programaren barruan dago, eta horren bidez Caja Navarra Fundazioak eta La Caixa Gizarte Ekintzak pertsonengana hurbildu nahi dute artea, museoek eta erakusketa-aretoek eskaintzen duten ohiko esparrutik kanpo. ‘Symphony’ entzunezko eta ikusizko esperientzia da 360º-an, Beethoven, Mahler eta Bernstein-en konposizioen barnako bidaia birtuala, Gustavo Dudamel orkestra zuzendari handiaren eta Mahler Chamber Orchestra-ren eskutik. Entzuleak musika klasikoa bizi eta ulertzen ahalko du, orkestra baten barruan beste musikari bat bezala sentituz.
|
|
|
|
|
|
|
Nafarroako Komikiaren Azokak hogeita hamar bat ekintza eginen ditu bere 12. edizioaren erakusketa-eskaintza osatzeko. Azoka 2021eko irailaren 3tik urriaren 3ra izanen da, Iruñeko (Kondestablearen jauregia, Gayarre antzokia eta Geltoki) eta Lizarrako (Fray Diego Kultur etxea, Karlismoaren museoa) hainbat gunetan. Bost lantegi programatu dira, topaketak egileekin, sinadurak, hitzaldiak, bisita gidatuak, mahai-inguruak, bigarren eskuko azoka, irakurketa-erakusleihoen instalazioa eta zinemako, antzerkiko eta musikako hainbat proposamen.
|
|
|
|
|
|
|
|