|
|
AGENDA
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Iruñeko Udaleko Ingurumen Heziketarako Zerbitzuak zinema-ziklo bat antolatu du ingurumena ardatz hartuta, azaroaren 9-11-16 eta 18rako, 19: 00etan, Kondestable Civivoxean eta Ingurumen Hezkuntzako Museoan (Errotazar kalea, z/g). Izen ematea 010 telefonoan, edo 948 42 01 00 (mugikorretatik edo Iruñetik kanpo) telefonoaren bidez egingo da .
|
|
|
|
|
|
Kondestable Civivoxean urriaren 29, 30 eta 31n Iruñeko Mikro Arte Eszenikoen IV. Jaialdia eginen da. La Nave Producciones Teatrales S.L.ek, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako gubernuarekin elkarlanean, programa bat gauzatu eta koordinatuko du, proposamen eszeniko garaikideak Iruñeko KONDESTABLE CIVIVOXEAN kokatzeko. Egunero, mikro arteetan diharduten 3 konpainiak beste hainbat ikuskizun emanen dituzte, 15na minutukoak, ezohiko lekuetan. Sarrerak (10 €/saioa) www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 …
|
|
|
|
|
|
Urriaren 29an, Hemengo Antzerkiaren XXIII. Erakustaldiaren barruan, Muñekajos konpainiak ¿Quién anda ahí? obra antzeztuko du, Iturramako Civivoxean, 20:00etatik aurrera. María Jesús Jódar Cartujo eta Emmanuel Waltenerren komedia bat da.
|
|
|
|
|
|
Kondestable Civivoxeko Ekitaldi-aretoak LA UPNA SE EMBARCA EN GRANDES VIAJES hitzaldiaren zikloa, hartuko du, urriaren 13tik azaroaren 10ra (asteazkenetan). 19:00etan. Sarrera librea, aretoa bete arte. Jarduera hau NUPeko Liburutegiaren Giza Zientzien Bulegoaren ekimenez eginen da. Hizkuntza: hitzaldi guztiak gaztelaniaz emanen dira. Literaturaren eta zinemaren bidez ekartzen ditugu gogora gizateriaren bidaiak; gertaera historikoetara eramaten gaituzte, urruneko tokietara, gure mundu honen eta gure parte den unibertsoaren ikuskera sakonagoa izaten laguntzen diguten abenturetara. NUP-EKO KULTUR PROIEKTUEN 2021eko DEIALDIAN AUKERATUTAKO JARDUERA.
|
|
|
|
|
|
ITURRAMA CIVIVOXA. AZAROAK 4, 20:00
|
Azaroaren 4an, Hemengo Antzerkiaren XXIII. Erakustaldiaren barruan, Butaca 78 elkarteak No quedará ninguno (Diez negritos) obra antzeztuko du, Iturramako Civivoxean, 20:00etatik aurrera. Laura Laiglesiak zuzentzen du Agatha Christieren obra hau.
|
|
SPECULUM VITAE
|
|
SANDUZELAIKO CIVIVOXA. AZAROAK 5, 20:00
|
Azaroaren 5ean, 20:00etan, Hemengo Antzerkiaren XXIII. Erakustaldiaren barruan, Speculum Vitae taldeak No quiero que existas obra antzeztuko du Sanduzelaiko Civivoxean. Pachi Muñoz da obra honen egilea eta zuzendaria.
|
|
|
|
|
|
ITURRAMAKO CIVIVOXA. AZAROAK 2, 18:00
|
Retrato de una mujer en llamas (Portrait de la jeune fille en feu) Celine Sciamma. Frantzia. 2019. 120’. Drama. Amodioa Marianne pintorea da eta XVII. mendeko Frantzian bizi da. Héloïse gaztearen ezkontza erretratua margotzeko enkargua jaso du. Gaztea komentua uztera behartu dute eta zalantza handiak ditu amak eta gizarteak berarentzat pentsatua duten etorkizunaz. Céline …
|
|
|
|
JUSLARROCHAKO CIVIVOXA. URRIAK 29, 18:00
|
Zatoz zure instrumentuak eta pistak grabatzera, fase guztietan eduki musikala errazago sortzeko. Lekuan denetariko gauzak daude: soinu-materialak, mahai digitala, gitarra, bateria, mikrofonoak, teklatua, etab. Leku aproposa grabazioak, edizioak eta masterizazioak egiteko eta askotariko ekoizpen-lanak sortzeko. Doan. Aurrez izena emanda. HIZKUNTZA:Castellano
|
|
|
|
|
|
|
ZIUDADELA. URRIAK 30, 12:00
|
Urriaren 30ean, larunbatarekin, Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan, eta aurtengo After Cage Jaialdiaren barruan, Projecte SoXXI talde valentziarrak ikuskizun bizia, dramatikoa eta erritmikoa eskainiko du, metalen sotiltasun eta abstrakzio sentikorrak eta kultura ezberdinetako danborrak uztartuz. "Progonikós Rythmós" ikuskizuna 12: 00etatik aurrera izango da. Sarrera librea aldez aurretik hemen izena emanda: https://forms.gle/7e49,gCag5UeQ1LpBA
|
|
|
|
Gayarre Antzokiak, aste honetan, aurkeztuko du: 'Una noche en los Oscar' (Klasikoa/Jazz). Urriak 22, 20:00. 'Samantha Hudson. Liquidación total' (Pop/rocka). Urriak 23, 21:00. 'Pamplonesa: Autumn Reed' (Klasikoa/Jazz). Urriak 24, 12:00. '125 aniversario de la 1ª sesión de cine en Navarra' (Zinema). Urriak 24, 19:00.'El lago de los cisnes - Errusiako Ballet Nazionala' (Dantza). Urriak 27, 20:00. 'Flores de papel' (Antzerkia). Urriak 29, 19:30.
|
|
|
|
|
|
|
ZABALGUNEKO (12:00) ETA MILAGROSAKO (18:00) CIVIVOXAK. URRIAK 30
|
On Halloween night things happen. Sometimes we can explain them, sometimes we can't. And what happened in Chapelwaite, a village in the mountains, remains unexplained. Witches, incantations, magic potions and a werewolf. All mixed together. What can go wrong? …
|
|
|
|
JUSLARROCHA CIVIVOXA. URRIAK 30, 12:00 (GAZTELANIA) 18:00 (EUSKERA)
|
Txotxongilo-antzerkia Ikuskizun jostagarri honetan, arratoi arrunt bat da protagonista nagusia. Izen gabeko arratoi aparta honek etxekoen epelean bizi nahi du. Ametsa lortu nahian, eguneroko bizimodua alde batera utziko du eta abentura itzeletan arituko da …
|
|
|
|
MILAGROSAKO CIVIVOXA. URRIAK 29, 17:30
|
Buztin polimerikoa erabiliko dugu esperimentatzeko. Gai moldagarria da, eta guk oratu, nahastu eta itxura emanen diogu, geure eskuekin apaingarri dibertigarriak sortzeko. Animatuko al zara? 6-12 urte 2 €. …
|
|
|
|
|
|
ETXABAKOITZEKO LIBURUTEGIA, URRIAK 29, 18:30
|
‘Liburu bat eginen dut’ tailerra, gaztelaniaz, Etxabakoitzeko liburutegian burutuko da urriaren 29an, arratsaldeko 18:00etan. 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Liburu bat egiteko etapa ezberdin eta zoragarriak irakatsiko dira, teorikoki eta praktikoki: testuak idaztetik liburuen azalak egiteraino.
|
|
|
|
MILAGROSAKO CIVIVOXA, AZAROAK 2, 12:00
|
Irakurketa errazeko taldea talde integratzailea da. Hilean behin biltzen da eta hainbat gaitasunetako jendeak parte hartzen du. Irakurketa errazera egokitutako irakurgaiak erabiltzen dira. Gafax de Escribir eta Anfas erakundeekin elkarlanean.
|
|
|
|
YAMAGUCHIKO LIBURUTEGIA, AZAROAK 3, 19:00
|
Azaroaren 3an, 19: 00etan, medikuntza grafikoari buruzko komiki tertulia izango da Yamaguchiko Liburutegi Publikoan. Sarrera librea, komentatuko diren obrak ezagutzeko baldintzarekin.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Musikaren Hiriaren X. urteurrena dela-eta, Iruñeko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Nafarroako Gobernuarekin. Urtemuga ospatzeko ekitaldiak 2021eko urriaren 21etik 29ra izango dira . Musikaren astearen barruan, hainbat kultur jarduera banatuko dira, hala nola kontzertuak, dokumentalen proiekzioak, jam session-ak, brunch musikologiko bat eta musikari buruzko solasaldi bat. Jarduera horiek Musikaren Hiriaren instalazioen barruan zein kanpoan egingo dira, baita flash mob bat …
|
|
|
|
|
|
KONDESTABLE CIVIVOXA. 19:30. Azaroak 4, 11 eta 26. 3 €. Aldez aurretik izena emanda.Helduendako Umore-Zikloa. Aldaketa-haizeak dabiltza aspaldian umorean, eta dagoeneko, ez dira gizonezkoak nagusi. Hamaika emakume, izan ere, bestelako ahotsak eramaten ari dira areto eta sare sozialetara, bestelako ikuspegiak, bestelako analisiak, bestelako kontakizunak, eta irri eginarazten eta pentsarazten digute, gauzak zalantzan jartzea eragiteraino …
|
|
|
|
|
|
Hemengo Antzerkiaren XXIII. erakustaldia 2021eko urriaren 23tik azaroaren 14ra izango da, Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan, , eta antzerkizaleek Nafarroako taldeen antzerki amateurraren 9 emanaldirekin gozatu ahalko dute. Sarrera librea. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edo edozein zentrotara joanda.Behin jarduera hasita, ezin izango da sartu …
|
|
|
|
|
|
“Iruña berdea da” aire zabaleko jardueren programazioa da, era askotako jendeari zuzendua, eta xede dauka ingurune seguruetan behar den ongizate fisiko, psikologiko eta soziala sustatzea. 8 jarduera eginen dira urriaren 9tik 30ra arte Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 telefonoan eta Civivox zentrotan. Gehiago jakin nahi izanez gero, deitu Ingurumen Hezkuntzako Lantaldera 948 420 984 telefonoan astelehenetik ostiralera, 8:00:etatik …
|
|
|
|
|
|
Irailaren 29tik azaroaren 24ra bitartean lau antzezlan taularatuko dira euskaraz Iruñeko Udalak antolatutako Antzerki Aroa zikloaren udazkeneko edizioaren barruan. Emanaldiak Nafarroako Antzerki Eskolan izanen dira irailaren 29an, urriaren 20an eta azaroaren 10ean eta 24an, 19: 00etatik aurrera. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren web gunean, www.laescueladeteatro.com, edo antzokiko txarteldegian erosi ahal izanen dira emanaldia hasi baino ordu …
|
|
|
|
|
|
Urriaren 4tik azaroaren 30era bitartean Zinemako Emakume Heroiak zikloa izango da Iturrama eta Sanduzelaiko Civivoxetan. María Castejónek koordinatutako zikloa. Proiekzioak 18: 00etan izango dira, Civivox Iturraman, astelehenetan, eta, astearteetan, berriz emango dira, Sanduzelaiko Civivoxean. Sarrera doan, aurrez izena emanda. Helduendako. Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloan, …
|
|
|
|
|
|
Civivoxetako jarduerek 2021eko urrian eta azaroan segida izanen dute. Programak honako hauek biltzen ditu: haurrendako eta familiendako jarduerak, lantegiak, zuzeneko arteak, zinema, hitzaldiak, parte hartzeko proiektuak eta erakusketak. Jarduera guztietarako aurrez eman behar da izena, www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan, jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte. COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz Nafarroako Gobernuak ezarritako neurriak jarraituko …
|
|
|
|
|
|
|
|
'El estampido de la vacuidad' da Eugenio Ortizek eta Javier Muguetak Ziudadelako Labean urriaren 29tik abenduaren 12ra eskainiko duten proposamenaren izenburua.
|
|
|
|
|
Ziudadelako Arma Aretoan ‘Audiovisiones’ erakusketa dago ikusgai, 2022ko otsailaren 13ra arte, begirada bat mundu garaikideari, teknikak, formatuak eta adierazpen-lengoaiak hibridatuz. 27 lanek osatzen duten erakusketan, Udalaren arte garaikidearen bilduma beste instituzioetakoekin elkarrizketan ari da.
|
|
|
|
|
Juan Carlos Pikabeak eta Fernando Lesagibelek Civivox Condestablera 'Bidaso. Bida so - Bidasoa. Dos miradas ' erakusketa eraman dute. Urriaren 6tik azaroaren 4ra. Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 9: 00etatik 14: 00etara eta 17: 00etatik 21: 00etara.
|
|
|
|
|
Kondestablearen jauregian ikusgai izanen dira azaroaren 21era bitarte bere argazkiak, arkitektoengan piztu dituzten hausnarketekin batera. “2020, Iruña etxean”, COVID-19aren ostean arkitekturari buruz pentsatzera gonbit egiten duen Pedro Pegenaute argazkilariaren begirada artistikoa. Erakusketa inprimatutako 97 argazkik osatzen dute, 51 hausnarketaz, ikus-entzunezko materialaz, katalogo batez eta “Fragmentos de una vida” (15 min) film laburraz lagunduta.
|
|
|
|
|
Alvaro Matxinbarrenak 'Wild is the wind' erakusketa ekarri du Ziudadelako bolborategira. Irailaren 24tik urriaren 31ra arte ikusi ahal izanen da. Erakusketak formaren zorroztasuna eta emozioa landu eta ardatz ditu, eta egileak azken urteetan egindako lan sorta biltzen du.
|
|
|
|
|
Cesar Barrio artistak 'Ate guztietatik pasatzen dena bakarrik' erakusketa paratuko du Ziudadelako Mistoen Eraikinean. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da zabalik.
|
|
|
|
|
|
|
|