Nabigatzailean ikusi
pamplonaescultura

AGENDA

2021

AZAROAK 5 - 12

AGNES VARDA: BEGIRADA ALDERRAIA. DAGUERROTIPOS

AGNES VARDA: BEGIRADA ALDERRAIA. DAGUERROTIPOS
KONDESTABLEA CIVIVOXA, AZAROAK 6, 19:00 . DAGUERROTIPOS (Daguerréotypes; Frantzia; 1976; 80’) Daguerre kaleko bizitza kontatzen da, Parisko 14. barrutian, non Agnès Varda bizi zen. Egunerokotasunari omenaldia merkatarien, harakinaren, okindegiaren, itsasoz haraindiko dendariaren, ile-apaintzailearen eta bizilagunen bitartez.Doan. Aurrez izena emanda. Hizkuntza:Castellano. +INFO

DANTZARA, PLAZARA

DANTZARA, PLAZARA
Iruñeko Duguna Taldea beste dantza talde batzuekin batera arituko da azaroaren 6an eta 13an Burgoen plazan. Dantzak 12: 00etan hasiko dira, eta talde bakoitzak bere zonaldeko dantza tipikoak dantzatuko ditu.

Azaroaren 6an, larunbatarekin, Duguna Arrateko dantzak ekarriko dituen Kezka dantza taldearekin (Eibar) arituko da, hala nola Iurretako dantzariekin (Durangaldeko dantzari-dantzak interpretatuko dituzte).

Azaroaren 13an, larunbatarekin, Duguna taldea Oñatiko Oñatz dantza taldearekin (Oñatiko Corpuseko dantzak aurkeztuko dituzte) eta Baztango Baztandarrak dantza taldearekin batera arituko da (Baztango dantzak interpretatuko dituzte). +INFO

ASTE HONETAN GAYARRE ANTZOKIAN

ASTE HONETAN GAYARRE ANTZOKIAN
Gayarre Antzokiak, aste honetan, aurkeztuko du: Gala Lirikoa «ABRIENDO CAMINO» (Musika klasikoa/Jazz), azaroak 6, 20:00.; EL VIAJE A NINGUNA PARTE (antzerkia), azaroak 7, 19:00. TALLER CON 60 VELAS Y MÁS. CORRE Y CUENTA (antzerki lantegia), azaroak 8, 18:00. ; PATRIARCADO Y CAPITAL ES ALIANZA CRIMINAL ( (antzerkia), azaroak 10, 20:00. ; La Pamplonesa. BATUTA DE PLATA (musika klasikoa/Jazz), azaroak 12, 20:00. ; UNA NOCHE DE SABINA (musika klasikoa/Jazz), azaroak 13, 20:00. ; MALVIVIR (antzerkia), azaroak 14, 19:00. +INFO

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK. EL JARDÍN DE LA ALEGRÍA (SAVING GRACE)

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK. EL JARDÍN DE LA ALEGRÍA (SAVING GRACE)
ITURRAMAKO CIVIVOXA, AZAROAK 8, 18:00. Nigel Cole. Erresuma Batua. 2000. 94’. Komedia Graceren senarra hiltzen denean, gizonaren zor guztiak ere hartu ditu herentzian. Ez zuen zorren berri. Nekosoa da bere adineko emakume batentzat lana aurkitzea diru ataka latzari aurre egiteko. Bere lorezainaren landare hondatuak aurkitzen dituenean, laguntzen hasiko zaio eta bizitzari egundoko aldaketa emanen dio. Doan. Aurrez izena emanda. …+INFO

ZINEMA IRISGARRIA, PROIEKZIOA ETA KONFERENTZIA

ZINEMA IRISGARRIA, ZINEMA 'IKUSTEKO' BESTE MODU BAT
Mendillorriko Civivoxa, Azaroak 9, 19:00
Seis puntos sobre Emma. Roberto Pérez Toledo. Espainia 2011. 87’ Drama
Emmak ia 30 urte ditu eta, eta itsua bada ere, gauza bakarra du buruan: ama izatea. Jakiten duenean senargaiak ez duela bera haurdun utziko, harekin hautsi eta espermatozoide perfektuaren bila hasiko da. Maitemindu gabe, sentimendutik gabe. Erraza dirudi, baina luza gabe ohartuko da bere itsutasuna ez datzala soilik begietan. Doan. Aurrez izena emanda +INFO

Zabalguneko Civivoxa, Azaroak 11, 19:00. Hitzaldia gaztelaniaz. Zinema Irisgarria proiektuaren bidez, zinema berdintasunezko baldintzetan gozatzeko aukera eman nahi zaio desgaitasuna duen jendeari. Doan. Aurrez izena emanda Hitzaldia online eskuragarri www.pamplonaescultura.es webean, azaroaren 18tik aurrera Hizkuntza:Castellano +INFO

ESNATU NAIZ, ANTZERKI AROA

ESNATU NAIZ, ANTZERKI AROA
‘Esnatu naiz’ da Nafarroako Antzerki Eskolan azaroaren 10ean, 19: 00etatik aurrera, Andoni Mutiloak euskaraz taularatuko duen antzezlanaren izenburua, Iruñeko Udalak udazkenerako prestatu duen Antzerki Aroa zikloaren barruan. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean (www.laescueladeteatro.com) edo antzokiko leihatilan erosi ahal izanen dira ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. +INFO

LA RISA LISTA. PEAJES. CLARA INGOLD

LA RISA LISTA. PEAJES. CLARA INGOLD
KONDESTABLE CIVIVOXA, Azaroak 11, 19:30. PEAJES. CLARA INGOLD. LA RISA LISTA zikloa. 3€. Aurrez izena emanda. Gutako bakoitzak sormenean eta gizartean geure buruari paratzen dizkiogun hesiak gainditzeaz mintzo da. Aldi berean, maitasunezko harreman kontzeptu klasikoa jartzen da zalantzan, bai eta maitasunarekin harremanetan sartzeko modu berriak ere. Dena oso serioa, baina, egiazki, Clara Ingolden burutik atera den kaka pila da, … +INFO

ZILARREZKO BATUTA, LA PAMPLONESAREKIN

ZILARREZKO BATUTA, LA PAMPLONESAREKIN
Azaroaren 12an, 20: 00etatik aurrera, Gayarre Antzokian, La Pamplonesak J. Vicent Egea omenduko du, 'Zilarrezko Batuta' kontzertuarekin, José Rafael Pascual-Vilaplana eta Jesús Garisoainen zuzendaritzapean. +INFO

ZINEA ETA INGURUMENA

ZINEA ETA INGURUMENA
Iruñeko Udaleko Ingurumen Heziketarako Zerbitzuak zinema-ziklo bat antolatu du ingurumena ardatz hartuta, azaroaren 9-11-16 eta 18rako, 19: 00etan, Kondestable Civivoxean eta Ingurumen Hezkuntzako Museoan (Errotazar kalea, z/g). Izen ematea 010 telefonoan, edo 948 42 01 00 (mugikorretatik edo Iruñetik kanpo) telefonoaren bidez egingo da . +INFO

SPECULUM VITAE

SPECULUM VITAE
SANDUZELAIKO CIVIVOXA. AZAROAK 5, 20:00

Azaroaren 5ean, 20:00etan, Hemengo Antzerkiaren XXIII. Erakustaldiaren barruan, Speculum Vitae taldeak No quiero que existas obra antzeztuko du Sanduzelaiko Civivoxean. Pachi Muñoz da obra honen egilea eta zuzendaria.

+INFO

LUZERNAS

LUZERNAS
MENDILLORRIKO CIVIVOXA. AZAROAK 7, 20:00

Azaroaren 7an, igandearekin, Hemengo Antzerkiaren XXIII. Erakustaldiaren barruan, Luzernas konpainiak En el túnel un pájaro obra antzeztuko du, Mendillorriko Civivoxean, 20:00etatik aurrera. Montse Zabalzak zuzentzen du Paloma Pedrerok idatzitako obra hau.

+INFO

TEATRAPO

TEATRAPO
MENDILLORRIKO CIVIVOXA. AZAROAK 12, 20:00

Azaroaren 12an, ostiralarekin, Hemengo Antzerkiaren XXIII. Erakustaldiaren barruan, Teatrapo konpainiak Una lectora desaforada (Una pasión muy real por los libros) obra antzeztuko du, Mendillorriko Civivoxean, 20:00etatik aurrera. Víctor Iriartek idatzi eta zuzendu duen obra da.

+INFO

PRIMERA FILA Y CENTRADO

PRIMERA FILA Y CENTRADO
SANDUZELAIKO CIVIVOXA. AZAROAK 11, 20:00

Azaroaren 11n, Hemengo Antzerkiaren XXIII. Erakustaldiaren barruan, Primera Fila y Centrado taldeak El don de la risa obra antzeztuko du, Sanduzelaiko Civivoxean, 20:00etatik aurrera. Mikel Aguirrek zuzentzen du Darío Fo eta Franca Rameren No hay ladrón que por bien no venga obrari egindako omenaldia.

+INFO

TXISTULARI ETA GAITEROEN DIANAK ITZULI DIRA

TXISTULARI ETA GAITEROEN DIANAK ITZULI DIRA
IRUÑEKO AUZOAK. AZAROAK 7-14-21 eta 28.

Iruñeko Txistulari eta Gaiteroen goizeko dianak hiriko kaleetan barna ibiliko dira berriz ere, Covid-19ak eragindako osasun-murrizketen ondorioz ia urte eta erdi atera gabe egon ondoren. Bi bandak azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an aterako dira Iruñeko hainbat auzotan, 9: 00etatik 10: 00etara.

+INFO

BIDAIA HANDITAN ABIATZEN DA NUP

BIDAIA HANDITAN ABIATZEN DA NUP
KONDESTABLEA. AZAROAK 10 ARTE

Kondestable Civivoxeko Ekitaldi-aretoak LA UPNA SE EMBARCA EN GRANDES VIAJES hitzaldiaren zikloa hartuko du, urriaren 13tik azaroaren 10ra (asteazkenetan). 19:00etan. Sarrera librea, aretoa bete arte. Jarduera hau NUPeko Liburutegiaren Giza Zientzien Bulegoaren ekimenez eginen da. Hizkuntza: hitzaldi guztiak gaztelaniaz emanen dira.

+INFO

IPUINGARRIA IZANGO DA

IPUINGARRIA IZANGO DA
KONDESTABLEA ETA GELTOKI. AZAROAK 4-5- 6 ETA 7.

Karrikirik, Iruñeko Udalaren laguntzarekin, 'Ipuingarria izango da!' jaialdia antolatu du, azaroaren 4-5-6 eta 7an, Kondestablean eta Geltokin (autobus geltoki zaharrean).

+INFO

ZINEMA ARRATSALDE BAT… NATXO LEUZAREKIN

ZINEMA ARRATSALDE BAT… NATXO LEUZAREKIN
MILAGROSAKO CIVIVOXA. AZAROAK 10, 17:00

Doan. Aurrez izena emanda. Natxo Leuza bidelagun izanen dugu masterclass honetan eta bere zinemaren xehetasunik pertsonalenak azalduko dizkigu. Gizakien izaeran sakontzea du ezaugarri, ikuslearengandik hurbil dagoen estilo bereizgarria landuta. Born in Gambia eta El Drogas zuzendu ditu, biak ere mundu zabaleko jaialdietan aitortuak.

+INFO

NAKO Y EL PARQUE DE LOS SUEÑOS

NAKO Y EL PARQUE DE LOS SUEÑOS
TXANTREAKO LIBURUTEGIA, AZAROAK 10, 18:00

Txantreako Liburutegi Publikoan, azaroaren 10ean, 18: 00etatik aurrera, Rebeca Torresek 'Nako y el parque de los sueños' ipuina kontatuko die Nakori leku zoragarri hori salbatzen lagundu nahi dioten haurrei. Gonbidapenak liburutegian bertan jaso edo telefonoz erreserbatu daitezke (948 149882) azaroaren 3tik aurrera.

+INFO

ARRATSALDE BAT MUSEOAN

ARRATSALDE BAT MUSEOAN (BISITA GUIDATUAK PABLO SARASATE MUSEO ARETOAN ZEHAR)
KONDESTABLE CIVIVOXA. AZAROAK 11, 19:00

4 urtetik +, heldu batek lagunduta. Doan. Aurrez izena emanda. Ongi etorri! Sentitu etxean bezala, eta ireki begiak Pablo Sarasate Iruñeko biolin-jole jenialaren museo honetan aurki ditzakezuen sekretu guztiak ezagutzeko. Ni neu izango naiz zuen anfitrioia eta zuen gidaria, gure …

+INFO

FEDERICO SOTO YARRITURI BURUZKO LIBURUA

FEDERICO SOTO YARRITU-RI BURUZKO LIBURUAREN AURKEZPENA
TXANTREAKO LIBURUTEGIA, AZAROAK 11, 19:00

Txantreako liburutegi Publikoan, azaroaren 11n, arratsaldeko 19: 00etatik aurrera, "Una vida dedicada al enfermo" liburua aurkeztuko da, Federico Soto Yarritu psikiatraren ibilbidea jasotzen duen lana. Marialuz Vicondoa autorea eta David Mariezkurrena historialaria bertan izango dira.

+INFO

PROGRAMAK

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO JARDUERAK. URRIAN ETA AZAROAN

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO JARDUERAK. URRIAN ETA AZAROAN
Civivox sareak haurrendako jarduera sorta eskainiko du urrian eta azaroan, adin tarte bakoitzarendako banatuta. Antzerkia eta lantegi bereziak izanen dira niniendako zein hamaika urte bitarteko haurrendako. Edukiera kontrola mantentzeko, aldez aurretik izena eman behar da jarduera guztietan, eta hori egin daiteke 010 herritarrendako informazio telefonoaren bidez, iruñakulturada.es webgunean zein aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. HAUR ETA FAMILIENDAKO ANTZERKIA 3€. Aurrez … +INFO

LA RISA LISTA

LA RISA LISTA
KONDESTABLE CIVIVOXA. 19:30. Azaroak 4, 11 eta 26. 3 €. Aldez aurretik izena emanda.Helduendako Umore-Zikloa. Aldaketa-haizeak dabiltza aspaldian umorean, eta dagoeneko, ez dira gizonezkoak nagusi. Hamaika emakume, izan ere, bestelako ahotsak eramaten ari dira areto eta sare sozialetara, bestelako ikuspegiak, bestelako analisiak, bestelako kontakizunak, eta irri eginarazten eta pentsarazten digute, gauzak zalantzan jartzea eragiteraino …

+INFO

CIVIVOXETAKO JARDUERAK URRIAN ETA AZAROAN

CIVIVOXETAKO JARDUERAK URRIAN ETA AZAROAN
Civivoxetako jarduerek 2021eko urrian eta azaroan segida izanen dute. Programak honako hauek biltzen ditu: haurrendako eta familiendako jarduerak, lantegiak, zuzeneko arteak, zinema, hitzaldiak, parte hartzeko proiektuak eta erakusketak. Jarduera guztietarako aurrez eman behar da izena, www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan, jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte. COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz Nafarroako Gobernuak ezarritako neurriak jarraituko … +INFO

HEMENGO ANTZERKIAREN XXIII. ERAKUSTALDIA

HEMENGO ANTZERKIAREN XXIII. ERAKUSTALDIA
Hemengo Antzerkiaren XXIII. erakustaldia 2021eko urriaren 23tik azaroaren 14ra izango da, Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan, , eta antzerkizaleek Nafarroako taldeen antzerki amateurraren 9 emanaldirekin gozatu ahalko dute. Sarrera librea. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edo edozein zentrotara joanda.Behin jarduera hasita, ezin izango da sartu … +INFO

ANTZERKI AROA, 2021EKO UDAZKENA

ANTZERKI AROA, 2021EKO UDAZKENA
Irailaren 29tik azaroaren 24ra bitartean lau antzezlan taularatuko dira euskaraz Iruñeko Udalak antolatutako Antzerki Aroa zikloaren udazkeneko edizioaren barruan. Emanaldiak Nafarroako Antzerki Eskolan izanen dira irailaren 29an, urriaren 20an eta azaroaren 10ean eta 24an, 19: 00etatik aurrera. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren web gunean, www.laescueladeteatro.com, edo antzokiko txarteldegian erosi ahal izanen dira emanaldia hasi baino ordu … +INFO

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK
Urriaren 4tik azaroaren 30era bitartean Zinemako Emakume Heroiak zikloa izango da Iturrama eta Sanduzelaiko Civivoxetan. María Castejónek koordinatutako zikloa. Proiekzioak 18: 00etan izango dira, Civivox Iturraman, astelehenetan, eta, astearteetan, berriz emango dira, Sanduzelaiko Civivoxean. Sarrera doan, aurrez izena emanda. Helduendako. Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloan, … +INFO

ERAKUSKETAK

OHIALEN HIZKUNTZA, EHUNGINTZA AFRIKA MENDEBALDEAN

OHIALEN HIZKUNTZA, EHUNGINTZA AFRIKA MENDEBALDEAN
Azaroaren 4tik urtarrilaren 16ra, Ziudadelako Mistoen Pabiloiko lehenengo solairuan, 'Oihalen hizkuntza, ehungintza Afrika Mendebaldean' erakusketa egongo da ikusgai. +INFO

ROBERTA DE NICOLA

ROBERTA DE NICOLA
Ziudadelako Bolborategiak Roberta de Nicola artistaren MOODS erakusketa hartuko du, azaroaren 5etik abenduaren 19ra. Erakusketa Italia, Suitza eta Espainiako kokagunetan azken urteetan egindako zuri-beltzeko 41 argazkik osatzen dute. +INFO

VISITSPAIN ERAKUSKETA

VISITSPAIN ERAKUSKETA
VisitSpain erakusketa zabalik egongo da Iruñean 2021eko abenduaren 12ra arte. Erakusketa aire zabalean ezarriko da, Ziudadela barruko plaza nagusian, PhotoEspañak antolatutako VisitSpain argazki-deialdiaren irudiekin. Iruñeko Udalaren lankidetzari esker, erakusketan egile nafarren 24 lan ikusi ahal izango dira. +INFO

EUGENIO ORTIZ ETA JAVIER MUGUETA

EUGENIO ORTIZ ETA JAVIER MUGUETA
'Hustasunaern danbatekoa' da Eugenio Ortizek eta Javier Muguetak Ziudadelako Labean urriaren 29tik abenduaren 12ra eskainiko duten proposamenaren izenburua. +INFO

CESAR BARRIO, MISTOEN ERAIKINEAN

CESAR BARRIO, MISTOEN ERAIKINEAN
Cesar Barrio artistak 'Ate guztietatik pasatzen dena bakarrik' erakusketa paratu du Ziudadelako Mistoen Eraikinean. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da zabalik. +INFO

AUDIOVISIONES

AUDIOVISIONES
Ziudadelako Arma Aretoan ‘Audiovisiones’ erakusketa dago ikusgai, 2022ko otsailaren 13ra arte, begirada bat mundu garaikideari, teknikak, formatuak eta adierazpen-lengoaiak hibridatuz. 27 lanek osatzen duten erakusketan, Udalaren arte garaikidearen bilduma beste instituzioetakoekin elkarrizketan ari da. +INFO

PEDRO PEGENAUTE

PEDRO PEGENAUTE
Kondestablearen jauregian ikusgai izanen dira azaroaren 21era bitarte bere argazkiak, arkitektoengan piztu dituzten hausnarketekin batera. “2020, Iruña etxean”, COVID-19aren ostean arkitekturari buruz pentsatzera gonbit egiten duen Pedro Pegenaute argazkilariaren begirada artistikoa. Erakusketa inprimatutako 97 argazkik osatzen dute, 51 hausnarketaz, ikus-entzunezko materialaz, katalogo batez eta “Fragmentos de una vida” (15 min) film laburraz lagunduta. +INFO

AGENDA

facebook twitter instagram youtube 
Udaletxe Plaza z/g 31001 – Iruña (Nafarroa) - Tf. 010 / 948420960 cultura@pamplona.es
logo-pamplona-white
Harpidetza Utzi | Harpidetza Kudeatu