|
|
AGENDA
|
|
|
|
|
|
|
|
|
CIVIVOX KONDESTABLEA. ABENDUAK 9. 19:30. 3€. Aldez aurretik izena emanda. MIKROSEMAKIA. BARRI PREST. BAKARTXUA. Bere errepaso autobiografiko eta mikropoetikoa, jadanik luzea. Mikropoesia eta, hortaz, kondentsazio artearen defendatzailea, María José Martín de la Hoz madrildarrak bere izena laburtzen du Ajo, 90eko hamarkadan jada bidelagun izan zuen identitate publikoa, Mil rock talde abangoardiako abeslaria zenean. Dolores Pequeños . +INFO
|
|
|
|
|
|
Gayarre Antzokiak, aste honetan, aurkeztuko du: BAT (DANZA), abenduak 10, 20:00 ; ANTÍGONA (ANTZERKIA), abenduak 12, 19:00. Sarrerak www.teatrogayarre.com webgunean erosi ahal izanen dira, eta antzokiko txarteldegian (asteartetik 17:30etatik 20:30era. Astelehenetan, itxita). +INFO
|
|
|
|
|
|
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2021-12-10, 19:00 - 21:30 KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA-ZIKLOA. FLORES DE PAPEL. Sarrerak 3 euro balio dut aurrez emanda. Evaren mundua eraldatzen da, El Merluza etxean sartzen zaionean. Bi pertsonaia horien arteko harremanak galdera bat eragin digu: noraino aldatuko ote genuke gure bizimodua? Beto da El Merluza, eta Eva, berriz, Eva da? Klase sozialen ikuspegi bat, eta nola eragiten dion … +INFO
|
|
|
|
|
|
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2021-12-09, 19:00 - 20:30 KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA-ZIKLOA. ANTZERKI SOZIALEKO LANTEGIA. Sarrera doan, aldez aurretik izena emanda. Hasteko eta bat, azalduko da antzerkiaren bidez kontzientzia bilatu daitekeela, baita tresnak eman ere. Hortik abiatuta, taldeak zer gai landu erabaki eta proiektu bat garatuko du, horretarako ekitaldi bat egiteko. Lekua, ekintza mota eta zer ondorio izan ditzakeen. Ekintza horrek ez du … +INFO
|
|
|
|
|
|
KONDESTABLE CIVIVOXA (Pablo Sarasate Museo Aretoa), 2021-12-10, 2021-12-17, 2022-01-14, 2022-01-21. 19:00 – 20:00. SARASATEREN ONDAREA. ARRATSALDE BAT MUSEOAN. (Bisita gidatuak Pablo Sarasate aretoan zehar). Doan. Aurrez izena emanda. Guztiontzat. Ongi etorri! Sentitu etxean bezala, eta ireki begiak Pablo Sarasate Iruñeko biolin-jole jenialaren museo honetan aurki ditzakezuen sekretu guztiak ezagutzeko. Ni neu izango naiz zuen anfitrioia eta zuen gidaria, gure musikaririk … +INFO
|
|
|
|
|
|
Baluarteko Ganbera Aretoak Ruper Ordorika abeslariaren kontzertua hartuko du heldu den astean, abenduaren 12an igandearekin, arratsaldeko 19:00etan. Oñatiko kantautoreak zuzenean aurkeztuko du bere diska berria, Amour eta Toujour. Album berezi honek osatuko du dagoeneko 20 diskatik gora heldu den bere ibilbidea. Aurkezpenerako bere Mugalaris taldearekin arituko da: Arkaitz Miner (gitarra, bibolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua), Hasier Oleaga (bateria), eta horrez gainera Eduardo Lazaga (perkusioak) eta Nando de La Casa (perkusioak eta teklatuak). Sarrerak 15 eurotan www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txarteldegian eskura daitezke. +INFO
|
|
|
|
|
Baluarte Auditorioak Iruñeko Sinfoniettaren 30. urteurreneko kontzertua hartuko du, abenduaren 16, ostegunean, 20:00etan. Sarrerak Baluarteko leihatilan eta webgunean eskura daitezke, azaroaren 19tik hasita.
|
Iruñeko Sinfoniettak 30 urte bete ditu agertokietan eta orkestrak abagune handi honetarako musika-irudietan jasotako programa sinfonikoa proposatzen du. Iruñeko Udalak antolatu duen kontzertuaren lan nagusia Modest Mussorgskiren "Erakusketa baten margolanak” lan ezaguna da. Egitarauan Edvard Griegen eta Antonin Dvoraken abesti bana ere badaude, “Solveigen abestia” eta “Russalkako ilargiari abestia”, hurrenez hurren, Itsaso Loinaz soprano nafarrak abestuak. Gainera, George Gershwinen Porgy eta Bess – Erretratu sinfonikoa operako doinu ezagun eta ospetsuen sorta bat entzunen dugu. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
SAN FRANTZISKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. ABENDUAK 7. 11:00
|
|
San Frantziskoko Liburutegi Publikoak abenduaren 7an hartuko du, 11:00etatik 13:00etara. Scratch Programazio Tailerra, 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoentzat. Scratch blokeen programazio lengoaia bat da, haur eta gaztetxoek euren programak, bideojokoak edo istorioak sortu eta partekatzeko aukera ematen diena.
Sarrera doan, aldez aurretik izena emanda liburutegian, biblisfr@navarra.es edo Tf. 948 210524
|
|
|
|
AITZINDARIEN PARKEA. ABENDUAK 4, 11, 18, 23, 28, 30. 11:00etatik 12:30era.
|
|
"Variopintas" artisten kolektiboak duen horma-irudi baten lanketa artistikoa hasi du, Lezkairuko Iruñeko auzoan dagoen Aitzindarien Parkean, eta bertan parte hartu ahal izango dute euren marka artistikoa utzi nahi duten pertsona guztiek. Adin guztietako pertsonei zuzendutako tailerrak larunbatetan izango dira: abenduaren 4, 11, 18, 23, 28 eta 30ean. Ordutegia: 11:00etatik 12:30era. Elkargunea: biribilgunean, Lezkairuko igogailuaren ondoan. Izen emateak: teaenlaazotea@gmail.com edo 665 30 15 54 telefonoan egingo dira. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Civivoxetako jarduerek 2021eko abenduan eta 2022ko urtarrilan segida izanen dute. Programak honako hauek biltzen ditu: haurrendako eta familiendako jarduerak, lantegiak, zuzeneko arteak, zinema, hitzaldiak, parte hartzeko proiektuak eta erakusketak. Jarduera guztietarako aurrez eman behar da izena, www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan, jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte. +INFO
|
|
|
|
|
|
Civivox sareak haurrendako jarduera sorta eskainiko du abendua eta urtarrilan, adin tarte bakoitzarendako banatuta. Antzerkia eta lantegi bereziak izanen dira niniendako zein hamaika urte bitarteko haurrendako. Edukiera kontrola mantentzeko, aldez aurretik izena eman behar da jarduera guztietan, eta hori egin daiteke 010 herritarrendako informazio telefonoaren bidez, iruñakulturada.es webgunean zein aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. HAUR ETA FAMILIENDAKO ANTZERKIA 3€. Aurrez … +INFO
|
|
|
|
|
|
KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA-ZIKLOA Iturrama, Juslarrocha eta Condestable civivoxetan izanen da abenduaren 7tik 23ra. Sarrera doan aurrez izena emanda. ELKARTASUNA ERAIKITZEN Teatrolari, Mugarik Gabe Nafarroa, SOS Arrazakeria, REAS eta SODePAZ Tejiendo Solidaridad - Auzotik Mundura proiektua, ALBOAN, CEAR-Navarra, Asociación SEI, Acción Contra la Trata eta Centro Lasa erakundeekin elkarlanean. Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak finantzatua. +INFO
|
|
|
|
|
|
Abenduan eta urtarrilean Zinemako Emakume Heroiak zikloa izango da Iturrama eta Sanduzelaiko Civivoxetan. María Castejónek koordinatutako zikloa. Proiekzioak 18:00etan eta 17:30ean (gabonetako saio berezia) izango dira, astelehenetan Iturramako Civivoxean, eta, astearteetan, berriz, , Sanduzelaiko Civivoxean. Sarrera doan, aurrez izena emanda. Helduendako. Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. … +INFO
|
|
|
|
|
|
Kondestable Civivoxak Agnès Varda zuzendari frantziarraren gaineko zikloa hartuko du, 2021eko urriaren 16tik 2022ko urtarrilaren 29ra. Arturo Barcenillak aurkeztutako filma eta mahai-ingurua. Doan. Aurrez izena emanda. Agnès Varda (Arlette Varda) Brusela ondoko herri txiki batean jaio zen. Bere aita greziar errefuxiatu bat zen. Bere ama frantziarra zen. 90 urterekin hil zenean, bere gorputz txikiak, itxuraz, esfortzurik gabe jasaten zuen herrien … +INFO
|
|
|
|
|
|
Gabonetan, musikarekin lotutako jarduera ugari izanen dira, hala nola Legoko irudiekin eginiko musika-tailerrak, beste mota bateko tailer musikal eta artistikoak, bai eta musika-ikuskizun handiak ere. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
|
Nerea Lekuona artistak DESATADURAS erakusketa ekarri du Ziudadelako Mistoen Eraikinera (Beheko solairua). 2021eko azaroaren 12tik 2022ko urtarrilaren 9ra egongo da zabalik. Erakusketa kolorezko paper handien gainean hitz, esaldi eta joko optikoekin eraikitako hainbat instalaziok osatzen dute, eta Trantsizioari buruz hausnartzeko gonbita egiten dute. +INFO
|
|
|
|
|
Roberta de Nicola sortzaile italiarraren MOODS erakusketa abenduaren 19ra arte egonen da ikusgai Ziudadelako Bolborategian. Azken urteetan Italian, Suitzan eta Espainian egindako zuri-beltzeko 41 argazkik osatzen dute erakusketa. +INFO
|
|
|
|
|
Azaroaren 4tik urtarrilaren 16ra, Ziudadelako Mistoen Pabiloiko lehenengo solairuan, 'Oihalen hizkuntza, ehungintza Afrika Mendebaldean' erakusketa egongo da ikusgai. +INFO
|
|
|
|
|
VisitSpain erakusketa zabalik egongo da Iruñean 2021eko abenduaren 12ra arte. Erakusketa aire zabalean ezarriko da, Ziudadela barruko plaza nagusian, PhotoEspañak antolatutako VisitSpain argazki-deialdiaren irudiekin. Iruñeko Udalaren lankidetzari esker, erakusketan egile nafarren 24 lan ikusi ahal izango dira. +INFO
|
|
|
|
|
'Hustasunaern danbatekoa' da Eugenio Ortizek eta Javier Muguetak Ziudadelako Labean urriaren 29tik abenduaren 12ra eskainiko duten proposamenaren izenburua. +INFO
|
|
|
|
|
Ziudadelako Arma Aretoan ‘Audiovisiones’ erakusketa dago ikusgai, 2022ko otsailaren 13ra arte, begirada bat mundu garaikideari, teknikak, formatuak eta adierazpen-lengoaiak hibridatuz. 27 lanek osatzen duten erakusketan, Udalaren arte garaikidearen bilduma beste instituzioetakoekin elkarrizketan ari da. +INFO
|
|
|
|
|
‘Minari argia ematea’ erakusketak Kondestablen doluari, heriotzari, arteari eta bizitzari buruzko hausnarketa egiten du 83 lagunen testigantzen eta 14 artistaren lanen bidez. Erakusketa Goizargi Elkartearen eta Maslow Industriesen (Fermín Díez de Ulzurrun, Peio Izcue eta María Ozcoidi) elkarlanaren emaitza da eta bitartekaritza jarduera-programa bat du. Kondestablen ikusgai egonen da urtarrilaren 9ra arte. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
|