Nabigatzailean ikusi
pamplonaescultura

AGENDA

2021

ABENDUAREN 10ETIK 17RA

ASTE HONETAN GAYARRE ANTZOKIAN

ASTE HONETAN GAYARRE ANTZOKIAN
Gayarre Antzokiak, aste honetan, aurkeztuko du: BAT (DANTZA), abenduak 10, 20:00 ; ANTÍGONA (ANTZERKIA), abenduak 12, 19:00. PARA ACABAR CON EDDY BELLEGUEULE ( ANTZERKIA), abenduak 15, 20:00; QUEEN TRIBUTE (MUSIKA), abenduak17, 20:00; UNA NOCHE SIN LUNA (ANTZERKIA), abenduak 18, 20:00; La Pamplonesa. BALLET NAVIDEÑO (MUSIKA), abenduak 19, 12:00. Sarrerak www.teatrogayarre.com webgunean erosi ahal izanen dira, eta antzokiko txarteldegian (asteartetik 17:30etatik 20:30era. Astelehenetan, itxita). +INFO

ARRATSALDE BAT MUSEOAN. BISITA GIDATUAK PABLO SARASATE ARETOAN ZEHAR.

ARRATSALDE BAT MUSEOAN. (Bisita gidatuak Pablo Sarasate aretoan zehar)
KONDESTABLE CIVIVOXA (Pablo Sarasate Museo Aretoa), 2021-12-10, 2021-12-17, 2022-01-14, 2022-01-21. 19:00 – 20:00. SARASATEREN ONDAREA. ARRATSALDE BAT MUSEOAN. (Bisita gidatuak Pablo Sarasate aretoan zehar). Doan. Aurrez izena emanda. Guztiontzat. Ongi etorri! Sentitu etxean bezala, eta ireki begiak Pablo Sarasate Iruñeko biolin-jole jenialaren museo honetan aurki ditzakezuen sekretu guztiak ezagutzeko. Ni neu izango naiz zuen anfitrioia eta zuen gidaria, gure musikaririk … +INFO

KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA-ZIKLOA. FLORES DE PAPEL

KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA-ZIKLOA. FLORES DE PAPEL
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2021-12-10, 19:00 - 21:30 KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA-ZIKLOA. FLORES DE PAPEL. Sarrerak 3 euro balio dut aurrez emanda. Evaren mundua eraldatzen da, El Merluza etxean sartzen zaionean. Bi pertsonaia horien arteko harremanak galdera bat eragin digu: noraino aldatuko ote genuke gure bizimodua? Beto da El Merluza, eta Eva, berriz, Eva da? Klase sozialen ikuspegi bat, eta nola eragiten dion … +INFO

AGNÈS VARDA. BEGIRA ALDERRAIA. JANE B. POR AGNÈS

AGNÈS VARDA. BEGIRA ALDERRAIA. JANE B. POR AGNÈS V.
KONDESTABLEKO CIVIVOXA, 2021-12-11, 19:00 - 21:30 JANE B. POR AGNÈS V. (Jane B. par Agnès V.; Frantzia; 1988; 94’). AGNÈS VARDA. BEGIRA ALDERRAIA ZIKLOA. Doan. Aurrez izena emanda. 40 urte bete berri dituen Jane Birkin aktore britainiarraren erretratua, elkarrizketen collage eta zirriborro bisualen itxurapean. Bere bizitza ikasle ingeles bat bezala zehaztean, zinema munduan nola sartu zen azaltzen du, bai eta … +INFO

SARASATEREN ONDAREA. SARASATEREN MATINÉEAK. AHOTS ESPAINIARRA

SARASATEREN ONDAREA. SARASATEREN MATINÉEAK. AHOTS ESPAINIARRA
KONDESTABLE CIVIVOXA, 2021-12-12, 12:00 - 12:30 SARASATEREN MATINÉEAK. Ahots espainiarra. SARASATEREN ONDAREA. Beatriz Pomés, txirula. Lucía Mena, harpa. Doan. Aurrez izena emanda. +18. Pablo Sarasatek, halaber, saioak gure herrialdeko talentuaren erakusleihoa izatea nahi zuen; hori dela eta, haren programetan ez zen konpositore espainiarren lanik falta, dela abangoardiakoak, dela gure historiakoak. Gure konpositorerik nabarmenenen errepertorioa eskaintzeko ideian dago programa hau oinarriturik. Hizkuntza:Castellano. +INFO

RUPER ORDORIKA BALUARTEN

RUPER ORDORIKA BALUARTEN
Baluarteko Ganbera Aretoak Ruper Ordorika abeslariaren kontzertua hartuko du heldu den astean, abenduaren 12an igandearekin, arratsaldeko 19:00etan. Oñatiko kantautoreak zuzenean aurkeztuko du bere diska berria, Amour eta Toujour. Aurkezpenerako bere Mugalaris taldearekin arituko da: Arkaitz Miner (gitarra, bibolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua), Hasier Oleaga (bateria), eta horrez gainera Eduardo Lazaga (perkusioak) eta Nando de La Casa (perkusioak eta teklatuak). Sarrerak 15 eurotan www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txarteldegian eskura daitezke. +INFO

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK. AMERRIKA

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK. AMERRIKA
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2021-12-13, 18:00 - 20:30 Amerrika (Amreeka). Cherien Davis. AEB. 2009. 96'. Komedia dramatikoa. Immigrazioa. Kulturartekotasuna. ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK ZIKLOA. Doan. Aurrez izena emanda. +18. Muna Zisjordaniako kontrol guneen artean bizi da. Ezkontzaren porrotak arrastoa utzi dio eta, horregatik, izugarri pozten da lan eta bizileku baimena lortzen duenean AEBra semearekin (Fadi) joateko. Munaren ahizpak, senarrak eta hiru alabek Illinoisko … +INFO

AHOGARSE DE RISA. NEREA PÉREZ DE LAS HERAS

LA RISA LISTA. AHOGARSE DE RISA. NEREA PÉREZ DE LAS HERAS
KONDESTABLEKO CIVIVOXA, 2021-12-13, 19:30 - 20:30 LA RISA LISTA. AHOGARSE DE RISA. NEREA PÉREZ DE LAS HERAS Nire bizitza osoan, umoreaz baliatu naiz nire familia-ingurune masifikatuan arreta erakartzeko, kontrako eskola-ingurunean bizirik irauteko, lan-ingurune jasangaitz aunitzetan amorrua disimuluan askatzeko. Txisteren bat bururatu zait ospitaleko ohe baten oinetan, goizaldean, eta gaua esna eman ahal izan dut txiste horren arrimuan. Duela urte batzuetatik …+INFO

IKUSI, ENTZUN, TXALO EGIN. LOPE

IKUSI, ENTZUN, TXALO EGIN. LOPE
MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2021-12-14, 19:00 - 21:00 IKUSI, ENTZUN, TXALO EGIN. LOPE. Andrucha. Waddington. Espainia. 2010. 100’ Drama. Sarrera doan. Aurrez izena emanda. Lope de Vega (1562-1635) poeta eta dramaturgoaren biopica. 1588an girotua dago, Lopen bi emakumeren artean aukeratzera behartua dagoenean; batek laguntza eman diezaioke bere karreran garaile ateratzen; bestea, berriz, egiazko maitasunaren irudia da. Dena hasten da soldadu gazte bat XVI. … +INFO

SINFONIETTA DE PAMPLONA. 30. URTEURRENEKO KONTZERTUA.

SINFONIETTA DE PAMPLONA. 30. URTEURRENEKO KONTZERTUA.
Baluarte Auditorioak Iruñeko Sinfoniettaren 30. urteurreneko kontzertua hartuko du, abenduaren 16, ostegunean, 20:00etan. Sarrerak Baluarteko leihatilan eta webgunean eskura daitezke, azaroaren 19tik hasita. Iruñeko Sinfoniettak 30 urte bete ditu agertokietan eta orkestrak abagune handi honetarako musika-irudietan jasotako programa sinfonikoa proposatzen du. Iruñeko Udalak antolatu duen kontzertuaren lan nagusia Modest Mussorgskiren "Erakusketa baten margolanak” lan ezaguna da. Egitarauan Edvard Griegen eta Antonin Dvoraken abesti bana ere badaude, “Solveigen abestia” eta “Russalkako ilargiari abestia”, hurrenez hurren, Itsaso Loinaz soprano nafarrak abestuak. Gainera, George Gershwinen Porgy eta Bess – Erretratu sinfonikoa operako doinu ezagun eta ospetsuen sorta bat entzunen dugu. +INFO

ERROMANTIKOAK ESPAINIATIK LATINOAMERIKARA- KONTZERTUA: GITARRA BAKALARIA

PLEKTRO MUSIKA JAIALDIA. ERROMANTIKOAK ESPAINIATIK LATINOAMERIKARA- KONTZERTUA: GITARRA BAKALARIA
Iturramako Civivoxa, 2021-12-17, 19:30 - 20:30 PLEKTRO MUSIKA JAIALDIA. ERROMANTIKOAK ESPAINIATIK LATINOAMERIKARA- KONTZERTUA: GITARRA BAKALARIA. Doan. Aurrez izena emanda. F. Tárrega, S. Brotons, H. Villalobos, A. Barrios, M. M. Ponce eta A. Piazzolla musikagileen lanak joko dira. Andosillan jaioa, Marcos Martín Calahorrako Musika Kontserbatorioan hasi zen musika ikasketak egiten, 2018an graduatuta. Estatuko eta nazioarteko hainbat lehiaketatan parte hartu du. +INFO

GATAZKAK, ZURE BURUA HOBETO EZAGUTZEKO ABIAPUNTU GISA

Autoezagutza eta garapen pertsonala. Gatazkak, zure burua hobeto ezagutzeko abiapuntu gisa
JUSLARROCHAKO CIVIVOXA. ABENDUAK 13. 19:30
Autoezagutza eta garapen pertsonala. Gatazkak, zure burua hobeto ezagutzeko abiapuntu gisa. Hitzaldia euskaraz. +INFO

IPUIN ORDUA ETA GEHIAGO ERE (EUSKARAZ)

IPUIN ORDUA ETA GEHIAGO ERE (EUSKARAZ)
MENDILLORRIKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. ABENDUAK 14. 18:00.
Ipuinaren ordua eta gehiago... "Nire galtzerdiak bustita badaude ...", Ventura Ruizekin. 4 urte baino gehiagoz. Euskaraz. Sarrera doan. +INFO

IPUIN KONTALARIA-BRIF BRAF BRUF. HUMO KOLEKTIBOA.

IPUIN KONTALARIA-BRIF BRAF BRUF
TXANTREAKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. ABENDUAK 15. 18:00
Txantrea liburutegi publikoak "Un tal Rodari" ipuin kontalaria (HUMO KOLEKTIBOA) hartuko du . BRIF, BRAF, BRUF JAIALDIA. Edukiera mugatua. Gonbidapenak telefonoz jaso edo erreserbatu daitezke liburutegian . +INFO

ANIMALIEKIN LAGUNDUTAKO IRAKURKETA TAILERRA

ANIMALIEKIN LAGUNDUTAKO IRAKURKETA TAILERRA
SANDUZELAIKO LIBURUTEGI PUBLIKOAK. ABENDUAK 15 (gaztelaniaz) eta 16 (euskaraz). 18:00 .
IRAKURKIDE, animaliekin lagundutako irakurketa tailerra hartuko du. Plaza mugatuak. Inskripzioak Tf. 948 125108 edo biblisjo@navarra.es.
Txakurrek lagundutako irakurketa tailerrak dira, taldearen adin eta beharretara egokitutako jarduera espezifikoz osatuak. Animalia uneoro presente egongo da saioan zehar. +INFO

IPUIN KONTALARIA KAMISHIBAIREKIN (EUSKERAZ)

IPUIN KONTALARIA KAMISHIBAIREKIN (EUSKERAZ)
SAN FRANTZISKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. ABENDUAK 15. 18:00
Kamishibai saioa San Frantziskoko liburutegi publikoan. Kontalaria: Isabel Salcedo. 4 urtetik gorako haurrentzat. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. +INFO

NEGUKO IPUINAK GAZTELANIAZ

NEGUKO IPUINAK GAZTELANIAZ
SAN FRANTZISKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. ABENDUAK 17. 18:00.
'NEGUKO IPUINAK' da San Frantzisko Liburutegi Publikoan Carmen Morenok irakurriko duen ipuinaren izenburua, Familientzat. Sarrera doan. +INFO

LEHENETSI, DENBORA IRABAZTEKO

DENBORAREN KUDEAKETA ETA BIZI-KALITATEA. LEHENETSI, DENBORA IRABAZTEKO
MILAGROSAKO CIVIVOXA. ABENDUAK 14. 19:30
DENBORAREN KUDEAKETA ETA BIZI-KALITATEA. LEHENETSI, DENBORA IRABAZTEKO. Doan. Aurrez izena emanda. Denbora gehien galarazten diguten gauzen artean lehenesten ez jakitea da. Egungo gure bizimoduak “pilotu automatikoan” garamatza zeregin batetik bestera, egiten dugunaz ohartu gabe, eta horrek azkenean estresa eragiten digu, bai eta denbora galdu izanaren sentsazio handia ere. Horretaz kontzientzia hartzea eta, horrela, era … +INFO

MURAL KOLEKTIBOA AITZINDARIEN PARKEAN

MURAL KOLEKTIBOA LEZKAIRUKO AITZINDARIEN PARKEAN
AITZINDARIEN PARKEA. ABENDUAK 18, 23, 28, 30. 11:00etatik 12:30era.
"Variopintas" artisten kolektiboak duen horma-irudi baten lanketa artistikoa hasi du, Lezkairuko Iruñeko auzoan dagoen Aitzindarien Parkean, eta bertan parte hartu ahal izango dute euren marka artistikoa utzi nahi duten pertsona guztiek. Adin guztietako pertsonei zuzendutako tailerrak larunbatetan izango dira. Elkargunea: biribilgunean, Lezkairuko igogailuaren ondoan.
Izen emateak: teaenlaazotea@gmail.com edo 665 30 15 54 telefonoan egingo dira. +INFO

PROGRAMAK

KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA-ZIKLOA

KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA-ZIKLOA
KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA-ZIKLOA Iturrama, Juslarrocha eta Condestable civivoxetan izanen da abenduaren 7tik 23ra. Sarrera doan aurrez izena emanda. ELKARTASUNA ERAIKITZEN Teatrolari, Mugarik Gabe Nafarroa, SOS Arrazakeria, REAS eta SODePAZ Tejiendo Solidaridad - Auzotik Mundura proiektua, ALBOAN, CEAR-Navarra, Asociación SEI, Acción Contra la Trata eta Centro Lasa erakundeekin elkarlanean. Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak finantzatua. +INFO

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO PROGRAMA. ABENDUAN ETA URTARRILAN

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO PROGRAMA. ABENDUAN ETA URTARRILAN
Civivox sareak haurrendako jarduera sorta eskainiko du abendua eta urtarrilan, adin tarte bakoitzarendako banatuta. Antzerkia eta lantegi bereziak izanen dira niniendako zein hamaika urte bitarteko haurrendako. Edukiera kontrola mantentzeko, aldez aurretik izena eman behar da jarduera guztietan, eta hori egin daiteke 010 herritarrendako informazio telefonoaren bidez, iruñakulturada.es webgunean zein aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. HAUR ETA FAMILIENDAKO ANTZERKIA 3€. Aurrez … +INFO

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK
Abenduan eta urtarrilean Zinemako Emakume Heroiak zikloa izango da Iturrama eta Sanduzelaiko Civivoxetan. María Castejónek koordinatutako zikloa. Proiekzioak 18:00etan eta 17:30ean (gabonetako saio berezia) izango dira, astelehenetan Iturramako Civivoxean, eta, astearteetan, berriz, , Sanduzelaiko Civivoxean. Sarrera doan, aurrez izena emanda. Helduendako. Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. … +INFO

AGNÈS VARDA: BEGIRADA ALDERRAIA

AGNÈS VARDA: BEGIRADA ALDERRAIA
Kondestable Civivoxak Agnès Varda zuzendari frantziarraren gaineko zikloa hartuko du, 2021eko urriaren 16tik 2022ko urtarrilaren 29ra. Arturo Barcenillak aurkeztutako filma eta mahai-ingurua. Doan. Aurrez izena emanda. Agnès Varda (Arlette Varda) Brusela ondoko herri txiki batean jaio zen. Bere aita greziar errefuxiatu bat zen. Bere ama frantziarra zen. 90 urterekin hil zenean, bere gorputz txikiak, itxuraz, esfortzurik gabe jasaten zuen herrien … +INFO

CIVIVOXETAKO JARDUERAK 2021EKO ABENDUA ETA 2022KO URTARRILA

CIVIVOXETAKO JARDUERAK 2021EKO ABENDUA ETA 2022KO URTARRILA
Civivoxetako jarduerek 2021eko abenduan eta 2022ko urtarrilan segida izanen dute. Programak honako hauek biltzen ditu: haurrendako eta familiendako jarduerak, lantegiak, zuzeneko arteak, zinema, hitzaldiak, parte hartzeko proiektuak eta erakusketak. Jarduera guztietarako aurrez eman behar da izena, www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan, jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte. +INFO

GABON OSO MUSIKALAK

GABON OSO MUSIKALAK
Gabonetan, musikarekin lotutako jarduera ugari izanen dira, hala nola Legoko irudiekin eginiko musika-tailerrak, beste mota bateko tailer musikal eta artistikoak, bai eta musika-ikuskizun handiak ere. +INFO

ERAKUSKETAK

NEREA LEKUONA

NEREA LEKUONA
Nerea Lekuona artistak DESATADURAS erakusketa ekarri du Ziudadelako Mistoen Eraikinera (Beheko solairua). 2021eko azaroaren 12tik 2022ko urtarrilaren 9ra egongo da zabalik. Erakusketa kolorezko paper handien gainean hitz, esaldi eta joko optikoekin eraikitako hainbat instalaziok osatzen dute, eta Trantsizioari buruz hausnartzeko gonbita egiten dute. +INFO

ROBERTA DE NICOLA

ROBERTA DE NICOLA
Roberta de Nicola sortzaile italiarraren MOODS erakusketa abenduaren 19ra arte egonen da ikusgai Ziudadelako Bolborategian. Azken urteetan Italian, Suitzan eta Espainian egindako zuri-beltzeko 41 argazkik osatzen dute erakusketa. +INFO

OHIALEN HIZKUNTZA, EHUNGINTZA AFRIKA MENDEBALDEAN

OHIALEN HIZKUNTZA, EHUNGINTZA AFRIKA MENDEBALDEAN
Azaroaren 4tik urtarrilaren 16ra, Ziudadelako Mistoen Pabiloiko lehenengo solairuan, 'Oihalen hizkuntza, ehungintza Afrika Mendebaldean' erakusketa egongo da ikusgai. +INFO

VISITSPAIN ERAKUSKETA

VISITSPAIN ERAKUSKETA
VisitSpain erakusketa zabalik egongo da Iruñean 2021eko abenduaren 12ra arte. Erakusketa aire zabalean ezarriko da, Ziudadela barruko plaza nagusian, PhotoEspañak antolatutako VisitSpain argazki-deialdiaren irudiekin. Iruñeko Udalaren lankidetzari esker, erakusketan egile nafarren 24 lan ikusi ahal izango dira. +INFO

EUGENIO ORTIZ ETA JAVIER MUGUETA

EUGENIO ORTIZ ETA JAVIER MUGUETA
'Hustasunaern danbatekoa' da Eugenio Ortizek eta Javier Muguetak Ziudadelako Labean urriaren 29tik abenduaren 12ra eskainiko duten proposamenaren izenburua. +INFO

AUDIOVISIONES

AUDIOVISIONES
Ziudadelako Arma Aretoan ‘Audiovisiones’ erakusketa dago ikusgai, 2022ko otsailaren 13ra arte, begirada bat mundu garaikideari, teknikak, formatuak eta adierazpen-lengoaiak hibridatuz. 27 lanek osatzen duten erakusketan, Udalaren arte garaikidearen bilduma beste instituzioetakoekin elkarrizketan ari da. +INFO

MINARI ARGIA EMATEA

MINARI ARGIA EMATEA
‘Minari argia ematea’ erakusketak Kondestablen doluari, heriotzari, arteari eta bizitzari buruzko hausnarketa egiten du 83 lagunen testigantzen eta 14 artistaren lanen bidez. Erakusketa Goizargi Elkartearen eta Maslow Industriesen (Fermín Díez de Ulzurrun, Peio Izcue eta María Ozcoidi) elkarlanaren emaitza da eta bitartekaritza jarduera-programa bat du. Kondestablen ikusgai egonen da urtarrilaren 9ra arte. +INFO

LIBURU LIBREAK

LIBURU LIBREAK_LIBROS LIBRES
Txantreako Liburutegi Publikoak LIBURU LIBREAK_LIBROS LIBRES erakusketa hartuko du 2021ko abenduaren 9tik 2022ko urtarrilaren 12ra. Artistak: Itziar Alforja / Fernanda Álvarez / JM Ascunce Parada / Lola Azparren / Puri Bermejo / Irene Cabañas / Blas Campos / La Chincheta Bruna / Alba García / Txema Goldaratz / Raquel Inglés Craqui / Josan López de Pariza / Eva Morant Artazoz / Gonzalo Nicuesa / Alicia Otaegui / Marijose Recalde / Fabiola Ruiz / Juan Sukilbide / Elur Ulibarrena / Héctor Urra / Lourdes Urricelqui Redín / Kontxesi Vicente. +INFO

AGENDA

facebook twitter instagram youtube 
Udaletxe Plaza z/g 31001 – Iruña (Nafarroa) - Tf. 010 / 948420960 cultura@pamplona.es
logo-pamplona-white
Harpidetza Utzi | Harpidetza Kudeatu