Nabigatzailean ikusi
pamplonaescultura

AGENDA

2021

ABENDUAREN 17TIK 24RA

2021KO EGUBERRIETAKO PROGRAMA

2021KO EGUBERRIETAKO PROGRAMA
Iruñeko Eguberrietako programa musikaz beteta dator, talde batzuek hiria girotuko dute, kaleetan barna, eta kontzertuak eginen dira Baluarten, Gayarre Antzokian eta hiriko hainbat elizatan. Egitaraua 'Reflejos'-ekin osatzen da, Suakaik Carlos III - Roncesvalles-en garatutako soinu-esperientzia murgilgarri eta interaktiboarekin, abenduaren 27tik urtarrilaren 9ra, 30 minuturo abonuarekin. IZEN-EMATEA: www.pamplonaescultura.es eta www.suakai.com. Azkenik, Civivoxek ‘Eguberri oso musikatua’ ospatuko du abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra bitartean goizez musika eta arte tailerrekin eta arratsaldez dantza eta antzerki ikuskizunekin. IZEN-EMATEA: www.pamplonaescultura.es, Tl: 010 eta Civivox zentroak. Elizetan egin beharreko kontzertuetan sarrera librea izanen da, leku guztiak bete arte, betiere aurrez gonbidapena hartuta kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik. Bakoitzak 2 lagunendako gonbidapena har dezake. Baluarteko eta Gayarreko kontzertuetarako sarrerak txarteldegietan zein www.teatrogayarre.com eta www.baluarte.com webguneetan eskuratzen ahalko dira. +INFO

BESTELAKO ARGIAK JAIALDIA 2021

BESTELAKO ARGIAK JAIALDIA 2021
'BESTELAKO ARGIAK' JAIALDIA ZIUDADELAN. 2021eko abenduaren 17a – 2022ko urtarrilaren 9a.
Bideoarte-proiekzioak, argi-instalazioak, familiarteko sormen-lantegiak eta arte-erakusketak. Bestelako Argiak jaialdiaren VI. edizioa eginen da Ziudadelan, 2021eko abenduaren 17tik 2022ko urtarrilaren 9ra, honako hauekin: bideoarte-proiekzioak (17:30 – 20:30), familiarteko sormen-lantegiak (11:30 – 13:00 eta 17:30 – 19:30) eta hainbat arte-erakusketa (11:30 – 13:30 eta 17:30 – 20:30). Jarduera guztietarako sarrera librea izanen da, lantegietakoa salbu, non aurrez izena eman beharko baita. Jaialdi honek hausnarketa, gozamena, jolasa eta emozioak suspertzea proposatzen du, bideosormenaren eta ikus-entzunezko artearen bidez, argia protagonista izanik. +INFO

AGNÈS VARDA. BEGIRA ALDERRAIA. LAS CIEN Y UNA NOCHES

AGNÈS VARDA. BEGIRA ALDERRAIA. LAS CIEN Y UNA NOCHES
KONDESTABLEKO CIVIVOXA, 2021-12-18, 19:00 - 21:30 LAS CIEN Y UNA NOCHES (Les cent et une nuits; Frantzia; 1995; 101’). AGNÈS VARDA. BEGIRA ALDERRAIA ZIKLOA. Doan. Aurrez izena emanda. Zinemaren mendeurrena ospatzen duen alegia da. Filmean, eskuzabalki esku hartzen dute Harrison Ford, Depardieu, De Niro, Jane Birkin, Belmondo, Anouk Aimée, Deneuve, Delon, Moreau, Lollobrigida, Di Caprio, Martin Sheen, Dean Stanton, Léaud …+INFO

ARRATSALDE BAT MUSEOAN. BISITA GIDATUAK PABLO SARASATE ARETOAN ZEHAR.

ARRATSALDE BAT MUSEOAN. (Bisita gidatuak Pablo Sarasate aretoan zehar)
KONDESTABLE CIVIVOXA (Pablo Sarasate Museo Aretoa), 2021-12-10, 2021-12-17, 2022-01-14, 2022-01-21. 19:00 – 20:00. SARASATEREN ONDAREA. ARRATSALDE BAT MUSEOAN. (Bisita gidatuak Pablo Sarasate aretoan zehar). Doan. Aurrez izena emanda. Guztiontzat. Ongi etorri! Sentitu etxean bezala, eta ireki begiak Pablo Sarasate Iruñeko biolin-jole jenialaren museo honetan aurki ditzakezuen sekretu guztiak ezagutzeko. Ni neu izango naiz zuen anfitrioia eta zuen gidaria, gure musikaririk … +INFO

ERROMANTIKOAK ESPAINIATIK LATINOAMERIKARA- KONTZERTUA: GITARRA BAKALARIA

PLEKTRO MUSIKA JAIALDIA. ERROMANTIKOAK ESPAINIATIK LATINOAMERIKARA- KONTZERTUA: GITARRA BAKALARIA
Iturramako Civivoxa, 2021-12-17, 19:30 - 20:30 PLEKTRO MUSIKA JAIALDIA. ERROMANTIKOAK ESPAINIATIK LATINOAMERIKARA- KONTZERTUA: GITARRA BAKALARIA. Doan. Aurrez izena emanda. F. Tárrega, S. Brotons, H. Villalobos, A. Barrios, M. M. Ponce eta A. Piazzolla musikagileen lanak joko dira. Andosillan jaioa, Marcos Martín Calahorrako Musika Kontserbatorioan hasi zen musika ikasketak egiten, 2018an graduatuta. Estatuko eta nazioarteko hainbat lehiaketatan parte hartu du. +INFO

PLEKTRO MUSIKA JAIALDIA.ARA IOVIS QUARTET

PLEKTRO MUSIKA JAIALDIA.ARA IOVIS QUARTET
Iturramako Civivoxa, 2021-12-18, 19:30 - 21:00 PLEKTRO MUSIKA JAIALDIA.ARA IOVIS QUARTET. Doan. Aurrez izena emanda. Plektro-kontzertua. Eduardo Pont (bandurria 1), Manuel Muelas (bandurria 2), Ángel G. Benito (lautea) eta Carlos Manjón (gitarra). Kontzertuak bi zati izanen ditu, aski ezberdinak. Lehen zatian, Txaikovskiren Intxaur-kraskagailua suitearen atal batzuk emanen dira, talde honetarako egokituak. Bigarrenean, berriz, plektro-laukoterako egokitu edo moldatu diren printza laburrak. …+INFO

PLEKTRO MUSIKA JAIALDIA. PAULINO OTAMENDI GANBERA ORKESTRA

PLEKTRO MUSIKA JAIALDIA. PAULINO OTAMENDI GANBERA ORKESTRA
Iturramako Civivoxa, 2021-12-19, 12:30 - 14:00 PLEKTRO MUSIKA JAIALDIA. PAULINO OTAMENDI GANBERA ORKESTRA. Doan. Aurrez izena emanda. Paulino Otamendi Ganbera Orkestra Iruñeko Artearen Adiskideak musika-elkartekoa da; elkarte hori plektro-musika bultzatu eta hedatzeko lanetan ari da 1918an sortu zenetik, kontzertuak, ikastaroak, jaialdiak etab. antolatuz. Eta plektro-instrumentuek musikaren historian izan duten eta gaur egun duten garrantzia ezagutzera emateko lanetan aritu da. +INFO

EGUBERRIETAKO BALLETA, LA PAMPLONESAREKIN

EGUBERRIETAKO BALLETA, LA PAMPLONESAREKIN
Abenduaren 19an, 12: 00etan, Gayarre Antzokian, La Pamplonesak, Nafarroako dantzaren artista garrantzitsuenekin batera, 'Eguberrietako balleta' kontzertua eskainiko du, J. Vicent Egearen zuzendaritzapean. +INFO

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK. AMERRIKA

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK. AMERRIKA
SANDUZELAIKO CIVIVOXA, 2021-12-21, 18:00 - 20:30 Amerrika (Amreeka) Cherien Davis. AEB. 2009. 96'. Komedia dramatikoa. Immigrazioa. Kulturartekotasuna. ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK ZIKLOA. Doan. Aurrez izena emanda. +18. Muna Zisjordaniako kontrol guneen artean bizi da. Ezkontzaren porrotak arrastoa utzi dio eta, horregatik, izugarri pozten da lan eta bizileku baimena lortzen duenean AEBra semearekin (Fadi) joateko. Munaren ahizpak, senarrak eta hiru alabek Illinoisko etxean …+INFO

HITZ MARGOTUAK LANTEGIA

HITZ MARGOTUAK LANTEGIA
Liburutegi Biziduna. Hitz margotuak. Haurrentzako literatur eta plastika sorkuntza tailerra 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoentzat. 2021eko abenduaren 27, 28, 29 eta 30. Goizeko 11:00etatik 13:00etara. Etxabacoitz Liburutegi Publikoa. Inskripzioak liburutegian bertan, bibliech@navarra.es edo Tf. 948 273262.
Urtea topaketa ederrekin eta arte askorekin amaitzeko Etxabacoitzeko liburutegiak, Argazkigintza-Literatura-Plastika uztartzen dituen proiektua burutuko du bi jardueraren bitartez: argazki erakusketa bat, hitz bati loturiko irudiekin, eta bertan sormen prozesu desberdinak ikusi ahal izango dira. Nesken eta mutilen Palabras Pintadasen aurreko edizioetan eta argazki erakusketa abiapuntu duen sorkuntza literario eta plastikoari buruzko haurrentzako tailerra. Tailerraren egunetan, ikasleek ipuin kolektibo bat eta argazkigintzarekin lotutako lan plastikoak sortuko dituzte hitzarekin batera. +INFO

EGUBERRI APAINGARRIAK SORTUKO DITUGU GURE ADINEKOEKIN!

SORMEN-LANTEGIA GURE ADINEKOEKIN. EGUBERRI APAINGARRIAK SORTUKO DITUGU GURE ADINEKOEKIN!
ITURRAMAKO CIVIVOXA. ABENDUAK 17. 17:30
SORMEN-LANTEGIA GURE ADINEKOEKIN. EGUBERRI APAINGARRIAK SORTUKO DITUGU GURE ADINEKOEKIN! Haurrendako eta haien aitatxi-amatxiendako lantegia da. Gure adinekoekin bitxikeriak eta oroitzapen dibertigarriak trukatu eta, aldi berean, apaingarriak sortuko ditugu etxera eramateko. Eguberri apaingarriak sortuko ditugu gure adinekoekin! Hainbat eguberri apaingarri mota sortuko … +INFO

GURE EGUBERRI APAINGARRIAK BUZTIN POLIMERIKOAREKIN

BUZTIN POLIMERIKOAREKIN SORTZEN ETA MODELATZEN. GURE EGUBERRI APAINGARRIAK SORTUKO DITUGU
MILAGROSAKO CIVIVOXA. ABENDUAK 17. 17:30
BUZTIN POLIMERIKOAREKIN SORTZEN ETA MODELATZEN. GURE EGUBERRI APAINGARRIAK SORTUKO DITUGU. Buztin polimerikoa erabiliko dugu esperimentatzeko. Gai moldagarria da, eta guk oratu, nahastu eta itxura emanen diogu, geure eskuekin apaingarri dibertigarriak sortzeko. Animatuko al zara? Gure eguberri apaingarriak sortuko ditugu.Izarrak, kanpaiak, gabon zuhaitz txikiak, Bizarzuriren botak… +INFO

ZUMURRUEN KONTRAKO ERAGILEAK: ¡QUE NO TE PONGAN DE MAL RUMOR!

KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA-ZIKLOA. ZUMURRUEN KONTRAKO ERAGILEAK: ¡QUE NO TE PONGAN DE MAL RUMOR!
JUSLARROCHAKO CIVIVOXA. ABENDUAK 18. 10:00
KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA-ZIKLOA. ZUMURRUEN KONTRAKO ERAGILEAK: ¡QUE NO TE PONGAN DE MAL RUMOR!. Zaska-Zurrumurruen aurkako Nafarroako Sareak dinamizatua. Deseroso al zaude beste jatorri batzuetako jendearen kontrako hitzak entzuten dituzunean? Zurrumurruen kontrako estrategiak estereotipo eta aurreiritzietan oinarritutako zurrumurruen kontra egin nahi du, …+INFO

MIGRAZIOEI BURUZ JASOTZEN DITUGUN INFORMAZIOEN AZTERKETA KRITIKOA

KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA-ZIKLOA. MIGRAZIOEI BURUZ JASOTZEN DITUGUN INFORMAZIOEN AZTERKETA KRITIKOA
KONDESTABLE CIVIVOXA. ABENDUAK 17. 19:00.
KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA-ZIKLOA. MIGRAZIOEI BURUZ JASOTZEN DITUGUN INFORMAZIOEN AZTERKETA KRITIKOA. Yanitza Torres Inmigrazionalismo proiektuko kazetari eta teknikariaren hitzaldia. Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak antolatua, Rioja Acoge erakundearekin elkarlanean. Migrazio-fenomenoari buruzko informazio-tratamendu egiazkoa, koherentea eta zorrotza sortzen laguntzea du helburu. +INFO

TOPAKETA POETIKOA. MARINA AOIZ

TOPAKETA POETIKOA
ETXABAKOITZKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. ABENDUAK 17. 17:00
Etxabacoizko Liburutegi Publikoak topaketa poetiko bat antolatu du Marina Aoizekin. Sarrera doan, aldez aurretik izena emanda, liburutegian bertan, bibliech@navarra.es edo Tf. 948 273262. +INFO

NEGUKO IPUINAK GAZTELANIAZ

NEGUKO IPUINAK GAZTELANIAZ
SAN FRANTZISKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. ABENDUAK 17. 18:00.
'NEGUKO IPUINAK' da San Frantzisko Liburutegi Publikoan Carmen Morenok irakurriko duen ipuinaren izenburua, Familientzat. Sarrera doan. +INFO

ARTE-LABORATEGIAK FAMILIARTEAN. JACKSON POLLOCK

ARTE-LABORATEGIAK FAMILIARTEAN. JACKSON POLLOCK
JUSLARROCHA CIVIVOXA. ABENDUAK 18. 11:00etatik 12:00era.
ARTE-LABORATEGIAK FAMILIARTEAN EUSKARAZ. JACKSON POLLOCK. Familiendako lantegia da, elkarrekin sortu, imajinatu eta gozatzeko. Saio bakoitzean, artista baten munduan murgilduko gara, gure adierazmoldea eta komunikazio-moduaren bila. Lantegi bakoitza bukatzean, erakusketa txiki bat sortuko dugu elkarrekin lan guztiak bilduta, nahi duen jende orok gure sorkuntza-lanak ikus ditzan. +INFO

LEHEN HAURTZAROAN. URTAROAK. NEGU HOTZA ETA IZOZTUA

LANTEGIAK: EBOLUZIO-LERROA. JOLASA ETA ARTEA LEHEN HAURTZAROAN. URTAROAK. NEGU HOTZA ETA IZOZTUA
MENDILLORRIKO CIVIVOXA. ABENDUAK 18. 11:00etatik 12:00era.
LANTEGIAK: EBOLUZIO-LERROA. MUNDU TXIKIAK FAMILIARTEAN SORTZEA. JOLASA ETA ARTEA LEHEN HAURTZAROAN. URTAROAK. NEGU HOTZA ETA IZOZTUA. Familiarteko jarduera plastikoa, 4 eta 6 urte arteko haurrentzat. Agertoki txikiak sortuko dira jolasteko eta istorioak kontatzeko, irudimena eta sormena suspertuta. Negu hotza eta izoztua Negu jauna zuriz jantzi da, berokia jarri du eta eskua ematen dizu. +INFO

HAURRENDAKO SORMEN GUNEA. COLORMIX

HAURRENDAKO SORMEN GUNEA.  “BALI BERDEA” . COLORMIX
SANDUZELAIKO CIVIVOXA. ABENDUAK 18. 17:30
HAURRENDAKO SORMEN GUNEA. “BALI BERDEA” . COLORMIX. Lantegiotan, haurrek hainbat proposamen landuko dituzte pintura miatzeko, eta koloreekin eta formekin jolasteko. Colormix Fluor eta pastel koloreak nahasiko ditugu degradatu eta funditu paregabeak egiteko, mihise gaineko pintura akrilikoarekin. HIZKUNTZA:Castellano. +INFO

IPUINAK, MAGIA ... AMONAREN ISTORIOAK

IPUINAK, MAGIA ETA ASKOZ ERE GEHIAGO. AMONAREN ISTORIOAK
JUSLAROCHAKO CIVIVOXA. ABENDUAK 18. 18:00
IPUINAK, MAGIA ETA ASKOZ ERE GEHIAGO. AMONAREN ISTORIOAK. 3 urtetik +, heldu batek lagunduta. Berezia zen gure amatxi, magikoa. Bidaiatzea maite zuen berak. Sekula ez genuen ezagutu, baina gutun bat bidaltzen zigun astero, munduko hamaika istorio kontatzen. Gutunak jasotzeari utzi genionean, jakin genuen gure txanda zela. +INFO

CARLOS LAREDOREN HITZALDIA-BRIF BRAF BRUF

CARLOS LAREDOREN HITZALDIA-BRIF BRAF BRUF
TXANTREAKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. ABENDUAK 22. 18:00
Txantrea liburutegi publikoak «Tras los pasos y traspiés de Rodari», Carlos Laredoren hitzaldia hartuko du abenduaren 22a, asteazkenean, 18.00 etan. BRIF, BRAF, BRUF JAIALDIA. Edukiera mugatua. Sarrera doan.

+INFO

CONCIERTO ACÚSTICO DE ERROTIK

CONCIERTO ACÚSTICO DE ERROTIK
SANDUZELAIKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. ABENDUAK 23. 18:30
Errotiken kontzertu akustikoa. Ander eta Mikel Uharriz liburutegira bueltatzen dira. Egiten duten musika mota kantautorea da, baita folk-rock ere, eta beti ere gure lurraldeko sustrai musikalak kontuan hartuta. Formatu akustikoan ariko dira, bi gitarra eta perkusioekin. +INFO

PROGRAMAK

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO PROGRAMA. ABENDUAN ETA URTARRILAN

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO PROGRAMA. ABENDUAN ETA URTARRILAN
Civivox sareak haurrendako jarduera sorta eskainiko du abendua eta urtarrilan, adin tarte bakoitzarendako banatuta. Antzerkia eta lantegi bereziak izanen dira niniendako zein hamaika urte bitarteko haurrendako. Edukiera kontrola mantentzeko, aldez aurretik izena eman behar da jarduera guztietan, eta hori egin daiteke 010 herritarrendako informazio telefonoaren bidez, iruñakulturada.es webgunean zein aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. HAUR ETA FAMILIENDAKO ANTZERKIA 3€. Aurrez … +INFO

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK
Abenduan eta urtarrilean Zinemako Emakume Heroiak zikloa izango da Iturrama eta Sanduzelaiko Civivoxetan. María Castejónek koordinatutako zikloa. Proiekzioak 18:00etan eta 17:30ean (gabonetako saio berezia) izango dira, astelehenetan Iturramako Civivoxean, eta, astearteetan, berriz, , Sanduzelaiko Civivoxean. Sarrera doan, aurrez izena emanda. Helduendako. Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. … +INFO

GABON OSO MUSIKALAK

GABON OSO MUSIKALAK
Gabonetan, musikarekin lotutako jarduera ugari izanen dira, hala nola Legoko irudiekin eginiko musika-tailerrak, beste mota bateko tailer musikal eta artistikoak, bai eta musika-ikuskizun handiak ere. +INFO

ERAKUSKETAK


Horno de la Ciudadelak Yago Vaillo artista, diseinatzaile eta arkitekto nafarraren 'Chorégraphie ou l'art d'écrire la dance' erakusketa hartzen du 2021eko abenduaren 17tik 2022ko urtarrilaren 30era. Erakusketak dantza eta pintura uztartzen ditu, kontenplazioa eta ekintza, estatikotasuna eta performancea. +INFO

Roberta de Nicola sortzaile italiarraren MOODS erakusketa abenduaren 19ra arte egonen da ikusgai Ziudadelako Bolborategian. Azken urteetan Italian, Suitzan eta Espainian egindako zuri-beltzeko 41 argazkik osatzen dute erakusketa. +INFO
Nerea Lekuona artistak DESATADURAS erakusketa ekarri du Ziudadelako Mistoen Eraikinera (Beheko solairua). 2021eko azaroaren 12tik 2022ko urtarrilaren 9ra egongo da zabalik. Erakusketa kolorezko paper handien gainean hitz, esaldi eta joko optikoekin eraikitako hainbat instalaziok osatzen dute, eta Trantsizioari buruz hausnartzeko gonbita egiten dute. +INFO

OHIALEN HIZKUNTZA, EHUNGINTZA AFRIKA MENDEBALDEAN

OHIALEN HIZKUNTZA, EHUNGINTZA AFRIKA MENDEBALDEAN
Azaroaren 4tik urtarrilaren 16ra, Ziudadelako Mistoen Pabiloiko lehenengo solairuan, 'Oihalen hizkuntza, ehungintza Afrika Mendebaldean' erakusketa egongo da ikusgai. +INFO

Ziudadelako Arma Aretoan ‘Audiovisiones’ erakusketa dago ikusgai, 2022ko otsailaren 13ra arte, begirada bat mundu garaikideari, teknikak, formatuak eta adierazpen-lengoaiak hibridatuz. 27 lanek osatzen duten erakusketan, Udalaren arte garaikidearen bilduma beste instituzioetakoekin elkarrizketan ari da. +INFO

MINARI ARGIA EMATEA

MINARI ARGIA EMATEA
‘Minari argia ematea’ erakusketak Kondestablen doluari, heriotzari, arteari eta bizitzari buruzko hausnarketa egiten du 83 lagunen testigantzen eta 14 artistaren lanen bidez. Erakusketa Goizargi Elkartearen eta Maslow Industriesen (Fermín Díez de Ulzurrun, Peio Izcue eta María Ozcoidi) elkarlanaren emaitza da eta bitartekaritza jarduera-programa bat du. Kondestablen ikusgai egonen da urtarrilaren 9ra arte. +INFO

LIBURU LIBREAK

LIBURU LIBREAK_LIBROS LIBRES
Txantreako Liburutegi Publikoak LIBURU LIBREAK_LIBROS LIBRES erakusketa hartuko du 2021ko abenduaren 9tik 2022ko urtarrilaren 12ra. Artistak: Itziar Alforja / Fernanda Álvarez / JM Ascunce Parada / Lola Azparren / Puri Bermejo / Irene Cabañas / Blas Campos / La Chincheta Bruna / Alba García / Txema Goldaratz / Raquel Inglés Craqui / Josan López de Pariza / Eva Morant Artazoz / Gonzalo Nicuesa / Alicia Otaegui / Marijose Recalde / Fabiola Ruiz / Juan Sukilbide / Elur Ulibarrena / Héctor Urra / Lourdes Urricelqui Redín / Kontxesi Vicente. +INFO
Kondestable Civivoxeko bigarren solairuan ‘Beti izan ginen hemen! Manifestazio kultural eta politikoak LGTBI_Q (1977-2021) / Gu beti hemen, lehen lerroan! LGTBI_Q adierazpen politikoak eta kulturalak egiten (1977-2021) ’ erakusketa izango da ikusgai, 2021eko abenduaren 11tik 2022ko urtarrilaren 30era. Komisarioa: Fefa Vila Nuñez, zuzendari artistikoa‘ The future of the revolt. Memoria eta desioa LGTBI-Q ’, ‘Maitasun onaren liburua. Sexualitate bitxiak eta politika arraroak 'eta' ConTacto-ren egilea. Jolasgarritasunaren politika eta poetika'. +INFO

AGENDA

facebook twitter instagram youtube 
Udaletxe Plaza z/g 31001 – Iruña (Nafarroa) - Tf. 010 / 948420960 cultura@pamplona.es
logo-pamplona-white
Harpidetza Utzi | Harpidetza Kudeatu