Nabigatzailean ikusi
pamplonaescultura

AGENDA

2021

AZAROAK 26 - ABENDUAK 3

ASTE HONETAN GAYARRE ANTZOKIAN

ASTE HONETAN GAYARRE ANTZOKIAN
Gayarre Antzokiak, aste honetan, aurkeztuko du: ¿OS ACORDÁIS? ALBERT PLA (MUSIKA), azaroak 26, 20:00; EL GRITO (ANTZERKIA), azaroak 27, 20:00 ; La Pamplonesa. ZARZUELA ARRATSALDEA (MUSIKA), azaroak 28-29, 20:00 ; KUTSIDAZU BIDEA IXABEL, MUSIKALA, abenduak 1, 20:00; JORGE CELEDÓN. TOUR EUROPA (MUSIKA) , abenduak 2, 20:00 ; BAT (DANZA), abenduak 10, 20:00 ; ANTÍGONA (ANTZERKIA), abenduak 12, 19:00. Sarrerak www.teatrogayarre.com webgunean erosi ahal izanen dira, eta antzokiko txarteldegian (asteartetik 17:30etatik 20:30era. Astelehenetan, itxita). +INFO

MAPPING JAIALDIA, FAMILIENTZAT ETA HAURTXOENTZAT

MAPPING JAIALDIA, FAMILIENTZAT ETA LEHEN HAURTZAROARENTZAT
Hazi egin da aurten Civivox Sareak 1 eta 4 urte arteko umetxoak dituzten familiendako programazioa, Europako MAPPING Jaialdian sartu baita, hau da, Esperientzia Artistikoa Familientzat eta Lehen Haurtzaroarentzat, Gasteizko Teatro Paraíso / KunArte-ren eskutik, Mendillorri eta Iturramako Civivoxetan, azaroaren 18tik 28ra. Europa mailan sortutako bi eszena-proiektu ikusiko ditugu Jaialdian: La luna en el jardín, Silfo Teatrok ondua (Murtzia) eta Susurros … +INFO

LA RISA LISTA. BIZITZA BATEAN BADIRA BIZITZA ASKO. LALACHUS

LA RISA LISTA. BIZITZA BATEAN BADIRA BIZITZA ASKO. LALACHUS
KONDESTABLE CIVIVOXA, AZAROAK 26, 19:30. Sarrerak, 3 €, aldez aurretik izena emanda 010 telefonora deituta, www.pamplonaescultura.es eta aurrez aurre Civivox zentroetan.

Lalaren amonak beti esan dio esaldi bat kaskoan iltzatu zaiona: “Bizitza batean, badira bizitza asko”. Bai horixe, 90ean jaiotako madrildar arras mantxatar horrek dagoeneko hainbat bizitza izan ditu, …+INFO

AGNES VARDA: BEGIRADA ALDERRAIA. MUR MURS

AGNES VARDA: BEGIRADA ALDERRAIA. MUR MURS
KONDESTABLE CIVIVOXA, AZAROAK 27, 19:00 . Sarrera doan, aldez aurretik izena emanda 010 telefonora deituta, www.pamplonaescultura.es eta aurrez aurre Civivox zentroetan.

Agnès Vardak Los Angelesen grabatutako muralen planoak aurkezten ditu, askotan inspiratu zituzten margolari eta modeloekin batera filmatuak. Filmak Vardaren narrazioaren eta margolarien arteko iruzkinak trukatzen ditu, eta, … +INFO

ZARZUELA ARRATSALDEA, LA PAMPLONESAREKIN

ZARZUELA ARRATSALDEA, LA PAMPLONESAREKIN
Azaroaren 28an eta 29an, 20: 00etatik aurrera, La Pamplonesak Zarzuelako Arratsaldea eskainiko du Gayarre Antzokian, Andrea Jimenez sopranoarekin eta J. Vicent Egearen zuzendaritzapean.

2021ean izanen da adinez nagusia (18 saio) La Pamplonesak Iruñeko patroi San Saturnino egunaren karietara egin ohi duen Zarzuelako Ezohiko Kontzertua. 2004. urtean Serrano maisuari buruz egindako lehenetik gaur arte, genero horren 150 bat lan jo ditu bandak. Lan osoak ere idatzi ditu, eta bidelagun izan ditu hainbat abesbatza eta abeslariprotagonista nagusi lanetan. Oraingo honetan, Iruñeko Andrea Jiménez soprano gazte apartarekin batera arituko dira: sopranorako Erromantza garrantzitsuenen hautaketa bat abestuko du, generoko obertura eta preludio nagusiekin tartekatuta. Sekulako ekitaldia izanen da, aurreko urteetako guztiak bezala. +INFO

NAFARROAKO EDIZIOAREN V. AZOKA

NAFARROAKO EDIZIOAREN V. AZOKA
Nafarroako Edizioaren V. Azoka Iruñeko Gazteluko ​​Plazan ospatuko da azaroaren 25etik 28ra, 10:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Nafarroako Editoreen Elkarteak (EDITARGI) antolatutako azoka honek hogei hitzaldi eta aurkezpen baino gehiago eskainiko ditu, eta 18 liburu sinadura, sektoreko argitaletxeen eta beste entitate batzuen 19 standetan. Informazio gehiago https://www.editargi.com/es/fen/ferias/5/expo helbidean. +INFO

SAN SATURNINO IRUÑEKO ZAINDARIAREN EGUNA

SAN SATURNINO IRUÑEKO ZAINDARIAREN EGUNA
Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Gaiteroak eta Txistulariak, eta La Pamplonesa Musika Banda, Udal Korporazioarekin batera joango dira San Saturninoko prozesioan, azaroaren 29an. +INFO

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK. THELMA Y LOUISE

ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK. THELMA Y LOUISE
SANDUZELAIKO CIVIVOXA, AZAROAK 30, 18:00. Doan. Aurrez izena emanda. Helduak.

30 urte bete dira klasiko feminista hori estreinatu zenetik, eta “Zinemako emakume heroiak” sailak merezi bezalako omenaldia egin nahi dio. Ridley Scottek zuzendu, Callie Khourik idatzi eta Geena Davisek nahiz Susan Sharandonek interpretatu zuten. Bi lagunek asteburuko bidaia … +INFO

DEMODE QUARTET BERRIZ GAYARRE ANTZOKIAN IXABELEKIN

DEMODE QUARTET BERRIZ GAYARRE ANTZOKIAN IXABELEKIN
Lehen antzezpenetik urtebetera, Demode Quartet taldeak berriro taularatuko du Gayarre antzokian Kutsidazu bidea Ixabel musikala, 2021eko MAX saria irabazi berria delarik ikuskizun musikal edo liriko hoberenaren atalean.
Emanaldia abenduaren 1ean eginen dute, 20:00etan, eta sarrerak heldu den ostiralean, azaroak 19, paratuko dira salgai Gayarre antzokian: leihatilan (asteartetik larunbatera, 17:30etik 20:30era) eta webgunean ( www.teatrogayarre.com ). Emanaldia Kultura eta Berdintasuneko Alorrak egiten dituen euskarazko jardueretako bat da. +INFO

SINFONIETTA DE PAMPLONA. 30. URTEURRENEKO KONTZERTUA.

SINFONIETTA DE PAMPLONA. 30. URTEURRENEKO KONTZERTUA.
Baluarte Auditorioak Iruñeko Sinfoniettaren 30. urteurreneko kontzertua hartuko du, abenduaren 16, ostegunean, 20:00etan. Sarrerak Baluarteko leihatilan eta webgunean eskura daitezke, azaroaren 19tik hasita.

Iruñeko Sinfoniettak 30 urte bete ditu agertokietan eta orkestrak abagune handi honetarako musika-irudietan jasotako programa sinfonikoa proposatzen du. Iruñeko Udalak antolatu duen kontzertuaren lan nagusia Modest Mussorgskiren "Erakusketa baten margolanak” lan ezaguna da. Egitarauan Edvard Griegen eta Antonin Dvoraken abesti bana ere badaude, “Solveigen abestia” eta “Russalkako ilargiari abestia”, hurrenez hurren, Itsaso Loinaz soprano nafarrak abestuak. Gainera, George Gershwinen Porgy eta Bess – Erretratu sinfonikoa operako doinu ezagun eta ospetsuen sorta bat entzunen dugu. +INFO

MURAL KOLEKTIBOA LEZKAIRUKO AITZINDARIEN PARKEAN

MURAL KOLEKTIBOA LEZKAIRUKO AITZINDARIEN PARKEAN
"Variopintas" artisten kolektiboak 140 m-ko luzera eta 1,50-ko altuera duen horma-irudi baten lanketa artistikoa hasi du, Lezkairuko Iruñeko auzoan dagoen Aitzindarien Parkean, eta bertan parte hartu ahal izango dute euren marka artistikoa utzi nahi duten pertsona guztiek. Horretarako, hainbat tailer antolatu dira muralaren inguruan, muralaren egileetako batekin in situ lan eginez. Adin guztietako pertsonei zuzendutako tailerrak larunbatetan izango dira: azaroaren 20an eta 27an, eta abenduaren 4, 11, 18, 23, 28 eta 30ean. Ordutegia: 11:00etatik 12:30era. Elkargunea: biribilgunean, Lezkairuko igogailuaren ondoan.
Izen emateak: teaenlaazotea@gmail.com edo 665 30 15 54 telefonoan egingo dira. Murala Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun arloak enkargatu du historian zehar hainbat kultur, arte, hezkuntza edo zientzia arlotan emakume aitzindariak omentzeko. +INFO

KOIUNTURA-REN KONTZERTUA

KOIUNTURA-REN KONTZERTUA
TXANTREAKO LIBURUTEGIA. AZAROAK 26. 19:00.

Azaroaren 26an, 19: 00etan, Txantreako Liburutegi Publikoan errezitaldi poetiko musikala izango da Koiuntura-ren eskutik. +INFO

TXISTULARI ETA GAITEROEN DIANAK ITZULI DIRA

TXISTULARI ETA GAITEROEN DIANAK ITZULI DIRA
AZAROAK 28. ITURRAMA ETA BUZTINTXURI. 09:00-10:00

Iruñeko Txistulari eta Gaiteroen goizeko dianak hiriko kaleetan barna ibiliko dira berriz ere, Covid-19ak eragindako osasun-murrizketen ondorioz ia urte eta erdi atera gabe egon ondoren. Bi bandak azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an aterako dira Iruñeko hainbat auzotan, 9: 00etatik 10: 00etara. +INFO

IPUINAK, MAGIA ETA ASKOZ ERE GEHIAGO

Ipuinak, magia eta askoz ere gehiago. El detective mágico
MILAGROSAKO CIVIVOXA. AZAROAK 27. 18:00

Doan. Aurrez izena emanda. 4 urtetik +, heldu batek lagunduta.

Ongi etorri Mc Nificus detektibe magikoaren abentura honetara. Detektibeari jakinarazi diote ipuinak desagertzen ari direla aztikeriaz hiriko liburutegi eta liburu-dendetatik. Arrasto bati jarraitzen ari zaio: paperezko makiltxo magiko bat da. +INFO

ELEKTRONIKA ETA 3D. VIDEOWALL

HAR EZAZU PARTE EGITEN ARI DIREN MAKER PROIEKTUAN. PROIEKTURA ELEKTRONIKA ETA 3D. VIDEOWALL
MENDILLORRIKO CIVIVOXA. AZAROAREN 6TIK ABENDUAREN 18RA

Videowall proiektuak ikus-entzunezko horma-irudi bat sortzea du helburu, irudi bikoiztuak edo zatituak hainbat monitore birziklatuetan emateko. Parte-hartzaileek proiektuan parte hartu eta programazio-pilula txikiak ikasiko dituzte, 3D diseinu eta inprimatze egokitzapena, horma-irudia egiteko. Horma-irudia ikasketa bide egokia izanen … +INFO

LANTEGIAK: ADIERAZPEN ARTISTIKOA ETA PLASTIKOA UMETXOENTZAT.

MAPPING JAIALDIA. LANTEGIAK: ADIERAZPEN ARTISTIKOA ETA PLASTIKOA UMETXOENTZAT. NATURAKO SEKRETUAK
ITURRAMAKO CIVIVOXA, AZAROAK 26 17:30
Gune egokia da zentzumenak suspertzeko, behatzeko gaitasuna ernatzeko eta jakin-mina bultzatzeko, betiere ukimenezko, entzumenezko eta ikusmenezko estimuluen bidez. +INFO

UMETXOENDAKO ANTZERKI-IKUSKIZUNAK. SUSURROS DEL BOSQUE

MAPPING JAIALDIA. UMETXOENDAKO ANTZERKI-IKUSKIZUNAK. SUSURROS DEL BOSQUE (10:30)
MENDILLORRIKO CIVIVOXA. AZAROAK 27, 10:30 ETA 12:30
3 €. Aurrez izena emanda. 1-3 urte, heldu batek lagundurik (gehienez, heldu bat umetxo bakoitzarekin). Basoak kontatu nahi dizkigun istorioak entzuteko gonbidapena da. +INFO

MAPPING JAIALDIA. INSTALAZIO-LANTEGIA. UNA CAJA, UN SUEÑO.

MAPPING JAIALDIA. INSTALAZIO-LANTEGIA. UNA CAJA, UN SUEÑO.
MENDILLORRIKO CIVIVOXA, AZAROAK 28, 10:30 ETA 18:30 GAZTELANIAZ. 12:00 ETA 17:00 EUSKARAZ.
Doan. Aurrez izena emanda. 1-4 urte, heldu batek lagundurik. Abentura artistiko bat proposatzen dizuegu, non handiek eta txikiek kartoizko eszenografia txikietan murgiltzeko aukera izan baitezakete, barnealdea arakatzeko, eraldatzeko eta familian bizitzeko espazio berriak sortzeko. +INFO

PROGRAMAK

CIVIVOXETAKO JARDUERAK 2021EKO ABENDUA ETA 2022KO URTARRILA

CIVIVOXETAKO JARDUERAK 2021EKO ABENDUA ETA 2022KO URTARRILA
Civivoxetako jarduerek 2021eko abenduan eta 2022ko urtarrilan segida izanen dute. Programak honako hauek biltzen ditu: haurrendako eta familiendako jarduerak, lantegiak, zuzeneko arteak, zinema, hitzaldiak, parte hartzeko proiektuak eta erakusketak. Jarduera guztietarako aurrez eman behar da izena, www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan, jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte. +INFO

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO PROGRAMA. ABENDUAN ETA URTARRILAN

CIVIVOXETAKO HAURRENDAKO PROGRAMA. ABENDUAN ETA URTARRILAN
Civivox sareak haurrendako jarduera sorta eskainiko du abendua eta urtarrilan, adin tarte bakoitzarendako banatuta. Antzerkia eta lantegi bereziak izanen dira niniendako zein hamaika urte bitarteko haurrendako. Edukiera kontrola mantentzeko, aldez aurretik izena eman behar da jarduera guztietan, eta hori egin daiteke 010 herritarrendako informazio telefonoaren bidez, iruñakulturada.es webgunean zein aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. HAUR ETA FAMILIENDAKO ANTZERKIA 3€. Aurrez … +INFO

GABON OSO MUSIKALAK

GABON OSO MUSIKALAK
Gabonetan, musikarekin lotutako jarduera ugari izanen dira, hala nola Legoko irudiekin eginiko musika-tailerrak, beste mota bateko tailer musikal eta artistikoak, bai eta musika-ikuskizun handiak ere. +INFO

SARASATEREN ONDAREA. ABENDUA-URTARRILA

SARASATEREN ONDAREA. ABENDUA-URTARRILA
Condestable Civivoxak abendutik urtarrilera bitartean Pablo Sarasate musikagilearen inguruko zikloarekin jarraituko du, doako hainbat ekitaldirekin. Sarrera librea da, aldez aurretik izena emanda. PROGRAMA Cuentos que te suenan. SERGIO DE ANDRES. Abenduak 23, osteguna. 18:00. Kondestable Civivoxa. Pablo Sarasate Museoko Aretoa Ipuin zapateatuak. SERGIO DE ANDRES. Urtarrilak 27, osteguna.18: 00. Kondestable Civivoxa. Pablo Sarasate Museoko Aretoa Arratsalde bat museoan (Bisita gidatuak …+INFO

LA PAMPLONESA GAYARREN. 2021EKO URRITIK - 2022KO OTSAILERA

LA PAMPLONESA GAYARREN. 2021EKO URRITIK - 2022KO OTSAILERA
La Pamplonesa Gayarre Antzokiko bere ohiko egoitzara itzuliko da, 2021eko urritik 2022ko otsailera, askotariko programa zabal batekin. Hurrengo Kontzertuak:

2021EKO AZAROAREN 28A, IGANDEA, ETA 29A, ASTELEHENA 20:00. ‘‘ZARZUELA ARRATSALDEA’’. Sopranoa: Andrea Jiménez. Zuzendaria: J. Vicent Egea.

2021EKO ABENDUAREN 19A, IGANDEA 12:00. ‘‘EGUBERRIETAKO BALLETA’’
Dantzariak: Carmen Larraz, Martxel Rodríguez, Jon López eta Martín Los Arcos. Zuzendaria: J. Vicent Egea. +INFO

ERAKUSKETAK

NEREA LEKUONA

NEREA LEKUONA
Nerea Lekuona artistak DESATADURAS erakusketa ekarri du Ziudadelako Mistoen Eraikinera (Beheko solairua). 2021eko azaroaren 12tik 2022ko urtarrilaren 9ra egongo da zabalik. Erakusketa kolorezko paper handien gainean hitz, esaldi eta joko optikoekin eraikitako hainbat instalaziok osatzen dute, eta Trantsizioari buruz hausnartzeko gonbita egiten dute. +INFO

ROBERTA DE NICOLA

ROBERTA DE NICOLA
Roberta de Nicola sortzaile italiarraren MOODS erakusketa abenduaren 19ra arte egonen da ikusgai Ziudadelako Bolborategian. Azken urteetan Italian, Suitzan eta Espainian egindako zuri-beltzeko 41 argazkik osatzen dute erakusketa. +INFO

OHIALEN HIZKUNTZA, EHUNGINTZA AFRIKA MENDEBALDEAN

OHIALEN HIZKUNTZA, EHUNGINTZA AFRIKA MENDEBALDEAN
Azaroaren 4tik urtarrilaren 16ra, Ziudadelako Mistoen Pabiloiko lehenengo solairuan, 'Oihalen hizkuntza, ehungintza Afrika Mendebaldean' erakusketa egongo da ikusgai. +INFO

VISITSPAIN ERAKUSKETA

VISITSPAIN ERAKUSKETA
VisitSpain erakusketa zabalik egongo da Iruñean 2021eko abenduaren 12ra arte. Erakusketa aire zabalean ezarriko da, Ziudadela barruko plaza nagusian, PhotoEspañak antolatutako VisitSpain argazki-deialdiaren irudiekin. Iruñeko Udalaren lankidetzari esker, erakusketan egile nafarren 24 lan ikusi ahal izango dira. +INFO

EUGENIO ORTIZ ETA JAVIER MUGUETA

EUGENIO ORTIZ ETA JAVIER MUGUETA
'Hustasunaern danbatekoa' da Eugenio Ortizek eta Javier Muguetak Ziudadelako Labean urriaren 29tik abenduaren 12ra eskainiko duten proposamenaren izenburua. +INFO

AUDIOVISIONES

AUDIOVISIONES
Ziudadelako Arma Aretoan ‘Audiovisiones’ erakusketa dago ikusgai, 2022ko otsailaren 13ra arte, begirada bat mundu garaikideari, teknikak, formatuak eta adierazpen-lengoaiak hibridatuz. 27 lanek osatzen duten erakusketan, Udalaren arte garaikidearen bilduma beste instituzioetakoekin elkarrizketan ari da. +INFO

AGENDA

facebook twitter instagram youtube 
Udaletxe Plaza z/g 31001 – Iruña (Nafarroa) - Tf. 010 / 948420960 cultura@pamplona.es
logo-pamplona-white
Harpidetza Utzi | Harpidetza Kudeatu