|
|
AGENDA
|
|
|
|
URTARRILAREN EUSKARAZ PROGRAMAZIOA
|
|
|
|
|
|
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA. Antzezlan performatiboa Nafarroako Antzerki Eskolan. Maite Aizpurua. Urtarrilaren 19an, azteaskenean. 19:00etan. Garaikide zikloa. Sarrerak 8 euroko prezioan salgai jarriko dira (bi emanaldietarako abonamendua 12 euroan) www.laescueladeteatro.com webgunean eta Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan. Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik? Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running-aren kulturan. Antzerki-performance pieza honek, korrika egiteko, ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaitu, sententzia medikoak, ibilera okerrak, desira ironikoak eta diziplina fisikoko ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada eskainiz. +INFO
|
|
|
|
|
|
TRIBIZ BASERRI GALDUE. Antzezlan dokumentala Kondestable Civivoxean Jon Ander Urrestiren eskutik. Urtarrilaren 23an, azteaskenean. 19:00etan. Garaikide zikloa. Sarrera librea eserlekuak bete arte. 700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate. Edo honetaz geratzen diren harri eta haga erorien aurrean. Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1.800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita. Sortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: lan tresnak. Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: gure arbasoak baserria zutik mantentzen zuten akzio hutsa ziren, lana. +INFO
|
|
|
|
|
|
KAMERAK ETA GANBARAK. Xabier Erkiziarekin topaketa eta Asier Gogortzaren AUTOPSIAK erakusketari bisita, Kondestable Civivoxean. Urtarrilaren 25ean, asteartenean. 19:00etan. Garaikide zikloa. Sarrera librea eserlekuak bete arte. Gure kultur sineskera eta usteen gainetik, paisaia, besapean garraiatzen dugun zeozer da. Gure begiradatik eta hauen aurrebaldintzetatik banaezina, eta nahitaez haien ondorio. Paisaiaren kontzeptuaren baitan biltzen ditugu lurraldearekiko gure desira eta grinak, gure ulertezintasun eta frustrazioak, soinean daramazkigun argazki kameren obturatzaileekin ezartzen ditugun kontratu inkontzientearekin gertatu ohi den bezala. Paisaia ispilu erraldoi bat da. +INFO
|
|
|
|
|
|
ANTIGONE EDO EZETZAREN BEHARRA. Antzezlana Nafarroako Antzerki Eskolan. Horman Poster. Urtarrilaren 27ean, ostegunean. 19:00etan. Garaikide zikloa. Sarrerak 8 euroko prezioan salgai jarriko dira (bi emanaldietarako abonamendua 12 euroan) www.laescueladeteatro.com webgunean eta Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan. “Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Bertsio libre honek mendeetako gatazka ebatzigabeak oholtzaratzen ditu, begirada umoretsu bezain tragikoz. Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezur mamitutako festa distiratsu bat.” Alaia Martin. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
|
|
GURE RODARI. LITERATURA-TAILER LAGUNDUAK 0 ETA 3 URTE BITARTEKO HAURRENTZAT. Txantreako liburutegi publikoa. 2022ko urtarrilak 17 eta 24. Urtarrilaren 17an, 16:30etik 17:30era (euskaraz) eta 18:00etik 19:00era (gaztelaniaz). Eta urtarrilaren 24an, 16:30etik 17:30era (gaztelaniaz) eta 18:00etik 19:00era (euskaraz). Izen emateak eta informazioa Txantreako Liburutegi Publikoan. Tailerren eskaintza 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako Haur Eskoletako profesionalak bidelagun. 5 haurrentzako tailerrak, gehi heldu bat parte-hartzaile bakoitzeko. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. BRIF BRAF BRUF PROGRAMA. +INFO
|
|
|
|
|
|
MILAGROSAKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. URTARRILAK 19. 18:00
|
|
Ipuinak kontu kontari. Ipuinaren ordua, euskaraz, Milagrosako Liburutegi Publikoan, 4 urtetik gorakoentzat. Kontalaria: Maitane Pérez. Urtarrilaren 19an, asteazkenean. 18:00etan. Sarrera librea. Ipuinaren gaia: Berdintasuna. +INFO
|
|
|
|
MENDILLORRIKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. URTARRILAK 25. 18:15
|
|
Ipuin ordua eta gehiago ere...Ventura Ruiz-ekin. “Ur-putzuetan saltoka”. EUSKARAZ. 4 urtetik aurrera. Mendillorriko Liburutegi Publikoa, Urtarrilaren 25an, asteartea, 18:15etan. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
|
|
SANDUZELAIKO CIVIVOXA. URTARRILAK 22. 17:30
|
|
HAURRENDAKO SORMEN GUNEA. "BALI BERDEA". TINTA TXINATARRA ETA EFEKTUAK. EUSKARAZ. Lantegiotan, haurrek hainbat proposamen landuko dituzte pintura miatzeko, eta koloreekin eta formekin jolasteko. Tinta txinatarra eta efektuak. Tinta txinatarrak paper gainean sortzen dituen efektuak eta orbanak, zuri-beltzezko ilustrazio harrigarriak sortzeko. Hizkuntza: Euskera. +INFO
|
|
|
|
MENDILLORRIKO CIVIVOXA. URTARRILAK 29. 18:00
|
|
HAUR ETA FAMILIENDAKO ANTZERKIA EUSKARAZ. NORAREN SEKRETUA. 5 urtetik +, heldu batek lagundurik. 3 €. Aurrez izena emanda Nora neskato jatorra, alaia eta eskuzabala da. Bizitza lasaia eta atsegina du amatxiren eta Aingeru gelakide eta adiskidearen ondoan, biak ere jostetan eta abenturetan lagun. Bizitza errotik aldatuko zaio, Gotzon agertzen denean, gelakide berria, harroa, maltzurra, … +INFO
|
|
|
|
|
|
|
LIBURUAREN AURKEZPENA EUSKARAZ
|
|
HARROTU ZENTROA. URTARRILAK 25. 19:00
|
|
“Bekatorosak” liburuaren aurkezpena. Hizlaria: Dom Campistron. Harrotu Zentroan (San Gregorio 28). Urtarrilaren 25an, asteartea. 19:00etan. Izena emateak: 948226326 eta 699384965. lgtbi@pamplona.es. +INFO
|
|
|
|
HARROTU ZENTROA. URTARRILAK 26. 17:30
|
|
“Bekatorosak” liburuari buruzko workshop artistikoa euskaraz. Lantegigilea: Dom Campistron, Bekatorosak liburuaren egilea. Harrotu Zentroan (San Gregorio 28). Urtarrilaren 26an, asteazkenea. 17:30etan. Izena emateak: 948226326 eta 699384965. lgtbi@pamplona.es. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
Kondestable Civivoxak AUTOPSIAK Asier Gogortza artistaren argazki erakusketa hartuko du Urtarrilaren 18tik otsailaren 2ra, Garaikide 2022 zikloaren barruan. Sarrera librea. Grekera zaharretik heldu da autopsia hitza. Euskarazko itzulpen zuzena “norberak ikustea” izanen litzateke, “αὐτός” (autos, norbera) eta “ὄψις” (opsis, ikustea). Hildakoaren gorpua behatu, hila dagoela egiaztatu eta heriotzaren kausak aztertzea dira autopsiaren xede nagusiak. Forenseen lan-metodoa paisaiari aplikatu zaio erakusketa hau osatzen duten bortz argazki multzo desberdinak egiteko orduan. +INFO
|
|
|
|
|
Kondestable Civivoxeko bigarren solairuan ‘Beti izan ginen hemen! Manifestazio kultural eta politikoak LGTBI_Q (1977-2021) / Gu beti hemen, lehen lerroan! LGTBI_Q adierazpen politikoak eta kulturalak egiten (1977-2021) ’ erakusketa izango da ikusgai, 2021eko abenduaren 11tik 2022ko urtarrilaren 30era. Komisarioa: Fefa Vila Nuñez, zuzendari artistikoa‘ The future of the revolt. +INFO
|
|
|
|
|
VAN GOGHI OMENALDIA. JAVIER MENDINUETA margolariaren erakusketa Txantreako liburutegi publikoa, urtarrilaren 17tik otsailaren 16ra. Javier Mendinueta margolari txantrearrak bere auzoko liburutegian erakusten du, pintzelak uzten dituenean maiz joaten den liburutegian. +INFO
|
|
|
|
|
Ziudadelako Polvorín aretoan José Carlos Díaz de Cerio artistaren LAPSO erakusketa dago, 2021eko abenduaren 22tik 2022ko otsailaren 6ra. Bere lanetan zehar egindako bidaia bat da, bere lehen Euritmia erakusketatik bere ekoizpen berrienera arte. +INFO
|
|
|
|
|
Horno de la Ciudadelak Yago Vaillo artista, diseinatzaile eta arkitekto nafarraren 'Chorégraphie ou l'art d'écrire la dance' erakusketa hartzen du 2021eko abenduaren 17tik 2022ko urtarrilaren 30era. Erakusketak dantza eta pintura uztartzen ditu, kontenplazioa eta ekintza, estatikotasuna eta performancea. Hiru paper-mihise handiz osatuta dago, ballet-dantzari baten oinen mugimenduaren laguntzaz margotua eta bere making-of-aren inguruko bideo baten proiekzioaz lagunduta. +INFO
|
|
|
|
|
Ziudadelako Arma Aretoan ‘Audiovisiones’ erakusketa dago ikusgai, 2022ko otsailaren 13ra arte, begirada bat mundu garaikideari, teknikak, formatuak eta adierazpen-lengoaiak hibridatuz. 27 lanek osatzen duten erakusketan, Udalaren arte garaikidearen bilduma beste instituzioetakoekin elkarrizketan ari da. +INFO
|
|
|
|
|