|
|
AGENDA
|
|
|
|
OTSAILAREN EUSKARAZ PROGRAMAZIOA
|
|
|
|
|
|
Kondestable jauregiak ‘GUTIK ZURA’ dokumentala hartuko du, otsailaren 8an, asteartean. 19:30ean. Antolatzaileak: Iruñako Udala eta Nafar Ateneoa. Errealizazioa, edizioa eta ekoizpena: Mª Jose Barriola. SINOPSIS: Euskal Herriaren idiosinkrasian basoa eta zurezko zimenduak daude. Dokumental honetan aintzinatetik etorkizunerako bidaia egingo dugu lur hontako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. +INFO
|
|
|
|
|
|
BERTSO JAIALDIA. OTSAILAK 10, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean. Bertsolariak: Alazne Untxalo, Amets Arzallus, Eneko Fernandez, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal. Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo Bertsoaroaren 31. aldia, ohikoa den gisan, lehen mailako bertso jaialdi batekin hasiko da. Alaitz Rekondo arduratu da gaiak prestatu eta jartzeaz, eta, haiei kantari arituko dira sei bertsolari. Oholtza berean elkartuko dira ibilbide eta herrialde ezberdinetako bertsolariak, tartean, lau txapeldun, eta denen artean osatuko dute egungo bertsolaritzaren argazkia. Bertsoaroa 2022 zikloa Nafarroako Antzerki Eskolan, Kondestable civivoxean, Katakrak-en, eta Txantreako Salestarretan otsailaren 10etik 24ra, 19:00etan izango da. Iruñeko Udala eta Nafarroako Bertsozale Elkartea. NAEko ikuskizunetarako sarrerak bere webgunean egongo dira salgai, 5 eurotan (NAEko hiru ikuskizunetarako bonua, 12 eurotan). +INFO
|
|
|
|
|
|
‘eRRe’. Bertso sorta dramatizatuak. BERTSOAROA 2022. OTSAILAK 15, asteartea, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean. Partaideak: Aner Euzkitze, Haizea Arana, Leire Vargas eta Oihana Arana. Jendartea, oro har, dikotomien edo binarismoen baitan antolatzen dela gauza jakina da; eta mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputza, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen dituzten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko. Hortik abiatuta, aipatu dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRek, bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz. Dramatizatutako bertso-paperek osatzen dute emanaldia, eta antzerkiaz gain, helduentzako ipuin- kontaketak eta poesiak ere badute lekua. Bertsoaroa 2022 zikloa Nafarroako Antzerki Eskolan, Kondestable civivoxean, Katakrak-en, eta Txantreako Salestarretan otsailaren 10etik 24ra, 19:00etan izango da. +INFO
|
|
|
|
|
|
GAZTEEN BERTSO SAIOA. BERTSOAROA 2022. OTSAILAK 17, osteguna, 19:00etan, Katakraken. Sarrera librea, aforoa bete arte. Bertsolariak: Beñat Astiz, Ekain Alegre, Ekhiñe Zapiain, Gorka Pagonabarraga, Haira Aizpurua eta Naia Arrizabalaga. Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea. Urteak badira Bertsoaroak, bere egitarauan, leku egiten diela bertsolari gazteei ere. Aurten ere helduko zaio apustuari, bertsolaritzaren orain eta etorkizun diren horiei plazan trebatzen eta kantatzen segitzeko aukera emanez. Bertsolari gazteak izanen dira oholtza gainean, nafarrak eta kanpokoak, belaunaldi berrien bertsolaritzaren erakusgarri. +INFO
|
|
|
|
|
|
‘BERTSO JASA, BAT-BATEKO JOLASA’. Haurrentzako bertso tailerra. BERTSOAROA 2022. OTSAILAK 19, larunbata, 11:00etan, Txantreako Salestarretan. 8-12 urte artekoentzat. Izen-ematea beharrezkoa, otsailaren 17ra arte, nafarroa@bertsozale.eus helbidean edota 948143747 telefonoan. Bertsolariak: Bittori Elizalde eta Josu Sanjurjo Bertsolaritzaren ohiko zirkuituan eskaintzen diren bertso-saioak publiko helduentzako sortuak dira, eta erabiltzen diren esamoldeak, hiztegia, gaiak eta orokorrean, komunikazio modua publiko helduari bideratua dago. Bertso Jasa, bat-bateko Jolasa haur eta gaztetxoez osatutako publikoari zuzendutako bertso-saioak dira. Haurrek jolas eta ariketen bitartez gaiak eta egoerak proposatzen joango dira, eta modu horretan, bertso saioa osatuko dute bi bertsolariek. 8 eta 12 urte arteko haurrentzako. +INFO
|
|
|
|
|
|
‘BEDERATZIKOA’. Pianoa eta bertsoa. BERTSOAROA 2022. OTSAILAK 22, asteartea, 19:00etan, Kondestable Civivoxean. Sarrera librea, aforoa bete arte. Bertsolaria: Andoni Egaña. Piano-jotzailea: Xabier Lizaso. Beethovenek bederatzi sinfonia osatu zituen, nahiz baden hil zenean hamargarrena abian zuela esaten duenik ere. “Bederatzikoa” edo bederatzi puntukoa bertso neurri bat da, Beethovenen garaitik gaur arte iritsi dena. Pernando Amezketarrak, esaterako, erabiltzen zuen, eta Beethovenen garaikidea zen. Azken Euskal Herriko Txapelketa Nagusietan, buruz burukoaren erremate gisara, klimax unean, bederatziko bana bota behar izaten dute bertsolariek. Beethovenen obra eta bizitzari errepasoa ematearekin batera, bertsogintzan hain berezi izan den neurri horretan sortutako bertso gogoangarrien errepasoa egingo dugu. Aukera izango dugu, hartara, kultur-molde eta garai askotarikoen interpretazio propioa egiteko. +INFO
|
|
|
|
|
|
BERTSO JAIALDIA. BERTSOAROA 2022. OTSAILAK 24, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean* Bertsolariak: Eneko Lazkoz, Miren Artetxe, Nerea Elustondo, Saioa Alkaiza, Sustrai Colina eta Xabat Illarregi. Gai-jartzailea: Maialen Belarra Aurtengoan ere goi mailako bertso jaialdi batek itxiko du Bertsoaroaren egitaraua. Oholtzan izanen dira puntako bertsolariak, ibilbide luzekoak eta gazteak, nafarrak eta beste herrialdeetakoak. Tartea, Nafarroako azken txapelketako txapeldun eta txapeldunordea. Denen artean, egungo bertsolaritzaren berri eskainiko dute, ziklo osoari amaiera biribila jarriko dion emanaldian. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Txantreako Liburutegi Publikoa. Otsailak 24. 17:30. Kosimoren katiuskak – Dani Martirenak zuzendutako lantegia. Euskaraz 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Leku-kopuru mugatua. Izen-emateak liburutegian edo biblicha@navarra.es helbideanDani Martirenak eta Ana Ibáñezek 2018ko Etxepare saria irabazi zuten “Cosimoren katiuskak” album ilustratuarekin. Liburua irakurri eta gero haurrei euren parkeak irudikatzeko aukera emanen zaie. Horretarako, liburuan oinarritzen diren irudiak izanen dituzte eskura (parkeko … +INFO
|
|
|
|
|
|
TXANTREAKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. OTSAILAK 10. 18:30.
|
|
‘‘Zero Bilduma’’ Plaquetteen aurkezpena. Zerokotan elkarteak Zero Bildumako bere lehen bilduma aurkeztuko du Isabel Rivas Etxaniz, Pablo Iglesias Argaiz, Izaskun Mata Coloma eta Fertxu Izquierdoren poema-bildumekin. Jatorri literario anitzetako poetek askotariko hizkuntza, genero, adin, ahots narratibo eta estiloak nahasten dituzte.Edukiera mugatua. Gonbidapenak liburutegian hartzen ahalko dira otsailaren 3tik aurrera. +INFO
|
|
|
|
SAN FRANTZISKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. OTSAILAK 24. 18:00
|
|
Kamishibai saioa San Frantziskoko liburutegi publikoan. Otsailak 24, osteguna. 18:00etan. Kontalaria: Isabel Salcedo. 4 urtetik gorako haurrentzat. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. +INFO
|
|
|
|
|
|
SAN PEDROKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. OTSAILAK 16. 18:00.
|
MILAGROSAKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. OTSAILAK 23. 18:00
|
|
Ipuinak kontu kontari. Ipuinaren ordua, euskaraz, 4 urtetik gorakoentzat. Kontalaria: Maitane Pérez. San Pedroko Liburutegi Publikoan, Otsailaren 16an, eta Milagrosako Liburutegi Publikoan, Otsailaren 23an. Asteazkenean. 18:00etan. Sarrera librea.
|
|
|
|
MENDILLORRIKO LIBURUTEGI PUBLIKOA. OTSAILAK 22. 18:15
|
|
Ipuin ordua eta gehiago ere… Ventura Ruiz-ekin. “Bazen behin hartz lotsati bat”. 4 urtetik aurrera. Mendillorriko liburutegi publikoan. Otsailak, 22, asteartea. 18:15. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
|
|
SANDUZELAIKO CIVIVOXA. OTSAILAK 5. 18:30 - 19:30
|
|
OTSAILA MAGIKOA. HARRITZEAREN ABILEZIA. Hodeik sorpresez beteriko ordua ekarriko digu magoen dilema argitzeko aitzakiapean… Ilusionatzen dute? Engainatzen dute? Nork daki? Ilusioak duen garrantzia eguneroko kontuei aurre egiteko. Joko landuak, ilusio handiak eta ideia originalak gozatuko ditugu. Hodei Magoaren ohiko umoreak eta bere laguntzailearen presentzia eszenikoak publikoa harrapatuko dute: erritmo aldaketak, sorpresak eta soinu-banda landua. +INFO
|
|
|
|
MENDILLORRIKO CIVIVOXA. OTSAILAK 26. 12:00 - 13:00
|
|
OTSAILA MAGIKOA. ILUSIOAK AMESTEN. Itzalek, jaikitzean, bere amets magikoak idazteko ohitura dauka. Pixkanaka-pixkanaka, amets horiek biltzen joan zen, ametsak egia bihurtuko zituela erabaki zuen arte. Orain, munduari erakutsi nahi dizkio. Amets apartekoak kontatuko dizkigu, baina ez ditugu entzunen bakarrik, baizik eta eszenatokian irudikatuta ere ikusiko ditugu. Honatx ikusiko ditugun gauzetako batzuk: desagerpenak eta agerpenak, … +INFO
|
|
|
|
|
|
ITURRAMAKO CIVIVOXA. OTSAILAK 12. 18:00 - 19:00
|
|
EMAKUMEAREN ETA NESKATOAREN NAZIOARTEKO EGUNA ZIENTZIAN. FAMILIENDAKO IKUSKIZUNA. PIZTU! EMAKUMEON ENERGIA (EUSKARAZ) FAMILIENDAKO IKUSKIZUNA PIZTU! EmakumeON energia (EUSK) EIDABE EKIMEN KULTURALAK Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desorekaz eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? +INFO
|
|
|
|
ITURRAMAKO CIVIVOXA. OTSAILAK 12. 11:00 - 13:00
|
|
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-02-12, 11:00 - 13:00 SORMEN-LANTEGIAK FAMILIARTEAN. TRANSFER LANTEGIA. Jarduera plastikoa familiartean. Arte plastikoetako hainbat baliabide landuko ditugu irudimena akuilatzeko eta gure alderik sortzaileena indartzeko. Transfer lantegia. Gure argazkirik gogokoenak zur gainera transferitzen ikasteko. Hizkuntza:Euskera. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
|
Bertsoaroa 2022 zikloa Nafarroako Antzerki Eskolan, Kondestable civivoxean, Katakrak-en eta Txantreako Salestarretan otsailaren 10etik 24ra, 19:00etan, izango da. +INFO
|
|
|
|
|
|
Civivoxetako jarduerek 2022ko otsailean eta martxoan segida izanen dute. Programak honako hauek biltzen ditu: haurrendako eta familiendako jarduerak, lantegiak, zuzeneko arteak, zinema, hitzaldiak, parte hartzeko proiektuak eta erakusketak. +INFO
|
|
|
|
|
|
La red Civivox propone una variedad de actividades infantiles para cada franja de edad, como teatro o talleres específicos preparados para bebés o público infantil de hasta once años. Las plazas a estas actividades se asignarán por sorteo previa inscripción +INFO
|
|
|
|
|
|
Otsailaren 7tik martxoaren 29era bitartean Zinemako Emakume Heroiak zikloa izango da Iturrama eta Sanduzelaiko Civivoxetan. +INFO
|
|
|
|
|
|
KONDESTABLE CIVIVOXAK OH! DIOSAS AMADAS literatur zikloa hartuko du, otsailean eta martxoan hasieran ere, arratsaldeko 19:00etan. Streamingean ikusi ahal izanen da ere www.pamplonaescultura.es/civivox eta Pamplonaescultura eta Letraheridas Youtubeko kanaletan. +INFO
|
|
|
|
|
|
OTSAILAREN 10tik 26ra. ITURRAMAKO CIVIVOXA. +INFO
|
|
|
|
|
|
KONDESTABLE CIVIVOXAK hartuko du programa berria kulturari eta emakumeei buruz, otsailean eta martxoan. +INFO
|
|
|
|
|
|
IRUÑA MUSIKA EKINTZA 2021. Kontzertuak Kondestable Civivoxean. Otsailak.
|
|
|
|
|
|
|
Mistoen eraikina. Ziudadelako lehen solairuak Jesús Marina eta Elena Morónen ‘Lekualdatzeak. URDINA ETA AIREA’ arkitektura-lanen erakusketa jasoko du urtarrilaren 21etik martxoaren 13ra arte. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Nafarroako ordezkaritzarekin elkarlanean. +INFO
|
|
|
|
ROGER GRASAS argazkilariak ‘SUITE MÁSHREQ .Ekialde hurbileko ikuspenak’ erakusketa aurkeztuko du urtarrilaren 20tik martxoaren 13ra Ziudadelako Mistoen eraikineko beheko solairuan. Erakustaldi honetan Ha Aretz (The Promised Land) eta Min Turab argazki-egitasmoak aurkeztu ditu. +INFO
|
|
|
|
Maite Iribarren artistaren ‘Gelditzen dena’ erakusketa ikusgai egonen da Ziudadelako Labean otsailaren 4tik martxoaren 27ra. Maite Iribarren Vázquez artista espainiar-kubatar-amerikarra da, jatorriz Miamikoa (AEB). Gaur egun, Iruñean (Nafarroa) bizi eta lan egiten du. +INFO
|
|
|
|
Ziudadelako Polvorín aretoan José Carlos Díaz de Cerio artistaren LAPSO erakusketa dago, 2021eko abenduaren 22tik 2022ko otsailaren 6ra. Bere lanetan zehar egindako bidaia bat da, bere lehen Euritmia erakusketatik bere ekoizpen berrienera arte. +INFO
|
|
|
|
Ziudadelako Arma Aretoan ‘Audiovisiones’ erakusketa dago ikusgai, 2022ko otsailaren 13ra arte, begirada bat mundu garaikideari, teknikak, formatuak eta adierazpen-lengoaiak hibridatuz. 27 lanek osatzen duten erakusketan, Udalaren arte garaikidearen bilduma beste instituzioetakoekin elkarrizketan ari da. +INFO
|
|
|
|
|
Kondestablearen jauregiko 1. eta 2. aretoetan Alfredo Sada elkartearen HEGAZTI MIGRATZAILEAK, MUNDUAN HEGAN erakusketa izanen da, urtarrilaren 19tik otsailaren 27ra arte. Hauek dira erakusketan lanak erakusten dituzten elkarteko artistak: 1. Maite Aranguren 2. Rebeka Arnedo Vital 3. Iosu Arrastia 4. Maria Antonia Auzmendi 5. Floren Bidaurre 6. Mila Boj 7. Nieves Ciganda 8. Inma Echavarri 9. Mila Escorza Garcia 10. Juan José Escobedo Fernandez (bubu) 11. Javier Eslava 12. Pili Flamarique Iriarte 13. Lola Garro 14. C. G. Negredo 15. Feli Hernandez 16. Pili Huarte 17. Rafa Labarga 18. Gloria Lafuente 19. M. Carmen Labiano 20. Blanca López 21. Maggie Mazzucco 22. Alvaro Mateos 23. Mari Jose Ochoaerrarte 24. Ana Pellicer Aibar 25. Nieves Pellicer Lezáun 26. Mª Asun Ramos 27. Ana S. Holmes 28. Javier Sola 29. Walid Zayat. +INFO
|
|
|
|
|
INAUTERIAK. Maider Kuadra artistaren argazki erakusketa, Mendillorriko civivoxa, otsailaren 4tik 28ra. Inautea eta ondare immateriala hitzaldiaren zikloa. Labrit Patrimonioren eskutik. Hitzaldiak otsailaren 10etik 24ra, izango dira. Sarrera doan aurrez izena emanda. +INFO
|
|
|
|
|
VAN GOGHI OMENALDIA. JAVIER MENDINUETA margolariaren erakusketa Txantreako liburutegi publikoa, urtarrilaren 17tik otsailaren 16ra. Javier Mendinueta margolari txantrearrak bere auzoko liburutegian erakusten du, pintzelak uzten dituenean maiz joaten den liburutegian. +INFO
|
|
|
|
|
la Biblioteca Pública San Pedro acoge la exposición itinerante 'Consumimos Violencia' de la artista Miriam Cameros, organizada por la ONG SETEM en colaboración con la Red de Bibliotecas del Gobierno de Navarra. La exposición podrá visitarse en la Biblioteca Pública de San Pedro del 25 de enero al 4 de febrero, de lunes a viernes, en horario de 14 a 20:00 h. +INFO
|
|
|
|
|
|