|
|
AGENDA
|
|
|
|
|
|
|
|
GARAIKIDE zikloaren edizio berria -Euskarazko adierazpen artistiko garaikidearen erakusketa- urtarrilaren 14tik otsailaren 2ra izango da Kondestable civivoxean eta Nafarroako Antzerki Eskolan. Civivoxean egingo diren jarduerak doakoak dira. Sarrera librea eserlekuak bete arte. Nafarroako Antzerki Eskolan izango diren emanaldietarako sarrerak 8 euroko prezioan salgai jarriko dira (bi emanaldietarako abonamendua 12 euroan) www.laescueladeteatro.com webgunean eta Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan, ikuskizuna hasi baino … +INFO
|
|
|
|
|
|
Kondestablearen Jauregiak ‘Sans nom sarea’ dokumentala proiekzioa euskaraz hartuko du urtarrilaren 13a, ostegunean, 19:30ean. Errealizazioa eta edizioa: Beñat Iturrioz. Ekoizpena: Bira Produkzioak. Antolatzaileak: Iruñako Udala eta Nafar Ateneoa. +INFO
|
|
|
|
|
|
Soinu-esperientzia elkarreragile hori, Suakai talde artistiko eta diziplina anitzekoak 2020an lortutako Talentu Artistikoaren sustapenaren sariaren ondorioz sortua, Karlos III.aren etorbidean, Entzierroaren monumentuaren ondoan jarritako karpa baten bizitzen ahalko da, abenduaren 27tik (astelehena) urtarrilaren 9ra (igandea) bitarte, goizez eta arratsaldez, 10 laguneko taldeentzako ordu erdiko emanaldietan. Sartzeko erreserbak internetez eginen dira honako webguneen bidez: www.pamplonaescultura.es eta www.suakai.com. Ordutegiak (emanaldiak 30 minuturo) Urtarrilak 2, 3, 4, 7, 8, 9: 10:00 – 15:00 eta 16:00 – 21:00. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
Civivox sareak 2022ko otsailatik maiatzara doan lauhilekorako 268 ikastaro eta lantegi programatu ditu. Proposamen guztietara behin-behinean izena emateko epea urtarrilaren 4tik 17ra bitarte egonen da zabalik, eta www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 herritarrendako informazio-telefonoan edo aurrez aurre, edozein Civivoxetan egin daiteke. Lekuak zozketa bidez esleituko dira, urtarrilaren 18ean, izena eman dutenen artean. Behin jakinarazpena jaso eta gero, hautatuek 72 ordu izanen dituzte … +INFO
|
|
|
|
|
|
Hemengo musikarien jazz zikloak, Urtarrijazzak, emanen dio hasiera 2022 urteari Sanduzelaiko Civivoxean, urtarrilaren 11tik 31ra, kontzertuak, hitzaldiak eta erakusketa batekin.KONTZERTUAK- MAITE IRIARTE: SINTIENTE.URTARRILAK 14. 19:30. Doakoa. Aurrez izena emanda.- TERELA GRADIN: SINGS CAYMMIURTARRILAK 15. 19:30. Doakoa. Aurrez izena emanda.- HARMONICA LE WHISKY: TOOTS THIELEMANS CENTENARIO (MARCELO ESCRICH, KONTRABAXUA; IÑIGO SEGURA, GITARRA; IÑIGO PORTO, HARMONIKAK).URTARRILAK 21. 19:30. Doakoa. Aurrez izena emanda.- … +INFO
|
|
|
|
|
|
|
Iturramako Civivoxak Danz izeneko dantza garaikideko jaialdia jasoko du urtarrilaren 12tik 26ra Iruñean. Herritarrendako dantza-proposamenak erakusteaz gain, dantzaren inguruko topagune eta gogoeta tokia ere bada. Aurten, dantza-taldeekin ohiko lankidetzak egiteaz gain (La Faktoriarekin, adibidez), egitarauak beste aurrerapauso bat eman eta elkarlanerako bidea ireki du bai ATALAK sarearekin (Sorkuntza Koreografikorako Mugaz Haraindiko Sarea) bai Dantzaz ekimenarekin. Horrenbestez, dantza garaikideko ikuskizunek, bitartekaritza … +INFO
|
|
|
|
|
Civivoxetako jarduerek 2021eko abenduan eta 2022ko urtarrilan segida izanen dute. Programak honako hauek biltzen ditu: haurrendako eta familiendako jarduerak, lantegiak, zuzeneko arteak, zinema, hitzaldiak, parte hartzeko proiektuak eta erakusketak. Jarduera guztietarako aurrez eman behar da izena, www.pamplonaescultura.es/civivox webgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre edozein Civivoxetan, jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte. +INFO
|
|
|
|
|
Abenduan eta urtarrilean Zinemako Emakume Heroiak zikloa izango da Iturrama eta Sanduzelaiko Civivoxetan. María Castejónek koordinatutako zikloa. Proiekzioak 18:00etan eta 17:30ean (gabonetako saio berezia) izango dira, astelehenetan Iturramako Civivoxean, eta, astearteetan, berriz, , Sanduzelaiko Civivoxean. Sarrera doan, aurrez izena emanda. Helduendako. Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. …+INFO
|
|
|
|
|
Hitzaldiak eta Film emanaldiak DVDn ematen dira audiodeskripzio-sistemarekin. Erabilerraztasun unibertsalaren programa. Nafarroa Retinarekin elkarlanean, abenduan eta urtarrilean, ostegunetan Zabalguneko Civivoxean, eta astearteetan Mendillorriko Civivoxean. Sarrera librea, aurrez izena emanda, aurreikusitako edukiera bete arte, www.pamplonaescultura.es/civivox helbidean, 010 telefonoan, edo aurrez aurre, edozein Civivoxetan. +INFO
|
|
|
|
|
Kondestable Civivoxak Agnès Varda zuzendari frantziarraren gaineko zikloa hartuko du, 2021eko urriaren 16tik 2022ko urtarrilaren 29ra. Arturo Barcenillak aurkeztutako filma eta mahai-ingurua. Doan. Aurrez izena emanda. Agnès Varda (Arlette Varda) Brusela ondoko herri txiki batean jaio zen. Bere aita greziar errefuxiatu bat zen. Bere ama frantziarra zen. 90 urterekin hil zenean, bere gorputz txikiak, itxuraz, esfortzurik gabe jasaten zuen herrien … +INFO
|
|
|
|
|
|
|
|
Ziudadelako Polvorín aretoan José Carlos Díaz de Cerio artistaren LAPSO erakusketa dago, 2021eko abenduaren 22tik 2022ko otsailaren 6ra. Bere lanetan zehar egindako bidaia bat da, bere lehen Euritmia erakusketatik bere ekoizpen berrienera arte. +INFO
|
|
|
|
Horno de la Ciudadelak Yago Vaillo artista, diseinatzaile eta arkitekto nafarraren 'Chorégraphie ou l'art d'écrire la dance' erakusketa hartzen du 2021eko abenduaren 17tik 2022ko urtarrilaren 30era. Erakusketak dantza eta pintura uztartzen ditu, kontenplazioa eta ekintza, estatikotasuna eta performancea. +INFO
|
|
|
|
Nerea Lekuona artistak DESATADURAS erakusketa ekarri du Ziudadelako Mistoen Eraikinera (Beheko solairua). 2021eko azaroaren 12tik 2022ko urtarrilaren 9ra egongo da zabalik. Erakusketa kolorezko paper handien gainean hitz, esaldi eta joko optikoekin eraikitako hainbat instalaziok osatzen dute, eta Trantsizioari buruz hausnartzeko gonbita egiten dute. +INFO
|
|
|
|
|
Azaroaren 4tik urtarrilaren 16ra, Ziudadelako Mistoen Pabiloiko lehenengo solairuan, 'Oihalen hizkuntza, ehungintza Afrika Mendebaldean' erakusketa egongo da ikusgai. +INFO
|
|
|
|
Ziudadelako Arma Aretoan ‘Audiovisiones’ erakusketa dago ikusgai, 2022ko otsailaren 13ra arte, begirada bat mundu garaikideari, teknikak, formatuak eta adierazpen-lengoaiak hibridatuz. 27 lanek osatzen duten erakusketan, Udalaren arte garaikidearen bilduma beste instituzioetakoekin elkarrizketan ari da. +INFO
|
|
|
|
|
|
|
‘Minari argia ematea’ erakusketak Kondestablen doluari, heriotzari, arteari eta bizitzari buruzko hausnarketa egiten du 83 lagunen testigantzen eta 14 artistaren lanen bidez. Erakusketa Goizargi Elkartearen eta Maslow Industriesen (Fermín Díez de Ulzurrun, Peio Izcue eta María Ozcoidi) elkarlanaren emaitza da eta bitartekaritza jarduera-programa bat du. Kondestablen ikusgai egonen da urtarrilaren 9ra arte. +INFO
|
|
|
|
Txantreako Liburutegi Publikoak LIBURU LIBREAK_LIBROS LIBRES erakusketa hartuko du 2021ko abenduaren 9tik 2022ko urtarrilaren 12ra. Artistak: Itziar Alforja / Fernanda Álvarez / JM Ascunce Parada / Lola Azparren / Puri Bermejo / Irene Cabañas / Blas Campos / La Chincheta Bruna / Alba García / Txema Goldaratz / Raquel Inglés Craqui / Josan López de Pariza / Eva Morant Artazoz / Gonzalo Nicuesa / Alicia Otaegui / Marijose Recalde / Fabiola Ruiz / Juan Sukilbide / Elur Ulibarrena / Héctor Urra / Lourdes Urricelqui Redín / Kontxesi Vicente. +INFO
|
|
|
|
|
Kondestable Civivoxeko bigarren solairuan ‘Beti izan ginen hemen! Manifestazio kultural eta politikoak LGTBI_Q (1977-2021) / Gu beti hemen, lehen lerroan! LGTBI_Q adierazpen politikoak eta kulturalak egiten (1977-2021) ’ erakusketa izango da ikusgai, 2021eko abenduaren 11tik 2022ko urtarrilaren 30era. Komisarioa: Fefa Vila Nuñez, zuzendari artistikoa‘ The future of the revolt. Memoria eta desioa LGTBI-Q ’, ‘Maitasun onaren liburua. Sexualitate bitxiak eta politika arraroak 'eta' ConTacto-ren egilea. Jolasgarritasunaren politika eta poetika'. +INFO
|
|
|
|
|
|
|