|
Zuk aukeratzen duzu kartela. Bozkatu gehien gustatzen zaizun sanferminetako kartelaren alde apirilaren 25etik maiatzaren 4ra bitarte. Hainbat modutan egin dezakezu, telematikoki, www.pamplona.es webgunean jarritako esteka baten bidez, aurrez aurre, hiriko edozein Civivoxetan, bertan aurkituko dituzun hautetsontzietan dagokion txartela sartuz, eta 010 edo 948420100 herritarrendako arreta telefonoaren bidez. Online bozketa maiatzaren 4ko 23:59ean itxiko da.
|
Civivoxetan, aurrez aurre, epea maiatzaren 4ko 21:00etan amaituko da, zentroen itxiera ordutegiarekin bat. Azkenik, 010 (948420100) telefonoaren bidezko bozketa maiatzaren 4ko 19:00ak arte egonen da eskuragarri, kontuan hartuta zerbitzu horren arreta-ordutegia (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 19:00etara eta larunbatetan 09:30etik 13:30era).
|
Kondestablearen jauregian daude ikusgai 2022ko sanferminetako lehiaketako hamar kartel finalistak, eta bertan ikus daitezke botoa eman aurretik. Halaber, honako esteka honen bitartez zuzenean kontsultatu eta bozka daiteke:
|
|
|
|