Resultados de: KANTU ETA HITZA

Ekaina
23

PERU GALBETE ETA GU. BEIRATU.
ERRALDOIEN TXOKOA, 2022-06-23, 20:00
Peru Galbeteren laugarren diskoa da Beiratu. Bizitzari begietara begiratu, edo beiratu. Beiratzea ere badelako gauza bati beiraren ezaugarri edo itxura ematea, eder mantendu dadin. Nahiz eta hauskor. Eta ezinbestean, bizitzari berniz kapa bat eman ohi diogu, hondatu ez dadin agian, diskoaren azaleko egurrek dutenaren antzekoa.
Txikitan, lokartu aurretik sabaira begiratzen nuenean, begi pila bat ikusten nituen egur haietan niri begira. Eta gaur egun ere, ikusten jarraitzen ditut.
Hirukote akustiko formatuan dator Peru, Idoia Arizaleta eta Santi Etxeberrirekin batera.

Ekaina
16

Maite Larburu: kRaK.
ERRALDOIEN TXOKOA, 2022-06-16, 20:00
Krakateko bat sentitzen duzun guztietan, hausten zarenean, zabaldu egiten zara. Horixe da “KRAK” diskoa: pitzaduraz pitzadura musikaren bitartez are indartsuago batuko zaituen kantu multzoa. Maite Larbururen lan honetan Carlos Taroncher eta Karlos Arancegui musikariak dira lagun. Klarinete baxu eta bateria jotzeko modu ortodoxoei muzin eginez, klarinete baxua gailu elektroniko eta bateria perkusio set bihurtuko dituzte, haien jotzeko modu apartek ahaldundurik. Gitarra klasiko, elektriko, biolin, biola eta sinteez lagundu du Larburuk bere ahotsa.

Ekaina
15

Igor Ijurra, Iruñeko Orfeoiko zuzendariak, Lorenzo Ondarraren musika koralaren inguruko hitzaldia eskainiko du ekainaren 15ean, 19:30ean, Kondestablea Civivoxean. LORENZO ONDARRAREN MUSIKA KORALA. Antolatzaileak: Nafar Ateneoa eta Iruñeko Udala.

Ekaina
9

KANTU ETA HITZA. JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK.
ERRALDOIEN TXOKOA, 2022-06-09, 20:00
Joseba Irazoki futbol jokalaria izango balitz, partida nahasienetan ere baloia ukitzen duten aldioro jokaldi magiko bat sortzeko gai diren jokalari horietako bat litzateke. Eta hala jazo da oraingoan berriz ere. Josebak ahobete hortz utzi gaitu, metro karratu batean driblina egin eta gero, berak baino beste inork antzemateko gai ez den hutsune zabal bat irekitzen, pasea eman du. JIEL III izugarrizko pazientzia eta jakituriaz landutako 9 doinuren bilduma da. Disko heldua, bai, funtsean Joseba eta bere ohiko lagun taldearen soinu ezagun eta nahastezinez osatua, baita ere, baina inola ere ez erosoa edota konformista. Lerro arteko informazioaz beteta dator eta geuri dagokigu entzunaldien poderioz aurkitzeko gai izatea, abesti guztiak eta bere ondoan aritzen diren musikari guztiak hobetzen dituen mugimendu magiko eta antzemanezin horiei adi beti.

Ekaina
2

KANTU ETA HITZA. Mikel Urdangarin: 25 tour.
Erraldoien Txokoa, 2022-06-02, 20:00
Urdangarin, lehenengoz bakarka pianoa eta ahotsaren laguntzaz. Inoiz erakutsi ez digun talaiatik, bere errepertorioko aukeraketa bat aurkeztuko digu kantari zornotzarrak, azken bi urteetan ondutako bertsio eta sorkuntza berri zenbaiti uko egin gabe.

Maiatza
26

HITZALDI – ERREZITALDIA. ETXEPARE, JALGI HADI BATURA
Kondestablea Civivoxa (Hitzaldi aretoa), 2022-05-26, 19:30
Bernart Etxepareren “Linguae Vasconum Primitiae” euskara batura ekarri du Xabier Amurizak, eta egungo errima eta neurrietara moldatu du idazleak. Liburua aurkezteaz gain, bertsotan eta kantuan ere arituko da Xabier.

Ekaina
24

Irunberri, Erriberri, Zangoza eta Iruñeko bost gaztek osatzen dute Ibil Bedi taldea. Iruñean “Beltxarga beltza” diskoa aurkeztuko dute. Kantu eta Hitza, Iruñeko Udalaren euskarazko musika zikloko azken kontzertua izanen da, ekainaren 24an, 19: 30etan, O-ko Andre Maria plazan.

Ekaina
17

Hari-instrumentuak eta ahotsa uztartzen dira Habia taldearen konposizioetan, eta Iruñean “Animalia naiz eta” diskoa aurkeztuko dute, Udalaren Kantu eta Hitzaren programazioaren barruan. Kontzertua ekainaren 17an izango da, arratsaldeko 7 eta erdietan, O-ko Andre Mariaren plazan.

Ekaina
10

Berako Petti musikari eta kantautorea Iruñera itzuliko da ekainaren 10ean, “Manipulazio estrategiak” disko berria eskuan duela, Iruñeko Udalaren Kantu eta Hitza programazioaren barruan. Kontzertua arratsaldeko 7 eta erdietan hasiko da.

Ekaina
3

Emadan da Eneritz Furyak abeslariaren azken lanaren izenburua. Ekainaren 3an zuzenean entzuteko beta izenen dugu, O-ko Andre Maria plazan, arratsaldeko 7,30etan. Iruñeko Udalak antolatutako Kantu eta Hitza zikloaren barruan izanen da.

Itzuli edukiaren hasierara