Buscador
BERTSOPAPERAK 2021ko LEHIAKETA
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Iruñeko II. Bertsopaper-lehiaketarako deia egin dute, hau da, bertsolaritzaren arauekin bat idatzitako bertsoen literatura-lehiaketa baterako. Hiru kategoria ezarri dira, eta horietako bakoitzean, hiru sari. Nafarroan jaio edo Nafarroan bizi diren egileek hartzen ahal dute parte. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.
Lehiaketa honetan parte hartzeko, inprimakia bete behar duzu, honako argibide hauei jarraituz.
• Egilearen datuak bete. Datu pertsonalak. Jaioteguna eta jaioterria. Helbidea: Telefonoa. Posta elektronikoa.
• Bertsopapera duen artxiboa igo. Artxibo bakarra igo beharko da, PDF formatuan (sistemak ez du onartuko beste luzapenetako artxiborik) eta honela izendatu beharko da: BERTSOPAPERAREN IZENBURUA.pdf. Ez artxibo honen izenean ez edukian, ezinen da egilearen nortasunaren inguruko aipamenik egin, ezta datu pertsonalik adierazi ere.
• Klik egin lehiaketara aurkeztutako lanaren egilea zarela esaten duen aitorpenean, non esan behar baita, halaber, obra jatorrizkoa eta argitaragabea dela.
• Formularioa igortzeko, sakatu horretarako gaitu den botoia. Izapide honek ez du amaitzen izen-ematea. Aditzera emanen dizute mezu elektroniko bat jasoko duzula datu pertsonalei buruzko atalean emandako helbidean, eta horra bidaliko dizute formularioaren datuen laburpena. Mezu horretan, aurkeztutako datuekin bat bazatoz, aukera edukiko duzu datuok baliozkotzeko eta izen-ematea bukatzeko.
• Hori eginda, azken mezu bat jasoko duzu, non berretsiko baita zure parte-hartzea lehiaketan, bertsopaperaren izenburuarekin, identifikazio agiriarekin eta lehiaketan erreferentziazkoa izanen den plika-zenbakiarekin batera. Mezu hori izanen da lehiaketan parte hartzeko egiaztagiria.
FORMULARIOA
[form-concurso-literario2]
Itzuli edukiaren hasierara