IRUÑEKO ARTISTEN KATALOGOA

Iruñeko Udalak herritarren eskura jarri du Iruñeko metropoli-eremuan* jarduten diren diziplina guztietako artista eta artista taldeen direktorio bat. Artista edo talde gisa haren parte izan nahi baduzu, edo herritar gisa katalogoa kontsultatu nahi baduzu, sartu plataformara botoi hau sakatuz:

Aplikazio honen helburua artistak herritarrekin harremanetan jartzea da, interesa duen edonork inguruan lanean ari diren sortzaile guztiak kontsultatu ahal izateko eta haiekin harremanetan jarri ahal izateko. Era berean, artistei beren lana ezagutarazteko eta egiten duten jardueran interesa duen publikoarekin konektatzeko aukera ematen dien plataforma da.

ARTISTA BAZARA,

Katalogoaren parte izan nahi baduzu, bete ezazu izena emateko inprimakia argibideak jarraituz. Nahitaez bete beharreko eremuak izartxo batekin markaturik daude. Betetako eremu guztiak publikoak izanen dira Iruñeko artisten katalogoan, oro har, kontsultatu ahal izateko.

Inprimakia gaztelaniaz eta euskaraz dago eskuragarri. Artistak edo taldeak txertatutako informazioa idatzi den hizkuntzan argitaratuko da, plataformak ez baititu txertatutako testuak itzultzen.

Inprimakiaren amaieran, Datuen babeserako prozedura azaltzen da, dagokion legearekin bat. Inprimakia bidali aurretik, baimena eman beharko da emandako informazioa publikoki argitaratzeko. Kontrakoa esaten bada, erregistroa ez da gauzatuko, publikoki argitaratzea proiektu honen ezinbesteko baldintza delako.

Inprimakiaren datuak bete ondoren, “Bidali” botoia sakatzerakoan, e-mail bat jasoko duzu erregistro-prozesua amaitzeko esteka batekin. Jasotako e-mailean ez bada alta baieztatzen, inprimakia ez da datu-basean erregistratuko.

Altak ez dira argitaratuko Udalaren talde teknikoak baliozkotu arte. Baliozkotu ondoren, posta elektroniko bat jasoko duzu zure profila Artisten katalogoan argitaratu dela iragarriz.

*Eremua: Iruñeko metropoli-eremua:
Honako udalerri hauek osatzen dute: Antsoain, Aranguren Ibarra, Mutiloak, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Aitzoain, Berriogoiti, Artika, Berriozar, Burlata, Eguesibar, Olatz, Sarriguren, Gorraitz, Etxauri, Ezkabarte, Arre, Orikain, Galar Zendea, Cordovilla, Uharte, Txulapain, Noain, Elortzibar, Olaibar, Oltza Zendea, Orkoien, Iruña, Tiebas, Muru Artederreta, Atarrabia, Zabaltza, Zizur Nagusia eta Zizur Zendea.

Itzuli edukiaren hasierara