
UDA CIVIVOXETAN
- EZPELETAREN JAUREGIKO PATIOA, SAN JOSÉ PLAZA ETA IRUÑEKO AUZOAK
Civivox sareak 2022ko otsailatik maiatzara doan lauhilekorako 268 ikastaro eta lantegi programatu ditu. Proposamen guztietara behin-behinean izena emateko epea urtarrilaren 4tik 17ra bitarte egonen da zabalik, eta www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 herritarrendako informazio-telefonoan edo aurrez aurre, edozein Civivoxetan egin daiteke. Lekuak zozketa bidez esleituko dira, urtarrilaren 18ean, izena eman dutenen artean. Behin jakinarazpena jaso eta gero, hautatuek 72 ordu izanen dituzte urtarrilaren 19tik aurrera matrikula gauzatzeko. Ez badute halakorik egiten, lekua berriz ere zozketatuko da behin-behinekoz izena eman zutenen artean.
Iturramako bainuetxeko instalazioak erabili nahi badituzu, Covid-19 araudia dela eta, nahitaez bi urrats egin beharko dituzu:
1.-Zure abonua/sarrera erosi
2.- Erabilera-eguna eta ordua erreserbatu.
Sakatu ezkerreko botoia abonua/sarrera erosteko, eta prozesua amaitzen duzunean eta kodea lortzen duzunean, sakatu eskuineko botoia, erabiltzeko eguna eta ordua erreserbatu ahal izateko. Lekua erreserbatu ondoren, QR KODEA duen mezu elektroniko bat jasoko duzu, bainuetxera sartu ahal izateko. Mugikorrean edo paperean erakutsi beharko duzu.
Proposamen guztiek zorrozki jarraituko dituzte COVID-19ari aurre egiteko une oro indarrean diren osasun-segurtasun neurriak, hala espazioen edukieraz zein garbiketaz eta desinfekzioaz bezainbatean nola partaideek bete behar dituzten babes-pertsonaleko neurriei dagokienez (maskarak erabiltzea, gel hidroalkoholikoak, etab.). Ikastaro eta lantegien leku kopurua egoera epidemiologikora egokitu da, jardueraren arabera. KULTURA SEGURUA DA
NEGUA: IRAILAREN 1etik EKAINAREN 30era (ASTELEHENETIK LARUNBATERA)
UDA: UZTAILA
UDA: ABUZTUA