EGILE BERRIAK LEHIAKETA

Iruñeko Udalak “2021eko EGILE BERRIENTZAKO EUSKARAZKO XXXI. LITERATUR LEHIAKETARAKO deia egiten du norgehiagokako araubidean. Deialdi honen xedea da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea. Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko. Bi kategoria ezarri dira, eta horietako bakoitzean, hiru sari (2.500 euro, 1.000 euro, 500 euro) eta 250 euroko lau aipamen. Lanak aurkezteko epea urriaren 2021eko urriaren 22a.

Lehiaketa honetan parte hartzeko, inprimakia bete behar duzu, honako argibide hauei jarraituz.

• Egilearen datuak bete. Datu pertsonalak. Jaioteguna eta jaioterria. Helbidea: Telefonoa. Posta elektronikoa.
• Lana duen artxiboa igo. Artxibo bakarra igo beharko da, PDF formatuan (sistemak ez du onartuko beste luzapenetako artxiborik) eta honela izendatu beharko da: LANAREN IZENBURUA.pdf. Ez artxibo honen izenean ez edukian, ezinen da egilearen nortasunaren inguruko aipamenik egin, ezta datu pertsonalik adierazi ere.
• Klik egin lehiaketara aurkeztutako lanaren egilea zarela esaten duen aitorpenean, non esan behar baita, halaber, obra jatorrizkoa eta argitaragabea dela.
• Formularioa igortzeko, sakatu horretarako gaitu den botoia. Izapide honek ez du amaitzen izen-ematea. Aditzera emanen dizute mezu elektroniko bat jasoko duzula datu pertsonalei buruzko atalean emandako helbidean, eta horra bidaliko dizute formularioaren datuen laburpena. Mezu horretan, aurkeztutako datuekin bat bazatoz, aukera edukiko duzu datuok baliozkotzeko eta izen-ematea bukatzeko.
• Hori eginda, azken mezu bat jasoko duzu, non berretsiko baita zure parte-hartzea lehiaketan, bertsopaperaren izenburuarekin, identifikazio agiriarekin eta lehiaketan erreferentziazkoa izanen den plika-zenbakiarekin batera. Mezu hori izanen da lehiaketan parte hartzeko egiaztagiria.

FORMULARIO

[form-concurso-literario]

Itzuli edukiaren hasierara